7. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 11

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BERA

Ibilgailu abandonatuen gaineko errekerimenduak jakinaraztea

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1a) artikuluan aipatzen diren ibilgailu abandonatuen gaineko errekerimenduak jakinaraztea ezinezkoa izan denez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jakinarazpen hau argitaratzen da.

-Jabea: Lourhmi Zoubida Frappier. Matríkula: 319XH64. Abandonatuta dagoen lekua: Kiroldegiko atzeko aldean.

Trafikoari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluan xedatutakoarekin bat, hamabost eguneko epean abandonatuta dagoen lekutik ibilgailua kentzen ez bada, hiri hondakin solidotzat hartuko da eta desegitera eramanen da.

Ebazpen honen aurka tarteka ditzakezu ondoko errekurtso hauetariko edozein:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabetez, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

-Altxada errekurtsoa, Nafarroako Admimnistrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Bera, 2012ko abenduaren 21ean.-Alkatea, María Sol M. Taberna Iratzoki.

Iragarkiaren kodea: L1217896