7. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2019/2012 EBAZPENA, abenduaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitaratzeko "Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasleen Kanpoko Praktikak Arautzen dituen Arautegia", Gobernu Kontseiluak 2012ko abenduaren 20an hartutako erabakiaren bidez onetsia.

2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, 2012ko abenduaren 20an Gobernu Kontseiluak hartu zuen erabakia argitaratzeko agintzen dut. Erabaki horren bidez "Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasleen Kanpoko Praktikak Arautzen dituen Arautegia" onetsi zen, eta hona hemen hitzez hitz:

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO IKASLEEN KANPOKO PRAKTIKEN ARAUTEGI ERREGULATZAILEA

1707/2011 Errege Dekretuak unibertsitateko ikasleen kanpoko praktika akademikoak arautzen duen lege-esparrua ezarri du. Dekretu honek ordezkatu zituen ekainaren 19ko 1497/1981 Errege Dekretua eta irailaren 8ko 1845/1994 Errege Dekretua, ordura arte hezkuntza lankidetza programak arautzen zituztenak, eta gaitasuna eman zien unibertsitateei, enpresei eta erakundeei hitzarmenak egiteko, unibertsitateko ikasleek praktikak enpresetan egin ahal izan zezaten. Errege Dekretu berriak garatu eta zehaztu egin ditu hainbat gorabehera: praktiken helburua, erakunde laguntzaileak, norentzat diren, betebeharreko baldintzak, tutoretzak eta lankidetza-hitzarmenen edukiak. Beharrezkoa da, beraz, orain arte hartutako konpromiso berriak egokitzea gai honi buruz dagoen lege-esparru berrira.

Arautegi honek Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek enpresetan eta erakundeetan egingo dituzten praktikek bete behar dituzten betebeharrak eta baldintzak zehazten ditu, praktika hauek prestakuntza-praktika izan daitezen, eta NUPek horrela aitor ditzan. Honek ez du esan nahi, hala ere, ikastegi batek bere araudi osagarria ezin duenik ezarri, ikastegian bertan aplikatzekoa. Araudi osagarri hau ezin da joan Nafarroako Unibertsitate Publikoak ezarri duen araudi orokorraren aurka.

I. TITULUA

Xedea eta aplikatzeko eremua

1. artikulua. Kanpoko praktiken definizioa eta ezaugarriak.

Kanpoko praktika akademikoak prestakuntza-jarduerak dira, unibertsitateko ikasleek egiten dituztenak, Unibertsitateak gainbegiratuta eta, hala badagokio, ebaluatuta. Beren helburua da ikasleek aplika eta osa ditzaten prestakuntza akademikoan lortu dituzten ezagutzak, jardun profesionala erraztuko dieten gaitasunak eskuratzeko eta enplegua lortzeko aukera emanez, eta bakoitzaren ekintzailetasuna sustatzeko.

2. artikulua. Helburuak.

Kanpo5ko praktika akademikoen bidez honako helburu hauek lortu nahi dira:

a) Ikasleen prestakuntza osoa lortzen laguntzea, ikasgelako ikasketa praktikoa eta teorikoa osatuz.

b) Ikasleek edukiko duten errealitate profesionalera egokitzen den lan-metodologia baten ezagutza erraztea, lortutako ezagutzak kontrastatuz eta aplikatuz.

c) Gaitasun profesionalen garapena sustatzea.

d) Esperientzia praktikoa lortzea, lan-merkatuan errazago txertatzeko eta etorkizuneko enplegagarritasuna hobetzeko.

e) Berrikuntza, sormena eta ekintzailetza bezalako balioak sustatzea.

3. artikulua. Kanpoko praktika akademikoen motak.

Kanpoko praktika akademikoak curriculumekoak edo curriculumetik kanpokoak izan daitezke.

a) Praktika curriculumekoak dagokion ikasketa planean sartuta dauden prestakuntza-jarduerak dira.

b) 1707/2011 Errege Dekretuak arautzen ditu curriculumetik kanpoko praktikak. Hauek, ikasleek borondatez egiten ahal dituztenak dira, prestakuntza aldian. Nahiz eta praktika hauen helburua besteena bezalakoa izan, hauek ez daude ikasketa planaren barruan.

4. artikulua. Praktiken iraupena eta ordutegiak.

1. Honako hau izango da praktiken iraupena:

a) Kanpoko curriculum praktikek dagokion ikasketa planak ezartzen duen adina iraungo dute. Alabaina, enpesako egonaldia GALa egiteko beharrezkoa den denbora luza daiteke, edo/eta ikasketa planak aurreikusten duen 6 ECTSko prestakuntza osagarria egiteko, praktikaren ardura daukan ikastegiak horretarako baimena ematen badu, eta ikasketa planetako prestakuntza-helburuak ez badira aldatzen.

b) Kanpoko curriculum-praktikak ez direnek ez dute ikasturtearen ehuneko berrogeita hamarra baino gehiago iraungo, ikaslearen jardun akademikoaren garapen eta jarraipen zuzena bermatuz.

2. Praktikak egiteko ordutegiak beren ezaugarrien arabera eta erakunde laguntzaileen prestasunaren arabera ezarriko dira. Ordutegiak, edonola ere, bateragarriak izango dira ikasleek unibertsitatean egiten dituzten jardunekin: akademikoak, prestakuntzakoak, ordezkapenezkoak edo parte-hartzaileak.

5. artikulua. Praktiken hartzaileak eta praktikak egiteko baldintzak.

1. Honako hauek egiten ahalko dituzte kanpoko praktika akademikoak:

a) Nafarroako Unibertsitate Publikoak ematen duen edozein ikasketetan matrikulatutako ikasleek.

b) Espainiako edo atzerriko beste unibertsitate batzuetako ikasleek, Nafarroako Unibertsitate Publikoan ikasten ari direnean, mugikortasun akademikoko programa batean ari direlako, edo unibertsitateen arteko hitzarmen baten barruan ari direlako.

2. Kanpoko praktikak egiteko, ikasleek, hala badagokio, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Praktika egiten ari den ikasleak lortu behar dituen gaitasun zehatzak eta gaitasun orokorrak edo/eta zeharkakoak zer unibertsitate-ikasketari atxiki zaizkion, ikasketa horretan matrikulatuta egotea.

b) Kanpoko curriculum-praktikak badira, lotutako irakasgaian matrikulatuta egotea, dagokion ikasketa planaren arabera.

c) Kanpoko curriculum-praktikak ez badira, lehentasunez, titulazioko ikasketa planeko kredituen %50 gaindituta izatea, gutxienez.

d) Ez edukitzea inolako kontratu-harremanik praktikak egingo diren enpresarekin, erakunde publiko edo pribatuarekin edo unibertsitatea berarekin.

II. TITULUA

Hezkuntza lankidetzako hitzarmenak

6. artikulua. Hezkuntza lankidetzako hitzarmenak.

1. Kanpoko praktikak egiteko, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, eta hala badagokio, praktikak kudeatzen dituzten berari atxikiriko erakundeek, hezkuntza lankidetzako hitzarmenak izenpetuko dituzte enpresa, instituzio eta erakunde publiko eta pribatu diren entitate laguntzaileekin, nazioan eta nazioartean, eta ikasle desgaituek ere egiteko modukoak izan daitezela sustatuko dute, aukera-berdintasuna gauza dadin beharrezkoak diren giza-baliabideak, baliabide materialak eta teknologikoak ipiniz.

2. Hitzarmenek ezarriko dute zein den ikaslearen, erakunde laguntzailearen, unibertsitatearen eta baita, hala badagokio, unibertsitateari atxikiriko erakunde kudeatzailearen arteko harremanak arautuko dituen lege-esparrua. Ikasle bakoitzaren praktika-lana zein izango den zehazten duen hitzarmenetan eta eranskinetan, honako hauek agertu beharko dute:

a) Ikasleak egin behar duen praktikaren prestakuntza-proiektua.

b) Zer baimen edukitzeko eskubidea izango duen, araudi indardunen arabera.

c) Praktika bertan behera uzteko baldintzak, betebeharrekoak betetzen ez badira.

d) Istripu-aseguruak eta erantzukizun zibileko aseguruak hartzeko eta ordaintzeko araubidea, hala badagokio.

e) Bere datuen babesa.

f) Bere garapenean sor litezkeen gatazkak konpontzeko moduen arautzea.

g) Unibertsitateak erakunde laguntzaileko tutoreen lana aitortuko duen modua zein izango den.

3. Praktikak Nafarroako Unibertsitate Publikoan egiten badira, ez da egin behar hezkuntza lankidetzako hitzarmenik. Kasu honetan, betebeharreko gauzak biltzen dituen agiri bat egingo da, eranskinaren edo hitzarmenaren antzekoa, eta bertan artikulu honetako 2. puntuan jasotzen diren guztiak jasoko dira.

III. TITULUA

Kanpoko praktiken gaian eskumenak dauzkaten organoak

7. artikulua. Kanpoko praktiken gaian eskumenak dituen errektoreordetza eta enplegagarritasuna.

Honako hauek dira kanpoko praktiken gaian eskumenak dituen errektoreordetzaren egitekoak, Laguntza Akademikorako eta Ikasleen Gaietarako Zerbitzuarekin, ikastegiekin eta Unibertsitate-Gizarte Fundazioarekin lankidetzan:

a) Nafarroako Unibertsitate Publikoaren araudia, proposatutako praktikak eta proiektuak aurrera eramateari buruzkoa, beteko dela ziurtatzea.

b) Kredituak aitortzeko irizpideak, araudi honetan biltzen direnak, aplikatuko direla zaintzea.

c) II. Tituluan zehaztutako hitzarmenak izenpetzea. Hitzarmenaren betebeharrak zehazten dituzten agiriak, eranskinak eta hitzarmen espezifikoak ikastegietako zuzendariek izenpetzen ahalko dituzte.

8. artikulua. Ikastegien kanpoko praktiken batzordeak.

1. Ikastegi bakoitzak praktika-batzorde bat edukitzeko aukera dauka, partaide hauekin:

-Burua: dekanoa, ikastegiko zuzendaria edo berak eskuordetua.

-Kideak: ikastegian ematen diren titulazioen arduradunak diren zuzendariordeak edo dekanordeak, titulazioko kanpoko praktiken programan ardura daukatenak.

2. Batzordeari eginkizun hauek dagozkio:

a) Kanpoko praktiken eskaintza, zabalkundea, eskaera eta esleipena egiteko prozedurak ezartzea, aldez aurretik finkatu diren irizpide objektiboei jarraikiz, eta gardentasunaren, publizitatearen, irisgarritasun unibertsalaren eta aukera berdintasunaren printzipioak beti bermatuz. Curriculumeko praktiken kasuan, ikastegiak izango dira prozedurak ezartzeko arduradunak, Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren laguntzarekin.

b) NUPeko tutore akademikoak izendatzeko prozedurak ezartzea.

c) Praktiken prestakuntza-programen berri tutore akademikoei ematea.

d) Kanpoko praktiken eta enplegagarritasunaren eremuko programei eta ekintzei buruzko informazio-saioen eta mintegien antolamenduetan parte hartzea.

e) Gai honetan eskumenak dituen errektoreordetzari proposatzea araudi honetan egin litezkeen aldaketak.

f) Beste edozein gai, kanpoko praktiken alorrekoa, araudi honetan berariaz aurreikusten ez direnak.

3. Ikastegietako praktika batzordeek eskatzen ahalko dute Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren lankidetza. Honek, orduan, praktiken arduradun bat izendatuko du, praktikak koordinatuko dituena jardueraren prestakuntza-helburua betetzen dela ziurtatzeko.

9. artikulua. Praktiketako tutoreak izendatzea.

1. Kanpoko praktikak egiteko, ikasleek bi tutore edukiko dituzte: bat erakunde laguntzailearena, eta bestea, NUPekoa, tutore akademikoa.

2. Erakunde laguntzaileak izendatzen duen tutorea erakundeari lotutako pertsona bat izango da, eskarmentu profesionala daukana eta behar bezalako tutoretza bat egiteko beharrezkoak diren ezagutzak dituena. Ez da izango Unibertsitateko tutore akademikoaren eginkizunak egiten dituen pertsona bera.

3. NUPeko tutorea bakarra izango da, ikasle eta praktika bakoitzeko, eta hura izendatzeko ikastegiek ezarritako prozedurak erabiliko dira.

a) Curriculumeko praktiken kasuan, tutore akademikoak ikaslea matrikulatuta dagoen titulazioan irakasten duen irakasle bat izan behar du, eta edonola ere, praktika lotzen zaion irakaskuntzari loturikoa.

b) Curriculumetik kanpoko praktiken kasuan, egiten ari den ikasketaren ezagutzaren jakintza-arlo berean irakasten duen unibertsitate-irakasle bat izango da tutore akademikoa, lehentasunez.

10. artikulua. Prestakuntza proiektua eta ikasketa-konpromisoa.

1. Prestakuntza proiektuak garatu beharreko gaitasunak zeintzuk diren finkatu beharko du, bai orokorrak eta baita espezifikoak ere, curriculumean ikasten diren eduki teoriko-praktikoekin lotuz. Prestakuntza-proiektu bakoitzarentzat, dagokion fitxa bete beharko da (1. Eranskina), ikasketa-planean biltzen den irakaskuntza-fitxan ezartzen diren helburuen arabera, edo halakorik ez badago, ikastegiak ezarritako helburuen arabera.

2. Edonola ere, prestakuntza-proiektua inklusioaren, aukera berdintasunaren, bazterkeriarik ezaren eta irisgarritasun unibertsalaren printzipioen arabera eratuko da.

3. Kanpoko praktika bakoitza egiteko, ikasketa-konpromiso bat zehaztu behar da. Bertan, prestakuntza-proiektuaz aparte, tutore akademikoaren eta ikaslearen artean aldez aurretik hitzartu diren praktiken xehetasunak jasoko dira (2. Eranskina).

Aurreikusten den egonaldian gradu amaierako lana egitea sartzen bada, prestakuntza-proiektuak titulazioko ikasketa-fitxetako edukiak bilduko ditu, eta ikasketa-konpromisoak ebaluazioari eta aitortzari dagozkien gorabeherak bildu behar ditu.

V. TITULUA

Eskubideak eta betebeharrak

11. artikulua. Praktiketako ikasleen eskubideak eta betebeharrak.

1. Kanpoko praktiken akademikoak egitean, ikasleek honako eskubide hauek edukiko dituzte:

a) Tutoretza edukitzekoa, praktika bakoitzak irauten duen bitartean, bi tutorerekin, bata unibertsitatekoa eta bestea erakunde laguntzailekoa, araudi honetako 9. artikuluan ezartzen den moduan.

b) Ebaluazioa edukitzekoa, Unibertsitateak ezartzen dituen irizpideen arabera.

c) Erakunde laguntzaileak egindako txosten bat lortzekoa, esaten duena praktikak non egin dituen, bereziki esanez zertan jardun duen, zenbat iraun duen eta, hala badagokio, errendimendua zer nolakoa izan den (3. Eranskina).

d) Erakunde laguntzaileak ematen duen ekarpen ekonomikoa jasotzekoa, hala ezartzen den kasuetan, ikasketarentzako laguntza edo diru-poltsa gisa.

e) Jabego intelektuala eta industriala edukitzekoa, gaia arautzen duen legeek ezartzen duten moduan.

f) Erakunde laguntzailetik lan-arriskuei aurrea hartzeari eta segurtasun-araudiari buruzko informazioa jasotzekoa.

g) Bere jardun akademikoa, prestakuntzakoa, ordezkapenezkoa eta parte hartzekoa betetzeko, erakunde laguntzaileari aldez aurretik aski aurrerapenarekin esanda.

h) Desgaitasuna daukaten ikasleek tutoretzarako, informaziorako, ebaluaziorako eta praktikak aukera berdintasunean aurrera eramateko beharrezkoak diren baliabideak edukitzekoa.

i) Desgaitasuna daukaten ikasleen kasuan, praktikak egin ahal izatekoa, desgaitasun-egoeraren ondorioz sortzen diren jardunekin eta egoera pertsonalekin batera.

j) Ikasleak eduki duen lan-esperientzia curriculumeko praktiken moduan aitortuta izatekoa.

k) Arau indardunek eta Unibertsitatearen eta, hala badagokio, berari atxikiriko praktikak kudeatzeko erakundearen eta erakunde laguntzailearen artean izenpetutako hezkuntza lankidetza hitzarmenek aurreikusten duten beste eskubideak edukitzekoak.

2. Halaber, kanpoko praktika akademikoak egiten diren bitartean, ikasleek honako betebehar hauek edukiko dituzte:

a) Unibertsitateak kanpoko praktikei buruz ezarri duen araudia betetzea.

b) Praktiken prestakuntza-proiektua ezagutzea eta betetzea, ikasle bakoitzaren bi tutoreen jarraibideak kontuan hartuz, eta erakunde laguntzailearekin hitzartutako jardunak egitea, proiektuan ezarritako ildoen arabera.

c) Unibertsitateko tutore akademikoarekin harremana edukitzea, praktikak irauten duen artean, eta jakinaraztea sortzen den edozein gorabehera, baita praktikak bukatzean, beraiei buruzko txostena aurkeztea ere, araudi honetako 15. artikuluan ezartzen den bezala, baita, hala badagokio, eskatzen zaizkion tarteko jarraipeneko agiri eta txostenak ere.

d) Dagokion erakunde laguntzailean sartzea esandako egunean, ordutegia betetzea eta erakunde laguntzailearen funtzionamendu, segurtasun eta prebentzio arauak begiratzea.

e) Konfidentzialtasuna eta sekretu profesionala gordetzea, erakunde laguntzailearen barne-informazioari dagokionez.

f) Erakunde laguntzailearen politikaren aurrean jarrera begirunezkoa erakustea, parte den unibertsitatearen ospe ona zainduz.

g) Arau indardunek eta Unibertsitatearen eta, hala badagokio, berari atxikiriko praktikak kudeatzeko erakundearen eta erakunde laguntzailearen artean izenpetutako hezkuntza lankidetza hitzarmenek aurreikusten duten beste edozein betebehar betetzea.

12. artikulua. Erakunde laguntzaileko tutorearen eskubideak eta betebeharrak.

1. Honako hauek dira erakunde laguntzaileko tutorearen eskubideak:

a) Unibertsitatearen laguntzat joa izatekoa, izendapen hau eduki ahal izateko kuotak ordaindu gabe, eta aipamen horrek ematen dituen eskubideak gozatzekoa.

b) Unibertsitatera sartu ahal izatekoa, bere egitekoari dagozkion helburuak betetzeko behar dituen informazioa eta laguntza edukitzeko.

c) Unibertsitateak praktika-programan tutore izan dela dioen egiaztagiria egin diezaion.

d) Unibertsitateak dagokion hezkuntza lankidetza hitzarmenean ezartzen ahal dituen beste edozein kontsiderazio edukitzekoa.

2. Halaber, betebehar hauek edukiko ditu:

a) Ikasleari harrera egitea eta egin behar duen jarduna antolatzea, prestakuntza-proiektuak ezartzen duenaren arabera.

b) Ikaslearen jardunak gainbegiratzea, eta praktikaren garapena kontrolatzea, elkarrekiko begirunean oinarritutako harremanarekin, eta ikasketarekin konprometiturik.

c) Ikasleari erakundearen antolamenduaz eta funtzionamenduaz informazioa ematea, eta interesgarria den araudiaz, batez ere segurtasunari eta lan-arriskuei buruzkoaz.

d) Unibertsitateko tutore akademikoarekin prestakuntza-proiektua eta hezkuntza lankidetzako hitzarmenean ezarritako jardunen garapena koordinatzea, horretan sartuz beharrezkoak izan daitezkeen aldaketak praktika erakundearen testuinguru profesional espezifikora egokitzeko, baita praktika garatu bitartean sor daitezkeen gorabeherak komunikatzea eta ebaztea ere, eta azterketak egiteko ematen diren baimenak kontrolatzea.

e) Araudi honetako 14. artikuluak aipatzen duen azken txostena egitea.

f) Ikasleak praktikak egiteko behar duen prestakuntza osagarria ematea.

g) Ikasleei ematea praktika egiteko beharrezkoak dituen oinarrizko materialak.

h) Ikaslea bultzatzea berrikuntza, hobekuntza eta ekintzailetza-proposamenak egitera.

i) Unibertsitateko tutore akademikoari erakunderako sarrera erraztea, hark bere eginkizunak bete ditzan.

j) Tutore-jarduna dela-eta, ikasleari buruz ezagutzen duen edozein informazio isilpean gordetzea.

k) Ikasleari laguntza ematea, auzi profesionalak ebazteko, hau erakundean dagoen artean, erakundean egiten dituen jardunak egoki betetzeko beharrezkoa duenean.

13. artikulua. Unibertsitateko tutorearen eskubideak eta betebeharrak.

1. Honako hauek dira Unibertsitateko tutore akademikoaren eskubideak:

a) Bere jardun akademikoa aitortua izatekoa, barne araudiarekin bat etorriz.

b) Kanpoko praktikak arautzen dituen araudiari buruzko informazioa jasotzekoa, baita prestakuntza-proiektuari eta ikaslearen egonaldiaren baldintzei buruzkoa ere.

c) Erakundean sartu ahal izatekoa, hitzarmenean ezartzen denaren arabera, eta erakunde laguntzaileak ezarrita dauzkan prozedurekin eta funtzionamendu-arauekin bat etorriz.

2. Halaber, betebehar hauek edukiko ditu:

a) Ikasketa konpromisoa egitea, ikaslearekin ados jarriz.

b) Ikasketa konpromisoa egoki gara dadin zaintzea, praktikak egiteko ordutegia ikaslearen betebehar akademiko, prestakuntzako, eta ordezkapenekoekin bateragarria izan daitezen bermatuz.

c) Praktiken jarraipen eraginkorra egitea, horretarako erakunde laguntzailearen tutorearekin koordinatuz, eta ikusirik, hala badagokio, jarraipen-txostenak.

d) Ikasketa konpromisoan egiten diren aldaketak baimentzea.

e) Tutoretzapeko ikaslearen ebaluazioa egitea, araudi honetako 18. artikuluan ezartzen denarekin bat etorriz.

f) Tutore-jarduna dela-eta, ezagutzen duen edozein informazio isilpean gordetzea.

g) Kanpoko praktiken ikastegiko organo erantzuleari informazioa ematea sor litezkeen gorabeherei buruz.

h) Gainbegiratzea, eta eskatzea, hala badagokio, beharrezkoak diren baliabideak desgaitasuna daukan ikasleak praktikak egiten ahal dituela bermatzeko, aukera-berdintasuna, bazterketarik eza eta irisgarritasun unibertsala izateko baldintzetan.

VI. TITULUA

Txostenak, ebaluazioa eta aitortza

14. artikulua. Tarteko jarraipen-txostena eta erakunde laguntzailearen azken txostena.

1. Erakunde laguntzailearen tutoreak azken txosten bat prestatu eta Unibertsitateko tutore akademikoari bidaliko dio, praktikak bukatzen direnean. Txostenean idatziko du ikasleak zenbat ordu egin dituen, eta hainbat gorabehera balioesten ahalko ditu, bai gaitasun orokorrei buruzkoak, baita gaitasun espezifikoei buruzkoak ere, araudi honetako 3. Eranskineko prestakuntza-proiektuan aurreikusitakoak daudenak.

2. Hiru hilabeteko baino gehiagoko prestakuntza aldiko praktiken kasuan, tarteko jarraipen-txosten bat egitea litekeena da, bi tutoreek (akademikoak eta erakunde laguntzailekoak) horrela erabakitzen dutenean.

15. artikulua. Ikaslearen praktiken azken txostena.

Ikasleak azken txosten bat emango dio Unibertsitateko tutore akademikoari (4. Eranskina), praktikak bukatu eta gero, eta txosten horretan honako hauek bilduko ditu:

a) Ikaslearen datu pertsonalak.

b) Praktikak zer erakunde laguntzailetan egin dituen, eta berori non dagoen.

c) Eginkizunen eta egindako lanen deskribapen zehatza eta xehea. Esan behar du, halaber, erakundearen zer sailetan egon den.

d) Unibertsitateko ikasketekin zerikusirik daukaten ezagutzekin eta gaitasunekin garatu diren lanen balioespena.

e) Planteatutako arazoen eta horiek konpontzeko segitu den prozeduren zerrenda.

f) Praktikek, ikasketari dagokionez, ekarri dituzten hobekuntzen berri ematea.

g) Praktiken ebaluazioa eta hobetzeko iradokizunak.

16. artikulua. Praktiken ebaluazioa.

Unibertsitateko tutore akademikoak praktikak eta ikasturtean zehar bere tutoretzapean egon diren ikasleak ebaluatuko ditu.

a) Ikaslea ebaluatzeko, tutore akademikoak kontuan hartuko ditu ikasketa konpromisoa, ikasleak aurkeztutako txostena, eta erakundeko tutoreak egindako txostena. Ebaluazio hau 5. Eranskinean ezarritakoaren arabera gauzatuko da. Gero ikastegira bidaliko da, akta ofiziala osatzeko.

b) Praktika ebaluatzeko, tutore akademikoak bidaliko dio titulazioko kalitatearen arduradunari balioespen-txostena. (6. Eranskina).

c) Baldin eta egonaldian zehar GALa egin bada, ebaluazioa horren araudiaren arabera egin beharko da.

17. artikulua. Aitortza akademikoa eta egiaztatzea.

1. Kanpoko praktikak bukatu eta gero, Unibertsitateak, ikastegiaren bidez, egiaztagiri bat emango du, eta horretan honako hauek bilduko dira, gutxienez:

a) Agiriaren titularra.

b) Praktikak zer erakunde laguntzailetan egin diren.

c) Praktikaren deskribapena, noiz egin den eta zenbat iraun duen esanez.

d) Egindako jardunak.

e) Unibertsitateak egoki jotzen dituen gainerakoak.

2. Tituluaren Europako Gehigarriak bilduko ditu ikasle bakoitzak egin dituen kanpoko praktikak.

18. artikulua. Kanpoko praktiken eskaintza, zabalkundea eta esleipena.

1. Unibertsitateak kanpoko praktiken eskaintza, zabalkundea, eskaera eta esleipena egiteko prozedurak ezarriko ditu, aldez aurretik finkatu diren irizpide objektiboei jarraikiz, eta gardentasun, publizitate, irisgarritasun unibertsala eta aukeren berdintasuneko printzipioak beti bermatuz. Curriculumeko praktiken kasuan, ikastegiak izango dira prozedurak ezartzeko arduradunak, Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren laguntzarekin.

2. Praktikak antolatu eta garatzeko orduan, ahaleginak egingo dira ikasleentzat ahalik eta kosturik txikiena eduki dezaten.

VIII. TITULUA

Kalitatearen bermea

19. artikulua. Kanpoko praktiken kalitatearen bermea.

1. Nafarroako Unibertsitate Publikoko tituluen Kalitatea Bermatzeko Barne Sistemak (KBBS) ikasleek egingo dituzten praktiken kalitatea bermatuko duen prozedura ezarriko du. Prozedura horrek bere baitan hartuko ditu mekanismoak, tresnak eta organoak edo unitateak. Hauen eginkizuna izango da praktiken garapenaren plangintza, jarraipena, informazioaren bilketa eta azterketa egitea, eta praktiken emaitza berraztertzea.

2. Aipatu prozedurak, 1707/2011 Errege Dekretuak ezartzen duenaren arabera, honako hauek hartuko ditu aintzat, beste gauza batzuen artean:

-Ikasleak egindako praktiken azken txostena.

-Erakunde laguntzaileko tutorearen tarteko txostena edo/eta azken txostena.

-Tutore akademikoak, praktikari buruz, egindako balioespen eta aprobetxamendu txostena.

-Nafarroako Unibertsitate Publikoan egindako kanpoko praktiken hitzarmenen balioespen orokorrari buruzko txostena.

VII. TITULUA

Xedapen gehigarriak

Lehenengoa.-Araudi honetako aginduak genero femeninoan aipatzea gaztelaniako testuan.

Araudi honetan, gaztelaniako testuan, genero maskulinoan agertzen diren pertsonak, kolektiboak edo kargu akademikoak, horrela agertzen dira markarik gabeko genero gramatikala delako. Hala dagokionean, genero femeninoa duten formak ere baliozkoak izango dira aginduen aipamenetan.

Bigarrena.-Aurreikusi ez diren egoerak.

Araudi honetan jaso ez diren egoerak errektoreak edo berak eskuordetutako errektoreordeak ebatziko ditu".

Iruñean, 2012ko abenduaren 20an.-Errektorea, Julio Lafuente López.

ANEXO 1
1. ERANSKINA

Proyecto formativo de prácticas en empresa
Enpresa praktikei buruzko prestakuntza proiektua

-Datos de la empresa / Enpresaren datuak:

Razón social / Sozietate-izena:

Dirección / Helbidea:

C.P. / P.K.:

Población / Herria edo hiria:

Teléf. / Tel.:

Mail / Posta elektronikoa:

Actividad empresa / Enpresaren jarduera:

N.I.F./C.I.F. / I.F.Z./I.F.K.:

Número trabajadores / Langile kopurua:

Persona de contacto / Harremanetarako pertsona:

-Perfil de la demanda / Eskariaren profila:

Denominación y breve descripción de la práctica / Praktikaren izena eta azalpen laburra:

Número Prácticas / Praktika kp.:

Periodo práctica (meses) / Praktika-aldia (hilabeteak):

Horas semanales / Zenbat ordu emango diren astean:

Desde / Lehen eguna:

Hasta / Azken eguna:

-Perfil del candidato / Izangaiaren profila:

Titulación/Especialidad / Titulazioa/ Espezialitatea:

Idiomas / Hizkuntzak:

Informática / Informatika:

Formación complementaria / Prestakuntza osagarria:

Carnet de conducir / Gida-baimena: SI/BAI [ ] NO/EZ [ ].

Vehículo propio / Ibilgailua: SI/BAI [ ] NO/EZ [ ].

Localidad de residencia / Bizilekua:

Otros requisitos / Beste betekizun batzuk:

-Objetivos educativos / Hezkuntza helburuak:

-Competencias a desarrollar / Garatu beharreko gaitasunak:

Competencias transversales a adquirir por el estudiante / Ikasleak hartu behar dituen zeharkako gaitasunak:

Competencias generales y específicas a adquirir por el estudiante / Ikasleak hartu behar dituen gaitasun orokorrak eta berariazkoak:

DESCRIPCIÓN DE LAS ACTIVIDADES A REALIZAR /
EGIN BEHARREKO JARDUEREN AZALPENA

Firma del Responsable del Centro y Sello / Ikastegiko arduradunaren sinadura eta zigilua:

Fecha / Eguna:

ANEXO 2
2. ERANSKINA

Compromiso de estudios de prácticas en empresa
Enpresa praktikei buruzko ikasketa konpromisoa

-Curso académico / Ikasturtea:

-Estudiante / Ikaslea:

Apellidos, Nombre / Deiturak eta izena:

Titulación / Titulazioa:

Teléf. / Tel.: ......................... Mail / Posta elektronikoa:

-Empresa / Enpresa:

Razón social / Sozietate-izena:

Actividad empesa / Enpresaren jarduera:

Tutor de la entidad colaboradora / Erakunde laguntzailearen tutorea:

Teléf. / Tel.: ......................... Mail / Posta elektronikoa:

-Universidad / Unibertsitatea:

Tutor académico o supervisor / Irakaskuntza tutorea edo ikuskatzailea:

Departamento / Saila:

Teléf. / Tel.: ........................ Mail / Posta elektronikoa:

-Compromiso / Konpromisoa:

Denominación y breve descripción de la práctica / Praktikaren izena eta azalpen laburra:

Periodo práctica (meses) / Praktika-aldia: (hilabeteak):

Horas semanales / Zenbat ordu emango diren astean:

Desde / Lehen eguna: ................ Hasta / Azken eguna:

Prácticas curriculares / Curriculum praktikak [ ].

Extracurriculares / Curriculumaz kanpoko praktikak [ ].

Créditos de formación complementarias previstas en el artículo 12 del RD 1393/2007.

1393/2007 EDko 12. artikuluan ezarritako prestakuntza osagarrirako kredituak.

-Objetivos educativos / Hezkuntza helburuak:

-Competencias a desarrollar / Garatu beharreko gaitasunak:

Competencias transversales a adquirir por el estudiante / Ikasleak hartu behar dituen zeharkako gaitasunak:

Competencias generales y específicas a adquirir por el estudiante / Ikasleak hartu behar dituen gaitasun orokorrak eta berariazkoak:

DESCRIPCIÓN DE LAS ACTIVIDADES A REALIZAR /
EGIN BEHARREKO JARDUEREN AZALPENA

Firma del Responsable del Centro / Ikastegiko arduradunaren sinadura:

Fecha / Eguna:

Firma del tutor académico / Irakaskuntza tutorearen sinadura

Fecha / Eguna:

Firma del estudiante / Ikaslearen sinadura:

Fecha / Eguna:

ANEXO 3
3. ERANSKINA

Informe de la entidad colaboradora: prácticas en empresa
Erakunde laguntzailearen txostena: praktikak enpresetan

-Curso académico / Ikasturtea:

Razón social de la empresa / Enpresaren sozietate-izena:

Tutor de la entidad colaboradora / Erakunde laguntzailearen tutorea:

Teléf. / Tel.: ................ Mail / Posta elektronikoa:

Apellidos y Nombre del estudiante / Ikaslearen izen-deiturak:

Titulación / Titulazioa:

Teléf. / Tel.: ................ Mail / Posta elektronikoa:

Tutor académico o supervisor / Irakaskuntza tutorea edo ikuskatzailea:

Departamento / Saila:

Teléf./ Tel.: ................. Mail / Posta elektronikoa:

-Práctica / Praktika:

Denominación y breve descripción de la práctica / Praktikaren izena eta azalpen laburra:

Periodo práctica (meses) / Praktika-aldia: (hilabeteak):

Horas semanales / Zenbat ordu emango diren astean:

Desde / Lehen eguna: .................. Hasta / Azken eguna:

-Criterios para la evaluación del estudiante / Ikaslea ebaluatzeko irizpideak:

POCO

SATISFACTORIO /

EZ OSO

GOGOBETEKOA

SATISFACTORIO /

GOGOBETEKOA

MUY

SATISFACTORIO /

OSO

GOGOBETEKOA

a) Capacidad técnica

Gaitasun teknikoa

b) Capacidad de aprendizaje

Ikasteko gaitasuna

c) Administración de trabajos

Lanen administrazioa

d) Habilidades de comunicación oral y escrita. Demuestra un buen nivel de expresión oral y escrita, particularmente en el ámbito de su especialidad

Ahozko eta idatzizko komunikazioari buruzko trebetasunak.Ahozko eta idatzizko adierazpen maila ona du, bereziki bere espezialitatearen esparruan

e) Sentido de la responsabilidad

Erantzukizunaren sena

f) Facilidad de adaptación

Egokitzeko erraztasuna

g) Creatividad e iniciativa

Sormena eta ekimena

h) Implicación personal. Trabaja de forma autónoma con responsabilidad e iniciativa

Norberaren parte-hartzea. Era autonomoan lan egiten du arduraz eta ekimenez

i) Motivación

Motibazioa

j) Receptividad a las críticas

Kritikekiko harmena

k) Puntualidad. Cumple con el calendario y el horario de las prácticas

Puntualtasuna. Praktiken egun eta orduak betetzen ditu

l) Relaciones con su entorno laboral.

Harremanak bere lan ingurunearekin

m) Capacidad de trabajo en equipo. Muestra predisposición a la cooperación y al trabajo en equipo

Talde-lanerako gaitasuna. Lankidetzarako eta taldeko lanerako jarrera azaltzen du

Otros aspectos que se consideren oportunos / Egokitzat jotzen diren beste alderdi batzuk.

Firma del tutor de la entidad colaboradora / Erakunde laguntzaileko tutorearen sinadura:

Fecha / Eguna:

ANEXO 4
4. ERANSKINA

Informe del estudiante: prácticas en empresa
Ikaslearen txostena: praktikak enpresetan

-Curso académico / Ikasturtea:

Apellidos y Nombre del estudiante / Ikaslearen izen-deiturak:

Titulación / Titulazioa:

Teléf. / Tel.: ............................ Mail / Posta elektronikoa:

Razón social de la empresa / Enpresaren sozietate-izena:

Tutor de la entidad colaboradora / Erakunde laguntzailearen tutorea:

Teléf. / Tel.: .......................... Mail / Posta elektronikoa:

Tutor académico o supervisor / Irakaskuntza tutorea edo ikuskatzailea:

Departamento / Saila:

Teléf. / Tel.: ......................... Mail / Posta elektronikoa:

-Práctica / Praktika:

Denominación de la práctica / Praktikaren izena:

Periodo práctica (meses) / Praktika-aldia: (hilabeteak):

Horas semanales / Zenbat ordu eman dituzun astean:

Desde / Lehen eguna: ................ Hasta / Azken eguna:

-Actividades realizadas / Egindako jarduerak:

Descripción concreta y detallada de las tareas, trabajos realizados y departamentos donde se han realizado / Zereginei, egindako lanei eta horiek egin dituzten sailei buruzko azalpen zehatz eta xehetua

Relación de los problemas planteados y el procedimiento seguido para su resolución / Planteatutako arazoen zerrenda eta arazoak konpontzeko erabilitako prozedura

-Aspectos relativos a tu evolución durante la práctica (*) / Praktikan izan duzun bilakaerari buruzko alderdiak (*)

AL INICIO DE
LA PRÁCTICA /

PRAKTIKAREN HASIERAN

AL FINALIZAR LA PRÁCTICA /

PRAKTIKAREN AMAIERAN

1

2

3

4

1

2

3

4

Conocimientos / Ezagutzak:

Conocimientos teóricos

Ezagutza teorikoak

Aplicación práctica de conocimientos

Ezagutzen aplikazio praktikoa

Otras herramientas: lengua extranjera

Beste tresna batzuk: atzerriko hizkuntza

Actitudes / Jarrerak:

Motivación e interés

Motibazioa eta interesa

Responsabilidad

Erantzukizun printzipioa

Integración en la empresa

Integrazioa enpresan

Actitud positiva ante el trabajo

Lanarekiko jarrera positiboa

Habilidades / Trebetasunak:

Planificación y Organización del trabajo. Gestión del tiempo

Lanaren plangintza eta antolaketa. Denboraren kudeaketa

Creatividad

Sormena

Comunicación interpersonal

Pertsona arteko komunikazioa

Comunicación escrita

Idatzizko komunikazioa

Trabajo en equipo y toma de decisiones

Talde-lana eta erabakiak hartzea

Resolución de problemas

Arazoak konpontzea

Tolerancia a la tensión

Tentsioarekiko tolerantzia

(*) El número 1 representa el menor grado de satisfacción, siendo el número 4 el de mayor.

(*) 1. zk. gogobetetasun-maila txikiena da, eta 4. zk. gogobetetasun-maila handiena.

EVALUACIÓN DE LAS PRÁCTICAS / PRAKTIKEN EBALUAZIOA

Pésimo / Txarra Óptimo / Ona

1. Valora las funciones que has realizado durante las prácticas

(Si son acordes a tu nivel académico, cualificadas y si ha habido una evolución o han sido actividades reiterativas)

Balioets itzazu praktiketan bete dituzun eginkizunak

(Zure ikasketa mailari dagozkion, kualifikatuak diren eta bilakaera bat izan den edo jarduera errepikatuak izan diren)

1

2

3

4

2. Valora la duración de las prácticas

(En función de los conocimientos adquiridos si te han parecido Adecuadas, cortas o largas)

Balioets ezazu praktiken iraupena

(Hartutako ezagutzen arabera egokiak diren, laburrak edo luzeak)

1

2

3

4

3. Valora el aprovechamiento de las prácticas

(Si te han aportado formación práctica, si crees estar mejor preparado que antes para acceder a un trabajo cualificado)

Balioets ezazu praktiken probetxamendua

(Prestakuntza praktikoa eman dizuten, lehen baino hobeki prestatua zauden lan kualifikatu bat lortzeko)

1

2

3

4

4. Valora la tutorización de la empresa

(Valora a tu tutor en la empresa, accesibilidad, cercanía, Transmisión de conocimientos, si ha facilitado tu tarea)

Balioets ezazu enpresaren tutorizazioa

(Balioets ezazu enpresako tutorea, bere hurbil-erraztasuna, hurbiltasuna, ezagutzen transmisioa, zure lana erraztu duen)

1

2

3

4

5. Valora condiciones generales de las prácticas

(Valora el horario, flexibilidad, clima laboral, remuneración, Condiciones...)

Balioets itzazu praktiken baldintza orokorrak

(Balioets itzazu ordutegia, malgutasuna, lan giroa, lansariak, baldintzak...)

1

2

3

4

6. ¿Has quedado satisfech@ con la estancia práctica?

Gogobetegarria izan da praktika egonaldia?

Sí / Bai

No / Ez

Sugerencias y otros aspectos que se consideren oportunos / Egokitzat jotzen diren beste alderdi batzuk.

Firma del estudiante / Ikaslearen sinadura:

Fecha / Eguna:

ANEXO 5
5. ERANSKINA

Acta prácticas en empresa
Enpresa batean egindako praktiken akta

-Curso académico / Ikasturtea:

Razón social de la empresa / Enpresaren sozietate-izena:

Tutor académico / Irakaskuntza tutorea:

Departamento / Saila:

-Práctica / Praktika:

Denominación de la práctica / Praktikaren izena:

-Datos del estudiante / Ikaslearen datuak:

Nombre y Apellidos / Izena eta deiturak:

Titulación/Especialidad / Titulazioa/Espezialitatea:

-Calificación / Kalifikazioa:

Firma del tutor académico / Tutorearen sinadura:

Fecha / Eguna:

ANEXO 6
6. ERANSKINA

Informe del tutor académico referente a la práctica
Irakaskuntza tutoreak praktikari buruz egindako txostena

-Curso académico / Ikasturtea:

Razón social de la empresa / Enpresaren sozietate-izena:

Tutor de la entidad colaboradora / Erakunde laguntzailearen tutorea:

Teléf. /Tel.: ........................... Mail / Posta elektronikoa:

Tutor académico o supervisor / Irakaskuntza tutorea edo ikuskatzailea:

Departamento / Saila:

Teléf. / Tel.: ......................... Mail / Posta elektronikoa:

-Práctica / Praktika:

Denominación de la práctica / Praktikaren izena:

Periodo práctica (meses) / Praktika-aldia(hilabeteak):

Horas semanales / Zenbat ordu emango diren astean:

Desde / Lehen eguna: ................. Hasta / Azken eguna:

Actividad empresa / Enpresaren jarduera:

-Perfil del estudiante / Ikaslearen datuak:

Titulación/Especialidad / Titulazioa/Espezialitatea:

EVALUACIÓN DE LAS PRÁCTICAS / PRAKTIKAREN EBALUAZIOA

Pésimo / Txarra Óptimo / Ona

1. Cumplimiento del proyecto formativo

Prestakuntza proiektuaren betetze maila

1

2

3

4

2. Valoración de las funciones realizadas durante las prácticas

(Si son acordes al nivel académico, cualificadas y si hay una evolución.)

Praktiketan burutu behar diren zereginen balorazioa

(Egokiak ote diren ikasketa mailari begira, kualifikatuak ote diren eta bilakaera bat egongo ote den)

1

2

3

4

3. Valoración de la duración de las prácticas

(En función de los conocimientos adquiridos si son cortas o largas)

Praktiken iraupenaren balorazioa

(Hartutako ezagutzen arabera egokiak, laburrak edo luzeak diren)

1

2

3

4

4. Valoración del aprovechamiento de las prácticas

(Si es formación práctica)

Praktiken onuraren balorazioa

(Prestakuntza praktikoa ba ote den)

1

2

3

4

5. Valoración de la tutorización de la empresa

Enpresaren tutorizazioaren balorazioa

1

2

3

4

6. Valoración de las condiciones generales de las prácticas

(Horario, flexibilidad, clima laboral, remuneración, condiciones...)

Praktiken baldintza orokorren balorazioa

(Ordutegia, malgutasuna, lan giroa, lansariak, baldintzak...)

1

2

3

4

Sugerencias y otros aspectos que se consideren oportunos / Egokitzat jotzen diren beste alderdi batzuk.

Firma del tutor académico / Tutorearen sinadura:

Fecha / Eguna

Iragarkiaren kodea: F1218011