7. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

1060/2012 FORU AGINDUA, abenduaren 24koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, Ekonomia eta Ogasun kontseilariaren urtarrilaren 20ko 9/2000 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, finantza-aktiboekin eta bestelako higigarri-baloreeekin egindako eragiketen urteko aitorpena aurkezteko 198 ereduak onetsi ziren, pezetatakoa eta eurotakoa, hala nola diseinu fisiko eta logikoak, eredu horietako barne-orrien ordez ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarriak erabiltzeko.

Foru agindu honen bidez aldaketak egiten dira, nagusiki teknikoak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren urtarrilaren 20ko 9/2000 Foru Aginduaren III. eranskinean. Foru agindu horren bidez, finantza-aktiboekin eta bestelako higigarri-baloreeekin egindako eragiketen urteko aitorpena aurkezteko 198 ereduak onetsi ziren, pezetatakoa eta eurotakoa, hala nola diseinu fisiko eta logikoak, eredu horietako barne-orrien ordez ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarriak erabiltzeko.

Aldaketa honen funtsezko helburua da zerga arloko datuen sailkapen eta tratamendu egokia lortzea, eta, hala, eskuratutako informazioa optimizatzea. Horretarako, "J" letraz adierazitako balorearen gakoa sartuko da, honako hauek identifikatzeko: etekin esplizituak dituzten finantza-aktiboak, atxikipenak egiteko betebeharretik salbuetsirik daudenak, lurraldeko entitate publikoek jaulkiak, amortizatzeko gehienez ere bi urteko epea dutenak, non eragiketaren zenbatekoak (amortizazio balioa) balio nominalarekin bat egiten duen.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren urtarrilaren 20ko 9/2000 Foru Agindua aldatzea.

Ondoko aldaketa sartzen da Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren urtarrilaren 20ko 9/2000 Foru Aginduan. Foru agindu horren bidez, finantza-aktiboekin eta bestelako higigarri-baloreeekin egindako eragiketen urteko aitorpena aurkezteko 198 ereduak onetsi ziren, pezetatakoa eta eurotakoa, hala nola diseinu fisiko eta logikoak, eredu horietako barne-orrien ordez ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarriak erabiltzeko:

Aipatutako foru aginduaren III. eranskineko diseinu fisiko eta logikoen 2. motako erregistroan (aitortuaren erregistroa) "BALOREAREN GAKOA" eremua nola bete azaltzen duten jarraibideen testua aldatzen da. Hona hemen nola gelditu diren:

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN AZALPENA

137

Alfabetikoa

BALOREAREN GAKOA

Gako hauetakoren bat adieraziko da:

GAKOA

DESKRIBAPENA

A

Erantzukizun mugatuko sozietateetako akzioak eta parte-hartzeak

B

Etekin esplizituak dituzten finantza-aktiboak, atxikipenak egiteko betebeharretik salbuetsiak, salbu J gakoaren barnean dauden finantza-aktiboak

C

Etekin inplizituak dituzten finantza-aktiboak, atxikipenak egiteko betebeharretik salbuetsiak

D

Printzipal bereiziak

E

Kupoi bereiziak

F

Berme eskubideak

G

Gozamen eskubideak

H

Harpidetza eskubideak

K

Lehentasuneko partaidetzak eta beste zor-tresna batzuk

M

Inbertsio kolektiboko erakundeetako akzioak eta partaidetzak. Gako hau adieraziko da, bakar-bakarrik, baldin eta eragiketaren gakoaren eremuan "P" edo "Q" adierazi bada

J

Etekin esplizituak dituzten finantza-aktiboak, atxikipenak egiteko betebeharretik salbuetsirik daudenak, lurraldeko entitate publikoek jaulkiak, amortizatzeko gehienez ere bi urteko epea dutenak, non eragiketaren zenbatekoak (amortizazio balioa) balio nominalarekin bat egiten duen.

I

Bestelakoak

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera aurkeztu beharreko aitorpenei aplikatuko zaie, 2012ko ekitaldiko eta hurrengoetako informazioari dagokionez.

Iruñean, 2012ko abenduaren 24an.-Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilaria, Lourdes Goicoechea Zubelzu.

Iragarkiaren kodea: F1218038