7. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UKAR

2013ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

2013ko plantilla organikoa onesteko erabakia 2012ko azaroaren 12ko osoko bilkuran hartu zuen Udalak eta 2012ko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 22an, eta jendaurreko epea iragan da inork haren kontrako alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz bada, behin betiko onetsirik gelditu da.

Behin betiko onespen honen kontra uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluaren 1. zenbakiak aipatzen dituen errekurtsoak aurkez daitezke.

Ukarren, 2012ko abenduaren 14an.-Alkatea, Sebastián Petrina Cía.

2013ko Plantilla Organikoa

Lanpostuak

Lanpostua: idazkaria. Kopurua: 1. Lan araubidea: funtzionarioarena. Maila: A.

Osagarriak: lanpostukoa: %28,72; bateraezintasunekoa: %35.

Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Aritzeko baldintzak: Muruzabalgo, Enerizko eta Adiosko udalerriekin partekatua. Egoera: lanpostu betea, Izarbeibarko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateari eskualdatua.

Langileen izen zerrenda

Idazkaria: Fernando J. Muruzábal Echeverría.

Lan-eskaintza

Kargua: garbiketa zerbitzuetako enplegatua.

Kontratua: aldi baterako, lanaldi murriztua, lanaldiaren %8,00. Araubidea: Gizarte Segurantzaren sistema orokorrari lotutako langilea. Kategoria: garbiketa zerbitzuetako enplegatua. Maila: E. Sarbidea: INEM. Deialdirako aurreikusten den data: 2013. urtea. Egoera: hutsik.

Iragarkiaren kodea: L1217359