7. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2E/2013 FORU AGINDUA, urtarrilaren 3koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana, ikusleentzako eskaintza artistiko kalitatezkoa, askotarikoa eta interesgarria bultzatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko arte talde eta entitateekiko elkarlanaren bidez.

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 25eko 67/2012 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Arte talde eta entitateentzako 2013ko diru-laguntzen deialdia onestea.

2. Diru-laguntza emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean jaso dira.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimentzen dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotako eskaerak kontuan hartuta:

ZENBATEKOA

AURREKONTUKO KONTU-SAILA

EKITALDIA

1.300.000,00

A20002-A2520-4816-334102: hitzarmenak arte eta kultur entitateekin

2013

4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 3an.-Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko kontseilaria, Juan Luis Sanchez de Muniain Lacasia.

ARTE TALDE ETA ENTITATEEI DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO 2013KO DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEEN PROIEKTUA

1. Diru-laguntzen helburua, xedea eta aplikazio esparrua.

1.1. Deialdiaren xedea da 2013an Nafarroako Foru Komunitatean eginen diren arte eszenikoetako eta musikaren arloko proiektuetarako laguntzak arautzea, ikusleentzat interesa duen kalitatezko arte eskaintza anitzari laguntzeko, Nafarroako Foru Komunitateko arte entitate eta taldeekin elkarlanean arituz.

Aurkeztutako proiektuak honakoak izan daitezke: arte eszenikoetako eta musikaren arloko ekoizpen proiektuak; arte eszenikoetako eta musikaren arloko programazioak eta/edo talde eta entitateen sustapenari laguntzekoak.

1.2. Entitate edo talde bakoitzak hiru proiektu aurkezten ahalko ditu gehienez. Proiektu bakoitza argi identifikatu beharko da, bakoitzak bere azalpen txostena izanen du eta argi bereiziko da aurkeztutako gainerako proiektuetatik.

Aurkezten den proiektu bakoitza argi xehakatuko da osatzen duten jarduera nagusietan. Argi adieraziko dira zer jarduera dagozkion ekoizpenari, programazioari, sustapenari, ikuslegoak prestatzeari eta laguntzarako beste jarduera batzuei. Proiektu bakoitzean ekoizpen jarduera bakarra sar daiteke. Ekoizpen jarduerak obra sortzea eta estreinaldia hartuko ditu barnean.

Programazioaren barnean sartzen dira entitateak hirugarrenak kontratatuz egiten dituen jarduerak. Beren ekoizpen bat programatzen duten entitateen kasuan, ulertuko da programazio bat dela baldin eta entitateak berak sustatzen badu/baditu emankizuna/emankizunak edo programazioa osatzen duen emankizuna zikloa.

Proiektuen lehentasun hurrenkera adierazi beharko da, diru-laguntza banatzean entitate bakoitzaren lehendabiziko proiektua aintzat hartuko baita, eta hurrengoak, berriz, horretarako dirua dagoenean soilik.

2. Onuradunek bete beharreko baldintzak.

2.1. Laguntza hauen onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Irabazi-asmorik gabeko arte entitatea izatea.

b) 2012ko urtarrilaren 1a baino lehen legez eratutako entitatea izatea.

c) Helbide soziala eta fiskala Nafarroan izatea.

2.2. Ezin izanen zaie diru-laguntzarik eman Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan aipatutako kasuren batean dauden entitateei.

2.3. Toki entitateak deialdi honetatik kanpo daude, berariaz, bai eta nagusiki Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateen partaidetza duten enpresa publikoak, fundazioak eta sozietate publikoak ere.

2.4. Ez dira deialdi honen xede izanen zenbait herritan gertaera historiko eta/edo kulturalak gogora ekartzen dituzten proiektuak, gehienetan bertako bizilagunen parte-hartzearekin eta egun batean edo gehiagotan egiten diren herri antzezpenak, alegia.

3. Aurrekontu egozpena eta diru-laguntzaren zenbatekoa.

3.1. Diru-laguntza hauek Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2013ko aurrekontuko "Arte eta kultur entitateekiko hitzarmenak" izeneko A20002 A2520 4816 334102 kontu-sailari edo horren baliokideari egotziko zaizkio, 1.300.000 euroko zenbatekoarekin, betiere behar adinako kreditu egokia baldin badago.

3.2. Proiektu bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izanen onartutako aurrekontuaren %70 baino handiagoa. Hau izanen da onartutako aurrekontua: entitateak aurkeztutako aurrekontua ken diru-laguntza jaso ezin duten gastuak, deialdi honen 5. oinarriarekin bat.

Bestalde, entitate eskatzaile bakoitzaren laguntzaren zenbatekoa ez da izanen deialdi honi esleitutako aurrekontu osoaren %20 baino gehiago.

3.3. Aurrekontu erabilgarria ekitaldian zehar handitzen bada, edo hasiera batean emandako kopuruak askatzen badira, gehigarri gisa, diru-laguntzarik eskuratu ez duten proiektuei ematen ahalko zaie, lortutako puntuazioaren hurrenkeran.

3.4. Onuradunetakoren batek uko egiten badio laguntzari, puntuazioaren hurrenkeran hurrengoa den eskatzaileari emanen zaio, honek deialdian eskatutako gutxienekoa gainditzen badu, betiere.

4. Eskabideen aurkezpena eta eskatutako agiriak.

4.1. Laguntza eskaerak, oinarri hauetako I. eranskinean ageri den ereduarekin bat eta bertan aipatzen diren agiriak erantsita, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira (Navarrería kalea, 39, 31001 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren lekuetako edozeinetan.

4.2. Dokumentazioa paperean eta bertsio digitalean aurkeztu beharko da, tramitazioa errazteko.

4.3. Eskabidearekin batera (I. eranskina), agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Entitatearen estatutuak.

b) 2012ko urtarrilaren 1a baino lehen legez eratutako entitate bat dela frogatzeko agiria.

c) Helbide sozial eta fiskala Nafarroan duela frogatzeko agiria.

d) Proiektuaren azalpen txostena, II. eranskinean dagoen ereduaren araberakoa. Proiektu bakoitzeko azalpen txosten bat aurkeztu beharko da. Proiektuaren datu ekonomikoak II-a eranskinean bete beharko dira.

4.4. Eskabide ereduak, azalpen txostena eta eranskinak Nafarroako Gobernuaren web orriaren bitartez bete eta tramitatu beharko dira:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/.

4.5. Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4.6. Diru-laguntza eskaerak identifikazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola pertsona edo entitate eskatzailearenak, nahitaezko agiriak aurkezten ez badira edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 71. artikuluan ezarritako baldintzetakoren bat betetzen ez bada, interesdunari eskatuko zaio okerra zuzendu edo nahitaezko agiriak aurkeztu ditzala hamar eguneko epean, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, aldez aurretik ebazpena emanda, lege beraren 42. artikuluan ezarritako moduan.

5. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.

5.1. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak, behar-beharrezkoak direnak eta deialdian ezarritako epean egiten direnak. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

Entitateak proiektua garatzean egiten dituen gastu hauek ere kontuan hartuko dira:

a) Zuzeneko kostuak.

-Proiektuan aurreikusitako ekintzak gauzatzeko beharrezkoak diren langileen eta artisten lansarien eta gizarte segurantzaren kostuak, barnean direla entitate onuradunaren zerbitzuan ari direnena eta horretarako kontratatzen direnenak. Lehenbiziko kasuan, proiektuan benetan emandako denboraren proportziozko zatiak egotziko zaizkio programari.

-Langile horien dieten eta joan-etorrien gastuak.

-Proiektuan programatutako ekintzak egitera zuzendutako kanpoko baliabideak kontratatzearen ondorioz sortutako gastuak, hala nola, espazioen, ekipoen eta bitarteko materialen alokairua, talde artistikoaren eta antzezlari taldearen ordainsariak, eszenografia, jantziak eta material kontsumigarri oro.

-Proiektuan sartutako jardueren zabalkunderako eta merkaturatzeko gastuak.

Diru-laguntzaren xede den proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarriak erosiz gero, diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko da horien amortizazioa, proiektuari egozten ahal zaion proportzioan, kontabilitateko irizpide orokorren arabera.

b) Zeharkako kostuak.

Zeharkako kostuen barnean, sarturik daude bai gastu orokorrak, onuradunak betetzen dituen jardueretako batzuei egozten ahal zaizkienak, bai gastu finkoak, jarduera zehatz bati egotzi ezin zaizkionak baina beharrezkoak direnak diruz lagundutako jarduera gauzatzeko.

Proiektu bakoitzean diruz laguntzen ahal diren zeharkako kostuek proiektuaren aurrekontuan sartuta egon beharko dute, eta ez dira proiektuaren kostu osoaren %10etik gorakoak izanen.

5.2. Diruz laguntzen ahal diren gastuetatik kanpo daude ondasun higigarrien eta azpiegituren erosketarekin, erabilerarekin eta finantzaketarekin lotuta dauden guztiak. Azken kasu honetan, salbu eta diru-laguntzaren xede den proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarrien erosketarako 5.1 puntuan ezarritakoa. Halaber, ez dira diruz lagunduko proiektua garatzeko arrazoiz beharrezkoak ez direnak, edo zenbatekoa modu fidagarrian zehaztu gabe dutenak.

Ondokoekin lotutako gastuek ere ezin dute diru-laguntzarik jaso:

-Balio erantsiaren gaineko zerga, baita antzeko beste zerga batzuk ere, entitateak berreskura ditzaketenak.

-Entitateko langileen ordainsariak, baldin eta lanbide arteko gutxieneko soldata halako 4 baino gehiago badira.

6. Tramitazio eta ebaluazio organoak.

6.1. Eskaerak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atalak tramitatuko ditu, norgehiagokako araubidean.

6.2. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak izendatutako lau batzordek osatuko duten Balorazio Batzordeak baloratuko ditu eskaerak.

Batzorde administratiboak kide hauek izanen ditu:

a) Batzordeburua: Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria edo, bera izan ezean, Liburutegien edo Ondarearen Zerbitzuko zuzendaria.

b) Batzordekideak: Artearen Hedapenaren Ataleko burua; Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Ataleko goi mailako teknikari bat.

c) Idazkaria: Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Ataleko burua, eta bera izan ezean, Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Ataleko goi mailako teknikari bat.

Batzorde artistikoko burua Artearen Hedapenaren Atalburua izanen da, eta kideak, berriz, musikaren, antzerkiaren eta dantzaren arloetan entzute handia duten hiru pertsona.

Batzorde ekonomikoko burua Sustapenaren, Azterlanen eta Garapen Estrategikoaren Atalburua izanen da, eta kideak, berriz, departamentuko Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko burua eta kudeaketa ekonomikoaren arloko aditu bat.

Batzorde sozialeko burua Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atalburua izanen da, eta kideak, berriz, esparru soziokulturaleko bi aditu.

6.3. Balorazio eta esleipen prozesua.

1. fasea. Batzorde administratiboak aztertuko du deialdian onartua izateko bete beharreko baldintzei buruzko dokumentazioa. Eskatutako dokumentazioa aurkeztu ez bada, 4.6 puntuan zuzenketa egiteko adierazten dena beteko da.

2. fasea. Beste hiru batzordeetako kideek onartutako proiektuak jaso, eta ezarritako lau multzoak baloratuko dituzte, zeinek bere aldetik eta banaka-banaka, hau da, batzorde artistikoko kide bakoitzak entitate eskatzailearen ibilbideari, egiturari eta gaitasunari eta proiektuaren kalitate artistikoari eta interesari dagokiena baloratuko du, batzorde ekonomikoko kide bakoitzak proiektuaren bideragarritasun eta koherentzia ekonomikoei dagokiena, eta batzorde sozialeko kide bakoitzak proiektuak ikusleengan izan dezakeen eragina.

3. fasea. Pertsona bakoitzak bere balorazio proposamena igorri ondotik, ebaluazio batzorde bakoitza bilduko da puntuazioak batera aztertzeko, eta kasuan kasuko multzorako puntuazio proposamena eginen du.

4. fasea. Ondoren, batzorde administratiboa bilduko da, eta azken puntuazioa ezarriko du hiru proposamenen batura eginda.

Behin onartutako aurrekontuak ezarririk eta proiektu guztien bideragarritasuna segurtaturik, Administrazio batzordeak diru-laguntzak banatuko ditu balorazio handiena izan duten proiektuen artean. Hasiera batean, proiektu bakarra baloratuko da entitate bakoitzeko -entitateak berak lehentasunez adierazi duena-. Aurkeztutakoen artean banaketa egin ondoren, dirua ahitu ez bada, orduan baizik ez da eginen bigarren itzulia, entitate bakoitzaren hurrengo proiektuak baloratzeko.

Gerakinarekin, baldin eta ez badago diru nahikoa proiektu zehatz baten zenbateko osorako, ukitutako eskatzaileari galdatzen ahal zaio hasieran aurkeztutako proiektua alda dezala. Aldaketa eginda proiektu hori bideragarria ez bada, puntuazio ordenan ondoren dagoen proiektuaren txanda izanen da.

Prozesuko edozein unetan, informazio osagarria eskatzen ahalko zaie eskatzaileei.

Azkenik, irizpen loteslea emanen du.

6.4. Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atalak, batzorde administratiboak sinatutako akta ikusita, deialdiaren gaineko ebazpen proposamena eginen du.

7. Proiektuen balorazioa.

7.1. Irizpide hauek erabiliz baloratuko dira proiektuak:

1. Entitate eskatzailearen ibilbidea, egitura eta gaitasuna. (20 puntu.).

a) Entitatearen ibilbidea: jarduera antolatzen emandako urte osoak. (4 puntu gehienez).

- 15 urte baino gehiago: 4 puntu.

- 10 urte baino gehiago: 3 puntu.

- 7 urte baino gehiago: 2 puntu.

- 5 urte baino gehiago: 1 puntu.

b) Entitatearen egitura: Administrazioan eta kudeaketan laguntzeko kontratatutako pertsonak. (2 puntu gehienez).

-2 pertsona baino gehiago dituen entitatea: 2 puntu.

-Pertsona 1 edo 2 dituen entitatea: 1 puntu.

c) Entitatearen jarduera: ekoizpen, antzezpen-ziklo edo antzezpen garrantzitsuen eta frogatuen kopurua azkeneko hiru urte naturalean. Puntu bat azken hiru urte naturalean ekoiztutako ikuskizun bakoitzeko, gutxienez ere 35 minutuko iraupena dutela. (6 puntu gehienez).

d) Entzute aitortua duten sariak, edo nazio edo nazioarteko mailako programetan parte hartzeko hautatuak izatea, edo beren sektorean erreferente diren programetan parte hartzeko hautatuak izatea. (1 puntu gehienez).

e) Azkeneko 3 urtean artisten araubidean izandako gizarte segurantzako kotizazioen batez bestekoa. (4 puntu gehienez).

- 5.000 eurotik gora: 4 puntu.

- 3.000 eurotik gora: 3 puntu.

- 1.000 eurotik gora: 2 puntu.

- 1.000 eurotik behera: 1 puntu.

f) Entitatearen tipologia eta bazkide kopurua: (3 puntu gehienez).

- 100 bazkide arteko elkarteak: 1 puntu.

- 101 bazkidetik 200 kidera arteko elkarteak: 2 puntu.

- 200 bazkidetik gorako elkarteak: 3 puntu.

- Elkarteen federazioak: 3 puntu.

- Fundazioak: 3 puntu.

2. Proiektuaren kalitate artistikoa eta interesa. (35 puntu).

2.1. Taldearen osaera eta gaitasuna (15 puntu).

Ekoizpenaren kasuan, honako hau baloratuko da:

2.1.1. Proiektuaren arte zuzendaria edo koordinatzaile teknikoa (5 puntu gehienez).

- 0,5 puntu, arte zuzendaritzari emandako sari bakoitzeko.

-Arte eszenikoetako eta musikaren arloko muntaketa bakoitza: 0,5 puntu.

Ikuskizunaren zuzendaritza konpartitua denean, kontuan hartuko da puntuazio orokor handiena duen zuzendariaren puntuazioa.

Programazioaren kasuan, honako hau baloratuko da:

-Proiektuaren kudeaketa-taldearen curriculuma eta antzerkiko programazioaren, banaketaren eta ekoizpenaren esparruan izandako esperientzia.

2.1.2. Ekoizpenaren eta/edo programazioaren kasuan, honako hau baloratuko da:

-Proiektuan parte hartzen duten eta ogibide artistikoen sailkapen nazionalean sarturik dauden profesionalen/artisten/teknikarien taldea: (10 puntu gehienez).

-Arte Dramatikoko titulazio ofiziala edo beste arte eszenikoetako eta musikaren arloko beste titulazio batzuk: 1 puntu.

-Arte eszenikoekin eta musikaren arloarekin lotutako beste titulazio ofizial batzuengatik, 0,5 puntu.

-Banaka aurkeztutako sari bakoitzeko 0,5 puntu; gehienez ere 5 puntu.

-Arte eszenikoetako eta musikaren arloko muntaketa profesional bakoitza: 0,5 puntu.

Aktoreen, teknikarien, eszenako dantzarien eta musikarien, eta abarren puntuazio partzialak batuz kalkulatuko da puntuazio orokorra.

2.2. Proiektua. (20 puntu).

a) Udalekin (kultur etxeekin) eta/edo beste entitate batzuekin sinatutako kontratazio-konpromisoen kopurua. (5 puntu gehienez).

- 5 entitate desberdinekin sinatutako konpromisoak: 5 puntu.

- 4 entitate desberdinekin sinatutako konpromisoak: 4 puntu.

- 3 entitate desberdinekin sinatutako konpromisoak: 3 puntu.

- 2 entitate desberdinekin sinatutako konpromisoak: 2 puntu.

- Entitate batekin sinatutako konpromisoak: 1 puntu.

b) Nafarroako ondarearen zabalkundea eta egungo sortzaileen sustapena. (5 puntu gehienez).

c) Proiektuaren kalitate orokorra: Balorazio Batzordeak gehienez 10 puntu emanen ditu ondoko alderdiak kontuan hartuz: proiektuaren laburpena, zuzendaritzaren memoria, proiektuak duen interes artistikoa eta kulturala (helburuak, kalitatea, berrikuntza...), proiektuak arte eszenikoen testuinguruan duen garrantzia eta egokitasuna, proiektuaren edukien eta helburuen arteko koherentzia, jarduera osagarriak (sustapen ekintzak, publizitatea...), proiektuaren bideragarritasun ez-ekonomikoa, esleitutako aurrekontuko kontu-sailen koherentzia, etab.

3.-Inpaktua ikuslegoarengan. (20 puntu gehienez).

Balorazio batzordeak gehienez 20 puntu emanen ditu, ondoko alderdiak kontuan hartuz:

3.1. Ikusle kopurua eta tipologia (5 puntu).

-Proiektuak helburu duen ikuslegoaren ezaugarri orokorrekin duen koherentzia.

-Aurreikusten den ikusle kopurua.

3.2. Ikuslegoak bereganatzea (7 puntu).

-Proiektuaren zabalkundea egiteko eta kultura eskuratzeko zailtasuna duten ikusleengana iristeko beteko diren ekintza berariazkoak (bitartekoak egokitzea, irisgarritasuna, programazioa...).

-Kultura eskuratzeko zailtasuna duten pertsonekin aritzen diren entitateak, edo horrelako ikuslegoarekin aritzen diren eta proiektuari edo horren zabalkundeari laguntzen dioten entitate eta elkarteekin elkarlanak edo hitzarmenak dituztenak.

3.3. Ikuslegoak sortzea eta prestakuntza ematea (8 puntu).

-Barnean direla ikuslegoa prestatzeko jarduerak.

-Barnean direla ikuslegoa leial bihurtzeko jarduerak.

4.-Proiektuaren bideragarritasun eta koherentzia ekonomikoa. (25 puntu).

4.1. Proiektu osoa kontuan harturik, eskatutako diru-laguntzaren portzentaje minimoa. (10 puntu gehienez).

- %70. 0 puntu.

- %65: 4 puntu.

- %60: 8 puntu.

- %55: 10 puntu.

4.2. Proiektu osoa kontuan harturik, finantziazio bermatu edo berretsiaren portzentajea (baliabide berekiak, maileguak, jarduketa-kontratu sinatuak, diru-laguntza berretsiak, etab.). (5 puntu gehienez).

- %10 arte bermatutako finantziazio iturria: 1 puntu.

-%11tik %30 arte bermatutako finantziazio iturria: 3 puntu.

-%11tik %30 arte bermatutako finantziazio iturria: 5 puntu.

4.3. Sustapeneko eta publizitateko inbertsioa: inbertsioa komunikabideetan, kartelgintzan, proiektuaren orri berariazkoan, liburuxkan, bideoetan eta ekoizpena ikusgarriago egiteko sustapen ekintzetan. Inbertsio hori ez da izanen aurrekontuaren %10 baino handiagoa. (5 puntu gehienez).

- Proiektuaren %2 baino gehiago: 1 puntu.

- Proiektuaren %4 baino gehiago: 2 puntu.

- Proiektuaren %6 baino gehiago: 3 puntu.

- %8 baino gehiago eta %10 baino gutxiago: 5 puntu.

4.4. Diru-sarreren eta gastuen egituraren koherentzia (5 puntu gehienez).

7.2. Proiektuen balorazioa egin ahal izateko, entitate eskatzaileak eskabidea aurkeztu beharko du, deialdi honen II. eranskinean ageri den azalpen txosteneko ereduaren araberakoa; eranskin horretan jaso dira zehatz-mehatz irizpide bakoitzaren barruan baloratu beharreko alderdiak. Informazio ekonomikoa II-a eranskinean dagoen informazio ekonomikoari buruzko inprimakian beteko da.

7.3. Aurreko irizpide horiek aplikatuta, gehienez ere 100 puntu emanen zaizkio proiektu bakoitzari, eta ez dira aintzat hartuko gutxienez ere 50 puntura iristen ez diren proiektuak. "Proiektuaren kalitate artistikoa eta interesa" eta "Proiektuaren bideragarritasun eta koherentzia ekonomikoa" ataletan puntuazioaren erdia lortzen ez duten proiektuak ere ez dira kontuan hartuko.

7.4. Zehaztasunik gabe betetzen diren datuak edo arrazoirik gabekoak baloraziotik kanpo geldituko dira.

8. Diru-laguntza emateko ebazpena.

8.1. Laguntzak Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez emanen dira, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita gehienez ere sei hilabeteko epean. Epe horretan ebazpen espresik izaten ez bada, eskaera ezetsitzat joko da.

8.2. Diru-laguntza hau emateko prozedurako ebazpenen jakinarazpen guztiak Nafarroako Gobernuaren web orrian argitaratuko dira (http://www.navarra.es/home_es/servicios/buscador-avanzado). Horretaz gainera, eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio, eskabidean jartzen duen helbide elektronikoaren bidez. Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko iragarki oholean ere jarriko da deialdiaren ebazpena (Navarrería kalea, 39, Iruña).

8.3. Berariazko edo ustezko ezespenaren aurka interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariari zuzendua, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.

8.4. Deialdi honi buruzko jakinarazpen guztiak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Erregistroaren bitartez bideratuko dira (Navarrería kalea, 39, 31001 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako tokietako edozeinen bitartez.

9. Onuradunen betebeharrak.

9.1. Deialdi honen barnean diruz laguntzen den proiekturako soilik erabiltzea laguntza eta, oro har, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako beharkizunak betetzea.

9.2. Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atalean justifikatzea diruz lagundutako proiektua gauzatu dela eta zer gastu egin den.

9.3. Laguntza jasotzen duten proiektuak entitate eskatzailearen eta Nafarroako Gobernuaren artean lankidetzan egindako proiektuak direla ulertuko da. Bi aldeek proiektuen zabalkunderako ekintzak gauzatzen ahalko dituzte, aldez aurretik adostutakoak. Nolanahi ere, beti adieraziko da lankidetza hori, inprimatutako material mota guztietan edo komunikazio zuzeneko ekintzetan. Ekintzen berri emateko ekitaldian pertsonen parte-hartzea baldin badago, gutxienez entitateko kide bat eta Nafarroako Gobernuko kide bat izanen dira bertan.

9.4. Egindako proiektua Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak ezarritako datak eta baldintzak betez azaltzea.

9.5. Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atalari jakinaraztea proiektuaren garapenean gertatzen den edozein gorabehera, gertatzen den unean berean, baldin eta proiektua aldatzea ekartzen badu. Proiektuan edozein aldaketa egiteko Kultur Ekintza Zerbitzuaren adostasuna beharko da; zerbitzu horrek baimena emanen du baldin eta aldaketak onetsitako proiektua funtsean aldatzen ez badu, Ebaluazio Batzordearen ustean.

9.6. Diruz lagundutako proiektuen argitalpen guztietan zehaztea Nafarroako Gobernuaren finantzaketa jaso duela. Diruz lagundutako proiektuaren egitarauan, afixetan, iragarkietan edo edozein motatako publizitatean Nafarroako Gobernuaren logotipoa erabili beharko dute, eta jasotako finantzaketa deskribatzen duen testu bat ezarri. Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atalean aurkeztu beharko dituzte zabalkunderako aurreikusitako zirriborroak, logotipoa modu egokian txertatzeko baimena jasotzeko. Logotipoa jartzeko jarraibideak Nafarroako Gobernuko Erakundeen Proiekzioaren Zerbitzuan (Argitalpen Atala) kontsultatu daitezke, helbide elektroniko honetan: publicaciones@navarra.es.

9.7. Noiznahi ere onartzea Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atalak proiektua gauzatzen ari dela ziurtatzeko egiten duen egiaztapen lana.

9.8. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste laguntza, diru-laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri ematea Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atalari. Jakin bezain laster emanen da haien berri eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den frogatu baino lehen.

9.9. Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak erabili ahal izan daitezen, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak edukitzea, behar bezala ikuskaturik, onuradunari aplikatu behar zaizkion merkataritzako legeetan eta lege sektorialetan agindutako moduan, eta halaber, deialdietako oinarri arautzaileetan berariaz eskatzen diren kontabilitate orriak eta erregistroak edukitzea.

9.10. Jasotako funtsen aplikazioari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede diren bitartean.

9.11. Entitateak ebaluazio txosten bat aurkeztu beharko du proiektua amaituta. Txosten horretan, proiektuaren alderdiak noraino bete diren adieraziko du, hasieran aurkeztutako azalpen txostenean jasotakoarekin alderatuta.

10. Ordainketa, eta justifikatzeko epea eta modua.

10.1. Oro har, behin entitate onuradunak justifikazioa egin ondoren ordainduko dira laguntzak. Proiektua bukatutakoan egin daiteke justifikazio hori, edo partzialki, %25, %50, %75 eta %100 egindakoan, hurrenez hurren. Entitateak ondoko dokumentazioa aurkeztuko du justifikazio partzialetan edo bukaerako justifikazioan:

Diru-laguntza jasoko duen proiektuari lotutako gastu eta diru-sarrera kontabilizatuen zerrenda, proiektuaren hasieratik kontabilizaturik, lehenbiziko ordainketaren kasuan, edo aurreko ordainketatik, gainerako ordainketetarako, eta horrekin batera egindako jardueren azalpen memoria labur bat.

Kultur Ekintza Zerbitzuaren adostasun txostena eman ondoren eginen da ordainketa.

10.2. Salbuespenez, aurrerakin gisa ordaintzen ahalko dira laguntzak, jarduera egin baino lehen. Horretarako, entitateak eskaera egin beharko dio Kultur Ekintza Zerbitzuari, diru-laguntza jasoko duen jarduera egiteko aurrerakin horren beharra justifikatuz, behar den dokumentazioa aurkeztuz.

Lau alditan ordainduko da: %25eko aurrerakina laguntzak esleitzean, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak baimena eman ondoren eta lankidetza akordioa behin izenpetuta.

Diru-laguntzaren gainerakoa %25eko zatitan ordainduko da, entitateak honako hauek aurkeztu ondoren:

a) Aurreko aurrerakinean jasotako dirua diru-laguntzaren xederako erabili izana frogatzen duen ziurtagiria.

b) Kontabilizatutako gastu eta diru-sarreren zerrenda, proiektuaren hasieratik, bigarren aurrerakinaren kasuan, edo aurreko aurrerakinetik, hirugarren eta laugarren aurrerakinen kasuan, diruz lagundutako proiektuarekin lotutakoena betiere eta, horrekin batera, egindako jardueren azalpen memoria labur bat.

10.3. Nolanahi ere, proiektua amaitzen den egunetik, hau da, beranduenez 2013ko abenduaren 31tik, bi hilabeteko epean, entitateek ziurtagiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Proiektuaren amaierako txostena eta proiektuan egindako jardueren ebaluazio txostena.

b) Inprimatutako elementuak eta publizitatekoak.

c) Onartutako proiektua gauzatzeko izan den gastuaren frogagiriak (jatorrizkoak edo, halakorik ez bada, fotokopia konpultsatuak). Faktura horiek Fakturazio Betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuari jarraikiz egin beharko dira, eta 2013ko urtarrilaren 1etik aurrerakoak izan. Ez da onartuko ez ordainagiririk, ez aurrekonturik eta ez albaranik.

Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana eta/edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.

d) Proiektuarekin lotutako diru-sarreren eta ordainketen bankuko frogagiriak.

e) 2013ko ekitaldiko urteko kontuak.

10.4. Deialdian ezarritako epean, edo zuzenketak egiteko ematen den epean, justifikatu ezean, justifikatu gabeko gastuak eta ordainketak kobratzeko eskubidea galduko da.

10.5. Diruz lagundutako proiektuaren gastu guztia justifikatu behar da. Justifikatutako ordainketen zenbatekoa emandako diru-laguntza adinakoa izanen da gutxienez.

10.6. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntzaren kontzesioan aipatzen den ehunekoa aplikatuko zaie jarduera egin eta gero onartutako gastuen frogagiriei.

11. Beste diru-laguntza batzuen pilaketa eta bateragarritasuna.

11.1. Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarekin batera, helburu bera duten beste batzuk ere jaso daitezke, Foru Komunitateko Administrazioarenak izan edo beste administrazio publiko batzuenak, beste entitate pribatu edo publiko batzuenak edo partikularrenak. Diru-laguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide propio batzuekin batuta, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

11.2. Beste entitate batzuek emandako diru-laguntzarik edo laguntzarik eskuratzen baldin bada, onartutako laguntza aldatzen ahalko da, laguntza guztien zenbatekoak diru-laguntzaren xede den jardueraren kostua gainditzen badu.

11.3. Nafarroako 2013ko aurrekontu orokorretan kontu-sail izenduna duten arte talde eta entitateek ezin izanen dituzte laguntza hauek eskatu.

12. Itzulketa.

Onuradunak proiektua gauzatu duela behar bezala justifikatu ezik, pagaturiko laguntza osorik edo hein batean itzul dezala eskatzen ahalko zaio, bai eta diru-laguntza ordaindu zenetik itzultze egunera arte sortutako berandutza interesak ordaintzeko ere, proportzionaltasun irizpideari jarraituz eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 35. artikuluarekin bat.

13. Hornitzaileak kontratatzea.

Diru-laguntza jaso dezakeen gastua, obraren bat egiten den kasuetan, 30.000 eurotik gorakoa bada edo, aholkularitza edo laguntza enpresek zerbitzuak emateko edo ekipamendu ondasunen horniketa egiteko kasuetan, 12.000 eurotik gorakoa, onuradunak frogatu beharko du laguntza ematen duen organoaren aurrean hornitzailea eragimen eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu duela.

Baldintza hori betetzen dela ulertuko da gutxienez hiru eskaintza eskatu, eta jasotako proposamenetatik onena hautatzen denean, salbu eta, diruz lagun daitezkeen gastuen ezaugarri bereziengatik, ez badago merkatuan hura hornitu edo ematen duten entitate kopuru nahikoa, edo gastua diru-laguntza eskatu aurretik egina bada.

14. Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hauste eta zehapenetarako, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoa aplikatuko da. 14.2. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen V. tituluan ezarritakoa izanen da.

15. Diru-laguntzen araubide orokorra.

Oinarri arautzaile hauetan ezarrita ez dagoen orotan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoari eta aplikatu beharreko gainerako arauei jarraituko zaie.

16. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.

Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: .........................................; NANa/IFZ:

Bizilekua (herria): ................................ Kalea:

PK: ............. Telefonoa:

Posta elektronikoko helbidea:

Bere izenean edo ................... ordezkatuz (behar ez dena ezabatu).

Entitatea: ....................................... IFZ:

Bizilekua (herria): ................................ Kalea:

PK: ............. Telefonoa:

Posta elektronikoko helbidea:

Arte talde eta entitateentzako 2013ko laguntzen deialdirako eskaera, honako foru agindu honen bidez onetsitako oinarrien arabera: ..../2013 Foru Agindua, ........................aren ......(e)koa (2013ko ..... zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ........................aren ......(e)koa).

Nori zuzendua: Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atala.

AURKEZTUTAKO PROIEKTUAREN ZENBATEKOA, GUZTIRA

ESKATUTAKO DIRU-LAGUNTZA

FINANTZIAZIO BERMATUAREN %

Eta, oinarri arautzaileetan ezarritakoarekin bat:

1. Haietan agindu bezala, agiri hauek aurkezten ditu:

a) Entitatearen estatutuak.

b) 2012ko urtarrilaren 1a baino lehen legez eratutako entitate bat dela frogatzeko agiria.

c) Helbide sozial eta fiskala Nafarroan duela frogatzeko agiria.

d) Proiektua azaltzen duen memoria, II. eranskineko ereduaren araberakoa. Proiektu bakoitzeko azalpen txosten bat aurkeztu beharko da. Proiektuaren datu ekonomikoak II-a eranskinean bete beharko dira.

2. Aitortzen du ez dagoela sartuta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekutan.

3. Datuak eguneratzeari dagokionez, aitortzen du Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuari idatziz adieraziko diola, 15 eguneko epean gehienez, aitorpen honetan zehaztutako diru-laguntzetan izaten den edozein aldaketa.

4. Diru-laguntzarako eskaeran azaltzen den proiektuari dagokionez aitortzen du:

[ ] Ez duela eskuratu edo eskatu administrazio honen, beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren, Estatukoen edo nazioartekoen, inolako diru-laguntzarik.

[ ] Eskuratu edo eskatu duela administrazio honen, beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren, Estatukoen edo nazioartekoen, diru-laguntzaren bat.

ZEIN ENTITATERI

ESKATU ZAION LAGUNTZA

ESKATUTAKO DIRU-KOPURUA

DIRU-LAGUNTZAREN EGOERA

(eskatua/esleitua/ordaindua)

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarriko 3. atalean xedatutakoari jarraikiz, eskaera aurkezteak berarekin dakar interesdunak organo kudeatzaileari baimena ematea Zerga Administrazioko Estatu Agentziak, Nafarroako Zerga Ogasunak eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak luzatu beharreko ziurtagiriak eskatzeko.

Eskabide honekin batera emandako datuen tratamendua Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aplika litezkeen gainerako arauetan xedatutakoari lotuko zaio. Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eskubideak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuan erabiliko dira, betiere aipatutako legeriari jarraikiz.

.........................(e)n, 2013ko ..........................aren .....(e)an.

(Sinadura)

Izen-deiturak

NAFARROAKO GOBERNUA. KULTURAKO, TURISMOKO ETA ERAKUNDE HARREMANETAKO DEPARTAMENTUA.

II. eranskina

Proiektua azaltzen duen memoria

Eskaera zk.: .......................... (Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak emandako zenbakia).

A. Entitate eskatzailearen ibilbidea, egitura eta gaitasuna (20 puntu):

Erakundearen izen osoa

Izen laburtua

Kalea eta zenbakia

Posta kodea

Herria

Herrialdea

Telefonoa

Faxa

Posta elektronikoa

Interneteko webgunea

A1. Legezko ordezkariaren, harremanetarako pertsonaren eta proiektuko zuzendariaren izena eta eginkizuna¹:

IZENA

Legezko ordezkaria

Harremanetarako pertsona

Proiektuko zuzendaria

(1) Legezko ordezkaria entitatea ordezkatzeko ahalmen juridikoa duena da; harremanetarako pertsona, berriz, hautapen prozesuan zehar solaskide izan daitekeena da; proiektuko zuzendaria da, azkenik, proiektuaren koordinazio teknikoaz arduratuko dena.

A2. Erakundearen araubide juridikoa:

Eratu zen urtea:

Entitate mota:

Patroi, kide... kopurua 2012ko abenduaren 31n.

* Estatutuen kopia erantsi, eraketa urtea aipatuz eta kide kopurua ziurtagiri bidez frogatuz, gizonak eta emakumeak bereizita.

A3. Osaera eta kudeaketa eta administrazio lanetan kontratatutako pertsonen kopurua:

* Erantsi lan kontratuen fotokopia

A4. 2009-20012 urteetan estreinatutako ekoizpenak/antzezpenak:

URTEA

EKOIZPENA

IKUSKIZUNAREN

IRAUPENA

* Ekoizpen/antzezpen bakoitza justifikatuko da, zabalkundearen ale bat aurkeztuz (publizitatea, liburuxka, etab.), edo txarteldegiko txostena, etab.

A5. Jasotako sari eta aitortzak eta sektoreko zirkuitu garrantzitsuetan izandako parte-hartzea (kanpoan gelditzen dira testuen egiletzarekin, zuzendaritzarekin eta antzezpenarekin lotuak).

URTEA

(UU)

SARIA EMATEN
DUEN ENTITATEA

SARIA JASOTAKO IKUSKIZUNA

* Frogagiriak erantsiko dira

A6. Azkeneko 3 urtean artisten araubidean izandako gizarte segurantzako kotizazioen batez bestekoa.

URTEA

GIZARTE SEGURANTZARI EGINDAKO LIKIDAZIOA.

2010

2011

2012

Batez bestekoa

* Erantsi ordainketa likidazioak eta justifikazioak

B. Proiektuaren kalitate artistikoa eta interesa (35 puntu).

B 1. Taldearen osaera eta gaitasuna (15 puntu).

Proiektuko arte zuzendaria, programatzailea edo koordinatzaile teknikoa (5 puntu).

Arte zuzendaritza: Izen-deiturak.

GAUZATUTAKO MUNTAKETA PROFESIONALAK

Izena

Urtea

Konpainia

ARTE DRAMATIKOKO TITULAZIO OFIZIALAK EDO BESTE ARTE ESZENIKOETAKO
EDO MUSIKAREN ARLOKO BESTE TITULAZIO BATZUK

Titulazioa

Urtea

Ikastetxea

LORTUTAKO ZUZENDARITZAKO SARIAK

Saria

Entitatea

Urtea

Proiektuan parte hartzen duten eta ogibide artistikoen sailkapen nazionalean sarturik dauden profesionalen/artisten/teknikarien taldea (10 puntu gehienez).

Artista eta teknikarien zerrenda: bete fitxa bat pertsona bakoitzeko.

GAUZATUTAKO MUNTAKETA PROFESIONALAK

Izena

Urtea

Konpainia

ARTE DRAMATIKOKO TITULAZIO OFIZIALAK EDO BESTE ARTE ESZENIKOETAKO
EDO MUSIKAREN ARLOKO BESTE TITULAZIO BATZUK

Titulazioa

Urtea

Ikastetxea

BANAKA LORTUTAKO SARIAK

Saria

Urtea

Entitatea

B 2. Proiektua (20 puntu).

d) Udalekin (kultur etxeekin) eta/edo beste entitate batzuekin sinatutako kontratazio-konpromisoen kopurua. (5 puntu gehienez); (5 entitate desberdinekin sinatutako konpromisoak: 5 puntu; 4 entitaterekin: 4 puntu; 3 entitaterekin: 3 puntu; 2 entitaterekin: 2 puntu; entitate bakarrarekin: puntu bat).

e) Nafarroako ondarearen zabalkundea eta egungo sortzaileen sustapena (5 puntu).

f) Kultura Zuzendaritza Nagusiaren eskaintzan sartzeko proiektuak duen egokitasuna, baita toki entitateek egin dezaketen eskaintzan sartzeko egokitasuna ere (5 puntu).

-Adierazi ados zauden zure proiektua programazio orokorrean edo Nafarroako Gobernuaren beraren ondoko programetako batean sartzearekin: Escena, Erriberri, Antzinako Musikaren Astea edo Cultur.

-Ados baldin bazaude, ondoko koadroan adierazi xeheago zer baldintza zehatz dauden zure jarduera Nafarroako Gobernuaren beraren programa batean sartzeko:

ESKAINITAKO JARDUERA

NAFARROAKO GOBERNUAREN

PROGRAMA

JARDUERA

EGIN DAITEKEEN DATAK

TOKIAREN BALDINTZAK EDO BALD. TEKNIKOAK

GASTU GEHIGARRIA

-Adierazi ados zauden zure proiektua Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak toki entitateei eginen dien eskaintzan sartzearekin, udalaren agertokietan eta bestelako tokietan programatuak izateko egokiak diren eta diru-laguntza jaso duten beste proiektu guztiekin batera.

Ados baldin bazaude, ondoko koadroan adierazi xeheago zer baldintza zehatz dauden zure jarduera beste eszenagune eta udalgune batzuetan sartzeko:

ESKAINITAKO JARDUERA

EMANKIZUN KOP.*

IZAN DAITEZKEEN DATAK

TOKIAREN BALDINTZAK EDO BALD. TEKNIKOAK

KOSTUA

* Zehaztu zer kostu izanen duen jarduerak emankizun kopuruaren arabera.

d) Proiektuaren kalitate orokorra (10 puntu).

-Proiektuaren laburpena - Zuzendaritza memoria.

-Proiektuaren interes artistikoa eta kulturala (helburua, kalitatea, berrikuntza...).

-Proiektuaren garrantzia eta egokitasuna, arte eszenikoen testuinguruan.

-Proiektuaren edukien eta helburuen arteko koherentzia.

-Jarduera osagarriak (sustapen ekintzak, publizitatea).

-Proiektuaren bideragarritasun ez-ekonomikoa.

-Esleitutako aurrekontuko kontu-sailen koherentzia, etab.

-Proiektuaren iraupena.

-Fitxa teknikoa.

C. Ikuslegoarengan izan dezakeen eragina (20 puntu).

Balorazio batzordeak gehienez 20 puntu emanen ditu, ondoko alderdiak kontuan hartuz:

3.1. Ikusle kopurua eta tipologia (5 puntu).

-Proiektuak helburu duen ikuslegoaren ezaugarri orokorrekin duen koherentzia.

-Aurreikusten den ikusle kopurua.

- 2009-2012 aldian egindako jardueretan izandako ikusleak/bertaratuak.

3.2. Ikuslegoak bereganatzea (7 puntu).

-Proiektuaren zabalkundea egiteko eta kultura eskuratzeko zailtasuna duten ikusleengana iristeko beteko diren ekintza berariazkoak (bitartekoak egokitzea, irisgarritasuna, programazioa...).

-Kultura eskuratzeko zailtasuna duten pertsonekin aritzen diren entitateak, edo horrelako ikuslegoarekin aritzen diren eta proiektuari edo horren zabalkundeari laguntzen dioten entitate eta elkarteekin elkarlanak edo hitzarmenak dituztenak.

3.3. Ikuslegoak sortzea eta prestakuntza ematea (8 puntu).

-Barnean direla ikuslegoa prestatzeko jarduerak.

-Barnean direla ikuslegoa leial bihurtzeko jarduerak.

D. Proiektuaren bideragarritasun eta koherentzia ekonomikoa (25 puntu).

Proiektuaren datu ekonomikoak II-a eranskinean bete beharko dira.

D1. Proiektu osoa kontuan harturik, eskatutako diru-laguntzaren portzentaje minimoa. (10 puntu gehienez). (%70: 0 puntu, %65: 4 puntu, %60: 8 puntu, %55: 10 puntu).

D2. Proiektu osoa kontuan harturik, finantziazio bermatu edo berretsiaren portzentajea (baliabide berekiak, maileguak, kontratu sinatuak, diru-laguntza berretsiak, etab.) (5 puntu gehienez). (%10 arteko finantziazio iturri bermatua, 1 puntu; %11tik %33ra, 3 puntu; %31tik %50era, 5 puntu).

-Justifikaziorako dokumentazioa: kontratuak, diru-laguntzak, kontularitza dokumentuak.

D3. Sustapeneko eta publizitateko inbertsioa: inbertsioa komunikabideetan, kartelgintzan, proiektuaren orri berariazkoan, liburuxkan, bideoetan eta ekoizpena ikusgarriago egiteko sustapen ekintzetan. Inbertsio hori ez da izanen aurrekontuaren %10 baino handiagoa. (5 puntu gehienez). (Proiektuaren %2 baino gehiago, 1 puntu; proiektuaren %4 baino gehiago, 2 puntu; proiektuaren %6 baino gehiago, 3 puntu; proiektuaren %8 baino gehiago eta %10 baino gutxiago, 5 puntu).

-Zabalkunde eta merkaturatze plana.

D4. Diru-sarreren eta gastuen egituraren koherentzia (5 puntu gehienez).

Memoriarekin batera aurkeztu beharreko agiriak:

[ ] Bazkide kopuruaren frogagiria, gizonak eta emakumeak bereiziz.

[ ] Lan kontratuen fotokopia.

[ ] Ekoizpen, emankizun bakoitzaren justifikazioa (zabalkundearen alea, txarteldegiko txostena, etab.

[ ] Jasotako sari eta aitortzen frogagiriak.

[ ] Azkeneko bi urteetako Gizarte Segurantzako likidazioak eta ordainketa justifikazioak.

[ ] Jarduteko konpromisoak.

[ ] Finantziazio bermatuaren dokumentazioa.

[ ] Zabalkunde eta merkaturatze plana.

II-a ERANSKINA

Proiektuaren gutxi gorabeherako aurrekontua

Entitatea:

DIRU-SARRERAK

GASTUAK

Zenbatekoa (eurotan)

Zenbatekoa (eurotan)

1.-Baliabide berekiak

1.-Langileak

2.-Beste diru-laguntza publiko batzuk

2.-Proiektuaren gastu berariazkoak

3.-Noren babesa

3.-Gastu orokorrak

4.-Salmenta

0,00 euro

4.1.-Salmentako ordainsariak

4.2.- Zuzenean leihatilan.

4.3.-Beste batzuk.

5.-VPE-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren diru-laguntza

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

0,00 euro

0,00 euro

Gastuak, guztira

Jardueren zerrenda

JARDUERAREN ZK.

JARDUERAREN IZENA

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

Aurreikusitako gastuen xehetasunak, jardueren arabera zehazturik

Entitatea:

JARDUEREN EDO JARDUERA ARLOEN ZERRENDA:

1

2

3

4

5

6

7

8

9

PROIEKTUA, GUZTIRA

ZUZENEKO GASTUAK

Langileak

Proiekturako kontratatuak:

0

Entitateko langileen aurrekontua, hots, proiekturako proportzioan aritutakoena

0

Gastu berariazkoak

Ekoiztea

Dramaturgia

0

Gela, ekipoak eta jarduera egiteko bitarteko materialak alokatzeko gastuak

0

Eszenografia

0

Argiak

0

Jantziteria eta atrezzoa egitea

0

Zabalkunde eta merkaturatze gastuak

0

Talde artistikoaren eta antzezle taldearen ordainsariak

0

Dietak eta joan-etorriak

Programazioa/sustapena

Gela, ekipoak eta jarduera egiteko bitarteko materialak alokatzeko gastuak

0

Zabalkunde eta merkaturatze gastuak

0

Talde artistikoaren eta antzezle taldearen ordainsariak

0

Dietak eta joan-etorriak

ZEHARKAKO GASTUAK

Gastu orokorrak (*)

0

Bestelako gastuak (eskubideak kudeatzeko entitateak, SGAE...)

0

GASTUEN BATURA

0

0

0

0

0

0

0

0

0

0

(*) Gastu orokorretan sartuta daude bulegoko materiala, fotokopien, postaren, telefonoaren eta faxaren gastuak, datu prozesatzea, berokuntza, elektrizitatea eta proiektua egiteko beharrezkoak diren beste gastu batzuk. Azaldu "Oharrak" orrian sartutako gastu motak eta kalkulurako erabilitako metodoak.

Oharrak

GASTU MOTA

KALKULATZEKO METODOAREN AZALPENA

Aurreikusitako diru-sarreren xehetasunak, jardueren arabera zehazturik

Entitatea:

JARDUEREN ZERRENDA:

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

PROIEKTUA, GUZTIRA

Baliabide berekiak

0,00

Beste diru-laguntza publiko batzuk

0,00

Babesa

0,00

Salmentako ordainsariak

0,00

Lehiatilan zuzenean

0,00

VPE-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren diru-laguntza

0,00

Bestelakoak

0,00

Diru-sarreren batura

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

Txarteldegian/ordainsariengatik aurreikusitako diru-sarreren xehetasunak

Entitatea:

JARDUEREN ZERRENDA

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

Sarreraren batez besteko prezioa (*)

Saldutako sarreren kopurua

Ikusle kop. (**)

Txarteldegia

Emanaldi bakoitzeko diru-sarrerak (***)

Emanaldi kop.

Diru-sarrerak, guztira

0

0

0

0

0

0

0

0

0

0

Ordainsariak

Salneurria

Emanaldi kop.

Diru-sarrerak, guztira

0

0

0

0

0

0

0

0

0

0

GUZTIRA

0

0

0

0

0

0

0

0

0

0

* Sarreraren prezioa: kalkulatutako prezioa. Bukaerako memorian prezioaren araberako salmenta zehaztuko da (esaterako: abonamendua, aretoa, palkoa, 18 urtetik beherakoak, gazte txartela...).

** Ikusle kop.: gonbidapenak barne.

*** Diru-sarrerak emanaldi bakoitzeko: saldutako sarrera kopurua x sarreraren batez besteko prezioa.

Proiektuaren kargura ordaindutako langileen zerrenda

IZEN-DEITURAK

KONTRATATUTAKO LANGILEAK: C

LANGILE BEREKIAK: P

ZEREGINAK/

LANPOSTUAREN

IZENA

LANERAKO KALKULATZEN DEN EGUN/ORDU KOPURUA (*)

EGUNEKO/ORDUKO TARIFA (*)

EUROTAN

GUZTIRA

(euroak)

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

GUZTIRA

0,00

(*) Entitateari hobeki egokitzen zaiona hautatu.

Laburpena jardueraz jarduera

0,00

0,00

0,00

Jardueren zerrenda:

Gastuak

Diru-sarrerak

Diru-sarrerak ken gastuak

1.-

0,00

0,00

0,00

2.-

0,00

0,00

0,00

3.-

0,00

0,00

0,00

4.-

0,00

0,00

0,00

5.-

0,00

0,00

0,00

6.-

0,00

0,00

0,00

7.-

0,00

0,00

0,00

8.-

0,00

0,00

0,00

9.-

0,00

0,00

0,00

10.-

0,00

0,00

0,00

F1300136

Iragarkiaren kodea: F1300136