7. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

2013an Cabanillasko Orzagal industrialdean bakarrik ezartzen diren enpresei diru-laguntzak ematea arautzen duen ordenantza. Oinarrien onespena

Cabanillasko Udalak 2012ko abenduaren 28an egin osoko bilkura arruntean onetsi zituen, udalkide guztiak ados egonda, 2013an Cabanillasko Orzagal industrialdean bakarrik ezartzen diren enpresei diru-laguntzak ematea arautzen duen ordenantzaren oinarriak. Honako hau erabaki zen:

Lehenbizikoa. Onestea 2013an Cabanillasko Orzagal industrialdean bakarrik ezartzen diren enpresei diru-laguntzak ematea arautzen duen ordenantza arautzen duten oinarriak eta deialdia.

Bigarrena. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena. Alkatea eskuordetzea, beharrezko kudeaketak egin ditzan.

Cabanillasen, 2012ko abenduaren 29an.-Alkatea, Alberto Santos Alegría.

2013an Cabanillasko Orzagal industrialdean bakarrik ezartzen diren enpresei diru-laguntzak ematea arautzen duen ordenantzaren oinarriak

2012ko abuztuaren 30ean egin bilkura arruntean onetsi zen Cabanillasko udal mugapeko Orzagal industrialdean enpresak ezartzeko inbertsioetarako diru-laguntzak ematea arautzen duen ordenantza. Ordenantza honen helburua da herrian lanpostuen sorrera bultzatzea eta inbertsioak sustatzea.

2012ko 134. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 9an. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c artikuluaren bigarren paragrafoari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betikoz onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

168. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 27an, Cabanillasko Orzagal industrialdean bakarrik ezartzen diren enpresei diru-laguntzak ematea arautzen duen ordenantzaren behin betiko onespena.

Udalak, herrian lanpostuak sortzea bultzatu eta inbertsioak sustatzeko, inbertsioetarako laguntzak arautzen dituen ordenantza onetsi du.

Ordenantza horretan ezarritakoa betetzearren, Alkatetza honek,

EBATZI DU:

1.-Onestea aipatutako laguntzak 2013ko ekitaldian emateko oinarriak eta deialdi hau arautzen dituzten oinarriak.

2.-2013ko aurrekontuan dagokion gastuen kontu-sailaren kargura finantzatuko da gastua eta horretarako 40.000 euro daude aurrekontuan.

Enpresa berriak ezartzeko egiten diren eraikuntza, obra eta instalazioen exekuzio materialaren aurrekontuaren %4aren diru-laguntza ematen ahalko da gehienez ere.

3.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauek aurkez daitezke, hautara:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

Oinarriak

Lehendabizikoa.-Xedea.

Deialdi honen xedea da irizpideak ezartzea diru-laguntzak emateko Cabanillasko udal mugapeko Orzagal industrialdean enpresa berriak ezartzeko inbertsioetarako, aberastasuna sortu eta enplegua sustatu beharrez.

Bigarrena.-Betebeharrak.

Cabanillasko udal mugapeko Orzagal industrialdean ezartzen diren enpresa berriek jaso ahalko dituzte laguntzak, honako baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Plantillan 6 langile finko izatea, lanaldi osokoak, sortu berriak edo proiektuan, herrian erroldatutakoak badira hobe.

b) Diru-laguntza biltzen duten inbertsioak Orzagal industrialdean gauzatzea, Cabanillasko udal mugapean.

c) Inbertsioa zein ondasunetan eginen den, enpresa onuraduna haien jabe izatea eta ondasun horien kudeaketa ekonomikoaz zuzenean arduratzea.

d) Enpresa onuradunak zorrik ez izatea tributu arloko betebeharretan ezta Gizarte Segurantzarekin ere.

e) Enpresa onuraduna kaudimenduna izanen da alderdi ekonomiko, finantzario eta teknikoei dagokienez.

Hirugarrena.-Prozedura.

Enpresa interesdunek, 2013an zehar, laguntzak eskatzeko eskabidea aurkeztuko dute Udalean, honako hauek erantsita:

a) Eskatzailearen izaera fisikoaren edo juridikoaren egiaztagiriak.

b) Enpresa eskatzailearen kaudimen ekonomiko eta teknikoaren egiaztagiriak.

c) Garatu behar den jarduera edo instalazioaren txosten zehatza.

d) Konkurrentzia.

e) Eskabidea hobeto baloratzeko balio duten nahi adina agiri.

Laugarrena.-Balorazioa.

Proiektuak laguntza jaso ahal izateko, deialdiaren oinarri eta baldintzak bete beharko ditu.

Bosgarrena.-Zenbatekoa eta ordainketa.

2013ko aurrekontuan dagokion gastuen kontu-sailaren kargura finantzatuko da gastua, eta horretarako 40.000 euro daude aurrekontuan.

Enpresa berriak ezartzeko egiten diren eraikuntza, obra eta instalazioen exekuzio materialaren aurrekontuaren %4aren diru-laguntza ematen ahalko da gehienez ere.

Seigarrena.-Diru-laguntzen kontrola.

Udalak begiratuko du eskatutako baldintzak betetzen direla eta aurreikusitako inbertsioak era egokian egiten direla, eta horretarako bidezko diren ikuskapenak eta egiaztapenak egiten ahalko ditu.

Zazpigarrena.-Aplikatu beharreko beste arauak.

Enpresak ezartzeko inbertsioetarako diru-laguntzak arautzen dituen ordenantza, Udalak onetsia, eta aplikatzekoak diren gainerako legezko arauak oro.

Iragarkiaren kodea: L1218110