7. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

2013ko ekitaldirako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak. Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2012ko abenduaren 28an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2013ko ekitaldiko tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak, erabateko gehiengoarekin, 5 boto (PSNrenak) aldekoak izan baitziren eta 4, berriz, abstentzioak (UPNren 3ak eta PPren 1a).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzak behin betikoz onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Cabanillasen, 2012ko abenduaren 29an.-Alkatea, Alberto Santos Alegría.

Iragarkiaren kodea: L1218111