7. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Aldaketa Orkoiengo Ángel Gutiérrez Gizarte Etxeko ekitaldi aretoa eta erabilera anitzetako aretoak erabiltzeko Erregelamenduan. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2012ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Orkoiengo Ángel Gutiérrez Gizarte Etxeko ekitaldi aretoa eta erabilera anitzetako aretoak erabiltzeko Erregelamenduan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsiko da Orkoiengo Ángel Gutiérrez Gizarte Etxeko ekitaldi aretoa eta erabilera anitzetako aretoak erabiltzeko Erregelamenduan, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orkoienen, 2012ko azaroaren 10ean.-Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1217343