7. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3116/2012 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario batzuen izendapena egiten duena, eskolazain lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 17ko 141/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko etxezain izateko 43 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2010eko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 30ean.

Azaroaren 8ko 78/2010 Ebazpenaren bidez (2010eko 142. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 22koa), deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

2011ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 14an; 2011ko 75.ean, apirilaren 18an, eta 2011ko 107.ean, ekainaren 3an, deialdiaren 1.2 oinarriko akatsen zuzenketak argitaratu ziren.

Otsailaren 3ko 7/2011 Ebazpenaren bidez, behin betiko zerrenda onetsi zen; ebazpena 2011ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 14an.

Eta martxoaren 4ko 14/2011 Ebazpenaren bidez (2011ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 21ekoa), otsailaren 3ko 7/2011 Ebazpenaren I. eranskinean atzemandako akatsa zuzendu zen.

Hautaprobak amaiturik, epaimahaiak puntuazio hoberena lortu eta deitutako lanpostuetan sartzen diren izangaiak izendatzeko proposamena egin zuen.

Txanda irekian proposatutako izangai batek ez zuen izendapenerako eskatutako dokumentazioa aurkeztu.

Eta Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak azaroaren 14an emandako 3074/2011 Ebazpenaren bidez, proposatutako gainerako izangaiak izendatu ziren.

Gero, horietako hiruri eszedentzia onartu zitzaienez jabetzatik beretik, martxoaren 20ko 916/2012 Ebazpenaren bidez lanpostua eman zitzaien oposizioa gainditu zuten izangaien zerrendan ondoren zeudenei.

Halaber, delako ebazpen horretan izendatutako zazpi izangairi borondatezko eszedentzia eman zaie, ondorioak izanda karguaz jabetu direnetik aurrera, eta abuztuaren 20ko 2624/2012 Ebazpenaren bidez, gainditutakoen zerrendan ondo-ondotik dauden izangaiak izendatu dira.

Era berean, izangai horietatik José Luis Felipe Torrado jaunak ez du aurkeztu eskatzen zen dokumentazio frogatzailea; Cristina Martínez Esteban andreari eta Carlos Orzanco Ojer jaunari borondatezko eszedentzia eman zaie, beste administrazio publiko batean lanpostu finko batean lanean aritzeagatik; eta Armando Liaño Sola jaunari eta María Reyes Martínez Alegría andreari borondatezko eszedentzia eman zaie, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioan eta haren erakunde autonomoetan beste lanpostu finko batean lanean aritzeagatik.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duen otsailaren 7ko 7/2011 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian ondokoa ezartzen da (2011ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 23koa): "2010eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan sartzeko deialdietako izangaiei, funtzionario edo lan-kontratudun finko bihurtu eta lanpostuan batere aritu gabe, beraiek eskatuta borondatezko eszedentzia ematen bazaie jabetza hartzearen egunetik bertatik, indarra duen araudian aurreikusitako kasuetan, dagozkien lanpostu hutsak beteko dira izangaien zerrendan hurrengo direnekin".

Horiek horrela, aipatu diren artikuluak, izangaien hautaketaren hurrenkera eta ondoriozko lanpostuen baldintzak kontuan harturik, izendapen proposamena osatu da eta honako hauek sartu: Iñigo Gambra Uriz jauna, María Elena Beaumont Aristu andrea, Carlos Perales Villanueva jauna, José Luis Galera Centeno jauna eta Rosa Muñoz Marín andrea.

Calos Perales Villanueva jaunak eta José Luis Galera Centeno jaunak ez dituzte 2.1.2 a) oinarriko baldintzak betetzen, hau da, Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatearena, edo Nafarroako Foru Komunitateari transferitutako Justizia Administrazioaren zerbitzuei atxikitako langile finkoa, eta abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotearena. Hori dela eta, ez da bidezkoa haiek izendatzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iñigo Gambra Úriz jauna, Elena Beaumont Aristu andrea eta Rosa Muñoz Marín andrea, igoera txandako izangaiak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, eskolazain lanetan aritzeko.

2. Lanpostu hutsak honela esleitzea:

Iñigo Gambra Úriz jaunari 37442 lanpostua, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Tafallan aritzeko Tafallako BHI Politeknikoan.

Elena Beaumont Aristu andreari 35745 lanpostua, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko Dantza Eskolan.

Rosa Muñoz Marín andreari 36057 lanpostua, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari atxikia, San Adrianen aritzeko Ega BHIn.

Izendatuek 2013ko urtarrilaren 8an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuan. Egun horretan ez baldin badute lanpostuaren jabetza hartzen, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik.

3. Ezartzea ezin dela Calos Perales Villanueva jauna eta José Luis Galera Centeno jauna izendatu, ez baitituzte 2.1.2 a) oinarriko baldintzak betetzen, hau da, Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatearena, edo Nafarroako Foru Komunitateari transferitutako Justizia Administrazioaren zerbitzuei atxikitako langile finkoa, eta abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotearena.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzura eta Baliabide Ekonomikoen Zerbitzura eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Halaber, interesdunei adierazten zaie gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2012ko abenduaren 10ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1217519