68. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Egiturazko aldaketa Udal Plan Orokorrean, Zudairiko Kontzejuaren S.G.3 sistema orokorraren esparruari dagokionez. Hasierako onespena

Udal honek, 2013ko martxoaren 18an egin osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma bildurik, honako hau erabaki du:

1.–Hasiera batean onestea egiturazko determinazioen aldaketa Ameskoabarreneko Hirigintza Planean, Zudairiko Kontzejuaren udal mailako S.G.3 sistema orokorrari dagokionez, Ameskoabarreneko Udalak sustaturik eta Estelleriko EZABUko Hirigintza Zerbitzuko (Sertecma, S.L.) Rosa M. Senosiain Elizaga arkitektoak prestaturik. Xedea da delako S.G.3 hori handitzea; hura, gaur egun, katastroko 5. poligonoko 14. lurzati ia-ia osoak osatzen du, eta hemendik aitzina katastroko 5. poligonoko lurzati hauek ere bereganatuko ditu: 14. lurzatiaren gainerakoa, 205 eta 54. lurzatiak eta 58. lurzatiaren puska bat, gaur egun hezkuntzarako, kulturarako eta kirolerako erabilera sendotua dutelakoz, eta 55, 56 eta 57. lurzati partikularrak, hezkuntza esparruarekin muga egiten dutenak, erabilera anitzeko ekipamendu osagarritako eta aparkalekutako izan daitezen.

2.–Aldaketa horri lotutako agiriak jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, iragarkiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Foru Komunitateko egunkarietan eta Udalbatza honen iragarki oholean argitaratuta, edozein entitate edo pertsona interesdunek aztertu eta, nahi izanez gero, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazio edo oharrak aurkez ditzaten.

Ameskoabarrenean, 2013ko martxoaren 18an.–Alkatea, Diego Arturo Urra Velasco.

Iragarkiaren kodea: L1304906