7. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2012ko abenduaren 28an hartua, Nafarroan oilaskoen inkubagailu bat ezartzeko Nafarroako Gobernuak eta UVESA enpresak sinatutako intentzio protokoloa onetsi eta proiektua foru intereseko inbertsio deklaratzen duena.

Nafarroako Gobernuak bere helburu nagusien artean du Foru Komunitatean jarduera ekonomikoa bultzatzea, Nafarroan enplegua eta aberastasuna sortzeko.

UVESA enpresak adierazi du interesa duela Tuteran edo Nafarroako Erriberako beste toki batean oilaskoen inkubagailu bat ezartzeko.

Nafarroako Gobernuak interes handia du proiektu horretan, are gehiago gaur egungo krisi ekonomikoa ikusirik, enplegua eta aberastasuna sortu nahi dituzten enpresa proiektuak laguntzea ezinbesteko baita.

Halaber, ikusirik inbertsio proiektu horren ezaugarriak -Industriaren, Enpresaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiak egindako proposamen txostenean jasotzen direnak-, enplegua sortzeko eragin handia, gauzatu beharreko inbertsioaren tamaina eta haren ezarpena erraztu beharra, bidezko da foru intereseko inbertsio deklaratzea, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako. Proiektua gauzatzeko egutegia ikusirik, deklarazio honek 2014ko abenduaren 31 arte iraunen du.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Nafarroan oilaskoen inkubagailu bat ezartzeko Nafarroako Gobernuak eta UVESA enpresak sinatutako intentzio protokoloa onestea. Horren testua erabaki honen eranskinean jaso da.

2. Proiektu hori foru intereseko inbertsio deklaratzea, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako. Deklarazio honek 2014ko abenduaren 31 arte izanen ditu ondorioak.

3. Azalpen zatiko 2. puntuan dagoen foru intereseko deklarazioa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

4. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Batzordeari igortzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

5. Erabaki hau igortzea Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta UVESA enpresari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2012ko abenduaren 28an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1218086