7. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Udal Planeko aldaketa xehakatua, U.I.XVIII unitateko Z-1 eremuari dagokiona (Gurutze Beltza). Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2012ko azaroaren 16an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 16-NOV-12 (7/CU).

"2012ko irailaren 6ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zen Udal Planeko aldaketa xehakatuaren agiria, U.I.XVIII unitateko Z-1 eremuari dagokiona (Gurutze Beltza); jendaurrean egoteko epea iraganik inork haren kontrako alegaziorik aurkeztu gabe, eta ikusirik Hirigintza Gerentziako arkitektoak 2012ko azaroaren 8an emandako txostena, erabaki da:

1. Udal Planeko aldaketa xehakatua, U.I.XVIII unitateko Z-1 eremuari dagokiona (Gurutze Beltza), behin betiko onestea.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau eta onetsitako proiektuaren ale bat, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean."

Testu arauemailea

"09. Hirigintzako determinazio xehakatuetan onetsitako aldaketa.

Mantendu egiten dira egiturazko determinazioak.

Mantendu egiten dira determinazio xehakatuak, honako hauek izan ezik:

-Aldatu egiten da determinazio xehakatuen bigarren lerroaldea. Hona testu berria:

  • Antso Azkarra etorbidearen, Erletokieta kalearen eta Abejeras kalearen arteko etxesailean, ordezpen obretarako, HAPO-84ko (U.I.-XVIII/U.C.-3) aldaketa puntualean ezarritako araudia eta ordenantzak aplikatuko dira. Aldaketa hori 2002ko ekainaren 20an onetsi zen behin-behinekoz, eta hemen eransten da:

"Iruñeko HAPOn XVII. unitate integratuko (Iturrama) U.C.3 unitate finkatu gisa identifikatutako etxesailaren patioaren barnealdean, beheko solairuen estalkia laua izanen da, eta lehen solairuetan elkarren ondoan dauden lurzoruen altuera berean edo beherago egonen dira. Haien itxura eta eitea zaindu beharko da, agerian egonen baitira. Hala, erabiltzen diren materialek kalitatezko akaberak izan beharko dituzte, eta estalkiak behar den apainduraz eratu, estalki funtzio soilaz haratago. Oro har, akaberak kanpoko urbanizazioari dagozkion materialekin eta lorezaintzakoekin eginen dira, eta, edonola ere, udalaren onespena beharko dute.

Orain dauden estalkiak desagertuz joanen dira pixkanaka, eta aipatu denarekin bat datozen soluzioak hartuko dira. Alde horretatik, patioan halako baldintzarik gabeko estalkia duten beheko solairuen oraingo jarduera desagertzen bada, ez da jarduera lizentzia berririk emanen baldin eta eskaeran ez bada adierazten aipatu estalkiak desagertuko direla eta aipatu baldintzak beteko direla."

  • Eraikuntzako gainerako jarduketetarako (kontserbazioa eta eraberritzea), bai eta obrarik gabeko jarduera lizentzien eskaeretarako edo aipatu eraikuntza jarduketen bidez (kontserbazioa eta eraberritzea) gauzatzen diren obradunetarako ere, ez da aplikatuko aurreko idatz-zatian ezarritakoa eta, beraz, zilegi izanen da dauden estalkiak mantentzea. Kasu horretan, ezin izanen da solairuarterik egin estalki lau mugakideekiko sortzen den espazioan."

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2012ko azaroaren 28an.-Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1216882