7. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

1. poligonoko 90. lurzatitik 93.era bitartekoen aldaketa xehakatua. Behin betiko onespena

Osoko bilkurak 2012ko azaroaren 29an hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zen Uharteko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren aldaketa xehakatua, Uharteko San Francisco kaleko 7ko Jabeen Elkarteak sustatua, 1. poligonoko 90. lurzatitik 93.era bitartekoei dagokienez. Eduardo Aguirre Olcoz arkitektoak prestatu du. Espedientea: 2012MPGO0006.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 49 eta 80.1 artikuluetan, 79.3, 74, 81.1 artikuluei eta haiekin bat heldu direnei dagokienez, ezarritako ondorioetarako, argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki hau, baita aldaketaren testua ere.

TESTU ARAUEMAILEA

"2. Indarra duen araudia.

Aldaketari dagokionez kontuan hartu beharreko hirigintza arloko parametro indardunak honako hauek dira:

Uharteko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra, 1982ko uztailaren 20an onetsia. Gaur egun indarra du eta aipatu lurzatien eremua arautzen du.

Abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzkoa.

Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak jarduketa eremua bizitegietarako hiri lurzoru gisa definitzen du (M etxesaila), 'lerrokaduren eta sestren' PG-10 planoaren arabera.

PG-1.1 'antolamendua, lurzoruaren sailkapena'. Hiri lurzoru gisa sailkatzen du. Halaber, orubeak hirigintza arauetako '3.1.-Hiri lurzorua' puntuko baldintzak betetzen ditu.

PG-2 'erabileren orokorra'. Bizitegietarako erabilera duela zehazten du. '4.2 Hiri lurzorua' puntuak 'El prado' eremua 'bizitegietarako hiri lurzoruaren' zati gisa deskribatzen du.

PG-4 'hiri lurzoruko unitateak eta erabilerak'. Zabalguneko bizitegietarako erabilera duela zehazten du.

Hirigintzako arauak:

'5-Eremu bakoitzeko arau partikularrak' izeneko atalean '5.3-El prado' azpiatala dago, eta hori aldaketaren esparruan aplikatu behar da, zeinean lurzatiak hiri lurzoru finkatu gisa zehazten baitira.

'M etxesaila' atalean, 'beste baldintza batzuk' puntuan, honako hau erantsi da:

Larrainak eta El Pilar kaleei 'El Pradoko' gainerakoen zabalera bera ematearren, eraikin hau antolamendutik kanpo gelditzen da nahitaez."

3. Aldaketa eta justifikazioa:

Planteatutako aldaketa bi puntu zehatzetan gauzatzen da, eta horiek, azken batean, HAPOk ezarritako eraikuntza baldintzak ukitzen dituzte. Aldaketa hori sorrarazi da jabeen elkarteak oztopo arkitektonikoak kentzeko asmoa duelako eta xede hori eraikinaren barnean gauzatzea teknikoki ezinezkoa delako.

Eraikuntza zehatzari dagokionez, honako hau azaldu behar da:

-Aldaketak:

1. puntua.

M etxesaileko (Nuestra Señora del Pilar kalea) eraikinaren kanpoaldeko eta barnealdeko lerrokadura ofiziala aldatu nahi da; gaur egun HAPOko PG-10 planoan zehaztuta dago. Aldaketaren xedea da eraikinaren kanpoaldeko kalean igogailu bat jartzea, eraikinaren barnealdean jartzea teknikoki ezinezkoa delako. Horrek berarekin dakar eraikinaren lerrokadura berriak zehaztea (m03 planoan grafiatuak); 90., 93. lurzatiak eta bide publikoa ukitzen dituzte.

2. puntua.

Halaber, M etxesaileko (Larrainak kalea) kanpoaldeko lerrokadura ofiziala aldatu nahi da; gaur egun HAPOko PG-10 planoan zehaztuta dago. Aldaketaren xedea da M etxesaileko eraikuntza baldintzek HAPOk planteatzen dituen hirigintza baldintzak betetzea eta antolamendutik kanpo ez gelditzea. Horrek berarekin dakar eraikinaren lerrokadura berriak zehaztea (m03 planoan grafiatuak); 91., 92. lurzatiak eta bide publikoa ukitzen dituzte.

Uharten, 2012ko abenduaren 4an.-Alkatea, Iñaki Crespo San Jose.

Iragarkiaren kodea: L1216905