7. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2013ko urtarrilaren 3an hartua, Nafarroako Gobernuak Estatuko Administrazioaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordean duen ordezkaritza izendatzen duena.

Abuztuaren 1eko 1507/1984 Errege Dekretuak Estatuko Administrazioaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordea erregulatzen duten arauak onetsi zituen. Haren 1. artikuluko 1. idatz-zatiak ezartzen du Estatuko Administrazioaren hiru ordezkarik, Espainiako Gobernuak izendatuak, eta Nafarroako Gobernuak hautatutako beste hiru ordezkarik osatuko dutela batzorde hori. Aipatutako artikulu horren 2. idatz-zatiak xedatzen du Lankidetza Batzordeko kideak hautatzen dituen organoak berak beste batzuk jartzen ahal dituela, edozein unetan, haien ordez.

Nafarroako Gobernuan gertatu den berrikuntza ikusirik, batzorde horretan duen ordezkaritza aldatu beharra dago.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Estatuko Administrazioaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordean Nafarroako Gobernua ordezkatuko duten kideak izendatzea, honako hauek: Juan Luis Sánchez de Muniáin jauna, Nafarroako Gobernuko eleduna eta bigarren lehendakariordea eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria, Javier Morrás Iturmendi jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, eta José Luis Ruiz Ciruelos jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Lehendakaritza eta Justiziako zuzendari nagusia.

2. Baliorik gabe uztea Lankidetza Batzordeko kideen aurreko izendapenak.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Erabaki hau jakinaraztea interesdunei eta Eskumenak Autonomia Erkidegoekin eta Toki Entitateekin Koordinatzeko Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioko zuzendari nagusiari, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 3an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1300134