7. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Aldaketa 135. unitatean. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2012ko abenduaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Planeamendurako Arau Subsidiarioetako 135. unitateko hiri lurzoru finkatu gabean, erabilera orokorrak aldatu ahal izateko hirugarren sektorekoetatik industriakoetara, eta antolamendu xehakatua ezarri ahal izateko.

Jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70. artikuluak 79.2 artikuluari buruz ezarritakoari jarraikiz.

Azkoienen, 2012ko abenduaren 14an.-Alkatea, María José Vidorreta Alfaro.

Iragarkiaren kodea: L1217345