68. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

EBAZPENA, 2013ko martxoaren 11koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Funesko Ultracongelados Virto, S.A. entitatearen hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Funesko Ultracongelados Virto, S.A. entitatearen hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31007512011998) aztertu da, Erregistro honetan 2013ko otsailaren 18an sartu zena. Enpresaren legezko ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2013ko otsailaren 7an izenpetu zuten, Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategina onetsi zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Ebazpen hau Negoziazio Batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, denek jakin dezaten.

Iruñean, 2013ko martxoaren 11n.–Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

ULTRACONGELADOS VIRTO, S.A.KO HITZARMEN
KOLEKTIBOA FUNESKO LANTOKIRAKO

2012/2014

INDIZEA

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua.–Lurralde eremua.

2. artikulua.–Eremu funtzionala.

3. artikulua.–Langile eremua.

4. artikulua.–Indarraldia.

5. artikulua.–Ondorioak.

II. KAPITULUA

Lanaren antolaketa

6. artikulua.–Lanaren antolaketa.

7. artikulua.–Langileen sailkapena.–Xedapen orokorra.

II. KAPITULUA

Kategorien definizioa

8. artikulua.–Kategorien definizioa.

IV. KAPITULUA

Lanean hastea, igoerak eta lana uztea

9. artikulua.–Probaldia.

10. artikulua.–Kategoriaz igotzea.

11. artikulua.–Lana uztea eta likidazioa.

12. artikulua.–Aldizkako langile finkoak.

V. KAPITULUA

Ordainsariak

13. artikulua.–Oinarrizko soldatak.

14. artikulua.–Antzinatasuna. Ad personam plusa.

15. artikulua.–Aparteko pagak. Fideltasun paga.

16. artikulua.–Hotzaren plusa.

17. artikulua.–Gaueko lanaren plusa.

18. artikulua.–Aparteko orduaren kontzeptua.

19. artikulua.-Aparteko orduaren prezioa.

20. artikulua.–Aldizkako langile finkoak eta behin-behineko langileak.

21. artikulua.–Soldata ordaintzea.

VI. KAPITULUA

Lanaldia, atsedenaldiak eta oporrak

22. artikulua.–Egutegia eta ordutegia.

23. artikulua.–Lanaldia.

24. artikulua.–Asteko atsedenaldia.

25. artikulua.–Oporrak.

26. artikulua.–Lanaldia hozkailuetan eta atsedenaldiak.

27. artikulua.–Lanaldia luzatzea.

VII. KAPITULUA

Segurtasuna eta higienea

28. artikulua.–Segurtasuna eta higienea. Arau orokorra.

29. artikulua.–Lanerako arropa.

30. artikulua.–Osasun azterketak.

31. artikulua.–Lanpostua aldatzeko eskubidea.

32. artikulua.–Botikina.

VIII. KAPITULUA

Eszedentziak eta lizentziak

33. artikulua.–Eszedentziak eta lizentziak.

34. artikulua.–Lanaldiaren murrizketa.

35. artikulua.–Lizentziak ikasteko.

36. artikulua.–Antzinatasuna lizentzietan.

IX. KAPITULUA

Langileen ordezkariak

37. artikulua.–Eskubide sindikalak.

38. artikulua.–Sindikatuak.

39. artikulua.–Sindikatuko ordezkariaren eginkizunak.

40. artikulua.–Sindikatuko kuota.

41. artikulua.–Ordu metaketa.

X. KAPITULUA

Hutsegiteak eta zehapenak

42. artikulua.–Hutsegiteak.

43. artikulua.–Hutsegite arinen sailkapena.

44. artikulua.–Hutsegite larrien sailkapena.

45. artikulua.–Hutsegite oso larrien sailkapena.

46. artikulua.–Zehapenak.

47. artikulua.–Zehapenak betearaztea.

48. artikulua.–Preskripzioa.

49. artikulua.–Prozedura.

50. artikulua.–Enpresaren arau-hausteak.

XI. KAPITULUA

Erretiro partziala eta arau erreferentzia.

51. artikulua.–Erretiro partziala.

52. artikulua.–Arau erreferentzia.

ERANSKINAK

I. eranskina.–Heriotzaren edo baliaezintasunaren kalte-ordaina. Kalte ordaina lana dela-eta izandako aldi baterako ezintasunagatik.

II. eranskina.–Batzorde Paritarioa.

III. eranskina.–Desadostasunak konpontzea.

IV. eranskina.–Etengabeko prestakuntza.

V. eranskina.–Erregulazioa aldi baterako laneko enpresekin.

VI. eranskina.–Droga-menpekotasunaren aitorpena.

VII. eranskina.–Langile finkoak.

VIII. eranskina.–Aldizkako langile finkoen zerrenda.

IX. eranskina.–Aitorpena berdintasunaren inguruan.

X. eranskina.–Beste hobekuntza batzuk.

XI. eranskina.–Beste xedapen batzuk.

XII. eranskina.–Funesera joateko akordioa.

XIII. eranskina.–Soldata taulak 2012an, 2013an eta 2014an.

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Lurralde eremua.

Hitzarmen hau Ultracongelados Virto, S.A.k Funesen duen lantokian aplikatuko da.

2. artikulua. Eremu funtzionala.

Hitzarmen hau enpresako departamentu guztiei atxikitako langileei aplikatuko zaie.

3. artikulua. Langile eremua.

Funesko Ultracongelados Virto, S.A. enpresako lurralde eremuko eta eremu funtzionaleko langile guztiei aplikatuko zaie, Langileen Estatutuaren 2. artikuluan edo beste xedapen orokorretan aipatzen diren lan harreman bereziak dituztenei izan ezik.

4. artikulua. Indarraldia.

Hitzarmen honek indarra izanen du 2012ko urtarrilaren 1etik 2014ko abenduaren 31 bitarte.

Langileen Estatutuaren 85. artikuluan ezarritako ondorioetarako, bi alderdietako edozeinek hitzarmen kolektibo hau espresuki salatzen ahalko du 2014ko uztailaren 1etik 2014ko urriaren 31ra. Hitzarmena salatzen ez bada, urteka luzatuko da.

Langileen Estatutuaren 86.3 artikuluko azken paragrafoak aipatzen duen azken epea bi urtekoa izanen da, urte batekoa izan beharrean.

5. artikulua. Ondorioak.

Hitzarmen honetan itundutako baldintzek multzo zatiezina osatzen dute; beraz, ez dago arauetako bat edo batzuk aplikatzerik gainerakoak ahantzirik. Ezarritako baldintzak konpentsatu eta irentsiko dituzte hitzarmen honek indarra hartzean lehendik zeuden beste baldintza guztiak. Hau baino lehenagokoak diren hitzarmen kolektiboek ez dute eraginkortasunik izanen.

Hitzarmen honetan itundutako baldintzak aldatzen ahalko dira baina bakarrik, berriek, multzoan eta urteko konputuan hartuta, hemen itundutakoak gainditzen dituztenean.

2014ko abenduaren 31ra bitartean, hitzarmenean soldatei buruz ezarritakoa ez aplikatzeko, zuzendaritzaren eta enpresa batzordearen hitzarmena beharko da.

II. KAPITULUA

Lanaren antolaketa

6. artikulua. Lanaren antolaketa.

Lanaren antolaketa tekniko eta praktikoa enpresaren Zuzendaritzari dagokio, arlo horretako legezko xedapenen arabera.

Lanaren arrazionalizazio, mekanizazio eta zuzendaritza sistemek ezin izanen diote kalte egin langileen lanbide prestakuntzari; langileek eguneko lanaren bidez prestakuntza hori osatu eta hobetzeko eskubidea eta betebeharra dute.

Mekanizazioak, aurrerapen teknikoek edo antolakuntzakoek ezin izanen dute inolako murrizketarik eragin soldatapeko langileen egoera ekonomikoan; aitzitik, aurrerapen horien ondoriozko onurak ez dira enpresaren soberakina handitzeko bakarrik erabili behar, mekanizazio eta aurrerapen tekniko horiek ukitutako langileen egoera ekonomikoa ere hobetzeko balio behar baitute.

Gai horietan guztietan, garrantziaren arabera, enpresako zuzendaritzak langileen ordezkarien iritzia entzunen du.

7. artikulua. Langileen sailkapena. Xedapen Orokorra.

Ageri diren lanbide kategoriak adierazpen mailan daude soilik, eta ez du esan nahi kategoria horiek guztiek beterik egon behar dutenik enpresaren beharrek eta bolumenak eskatzen ez badute.

Langile guztiak behartuta daude nagusiek agintzen dizkieten lan guztiak egitera, beren lanbide kategoriari dagozkion eskumenen barnean, eta Langileen Estatutuan aurreikusitakoa galarazi gabe.

Kategoriaren diferentzia ordaintzea:

Langile bat prestatzen denean maila handiagoko lanpostu batean aritzeko, kategoriaren diferentzia ez du kobratuko harik eta 40 prestaketa egun pasatu arte. Egun horretatik aurrera kobratuko du kategoriaren diferentzia.

Kategoria handiagoko lanpostu batean ordezkapen bat egiten duenak, horretarako behar bezala prestaturik baldin badago, kategoriaren diferentzia kobratuko du lanpostu horretan aritzen den denbora guztian.

Kategoriak finkatzea:

Lanpostu sortu berrietan eta lanpostu hutsetan (lana behin betiko uztea eta igoerak), zer lanpostutan aritzen den, haren lanbide kategoria handiagoa eskuratuko da lanpostu horretan eraginkortasunez 6 hilabetean aritu ondoren. Prestakuntza bukatzen denetik aurrera kontatuko dira 6 hilabeteok.

Ordezkapena egiten denean, kategoria ez da finkatuko, zenbat denbora irauten duen kontuan hartu gabe. Ordezkapena bukatu ondoren, langilea aurreko lanpostura itzuliko da, eta utziko dio kategoriaren diferentzia kobratzeari.

Beheragoko mailako lanak:

Produkzio jardueraren behar larriak eta aurreikusi ezin direnak direla eta, langile bati bere kategoria baino beheragokoaren zereginak esleitzen bazaizkio, beharrezkoa den denboran baino ez ditu eginen, eta mantendu eginen dira bere lanbide kategoriari dagozkion ordainsaria eta hortik heldu diren bestelako eskubideak. Gainera langilearen legezko ordezkariei jakinarazi beharko zaie.

III. KAPITULUA

Kategorien definizioa

8. artikulua. Kategorien definizioa.

0. Zuzendaritza nagusia:

Enpresako estrategia nagusiak ezartzen ditu eta horiek erdiesteko epe ertaineko eta epe luzeko helburuak zehazten ditu.

Departamentuko zuzendarien bitartez, ezarritako helburuak betetzeko eboluzioa kontrolatzen du, eta beharrezko erabaki zuzentzaileak hartzen ditu unean-unean.

1. Departamentuko zuzendaria:

Zuzendari nagusiaren agindupean eta hark gainbegiratuta, departamentua osatzen duten arloak zuzentzen ditu. Helburuak zehazten ditu epe laburrean eta epe ertainean, eta kontrolatzeko jarraibideak ezartzen ditu. Zehaztutako helburuak betetzen diren kontrolatzen du aldiro, informazioa ematen du haien eboluzioaren gainean eta jarraibideak ezartzen ditu balizko desbiderapenak zuzentzeko.

Bere menpeko langileak antolatzen ditu eginkizunen aldetik (atazak eta ardurak) eta hierarkiaren aldetik (nor den noren menpeko eta lan baldintzak).

Ardura du beharrezko prestakuntza ematea, bere menpeko langile guztiek behar adinako gaitasuna izan dezaten esleitzen zaizkien lanak egiteko.

2. Arloko arduraduna:

Departamentuko zuzendariaren agindupean eta hark gainbegiratuta, ardura du horrek ezarritako eta zehaztutako jarraibideak gauzatzea. Haiek martxan jartzen direla zuzenean kontrolatzen du eta horretan buru da.

Bere menpeko langileak zuzenean zuzendu eta kontrolatzen ditu, nagusi hurrenak markatutako jarraibideei helduta.

Bere menpeko langileak prestatu eta trebatzeko arduradun zuzena da.

3. Teknikariak:

Nagusi hurrenaren agindupean, horrek helburuak zehazten baitizkio eta betetzen dituela kontrolatzen baitu, ondoko eremu eta departamentuetan aritzen da, betiere produkzio plantatik kanpo:

–Merkataritzakoa.

–Agronomoa.

–Informatika eta sistemak.

–Laborategia.

–Kalitatea.

Kualifikazio espezifikoa behar du, gehienetan enpresatik kanpo erdietsia, enpresan hasi aurretik.

4. Ataleko arduraduna:

Arloko arduradunaren agindupean eta haren ikuskapen zuzenarekin, horrek ezarritako eta zehaztutako jarraibideei heldu behar diena. Haiek martxan jartzen direla zuzenean kontrolatzen du eta horretan buru da.

Bere menpeko langileak zuzenean zuzendu eta kontrolatzen ditu, nagusi hurrenak markatutako jarraibideei helduta.

Bere menpeko langileek prozesu, arau eta lan jarraibide guztiak betetzea du ardura.

5. 1. mailako ofiziala:

Enpresaren funtzionamenduko edozein jarduera egiten du, gehienetan makinak eta instalazioak maneiatzearekin erlazionatuta. Horretarako, berariazko kualifikazio teknikoa eta trebetasuna beharko ditu hori gauzatzeko. Langile talde baten buru da, egin beharreko atazak markatzen dizkie, kontrolatzen du egiten dituztela eta trebatzen ditu beharrezko teknika eskuratzeko. Nagusi baten menpean dago zuzenean, eta horrek helburuak markatzen dizkio, kontrolatzen du betetzen direla eta beharrezko prestakuntza ematen du.

6. 2. mailako ofiziala / Administrari-ofiziala.

2. mailako ofiziala:

Enpresaren funtzionamenduko edozein jarduera egiten du, gehienetan makinak eta instalazioak maneiatzearekin erlazionatuta. Horretarako, berariazko kualifikazio teknikoa eta trebetasuna beharko ditu hori gauzatzeko, 1. mailako ofiziala dituen prestakuntza maila eta esperientzia erdietsi gabe. Oro har, jarduera horiek egiteko beharrezko prestakuntza berariazkoa da lanpostu horretarako eta barreneko izaera dauka. Nagusi baten menpean dago zuzenean, eta horrek helburuak markatzen dizkio, kontrolatzen du betetzen direla eta beharrezko prestakuntza ematen du.

Administrari-ofiziala:

Ekimenez eta erantzukizunez, eginkizun bereziagoetan diharduen administraria; lan horietarako ezagupen sakonagoak behar ditu, lanbide ikasketak eginez eskuratuak edo esperientzia nahikoa izan eta bere prestasuna eta gaitasuna frogatua izanik.

7. Espezialista:

Enpresaren funtzionamenduko edozein jarduera egiten du, gehienetan datuak plantan erabiltzeari buruzkoak. Horretarako, berariazko trebetasuna beharko du hori gauzatzean.

Jarduera horiek egiteko beharrezko prestakuntza berariazkoa da lanpostu horretarako eta barreneko izaera dauka.

Nagusi baten menpean dago zuzenean, eta horrek helburuak markatzen dizkio, kontrolatzen du betetzen direla eta beharrezko prestakuntza ematen du.

8. Laguntzailea / Administrari laguntzailea:

Laguntzailea:

Aldez aurreko prestakuntza eta trebetasuna beharrezko ez duen edozein jarduera egiten du enpresaren funtzionamenduaren barruan.

Jarduera horiek egiteko beharrezko prestakuntza berariazkoa da lanpostu horretarako eta barreneko izaera dauka.

Nagusi baten menpean dago zuzenean, eta horrek egitekoak markatzen dizkio, kontrolatzen du betetzen direla eta beharrezko prestakuntza ematen du.

Administrari laguntzaileak:

Langile horrek, ekimenik izan gabe, administrazioko oinarrizko eragiketak egiten ditu, batik bat horiei dagozkien lan mekanikoak.

9. Izangaia:

18 urtetik gorako langilea, enpresan sartua eta lanpostuari buruzko prestakuntza barrenekoa eta berariazkoa jasotzen duena 2 hilabetean gehienez ere; une horretatik aurrera, laguntzailearen kategoria hartuko du.

Nagusi baten menpean dago zuzenean, eta horrek egitekoak markatzen dizkio, kontrolatzen du betetzen direla eta beharrezko prestakuntza ematen du.

Lanean 6 hilabete egin ondoan berreskuratuko du izangaiak laguntzailearen soldatarekin duen tartea, edo hurrengo deian, izangai gisa bi hilabete eman ondoren (lau nominatan banaturik).

10. 18 urtetik beherakoak:

18 urtetik beherako langileak, aldez aurreko prestakuntza eta trebetasuna beharrezko ez duen edozein jarduera egiten dutenak enpresaren funtzionamenduaren barruan.

Jarduera horiek egiteko beharrezko prestakuntza berariazkoa da lanpostu horretarako eta barreneko izaera dauka.

Nagusi baten menpean dago zuzenean, eta horrek egitekoak markatzen dizkio, kontrolatzen du betetzen direla eta beharrezko prestakuntza ematen du. Langile horiek salbuetsita daude gaueko txandan lan egitetik.

IV. KAPITULUA

Lanean hastea, igoerak eta lana uztea

9. artikulua. Probaldia.

Lan kontratuak berarekin dakar probaldi bat gainditu beharra, sei hilabetekoa gehienez teknikari tituludunentzat eta hirukoa gehienez gainerako langileentzat, kualifikazio gabekoentzat izan ezik, 30 lanegunekoa izanen baitute gehienez.

Probaldia zenbatekoa izanen den idatziz agerraraziko da eta eten eginen da lanerako ezintasun iragankorreko kasuetan, amatasun bajan, haurdunaldia arriskua dagoenean, umeen adopzioan edo harreran eta egoera horiek dirauten denboran.

Probaldian, langileak bere lanbide kategoriari eta lanpostuari dagozkion eskubide eta betebeharrak izanen ditu, plantillakoa balitz bezala eta kontratazio motaren arabera, lan harremana suntsitzearen ondoriozkoak izan ezik (aldeetako edozeinen eskariz suntsi daiteke lan harremana).

Probaldia bukatutakoan, atzera egin ez bada, kontratua zein modalitatetan itundu den hari dagozkion ondorioak sortuko ditu, eta enpresan lanean aritutako denbora kontatuko da antzinatasunerako.

10. artikulua. Kategoriaz igotzea.

Mailaz igotzeko arau hauek izanen dira:

1.–Beharginak.

Lanpostu hutsak antzinatasunaren arabera beteko dituzte, espezialitate bakoitzean, beheragoko kategorietako langileek, baldin eta enpresak horretarako gai kalifikatu baditu edo halakotzat jotzen badira egiten zaien proban. Gai den langilerik ez badago, plantillatik kanpoko langileak onartzen ahalko dira.

–Hautapen prozesua. Probak hasi baino hamar egun lehenago gutxienez, enpresako zuzendaritzak beharrezko deialdia eginen du lantokiko iragarki oholetan. Enpresak prestatuko dituen hautapen probek bat egin behar dute hitzarmen honetan lanbide kategoria bakoitzerako ezartzen diren eginkizunekin.

–Kalifikazio Batzordea. Enpresako zuzendaritzak izendatutako bi kidek eta bete beharreko lanpostu hutsaren mailatik beherakoak ez diren bi langilek osatuko dute. Langile horietako bat langileen ordezkaria izanen da, eta bestea ordezkaritza horrek izendatuko du. Kalifikazio Batzordeko kide bakoitzak bakarka emanen ditu puntuazioak, ezarritako baremoaren arabera, eta azterketaren bukaeran puntu guztiak zenbatuko dira. Berdinketarik izanez gero, antzinatasunari emanen zaio lehentasuna.

2.–Gaitasun urrituko langileak.

Laneko istripuagatik edo lanbideko eritasunagatik gaitasuna gutxitua (ahalmen fisiko edo intelektualak murriztuak) duten langileek lehentasuna izanen dute lanpostu egokiak betetzeko, enpresan dauden baldintzen arabera. Halakoetan, lanbide kategoria berri horri dagokion lansaria jasoko du langileak.

11. artikulua. Lana uztea eta likidazioa.

Enpresa uzten duten langileei, dagozkien ordainsari guztien likidazioa emanen zaie, zehatz azalduta, kontzeptuak zer diren eta zenbatekoa zein den argi ikus dezaten. Interesdunak enpresa batzordeko kide baten edo delegatu sindikal baten presentzia eskatu ahal izanen du.

Beren borondatez enpresatik alde egin nahi duten langileak behartuak daude enpresari jakinaraztera, aurreabisurako epe hauek betez:

–Teknikariak eta administrariak: 30 egun natural.

–Menpekoak edo beharginak: 15 egun natural.

Langileak, aurrez abisatzen ez badu, ezin izanen du lana uzteagatik edo dimititzeagatik dagokion likidazioa jaso, harik eta enpresak langile guztiei hurrengo ordainsaria ematen dien arte.

12. artikulua. Aldizkako langile finkoak.

a) Definizioa eta edukia.

Aldizkako lan kontratu finkoa, enpresa honetan izaera propioa duena, barazki kontserben sektore guztian bezala, egun zehatzetan errepikatu gabe enpresan ohiko jardueran aldizkako lan finkoetan aritzeko enpresaren jarduera arruntaren barruan deitzen den langileari egiten zaiona da, urteko lanegun guztietan zerbitzuan aritzerik ez badago ere, kontuan izanda ez dela urteko lan egun guztietan zerbitzuan aritu behar.

Kontratu mota horretan enpresaren interesak eta langileenak biltzen dira; enpresarenak, jarduerak eskatzen duen malgutasuna eskaintzen duelako eta lan gutxiago dagoenean plantilla arindu daitekeelako, eta langileenak, berriz, kontratu mugagabea delako.

Aldizkako lan finkoaren kontratuan aipamen hauek bilduko dira:

–Kontratuaren izaera.

–Kontratuaren xedeko zerbitzuak zein enpresa jarduera zikliko edo aldizkakotan emanen diren.

–Laneratzeko deia egiteko modua eta hurrenkera, hitzarmen kolektiboan ezarri bezala.

–Urteko lanaldiaren gehieneko iraupena eta ordutegia, enpresako hitzarmenean edo egutegian ezarritako baldintzen arabera.

Enpresak kanpainako edo denboraldiko lanak egiteko kontratatzen dituen behin-behineko langileak aldizkako langile finkoak izanen dira, baldin eta altan egonda zerbitzuak eman badituzte benetan lan egindako 180 egunetan.

Aldizkako kontratu finkoa eginen da aurreko paragrafoan jasotako baldintza bete ondoan. Enpresako zuzendaritzak langileen ordezkaritzari jakinaraziko dio kontratuan aldaketa hori egin dela eta zein ukitzen duen.

b) Deitzea eta erroldak.

Aldizkako langile finkoa bere kontratuko jarduera egin behar den orotan deituko dute; une bakoitzean lan kopuruak sortzen dituen beharren arabera eginen da deia.

Antzinatasunaren hurrenkerari jarraikiz deituko dira langileak kategoria, lanpostu eta atal bakoitzean, enpresaren produkzio beharren arabera. Antzinatasunaren alderantzizko hurrenkerari segituz emanen zaio amaiera lan aldiari kategoria, lanpostu eta atal bakoitzean, langileari idatziz jakinarazi ondoren.

Deia hiru egun lehenago eginen da. Harremanetan jarri ahal izateko, langileak Espainiako helbide bat jakinarazi beharko dio enpresari.

Aurreko paragrafoan bezala aldez aurretik deitutako langile batek, zehaztutako unean ez bada enpresan hasten, aldizkako langile finkoaren izaera galduko du, eta inguruabar hori borondatezko bajarekin parekatuko da. Halaber, borondatezko bajatzat hartuko da aldi baterako langile bat, hari deitu ondoren, ez bada lanean hasten.

Deia egin eta lanean ez hasteak ez du ekarriko antzinatasun erroldan langileak duen hurrenkera galtzea, honako egoera hauetan dagoenean: aldi baterako ezintasuna, haurra izan, adoptatu edo familian hartu ondorengo atseden aldia, eszedentzia, lizentzia edo justifikatutako beste arrazoi batzuk. Lanean ez hastea justifikatzen duen arrazoia behar bezala frogatu beharko da. Behin laneratuz gero, berriro lotuko zaio lan harremanari.

Enpresak, urte bakoitzeko urtarrilean, errolda prestatu eta gutxienez ere hamabost egun naturalez iragarki oholean jarri beharko du, langileek horren berri izan dezaten. Ale bat eman beharko die langileen ordezkariei. Kalte egin zaiela uste duten langileek erreklamazioa egiten ahalko diote idatziz enpresari, jendaurrean jarri eta hamabost egun naturaleko epean. Enpresak ezetza ematen badio eskaerari edo beste hamabost egun naturaleko epean erantzuten ez badu, bidezkoak diren legezko ekintzak gauzatzen ahalko ditu langileak.

Deialdia betetzen ez bada, hurrengo bi lerroaldeetako kasuetan izan ezik, langileak kaleratze-prozedura eskatzen ahalko du jurisdikzio eskudunaren aurrean. Epea hasiko da deialdirik egin ez dela jakin eta egun berean.

Ez da kaleratzetzat joko aldizkako langile finko guztiak hartzeko behar adinako lan kopururik ez izatearen ondorioz deirik ez izatea. Egoera horrek kontratuaren etetearen jarraipena ekarriko du, baldin eta ez badira sartzen egindako erroldaren arabera deien hurrenkeran beherago dauden aldizkako langile finkoak.

Ondokoak kontratua eteteko arrazoi izanen dira eta, horren ondorioz, lan egiteko eta lana pagatzeko elkarrekiko betebeharretik askatuko dira eta lanerako deitua ez izatea ez da kaleratzetzat hartuko: gorabehera atmosferikoak, banaketarako garraioak edo baliabideak gelditzea, indar eragilea moztea edo lehengairik ez izatea, enpresari egozten ahal ez zaion arrazoiren batengatik. Holakoetan, enpresek gertaera eragilearen berri emanen diete langileen ordezkariei, eta hori nahikoa izanen da prozesua aurrera eramateko.

c) Beste gai batzuk.

Enpresak egiazki lan egindako egunen egiaztagiria emanen dio langile bakoitzari edo lege-ordezkariei, zerbitzuak emateko aldiaren bukaeran.

Aldizkako kontratu finkoko langileek aparteko ordainsariak eta oporrei dagokiena jasoko dituzte, lanean egiazki egindako denboraren proportzioan. Ordainsarien kontzeptu horiek orduko soldata osoan sartuko dira, dagokien proportzio egokian.

Hitzarmenean eta Legean ezarritako prozeduren arabera goragoko kategoria batera igarotzen diren langileek eskubidea izanen dute antzinatasun hurrenkeraren zenbakia gordetzeko aurreko kategorian deituak izateari begira, enpresako aldizkako langile finkoen sustapena ez galarazteko. Kasuan kasu benetan egindako zereginari dagokion soldata jasoko da.

Ondorio guztietarako, aldizkako langile finko bat amatasun bajan dagoenean, zerrendako hurrengo langileak ordeztuko du bere lanpostuan. Beharrezkoa izanez gero, edozein egiaztapen administratibotarako, dagokion kontratua egitea, bi alderdiek adostuko dute.

Aurrekoa ezertan galarazi gabe, enpresak une bakoitzean indarrean dauden kontratu motak erabiltzen ahalko ditu, arautzen dituen kausalitate printzipioarekin bat.

V. KAPITULUA

Ordainsariak

13. artikulua. Oinarrizko soldatak.

2012an, oinarrizko soldatak izanen dira dagokion eranskineko behin betiko taulan jasotzen direnak (2011ko taula bera da).

2013 eta 2014 urteetarako, soldatak izanen dira dagokion eranskineko behin betiko tauletan jasotzen direnak.

14. artikulua. Antzinatasuna. Ad personam plusa.

Antzinatasuneko plusa izoztu zen 1995eko abenduaren 31n. Harrezkeroztik ez da eskubiderik sortzen kontzeptu horregatik, aurreko hitzarmenetan jaso bezala. Egun horren aurretik eskubideren bat finkaturik daukaten langileek ad personam osagarri gisa mantenduko dute. Osagarri horri dagokion kopuru horrek oinarrizko soldatarako ituntzen diren portzentajezko igoera berberak izanen ditu, eta ezin izanen dira hitzarmen kolektibo honetako lansari kontzeptuen igoerekin konpentsatu edo irentsi.

15. artikulua. Aparteko pagak. Fideltasun paga.

A) Plantillako langile finko guztiek dute urtean aparteko bi paga kobratzeko eskubidea. Horietako bakoitzaren zenbatekoa 30 eguneko soldata izanen da (oinarrizko soldata eta “ad personam” plusa, horretarako eskubidea duenarentzat).

Uztailaren 16an eta abenduaren 16an ordainduko dira.

Eskersariak seihilekoak dira sorrarazpen eta likidazioaren ondorioetarako, bata urtarrilaren 1etik ekainaren 30era arte kontatuko da eta bestea uztailaren 1etik abenduaren 31ra arte.

Sehileko baten barnean enpresan sartzen den edo lana uzten duen langileari, egindako lanorduen arabera ordainduko zaio aparteko eskersaria, horren zenbatekoa seirenka hainbanatuz.

Finkoak ez diren langileek soldata taulan jasotzen den orduko prezio orokorraren barruan kobratuko dituzte aparteko bi pagak.

B) Enpresako langile guztiek fideltasun paga baterako eskubidea dute. Aparteko paga baten zenbatekokoa da eta, hura kalkulatzeko, kontuan izanen dira oinarrizko soldata eta ad personam osagarria, halakorik bada. Urtean zehar lanean hasi edo lana uzten bada, langile finkoak fideltasun paga benetan lan egindako denboraren zati proportzionalean kobratuko du. Aldizkako langile finkoen eta behin-behineko langileen kasuan, benetan lan egindako ordu kopurura mugatuko da.

Langile finkoek fideltasun paga hainbanaturik kobratuko dute urteko hamabi hilabetetan.

Aldizkako langile finkoek eta behin-behineko langileek orduko prezio orokorraren barruan kobratuko dute.

16. artikulua. Hotzaren plusa.

Plus horren zenbatekoa soldata tauletan zehazten da.

Osagarri hori funtzionala da, eta lan arloko hitzarmen honek onartzen dituen lanak egiteagatik bakarrik jasoko da; hortaz, ez da finkagarria, ezta ad personam ere.

Klimatizatu gabe hozkailuetan sartzen diren eskorgek hotzaren plusaren %100 jasoko dute.

17. artikulua. Gaueko lanaren plusa.

Gaueko hamarretatik goizeko seietara bitarte aritzen diren langileek tarte horretan gaueko lanaren plusa jasoko dute, lanbide kategoria bakoitzerako soldata tauletan jasotzen den zenbatekoarekin. Ondorio horietarako, ez dira kontatuko lan egutegiaren arabera errekuperatu beharreko orduen zatikiak.

Plus horretatik kanpo daude gaueko lanetarako berariaz kontratatu diren langileak.

18. artikulua. Aparteko orduaren kontzeptua.

Aparteko lanorduak dira enpresako egutegian (adiera nagusian hartuta) ezarritako lanalditik kanpo edo horren gainetik egiten direnak, eta atal batzuek, ohituragatik, produkzioaren antolaketagatik edo akordio batengatik, dituzten edo izaten ahal dituzten ordutegi bereziak.

Bi aldeek erabaki dute aparteko orduak guztiz ezinbestekoa denean baino ez direla eginen.

Era berean, azaldu behar da ezen, hitzarmen honek ukitzen duen lantokiaren ezaugarriak direla bide, batik bat lan gehien dagoenean, presako egoerak edo oztopoak izaten direla fabrikatze edo ontziratze prozesua normalizatzeko.

Horregatik, irizpide hauek ezarri dira:

1.–Aparteko ordu normalak edo ohikoak: kentzea.

2.–Ezbeharrak izan edo aurreikusteagatik, ohiz kanpoko kalteengatik edo gaiak zein produktuak galtzeko arriskuagatik egiten diren aparteko orduak: egitea.

3.–Lanaren egitura eta antolakuntzan ohiz kanpoko egoerak sortzeagatik egin behar diren aparteko orduak (lanera ez agertzea, txanda aldaketak, ohiz kanpoko lanak, lan metaketa handiak, etab.): hitzarmen honetan edo legezko xedapen osagarrietan aurreikusitako behin-behineko langilerik edo antzekorik kontratatu ezin denean eginen dira. Aparteko orduak txandaka eginen dira, eta atal honetakoak, berriz, norberaren borondatez.

Langile bakoitzak urtean gehienez egiten dituen aparteko orduei dagokienez, indarra duen araudiarekin bat arautuko da.

Enpresako zuzendaritzak egin diren aparteko orduen berri emanen die langileen ordezkariei eta sindikatuetako ordezkariei, bi astean behin, gutxienez, edo maizago, denek horixe erabakitzen badute.

Aparteko orduak, horien kopurua, bakoitzari dagokion diru-zenbatekoa eta guztirakoa legezko manuek eskatzen dutenaren arabera agertuko dira nominetan. Langileen ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek hori betetzea bultzatu eta eskatuko dute.

19. artikulua. Aparteko orduen prezioa.

2012. urtean:

Aparteko orduaren prezioa kalkulatzeko, %75eko igoera aplikatuko zaio ordu arruntaren prezioari, eta ondorio horietarako, oinarrizko soldataren eta ad personam osagarriaren kontzeptuak konputatuko dira.

Hurrengo urteetan:

Aparteko ordua tauletan zehaztutakoa da: ordu arruntaren prezioaren %50, 2011ko taularen arabera, oinarrizko soldataren eta ad personam plusaren kontzeptuak konputatuta.

20. artikulua. Aldizkako langile finkoak eta behin-behineko langileak.

Era horretan kontratatutakoek tauletan ezarritako ordainsaria jasoko dute benetan lan egindako ordu bakoitzerako. Ordainsari horrek hilabete baino gehiagoko mugaegun kontzeptuak dauzka, hala nola aparteko eskersariak, oporrak, igandeak eta jaiegunak, etab.

21. artikulua. Lansariaren ordainketa.

Soldatak banku transferentziaren bidez ordainduko dira, ordaindu beharreko hilabetea amaitu eta hurrengoaren lehen bost egun baliodunen barnean.

Nominak prestatu ahal izateko, aparteko orduak aurretiaz itxiko dira, gehienez ere hamabi egun lehenago eta sartu ez diren egunak hurrengo hilabetean gehituko dira.

VI. KAPITULUA

Lanaldia, atsedenaldiak eta oporrak

22. artikulua. Egutegia eta ordutegiak.

Lan egutegian jasoko dira enpresaren zerbitzuan lan egiteko era guztiak. Bertan lanaldiaren hasierako eta bukaerako orduak zehaztuko dira.

Egutegia urtero adostuko da Enpresa Batzordearekin eta iragarki oholean egonen da ikusgai.

Abenduaren 24an eta 31n produkzioan lan egin daiteke, goizeko txandan, beharrezkoa baldin bada. Arratsaldeko txandan garbiketak eta harrerak eginen dira. Halaber, 2013ko eta 2014ko urtarrilaren 5ean ez da lanik eginen. Zuzendaritzak ikusiko du, hurrengo urteetarako, 5ean geldituta egoteak problemak dakarzkion produkzioari.

Langileek aukera dezakete atseden gisa ohiko bizilekuko herriaren jaieguna, betiere “oporren muga” izeneko taula errespetatuz.

23. artikulua. Lanaldia.

Urteko lanaldia 1.752 ordukoa izanen da 2012an hitzarmen honek ukitutako langileentzat. 2013an eta 2014an urteko lanaldia 1.768 ordukoa izanen da.

Lanaldi jarraituko txandetan 15 minutuko atsedenaldia ezartzen da lan egiten den egun bakoitzeko. Lan egutegiarekin bat, produkzio prozesuko betebeharren arabera finkatuko da atsedenaldiaren ordua. Atsedenaldi hori benetan lan egindako denboratzat hartuko da.

Enpresak urtero finkatuko ditu bidezko juzgatzen dituen atseden egunak ordu gehiagoko lanaldiarengatik. Urtero alda daitezke beharrizanen arabera. Enpresak egutegian finkatu ez dituen egunak langile finkoek libre hartzekoak dira (atsedenaldiak, norberaren aferetakoak, etab.). “Oporren muga” izeneko taula errespetatu beharko da, produkzioan arazorik ez izateko.

Aldizkako langile finkoek eta behin-behineko langileek egun bat daukate norberaren aferak direla-eta lanera ez joateko. Aldez aurretik gaztigatu beharko da, eta ez dute soldatarako eskubiderik.

24. artikulua. Asteko atsedenaldia.

Asteko lanaldia 40 ordukoa izanen da, egunean 8 ordukoa alegia, astelehenetik ostiralera. Hartara, langileek gutxienez bi egun jarraituko atsedenaldia izanen dute astean, larunbatean eta igandean hots.

Arau orokor horretatik kanpo daude:

a) Eten ezin diren lanak.

b) Beharrezkoak diren konponketa eta garbiketa lanak, asteko zereginak ez eteteko; horretarako, behar-beharrezkotzat jotzen dira, bakarrik, larunbatean edo igandean egin ezean, industriaren operazioekin jarraitzea eragozten dutenak edo produkzioa geldiaraztearen ondorioz oztopo eta kalte larririk sortzen dutenak.

Lan horiek, posible balitz, laneko egun eta ordu normaletan eginen dira, hori normaltasunez betetzeak aipatutako ondorioak ekartzen ez dituenean.

c) Zaintza lanak.

d) Ezinbesteko kasuetan egin behar diren lanak honela arautuko dira: egiten diren kanpainetan (fabrikazioa edo ontziratzea) produktua metatzen bada, langileek konpromisoa hartzen dute zerbitzuak emateko. Egindako orduak hitzarmen indardun honetan ezarritakoaren arabera ordainduko dira, aparteko orduen gisara.

Ordu horiek borondatezkoak izanen dira, eta, langileren batek eragozpen bat edo konpromiso pertsonal bat baldin badauka eta ezin badu zerbitzurik egin, enpresari aurretik jakinaraziko dio behar den denboraz.

Arduradunak zehazten duenean garbituko da planta.

25. artikulua. Oporrak.

1.–Langile finkoek eskubidea dute urtean oporraldi ordaindua izateko, 30 egun naturalekoa urteko, oinarrizko soldataren eta ad personam plusaren baliokoa. Oporrak urte natural bakoitzean lan egindako denboraren heinean hartuko dira. Oporretan txandaren arabera gauean lan egin beharko lukeen langileak legokiokeen gaueko lanaren plusaren %50 jasoko du. Oporretan ez da bestelako zenbatekorik kobratuko, paragrafo honetan zehaztutakotik kanpo.

Horren arabera, langile batek oporrak hartu ondoren enpresa uzten badu, azken likidaziotik kendu eginen zaio baja emandako egunetik abenduaren 31ra arteko aldiari dagokion oporren zatia.

Era berean, oporraldia bukatu ondoren enpresan sartzen den langileari aukera emanen zaio enpresan sartzen den egunetik abenduaren 31ra arteko aldiari dagozkion opor egunak hartzeko.

Langile finkoak oporren egunak bere nahira har ditzake, baina “oporren muga” izeneko taula errespetatu egin beharko da, produkzioan arazorik ez izateko.

Oporrak hartzeko eskaera urte bakoitzeko otsailaren 28a baino lehenago eginen da. Enpresak oporretarako egunak martxoaren 31n jakinaraziko ditu beranduenez. Egun horiek larunbata edo igandea badira, oporraldia hurrengo astelehenera arte luzatuko da.

Aurretik zehaztutako oporrek bat egiten badute aldi baterako ezintasun profesional batekin, egunak alda daitezke urte naturalaren barruan, baldin eta ukitutako langileak ospitaleratzea edo etxean atsedena hartzea beharrezkoa dela frogatzen duen sendagilearen egiaztagiri bat aurkezten badu.

2.–Aldizkako langile finkoek eta behin-behineko langileek eguneroko soldataren barruan jasoko dute oporren zati proportzionalari dagokion ordainsaria, benetan lan egindako egunen arabera. Enpresako zuzendaritzak maiatzaren 30a baino lehenago zehaztuko du zein alditan egonen diren aldizkako langile finkoak jardunik gabe.

Aldizkako langile finkoek astebeteko atsedenaldi gehigarria izan dezakete, nahitaez ezarritako geldialdi baten aurretik edo ondoren. “Oporren muga” izeneko taula errespetatu beharko da, eta langile finkoek izanen dute lehentasuna oporrak aukeratzeko.

Aldizkako langile finkoek astebeteko atsedenaldia izan dezakete urtean. “Oporren muga” izeneko taula errespetatu beharko da.

Aurreko bi paragrafoetako atsedenaldia ez da ordainduko.

26. artikulua. Lanaldia hozkailuetan eta atsedenaldiak.

Hozkailuetan lan egiten duten langileentzat baldintza hauek ezarriko dira:

a) Zerotik zero azpiko bost gradura bitarteko hozkailuetan egiten den lanaldia normala izanen da.

Hozkailuetan etenik gabe egindako hiru lanorduko hamar minutu izanen dituzte errekuperazio atsedenerako.

b) Zero azpiko bost gradutik zero azpiko hemezortzi gradura bitarteko hozkailuetan sei ordu egonen dira barrenean.

Hozkailuetan etenik gabe egindako ordu bakoitzerako hamabost minutu izanen dituzte atsedenerako.

Lanaldi normala hozkailuetatik kanpoko lanarekin osatuko dute.

c) Zero azpiko hemezortzi graduko edo hortik beherako hozkailuetan sei ordu egonen dira barrenean gehienez.

Hozkailuetan etenik gabe egindako berrogeita bost minutuko epe bakoitzerako hamabost minutu izanen dituzte atsedenerako.

Lanaldi normala hozkailuetatik kanpoko lanarekin osatuko dute.

Zero azpiko hemezortzi graduko edo hortik beherako hozkailuetan aritzen direnek, lana orga jasotzaile klimatizatuetan egiten badute, hozkailuetan 7 ordu eta 40 minututan egonen dira, 20 minutuko atsedenaldia dutela.

Langile horiek, jasan behar dituzten tenperaturen arabera, beharrezkoak diren babes jantziak izanen dituzte.

27. artikulua. Lanaldia luzatzea.

Lehengaia galkorra denez eta uztari zein garraioen ohiko erritmoari lotuta dagoenez, enpresak aukera izanen du, ezusteko atzerapenak edo beste egoera berezi batzuk izaten direnean, lanaldia luzatzeko; halakoetan egiten den gehiegizko denbora egiturazko aparteko ordu gisa ordainduko da.

Lanaldi arruntean, benetako lan denbora ez da inola ere bederatzi ordukoa baino luzeagoa izanen.

Oro har, gutxienez 12 ordu jarraituko atsedenaldia ezartzen da lanegun batetik bestera. Salbuespena kanpainako txanda aldaketa da.

Beste langileen lana abiaraztea edo ixtea eginkizun duten langileek beren lanaldia luzatzen ahalko dute, enpresarekin adostuta, horretarako behar-beharrezkoa den denbora bakarrik; ordainsarien ondorioetarako ordu horiek aparteko ordutzat joko dira.

VII. KAPITULUA

Segurtasuna eta higienea

28. artikulua. Segurtasuna eta higienea. Arau orokorra.

Segurtasunaren eta higienearen arloan eta lan-arriskuen prebentzioaren arloan, enpresako zuzendaritzak zein langileek bete beharko dute indarra duen araudia.

Lan istripua izanez gero, jarraitu beharreko prozedura ezarriko da.

29. artikulua. Laneko arropak.

1.–Enpresak laneko arropa emanen die langileei.

Laneko baldintzak/ezaugarriak kontuan hartuko dira, baita legezko betebeharrak ere (segurtasuna/prebentzioa) langileei eman beharreko laneko arropa zehazteko orduan.

Arroparen kalitatea eta ezaugarriak hobetzea saiatuko da beti. Merkatuaren eta horniduraren arrazoiak direla bide, enpresak laneko arroparen marka alda dezake.

2.–Enpresak du arroparen jabetza, eta, hartara, soilik produkzio zentroan erabil daiteke laneko orduetan. Arroparen kontserbazioa eta garbiketa langileen kontura izanen dira.

3.–Arropa ematea.

Enpresak laneko arropa emanen du lan harremana hasten denean, eta higatu ahal berritu eginen da.

Erabilitako arropa nahitaez bueltatu beharko da arropa berri bat eskatzen denean.

Enpresa uzten duten langileek arropa itzuli behar dute, eta hala jakinarazi beharko dio kasuan kasuko arduradunak.

4.–Laneko arropa.

Enpresak ondoko jantziak emanen ditu, lanpostu bakoitzaren premien arabera:

–Lohihartzekoa edo atorra/prakak edo mantala.

–Polarra edo tarteko jantzia.

–Galtzerdi termikoa/kotoizko galtzerdia.

–Segurtasun botak.

–Hozkailuko jantzia (hozkailuko langileak).

–Eskularrua.

–Garbitzeko eskularrua.

–Buff polarra/lepogainekoa.

–Txanoa.

–Uretarako jantzia/uretarako botak.

–Hotsetarako babesak (kaskoak/tapoiak).

–Begi babesak (betaurrekoak).

–Mandarra.

2013ko urtarriletik aurrera oinetakoak hobetuko dira.

Laneko jantzien oinarrizko ekipamendu bat (lohihartzekoa/mantala, bota, txanoa/kaliptra eta eskularruak) ezarriko da, eta lanpostuaren arabera edo benetako premien arabera handitu daiteke.

Mutuak beharrezkotzat jotzen duenean, neurrira egindako tapoiak emanen zaizkio langile bati.

5.–Arropa eskatzea.

Jantziren bat berritu behar duten langile guztiek eskaera materialaren arduradunei eginen diete. Lan txandaren hasieran edo bukaeran jaso dezakete, arropa jaso dutela frogatzen duen ziurtagiriarekin.

30. artikulua. Osasun azterketak.

Alor horretan, enpresak osasuna zaintzeko kontratatu duen erakundeak xedatzen duena beteko da, legez ezarritakoaren arabera.

Osasun azterketak lanpostu bakoitzaren ezaugarri berezien araberakoak izanen dira.

31. artikulua. Lanpostua aldatzeko eskubidea.

Haurdun dagoen emakumeak, medikuaren txostena izanik, eskubidea izanen du lanpostua aldatzeko haurdun dagoela jakiten duenetik aurrera, laneko bere tokia arriskutsua baldin bada amarentzat edo umekiarentzat.

32. artikulua. Botika-kutxa.

Enpresa aldez aurretik instalatutako botika gela edo osasun gela hornitzeaz eta mantentzeaz arduratuko da, segurtasun eta higiene arloan indarra duten xedapenei jarraikiz.

VIII. KAPITULUA

Eszedentziak eta lizentziak

33. artikulua. Eszedentziak eta lizentziak.

Langileen Estatutuan ezarritakoari jarraikiz arautuko da arlo hori.

A) Eszedentziak.

Eszedentziak borondatezkoak, nahitaezkoak edo bereziak izan daitezke eta enpresako langile finkoek baino ez dituzte hartuko:

Borondatezkoa: Borondatezko eszedentzia eskatzen ahalko dute enpresan gutxienez urtebete daramaten langileek. Eszedentzia lortzeko ezinbesteko baldintza izanen da:

a) Idatzizko eskabidea aurkeztea, arrazoiak azalduta.

b) Langileak konpromiso formala hartzea eszedentziaren denboran ez duela enpresan egiten zuen bezalako jarduerarik eginen. Baldintza hori ez betetzeak lan harremanaren amaiera eta lortutako eskubideen galera ekarriko ditu.

Eszedentzia eskaerak aurkeztu eta hurrengo hamabost egunetan ebatziko dira zerbitzu beharren arabera.

Eszedentzia gutxienez lau hilabetekoa eta gehienez bost urtekoa izanen da.

Eszedentzian dagoen langileak enpresan hutsik dauden eta bere kategoriakoak edo antzekoak diren lanpostuetan sartu ahal izateko lehentasuna du. Horretarako, eszedentzia bukatu aurreko hogeita hamar egun naturaletik hirurogeira bitarteko epean itzultzea eskatu beharko du. Bestela, lan harremanari uko egiten diola ulertuko da.

Nahitaezkoa: lanpostua gordetzeko eta antzinatasunari begira kontatzeko eskubidea emanen du, eta ondoko inguruabarrak biltzen dituztenek eskuratzen ahalko dute:

a) Hautapen prozesu egoki baten bidez kargu publiko bat betetzeko hautatua edo izendatua izatea, Estatuan, erkidegoan, eskualdean, probintzian edo udalean, eta eremu orokor guztietarako edo bakoitzerako.

Kargu horietarako Estatu, autonomia erkidego, eskualde, probintzia edo udaleko organo eskudunen eta ministroen Kontseiluan onetsitako izendapen ofizial baten bidez hautatua izan bada, eta dagozkion aldizkari ofizialetan edo ebazpen administratibo baten bidez argitaratu bada.

b) Probintzia barneko edo esparru handiagoko sindikatu eginkizunetan aritzen diren langileek ere, beren estatutuen arabera, eska dezakete eszedentzia enpresan, beren karguak irauten duen denborarako.

Probintzia barneko edo esparru handiagoko sindikatu eginkizunetan edo ordezkaritza kargu publikoetan aritzeagatik lanpostua uzten duten langileen kasuan, langileak hogeita hamar egun naturaleko epea izanen du lanean berriro hasteko, bere zerbitzua, kargua edo eginkizuna bukatzen duenetik aitzina.

Berezia: borondatezko eszedentzia berezia eska daiteke 6 hilabetetik gora eta 2 urtetik beherako aldirako, lanpostua gordeta, odol edo ezkontza bidezko bigarren mailara bitarteko familiako baten istripua edo gaixotasun larria dela eta. Enpresak ordezkotza kontratu bat edo behin-behineko kontratu bat egin dezake, eszedentzian dagoen langilearen lanpostua betetzeko. Eszedentzia hori langileen %3k har dezake batera gehienez ere.

Azaldutako eszedentzia kasu guztietan, eta iraun bitartean, hau da, eszedentziako langilea bere lanpostura itzultzen ez den bitartean, ez du eskubiderik izanen soldatarik jasotzeko, ez eta egoera horretan dagoen denbora inolako ondorioetarako kontuan hartzeko ere, salbu eta nahitaezko eszedentzietan, antzinatasunerako kontatuko baita.

Eszedentziei dagokienez, hemen aurreikusten ez den orotan, Langileen Estatutuaren 46. artikuluari jarraituko zaio, batik bat seme-alabak eta familiakoak zaintzeko eszedentziei dagokienez.

B) Lizentziak.

Aldez aurretik abisatuta, hitzarmen honen eraginpeko langileek zilegi izanen dute lanera ez joatea soldata jasotzeko eskubidearekin, ondoko arrazoiengatik eta honako epeetan:

a) Hamabost egun natural, ezkontzen denean.

b) Hiru lanegun gurasoak, aitona-amonak, bilobak, seme-alabak, ezkontidea edo anai-arrebak hiltzen badira, odol-ahaideak edo ezkontza-ahaideak izan, heriotza 100 kilometrotik behera gertatu bada, eta lau lanegun herritik 100 kilometrora edo urrunago gertatzen denean.

c) Aitona-amonen, gurasoen, seme-alaben, biloben, ezkontidearen edo anai-arreben eritasun larria, odol edo ezkontza bidezko ahaideen kasuan: bi egun naturaleko lizentzia ordaindua. Ospitaleratze kasuetan, eskubide hori 3 lanegunetara zabalduko da gehienez, langileak 50 kilometrotik gorako bidaia egin behar badu, eta 4 lanegunetara langileak 90 kilometrotik gorako bidaia egin behar badu.

e) Egun bat, ohiko bizilekua aldatzeko. Aldaira 50 kilometro baino gehiagotara egin behar izanez gero, baimena 2 egunetara luzatuko da.

f) Publikoa edo pribatua den eginbehar saihestezina betetzeko: behar-beharrezkoa den denbora. Lege edo hitzarmen bidez ezarritako arau batean denbora jakin bat ezarrita badago, arau horretan absentziaren iraupenari eta horren konpentsazio ekonomikoari buruz xedatutakoari jarraituko zaio.

g) Seme-alaben jaiotza, 3 lanegun.

h) Langileak medikuarengana joan behar badu eritasunagatik, lanaldiaren barnean, enpresak ordainduko ditu arrazoi horrengatik lanean egiten ez diren orduak; urtean gehienez ere 16 ordu izanen dira guztira. Familia medikuarengana joaten den bakoitzean, baimena gehienez 2 ordukoa izanen da, medikua Azagran egonez gero.

i) Urtean 40 ordu bitarte erabiltzen ahalko dira Gizarte Segurantzako edo Osasun Sistema Publikoko mediko espezialista batengana joateko.

j) Anbulatorioko kirurgia handietan, ospitaleratzerik ez dagoenean, lanegun bat, operaziokoa, ezkontidearen, gurasoen eta seme-alaben kasuan. Kasu horretan langile bat baino gehiago badago ahaidetasunagatik, haietako batek bakarrik har dezake lizentzia (bi izan daitezke operatuko dutenaren aita eta ama direnean).

Auzitegi Gorenaren egungo jurisprudentzia aplikatuko da jaiotzeetarako baimenari dagokionez. Jurisprudentzia horretan aldaketarik egonez gero, Auzitegi Gorenak dioenari jarraituko zaio.

Artikulu honetan ezarritako lizentzien ondorioetarako, salbu eta ezkontza baimenerako, izatezko bikote egonkorren balioa onartzen da, baldin eta izaera horri dagozkion baldintza legalak betetzen dituztela egiaztatzen badute. Erregistro publikorik ez dagoen lekuetan, bestelako probak onartuko dira, nahikoak izanez gero. Izatezko bikote egonkorra izanen da uztailaren 3ko 6/2000 Foru Legeak edo beste erkidego batzuetako antzeko legeek ezartzen dutena. Bi pertsona elkarrekin bizitzea ez da bikote egonkortzat hartuko, arautegian zehaztutako baldintzak betetzen ez badira.

Bi alderdiek uste dute abusuak eta lizentzia horien beharrik gabeko erabilera eragotzi behar direla. Izan ere, justifikatutako arrazoiengatik eta ezinbestekoak direnean besterik ez dira erabili behar.

34. artikulua. Lanaldiaren murrizketa.

A) Legepeko zaintza dela-eta, langileren batek 10 urtetik beherako haurra edo ordaindutako lanik egiten ez duen ezindu fisiko nahiz psikikoren bat bere kargu izanez gero, eskubidea izanen du lanaldia murrizteko, zortziren bat gutxienez eta erdia gehienez ere, lansaria ere hein berean banatuta. Erregulazio orokorraren gainetik hemen aurreikusitako hobekuntzak ez dio enpresari ekarriko kostu handiagorik soldatetan edo Gizarte Segurantzan.

B) Lanaldia %50 murrizteko eska daiteke, soldata %50 murriztuta, zio arrazoituak ematen badira. Murrizketa hori ez da bateragarria izanen edozein lan ordaindurekin. Langileak enpresarekin adostu beharko du lan ordutegia, eta nahitaez bat egin beharko du lan txandaren baten hasierarekin edo bukaerarekin. Enpresak bitarte baterako kontratuak edo lanaldi partzialekoak egin ditzake lanaldi murriztua duen langilea ordezteko. Lanaldi murrizketa hori enpresako langileen %4k har dezake gehienez batera.

35. artikulua. Ikasteko lizentziak.

Langileek, ikasketak edo lanbide karrera bat egiteko ikastetxe ofizial batean matrikulatuta badaude eta azterketaren batera aurkeztu behar badute, baimena eskatuko diote enpresari, eta enpresak behar duten denborarako baimena emanen die, urtean hamar egunez gehienez. Baimen hori ordainduko da hitzarmeneko lansariarekin eta antzinatasunekoarekin batera; langileak frogatu beharko du azterketara joan dela eta azterketetako irakasgaien erdiak gutxienez gainditu dituela deialdi arruntean edo berezian.

Baimen horietatik kanpo daude gidari azterketak, bai eta administrazioan edo zerbitzuak ematen dituen enpresa ez den beste batean sartzeko egin gogo dituenak.

Langileak lanaldi arrunta egokitzeko eskubidea izanen du, lanbide prestakuntzako ikastaroetara joan behar badu, edo lanbide prestakuntza edo hobekuntzarako baimena lortzeko, eta lanpostua gordeko zaio.

36. artikulua. Antzinatasuna lizentzietan.

Ez da deskontatuko, inolako ondorioetarako, atal honetan araututako lizentzietan iragandako denbora, non ez duten urtearen barnean guztira sei hilabete baino gehiago egiten. Horrelakoetan, kendu egin beharko da, ondorio guztietarako, izandako lizentzia guztiak batuta ateratzen den denbora.

IX. KAPITULUA

Langileen ordezkariak

37. artikulua. Eskubide sindikalak.

Enpresak errespetatu eginen du langile guztiek libreki sindikatzeko duten eskubidea, onartuko du sindikatu batean afiliatuta dauden langileek bilerak egin eta kuotak kobratu ditzaketela lanorduetatik kanpo eta enpresako ohiko jardueran etenik egin gabe sindikatuko informazioa banatu dezaketela; era berean, ezin izanen du ez afiliatzeko edo afiliazioa uzteko baldintza jarri langile batek bere lanpostuari eusteko, edo afiliazioagatik edo sindikatuko jardueragatik beste modu batez kalte egin langileari.

Sindikatuek informazioa bidaliko dute enpresara, banatu dadin, betiere lanorduetatik kanpo eta produkzio prozesua eten gabe. Lantokian iragarki ohol bat izanen da, behar bezala ezarritako sindikatuek mezuak jar ditzaten; dena dela, horien kopiak enpresako zuzendaritzari edo zentroko titularrari igorri behar dizkiote lehenik.

38. artikulua. Sindikatuak.

Enpresan titulartasun pertsonalaren bidez ordezkatua izateko eskubidea duela alegatzen duen sindikatuak behar bezala egiaztatu beharko du enpresaren aurrean; horren ondoren, enpresak onartuko du ordezkari sindikalak sindikatua ordezkatzeko ahalmena duela, legezko ondorioetarako.

Sindikatuaren ordezkaritza delegatu sindikal baten esku egonen da, sindikatu horrek enpresan 15 langile baino gehiago afiliatuta baldin baditu.

Sindikatuko ordezkariak jarduneko langilea izan behar du dagokion enpresan, eta ordezkatzen duen zentral edo sindikatuko estatutuen arabera izendatua. Langileen ordezkari bat izanen da lehentasunez.

39. artikulua. Sindikatuko ordezkariaren eginkizunak.

1.–Ordezkatzen duten sindikatuen interesak eta haiek enpresan dituzten afiliatuenak ordezkatu eta defendatzea, eta sindikatuen eta enpresako zuzendaritzaren arteko komunikaziorako bide izatea.

2.–Langileen ordezkarien, segurtasun eta higiene batzordeen eta interpretaziorako batzorde paritarioen bileretara joaterik izanen dute, hizpidea dutela baina botorik ez.

3.–Enpresak langileen ordezkarien eskura jarri beharreko argibide eta agiriak lortzen ahalko dituzte, legeak ezarritakoarekin bat, eta ezinbestekoa izanen dute isiltasun profesionalez jokatzea legearen arabera bidezkoa denean. Legeak langileen ordezkariei aitortzen dizkien berme eta eskubide berberak izanen dituzte.

4.–Langile guztiak oro har eta euren sindikatuko afiliatuak ukitzen dituzten arazoen konponbidearen gainean esateko dutena entzunen du enpresak.

5.–Halaber, aldez aurretik, enpresaren berri izanen dute eta enpresak entzun eginen ditu ondokoen gainean:

a) Ordezkatzen duten sindikatuko afiliatuak lanetik bidaltzea eta haiei zehapenak ezartzea.

b) Plantilla berregituratzea, enplegu erregulazioak, langileen lekualdatzea talde bati dagokionean edo lantoki nagusitik egin behar denean eta enpresaren edozein proiektu edo ekintza, langileen interesak nabarmen uki ditzakeena.

6.–Afiliatuei kuotak kobratzen ahal dizkiete, sindikatuaren propaganda banatu eta haiekin bilerak egin, hori guztia egiazko lanorduetatik kanpo.

Bileretako prozedurari dagokionez, bi aldeek indarra duen araudiari segituz jokatuko dute.

Ordezkariek dagozkien eginkizunak baizik ez dituzte eginen.

40. artikulua. Sindikatuko kuota.

Langileen ordezkaritza duten sindikatuetako langile afiliatuek eskaturik, enpresak langileen hileko kuotatik kenduko du dagokien sindikatuko kuotaren zenbatekoa. Eragiketa hori egin nahi duen langileak idazki bat bidaliko du enpresako zuzendaritzara, datu hauek emateko: deskontua egiteko agindua argi adierazia, zein sindikatutakoa den, kuotaren zenbatekoa eta diru transferentzia jasoko duen kontu korrontearen edo aurrezki kutxako libretaren zenbakia. Enpresak urtebetez eginen du kenketa, interesdunak kontrakorik adierazten ez badu behintzat. Enpresako zuzendaritzak transferentziaren kopia emanen dio sindikatuak enpresan duen ordezkaritzari, halakorik baldin bada.

41. artikulua. Ordu metaketa.

Langileen ordezkariek eta delegatu sindikalek hilean ordu kreditua izanen dute, ordainduak eta ondorengo hiletan metatu ezin direnak, indarra duen legediaren arabera.

Hileko ordu ordainduen metaketari dagokionez, langileen ordezkariek bakoitzari dagozkion orduen %100era bitarte laga diezaiokete beren sindikatuko langile bat, ordezkaritza lanetan aritzeko. Lagako diren orduak lagatzaileak bere eskubideko dituen orduak izanen dira, eta lagatu baino hamar egun lehenago, gutxienez, esan behar zaio enpresako zuzendaritzari.

X. KAPITULUA

Hutsegiteak eta zehapenak

42. artikulua. Hutsegiteak.

Hutsegitetzat hartuko dira indarra duten legezko xedapenek eta, bereziki, hitzarmen honek ezarritako betebeharren kontrako ekintzak edo ez-egiteak, dela betebeharrak bete ez direlako, dela ezagutzen ez direlako. Garrantziaren arabera, hutsegiteak honela sailkatu dira: arinak, larriak eta oso larriak.

43. artikulua. Hutsegite arinen sailkapena.

Ondokoak joko dira hutsegite arintzat:

1.–Hilabete baten barnean lanera behin, bitan edo hirutan berandu iristea, bidezko arrazoirik gabe.

2.–Lanerako ezintasun iragankorreko baja edo lanera ez agertzearen bidezko arrazoiak (baita berrespen eta alta parteak ere) bi egun balioduneko epean ez jakinaraztea, hori egiterik ez dela izan frogatu ezean.

3.–Lanetik denbora gutxirako alde egitea, bidezko arrazoirik gabe.

4.–Norberaren garbitasun edo txukuntasun eza.

5.–Bizilekuz aldatu izanaren berri ez ematea, aldaketa egin eta hamar eguneko epearen barnean.

6.–Hilabete batean egun batez lanera ez agertzea, bidezko arrazoirik gabe.

7.–Noizean behin mozkortuta agertzea.

8.–Lanarekin zerikusirik ez duten inprimaki edo argitalpenak irakurtzea lanorduetan.

9.–Laneko arropa enpresaren instalaziotik kanpo erabiltzea, eta jantziak edo gauzak haiek izateko eta gordetzeko lekuetatik kanpo uztea.

44. artikulua. Hutsegite larrien sailkapena.

1.–Lautik zortzira bitarteko hutsegite lanera berandu iristeagatik, hogeita hamar egun naturaleko epearen barnean.

2.–Hogeita hamar egun naturaleko epean lanera bi egunez ez agertzea, bidezko arrazoirik izan gabe.

3.–Absentzia kasuan aldez aurretik ez abisatzea, salbu ezinezkoa izan bada.

4.–Familian izandako aldaketak, Gizarte Segurantzako prestazioetan ondorioak izan ditzaketenak, behar den garaian ez jakinaraztea.

5.–Lanorduetan edozein motatako denbora pasatan ibiltzea.

6.–Beste langile bat lanera agertu dela simulatzea, haren sinadura, fitxa edo kontrol txartela erabiliz.

7.–Zuhurtziagabetasuna lanean. Langileari berari edo lankideei istripuren bat izateko arriskua ekartzen badie, edo instalazioak edo merkantziak matxuratzeko arriskua edo suak hartzekoa, hutsegite oso larritzat jo daiteke.

8.–Lan orduetan norberaren lanak egitea, bai eta enpresaren tresnak norberarendako erabiltzea ere, lanalditik kanpo izan arren, horretarako baimenik izan gabe.

9.–Langileak ikusitako egintzak, akatsak edo hutsegiteak ezkutatzea, horrek kalte larriak sortzen baditu, eta instalazioetan ikusten den edozein arazo garrantzitsuren berri nagusiei berehala ez ematea.

10.–Enpresako zuzendaritzaren edo zuzendaritzan edo antolaketan eskumenak dituztenen jarraibideak ez betetzea beren ohiko lan eginkizunetan. Ez betetze horrek kalte nabarmena egiten badio enpresari edo jendeari, hutsegite oso larritzat jo daiteke.

11.–90 egun naturaleko epean 3 hutsegite arin edo gehiago egitea, desberdinak izan arren, aurretik hitzezko kargu-hartzea ez den zehapen bat jarri bazaio.

45. artikulua. Hutsegite oso larrien sailkapena.

Hutsegite oso larriak honako hauek dira:

1.–Lanera maiz berandu iristea edo ez joatea, bidezko arrazoirik gabe.

a) Lanera zortzi aldiz baino gehiagotan berandu iristea arrazoirik gabe, hogeita hamar egun naturaleko epean, eta hamasei aldiz baino gehiagotan bidezko arrazoirik gabe, ehun eta laurogei egun naturaleko epean.

b) Lanera ez joateagatiko hutsegitea: lanera hiru egunez ez agertzea, arrazoirik eman gabe, hogeita hamar eguneko epean.

2.–Agindutako kudeaketetan iruzur egitea, eta enpresari, lankideei edo beste edozeini ebastea edo lapurtzea, lantoki barnean nahiz lanean beste edozein lekutan aritzean.

3.–Enpresaren lanabes, makineria, aparatu, instalazio, eraikin, altzari edo agiriak desagerrarazi, hondatu edo haustea.

4.–Enpresaren edo langileen isilpeko eskutitzen edo agirien sekretua haustea.

5.–Enpresakoa ez den norbaiti nahitaez isilpean eduki beharreko datuak ezagutaraztea.

6.–Nagusiei edo lankideei kolpez edo hitzez erasotzea.

7.–Istripu larriak sorraraztea, zabarkeria edo zuhurtziagabekeria desenkusaezinagatik.

8.–Lankideekin liskarrak eta iskanbilak maiz sortzea, arrazoirik gabe.

9.–Segurtasun eta higieneagatik debekatuta dagoen tokietan erretzea. Debeku hori argi azaldu beharko da halako tokietan, kartelen, banderen edo beste edozein sistema egokiren bidez.

10.–Kontratuko onustea haustea, eta laneko konfiantza-abusua. Kontratuko onustea haustea da, besteak beste, lantokitik irtetean paketeek edo bildutako gauzek barruan zer duten erakutsi nahi ez izatea zeregin horretako langileek eskatzen dutenean, Langileen Estatutuko 18. artikuluan ezarritako bermeekin.

11.–Lanean ohiko edo itundutako errendimendua luzaroan eta nahita gutxitzea.

12.–Segurtasunari buruzko arauak ez betetzea edo enpresak emandako babeserako ekipoa ez erabiltzea.

13.–Hutsegite larriak behin baino gehiagotan egitea, hots, gertaerako aurreko urtean langileari hirutan edo gehiagotan zehapenak jarri zaizkionean hutsegite larriengatik, nahiz eta izaera diferenteetakoak izan.

46. artikulua. Zehapenak.

Hutsegiteen arabera, zehapen hauek ezarriko dira:

1.–Hutsegite arinengatik:

a) Hitzezko kargu-hartzea.

b) Kargu-hartze idatzia.

c) Egun bateko edo bi eguneko enplegu-soldaten etenaldia.

2.–Hutsegite larriengatik:

a) Hurrengo oporraldiko txanda hautatzeko eskubidea galtzea.

b) Enplegu-soldaten etenaldia, hiru egunetik hamabostera bitarte.

c) Kategoriaz igotzeko gaitasuna kentzea hiru urterako gehienez.

3.–Hutsegite oso larriengatik:

a) Hamasei egunetik hirurogeira bitarteko enplegu-soldaten etenaldia.

b) Kategoriaz igotzeko gaitasuna kentzea bost urterako gehienez.

c) Hurrengo oporraldiko txanda hautatzeko eskubidea galtzea.

d) Lanetik bidaltzea.

47. artikulua. Zehapenak betetzea.

Zehapen guztiak ematen diren unetik beretik hasita betearaziko dira; horrek ez du alde batera uzten zehapena jasotzen duenak jurisdikzio eskudunean erreklamazioak egiteko duen eskubidea. Baina, enpresari egoki iruditzen bazaio, zehapenaren betearazpena atzeratzen ahalko du, betiere, 6 hilabete gehienez. Langileak zehapena aurkaratuz gero, irmo bilakatu eta hilabete bat atzeratzen ahalko du betearazpena.

48. artikulua. Preskripzioa.

Langileei dagokienez, hutsegite arinak hamar egunen buruan preskribatuko dira, larriak hogei egunen buruan eta oso larriak hirurogeiren buruan, enpresa hutsegiteaz jakitun egindako egunetik aitzina eta, nolanahi ere, hutsegitea egin eta sei hilabeteren buruan.

49. artikulua. Prozedura.

1.–Enpresako zuzendaritzari edo haren ordezkariari dagokio sariak emateko edo zehapenak ezartzeko ahalmena.

2.–Enpresak langileen legezko ordezkariei eta ordezkari sindikalari, hala denean, jakinaraziko dizkie langileei ezartzen zaizkien zehapenak.

3.–Hutsegiteak arinak direnean ez da espedientea instruitu beharko. Hutsegite larrien edo oso larrien ondoriozko zehapenak ezartzeko ere ez da espedienterik instruitu beharko. Nolanahi ere, horiek idatziz jakinaraziko dira, eta idazkian zehatz azalduko da zer egitatek sortu duen hutsegitea eta nolako zehapena ezarriko den, non ez den hitzezko kargu-hartzea.

Gertaerak argitzearren, enpresak erabakitzen badu zehapenak ezartzeko espedientea irekitzea, interesdunak eskubidea izanen du deskargu orria aurkezteko eta proposatzen dituen eta instruktorearen ustez bidezkoak diren frogak gauzatzeko, eginbideak hasten direnetik hilabeteko epean gehienez.

4.–Hutsegite larri edo oso larri baten ondoriozko zehapena ezartzen zaienean karguetan dauden langileen legezko ordezkariei edo agintaldia bukatu eta urtebetea pasatua ez dutenei, aginduzkoa izanen da espedientea irekitzea, arau hauei jarraikiz:

a) Enpresak espedientea ireki dela jakinaraziko dio langileari eta, horrekin batera, espedientean azaltzen diren gertaerak biltzen dituen kargu orriaren berri emanen dio..

b) Enpresak idazkari bat eta insktruktore bat, inpartzialak, izendatuko ditu, eta horien izenak espedientea irekitzeko idazkian berean azalduko dira.

c) Instruktoreak idazki hori interesatuari igorriko dio, alegazioak egin eta bidezkoak iruditzen zaizkion frogak gauza ditzan bost eguneko epean.

Idazki hori langileen legezko ordezkariei ere igorriko zaie, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten bost eguneko epean.

d) Espediente irekitzea bukaturik, enpresak ondokoak jakinaraziko dizkio langileari, idatziz: ezarritako zehapena, zein egunetatik hasita izanen dituen ondorioak eta zehapenaren oinarri diren gertaerak.

50. artikulua. Enpresaren arau-hausteak.

Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuan eta indarra duten gainerako legezko xedapenetan ezarritakoa aplikatuko da.

XI. KAPITULUA

Erretiro partziala eta arau erreferentzia.

51. artikulua. Erretiro partziala.

Enpresak erretiro partziala erraztuko dio plantillako langile finkoei, unean-unean indarra duen araudiarekin bat, non ez dagoen inguruabar larriren bat. Erretiroarekin batera errelebo kontratua adostu behar baldin bada, langabetu bat edo enpresarekin aldi baterako kontratua duen langile bat hartuko da horretarako. Ezin izanen zaio enpresari eskatu errelebo kontratua aldizkako langile finko bati egitea, Auzitegi Gorenak finkatutako jurisprudentziak edo arau batek berariaz onartzen ez badu.

52. artikulua. Arau erreferentzia.

Aurreko artikuluetan berariaz bildu ez den orotan, orokorrean bi aldeek legezko xedapenei jarraituko diete, eta batez ere Langileen Estatutuari, Sindikatu Askatasunaren Lege Organikoari eta aplikatu beharreko gainerako legezko arauei.

ERANSKINAK

I. ERANSKINA

Heriotzaren edo baliaezintasunaren kalte-ordaina.
Kalte ordaina lana dela-eta izandako aldi baterako ezintasunagatik

Ultracongelados Virto, S.A. enpresak (Badina kaleko lantokia) indarrean mantenduko du aseguru poliza orokor bat hitzarmen honen eraginpeko langileentzat. Indarra izanen du enpresan lan egin eta Gizarte Segurantzan afiliatuta dauden langileentzat, honako kasuotan:

1. Lanekoa ez den istripuaren ondoriozko heriotza (24 orduko estaldura): eskubidedunek 6.010,12 euro jasoko dituzte.

2. Lan istripuaren ondoriozko heriotza: 21.000,00 euro.

3. Lanekoa ez den istripuaren ondoriozko baliaezintasun iraunkor osoa (24 orduko estaldura): 6.010,12 euro.

4. Lanekoa ez den istripuaren ondoriozko baliaezintasun iraunkor erabatekoa (24 orduko estaldura): 6.010,12 euro.

5. Lanekoa ez den istripuaren ondoriozko baliaezintasun handia (24 orduko estaldura): 6.010,12 euro.

6. Lan istripuaren ondoriozko baliaezintasun iraunkor osoa: 27.000,00 euro.

7. Lan istripuaren ondoriozko baliaezintasun iraunkor erabatekoa: 27.000,00 euro.

8. Lan istripuaren ondoriozko baliaezintasun handia: 27.000,00 euro.

Zenbateko horiek ez dira aldatuko hitzarmenak indarra duen bitartean.

Aldi baterako ezintasuna.

Laneko istriputik edo eritasun profesionaletik eratorritako aldi baterako ezintasunaren kasuan, enpresak langilearen ordainsariak osatuko ditu, egiazko soldataren %100 bete arte (oinarrizko soldata eta ad personam plusa), lehendabiziko egunetik eta 18 hilabetera bitarte gehienez ere. Orobat, aparteko pagak eta leialtasun paga osatuko dira.

Ez da inola ere kobratuko altako egoeran jaso beharrekoa baino diru gehiagorik.

II. ERANSKINA

Batzorde paritarioa

Hitzarmen honetako Batzorde Paritarioa sortuko da. Hitzarmen honetako Negoziazio Batzordeko kideek eta bi aldeen aholkulariek osatuko dute.

1.–Batzorde Paritarioaren eginkizunak:

a) Haren esku jartzen diren banakako eta taldeko gatazketan bitartekari, arbitraje eta adiskidetze lana egitea.

b) Akordio guztien interpretazio lanak egitea.

c) Akordio guztien jarraipen lanak egitea.

d) Langileen Estatutuak edo beste arau batzuek ezartzen dizkiotenak.

2.–Batzorde Paritarioak denen intereseko arloetan hartzen dituen akordioak oinarrizko hitzarmen honen partetzat joko dira eta horiek ere betebeharrekoak izanen dira. Halako akordioak lan arloko agintaritzari igorriko zaizkio, erregistra ditzan.

3.–Batzordea langileen 3 ordezkarik eta enpresako zuzendaritzaren beste 3k osatuko dute, guztiak Ultracongelados Virto, S.A.ren hitzarmena negoziatu duen batzordeko kideak izan direnak (Bodega Romana industrialdea).

4.–Funtzionamenduko erregelamendua:

a) Bilkurak–.Batzorde Paritarioa zeregin hauetarako bilduko da:

Aurreko artikuluko 1 a) eta b) letretan aipatutako eginkizunak betetzeko, esku hartzeko eskatzen zaionean.

1 c) eta 1 d) ataletako kasurako, hiru hilean behin.

b) Deialdiak.–Batzorde Paritarioa biltzeko deia alderdi sinatzaileetako edozeinek eginen du, eta horretarako aski izanen da idatzizko komunikazio bat, eguneko gai zerrenda azalduko duena.

Batzorde paritarioa bilduko da gaiaren garrantziaren arabera komeni den epearen barnean, baina deialdia egin eta hamabost eguneko tartean gehienez.

Epe horretan batzordea biltzen ez bada, batzorde paritarioaren esku-hartzea amaitu dela ulertuko da eta interesatuak bidezko iruditzen zaizkion ekintzak baliatu ahal izanen ditu.

c) Quoruma. Aholkulariak.–Batzordea eratutzat joko da ordezkaritza bakoitzaren gehiengo soila bertaratzen denean.

Alderdiak bileretara joaten ahal dira bina aholkulari hartuta, gehienez.

d) Akordioen baliozkotasuna.–Batzordeak akordioak adosteko, edonola ere bi ordezkaritzetako bakoitzaren %66,66ren aldeko botoa beharko da.

Bilera bakoitzaren akta eginen da, eta idazkari lanetan ari direnek eta alderdi bakoitzeko ordezkari batek sinatuko dute.

e) Helbidea.–Batzorde paritarioak enpresaren lokaletan izanen du jakinarazpen eta deialdietarako helbidea, Funesko Bodega Romana industrialdean.

5.–Batzorde Paritarioaren mende jarri beharra:

Alderdiek Batzorde Paritarioaren mende jarri behar dituzte edozein ekintza judizial edo administratiboren aurretik sortzen diren interes orokorreko gai guztiak, nahiz horrek ez duen galarazten gero eskubide kolektiboak erabili ahal izatea. Nolanahi ere, onustearen printzipioari jarraituz negoziatu beharko da.

III. ERANSKINA

Desadostasunak konpontzea

Alderdiek desadostasunak Batzorde Paritarioari igorriko dizkiote.

Batzorde Paritarioan desadostasunak konpontzen ez badira, alderdiek men eginen diete (banan-banan zein modu kolektiboan) Nafarroako Lan Auzitegian adiskidetze eta bitartekotza faseetan gatazkak konpontzeko aurreikusitako prozedurei. Orobat, arbitrajearen irtenbidea har dezakete horretarako adostasuna badago.

Artikulu hau, beraz, alderdien atxikimendu espresua da gatazken konponbiderako organoarekiko, eraginkortasun orokor gisa eta, ondorioz, itunak behartzen ditu enpresariak, ordezkari sindikalak eta langileak epaiketara jo aitzin beren desadostasunak aipatu organoaren bitartekotza eta adiskidetze prozeduretan azaltzera.

IV. ERANSKINA

Etengabeko prestakuntza

Ultracongelados Virto, S.A.ko zuzendaritzak (Badina kaleko lantokia) ordezkaritza sindikalarekin konpromisoa hartzen du plantillako langileen etengabeko prestakuntza sustatzeko. Enpresako langileak etengabe egunera daitezen baliatuko dute prestakuntza hori bi aldeek.

Langileen kualifikazioa langileen eskubidea da, eta tresna, beren garapenerako, desberdintasunak murrizteko eta enpresa barnean sustatzeko. Horretaz gain, balio estrategikoa da, langileentzat eta enpresarentzat.

Arlo honetan indarra duten arauetan ezarritakoa aplikatuko da.

V. ERANSKINA

Erregulazioa aldi baterako laneko enpresekin

Lan hitzarmen kolektiboa sinatu duten aldeek aldi baterako enpresen erabilera arautu behar dela erabaki dute, jarraian ezarriko diren irizpideekin:

a) Ez dira erabiliko enpresako langileek egin ditzaketen lanpostuak betetzeko. Honetarako erabil daitezke: produkzioa handitzean eta oporretan, bajetan eta absentzietan ordezkapenak egiteko.

b) Enpresan zerbitzuak sistema horren bitartez ematen dituzten langileak eta haien kontratuak langileen ordezkaritzari jakinaraziko zaizkio.

c) Langile horien ordezkaritza sindikala langileen ordezkaritzak gauzatuko du.

d) ABLEen erabilerak ez du inola ere ekarriko plantilla txikitzea, edozein kontratazio motarekin.

e) ABLEren bidez kontratatutako langileek unean-unean hitzarmen honetan edozein kontzepturengatik ezarritako zenbatekoak jasoko dituzte soldataren ordainsarietan.

VI. ERANSKINA

Droga-menpekotasunaren aitorpena

Enpresak, langileen ordezkaritzak lagunduta, droga-menpekotasuna duten langileen errehabilitazioa erraztuko du, horiek eta familiek kolaboratzen dutenean. Horrek ez dio kostu ekonomiko gehigarririk ekarriko enpresari, ezta kalterik eginen ere produkzio antolaketaren sistema orokorrari edo pertsonen eta instalazioen segurtasunari.

VII. ERANSKINA

Langile finkoak

Honako langile hauek finkoak izanen dira:

–Bungeac, Luciana.

–Fernandez Reyero, Armando.

–Ibáñez Puente, David.

–Luri Salvador, Héctor.

–Perez Luri, Felix C.

–Vila Moreno, Alberto.

VIII. ERANSKINA

Aldizkako langile finkoen zerrenda

Aldizkako langile finkoen zerrenda bat prestatuko da hitzarmen kolektibo hau sinatu eta ondoko bi hilabeteko epean.

IX. ERANSKINA

Aitorpena berdintasunaren inguruan

Enpresak konpromisoa hartzen du Berdintasunari buruzko Legeak sartutako hobekuntzak errespetatzeko (martxoaren 22ko 3/2007 LO).

X. ERANSKINA

Bestelako hobekuntza batzuk

Bularra emateko baimena metatzen ahal da (ordu bat egunean).

Amatasunaren legezko atsedenaldia bi aste luzatuko da, enpresak ordainduta.

XI. ERANSKINA

Beste xedapen batzuk

1. Zarataren plusa jasotzen zuten langileek, hitzarmen honetatik kendu baita, eskubidea izanen dute 200 euro gordineko paga bakar bat jasotzeko 2013ko urtarrileko nominan.

Zarataren plusa desagertzeak eta, horren ondorioz, enpresaren kontra jarritako demanda kentzeak, 2013ko urtarrilaren 3ko aurreakordioan jaso ziren konpentsazioak ekarri dituzte, dagoeneko hitzarmen honetan sartuak eta langileek bozketa batean onetsiak.

2. Hurrengo hilabeteetan alderdiek sailkapen profesionala egokituko dute Langileen Estatutuan ezarritakora.

3. Hitzarmen honek indarra duen bitartean, zuzendaritzak ez du bere kasa aplikatuko Langileen Estatutuaren 34.2 artikuluan aurreikusitako malgutasuna. Enpresa Batzordearekin hitzartu beharko du.

XII. ERANSKINA

Funesera joateko akordioa

Hona hemen Funesera joateko akordioa, 2010eko uztailaren 1ean izenpetua:

Azagran (Nafarroa), 2010eko uztailaren 1ean.

Bildu dira:

Alde batetik, langileak ordezkatuz: Alberto Navarrete Díaz jauna, Iñaki Arce Cirauqui jauna eta Yolanda Sola Soldevilla andrea. Jesús Ceras Silanes jaunak (CCOO) eta Sonia Palomo Mateos andreak (UGT) lagunduta.

Bestetik, enpresa ordezkatuz: Sara Virto Muro andrea, Nuria Ibáñez Esparza andrea eta Miguel Ángel Martínez Berisa jauna. José M.ª Arregui Zamorano jaunak lagunduta.

Bi alderdiek dokumentu hau izenpetzeko behar den gaitasuna aitortu diote elkarri eta.

ADIERAZI DUTE:

Ultracongelados Virto, S.A.ren beste lantoki bat zabaldu da Funesko (Nafarroa) Bodega Romana industrialdean. Hara eramanen da Azagrako Badina kaleko egungo lantokiaren jarduna.

Badina kaleko egungo lantokiak jardunean segituko du lan jakin batzuk egiteko, hala nola, kardua zatitzea, zenbait produktu garbitzea, etab. Hau da, lana izanen du beharrezkoa den bitartean antolaketaren produkzio premien arabera.

Aldaketa egiteko manera arautu beharko da, eta, alderdiak ados egonik, aurreakordio hau izenpetzen dute, betiere kontuan izanik ondoko.

ESTIPULAZIOAK:

Lehena.–Badina kaleko lantokiko langileak, zuzendaritzak esan ahala, hasiko dira lantoki berrian zerbitzuak ematen. Azagrako industrialdeko C lurzatiko lantokiko langileak ere hasiko dira han, baita kontratatu berriak ere, aurreikusten baita jarduna handituko dela. Langile horiek ez dira akordio honen barruan sartuko. Beste langile horiek hartzeak ez die ekarriko Badina kaleko langileei lan gutxiago izatea.

Badina kaleko lantokian jarduna dagoenean, egun lantoki horretan aritzen direnek zerbitzuak batean edo bestean emanen dituzte (Badinan edo Funesen), unean uneko premien arabera, zuzendaritzak zehazten duen moduan.

Bigarrena.–Badina kaleko lantokian egun aritzen diren langileak, erantsitako zerrendan jaso baitira, Funesko lantoki berrira joan daitezen, enpresak bi aukera emanen ditu, bietatik bakarra aukeratzeko:

1.–Kilometrajea ordaintzea: aukera hau hautatzen duten langileek 4,4 euro kobratuko dute Funesen benetan lan egindako egun bakoitzerako (8,8 euro izanen dira, lanaldi zatitua izatera). Atzeraeragineko ondorioekin ordainduko zaio langile bakoitzari, hau da bakoitza Funesera joan zenez geroztik.

Kilometro bakoitzerako ezarritako prezioa, 0,22 euro, handitu eginen da 2011tik aurrera Espainiako Kontsumorako Prezioen Indize errealak duen igoerarekin bat.

Dagokion KPIren berrikuspena aplikatzean, kilometro bakoitzerako prezioa 5 edo handik gorakoa bada hirugarren hamartarrean, bigarren hamartarra goitik biribilduko da. Hirugarren hamartarra 0tik 4ra bitartekoa bada, behetik biribilduko da bigarren hamartarra.

Kilometrajea ordaintzea nahiago izan duten langileak 15 dira. Hona hemen:

Aldas Ordóñez, Jorge Aníbal, IFZ: X6469309F.

Alfaro Díaz, Ángela, IFZ: 78750660V.

Arce Cirauqui, Iñaki, IFZ: 72687295G.

Campo Magallón, David, IFZ: 16593951A.

Chicaiza Torres, diego, IFZ: X05751223G.

Lasheras Remón, Francisco Javier, IFZ: 16021034Q.

Luri Muro, Daniel, IFZ: 78747336M.

Luri Salvador, Héctor, IFZ: 44637420D.

Martínez Berisa, Miguel Ángel, IFZ: 15790806H.

Medrano Carrascón, Ángel María, IFZ: 15798974K.

Navarrete Díaz, Alberto, IFZ: 72793299R.

Pérez Luri, Félix Constancio, IFZ: 18207629R.

Regaira Medina, Jesús Manuel, IFZ: 78743285W.

Sobejano Alejos, Juan Carlos, IFZ: 15806982W.

Vicente Parra, José Ignacio, IFZ: 16009890G.

2.–Taldeko garraioa: enpresak taldeko garraioaren sistema bat erraztuko die hura aukeratu dutenei. Langile horiek bestek ezin du garraio hori erabili.

Taldeko garraioa mantenduko da garraiobide hori erabiltzen duten langileen kopurua 14tik gorakoa den bitartean. Taldeko garraioa erabiltzen duten langileen kopurua 14 edo handik beherakoa denean, garraio hori kendu eginen da, eta langile horiek hasiko dira aurreko atalean ezarritako kilometrajea kobratzen.

Taldeko garraioaren sistema hori 21 langilek aukeratu dute. Hona hemen:

Arbeloa Esparza, José Manuel, IFZ: 72661468Y.

Arcalá Gutiérrez, M.ª Teresa, IFZ: 72662663M.

Carreras Delgado, María, IFZ: 52444186T.

Esparza Díaz, Ana María, IFZ: 72662656K.

Ezquerro Ramírez, Ana M.ª, IFZ: 72779470H.

Fresno Expósito, Juan Manuel, IFZ: 25999407T.

Guardeño Alonso, Isabel, IFZ: 15844719L.

Hidalgo Cordón, Juana, IFZ: 28442216W.

López Calvo, Paula, IFZ: 25298247H.

Losantos del Rey, Susana, IFZ: 15844939D.

Madroñero Muñoz, José Luis, IFZ: 16011866W.

Martínez Díaz, Francisco, IFZ: 15796687B.

Martínez Quesada, Ana María, IFZ: 52449094D.

Moreno García, Jorge, IFZ: 44646164J.

Naula Latazela, Klever Rene, IFZ: X3806569T.

Ochoa Sáenz, Ana M.ª, IFZ: 16540630L.

Parejo Virto, Andrés, IFZ: 16018954Y.

San Miguel Medrano, Antonio, IFZ: 15803264X.

Sola Soldevilla, M.ª Yolanda, IFZ: 29152889K.

Vargas González, Lino, IFZ: 26457645D.

Vidondo Medrano, Eduardo, IFZ: 16018658D.

Behin betikoa da akordio hau sinatzean egindako hautaketa, hitzartutako kilometrajea jasotzearen edo taldeko garraioa erabiltzearen artekoa. Ezin izanen da etorkizunean aldatu, non ez den, adierazi bezala, taldeko garraioa kentzen, hura erabiltzen duten langileen kopuruak behera egitearen ondorioz.

Taldeko garraioa kendu ondoan, ukitutakoak moldatuko dira lantokira joateko, hemen hitzartutako kilometrajea kobratuta, adierazitakoaren arabera. Haien moldaketak huts eginez gero, enpresak, salbuespenez, lagundu eginen die lanera joateko garraiorik gabe geratzen direnei, soilik behar bezala justifikatzen diren kasuetan, ibilgailua gidatu behar zuena ezin denean lanera joan aldi baterako ezintasunagatik, ordaindutako lizentziagatik edo hari ez zegokiolako. Ukitutako langileek, ahalik eta lasterren, birmoldatu beharko dute garraiatzeko modua. Ondorio horietarako, produkzio premiek ahalbidetzen duten heinean, zuzendaritzak txanda aldaketak erraztuko ditu, ukitutakoak hobeki molda daitezen lanera joateko.

Txandak aldatzeko aukera hori taldeko garraioa aukeratu duten langileei ere aplikatuko zaie, laneko txandan medikutara joan behar dutenean.

Hirugarrena.–Hilabeteko epean agiri hau sinatzen denetik aurrera, hitzarmenaren poliza aldatuko da, eta ondoko zerrendakoek kalte-ordain hobeak kobratuko dituzte “in itinere” lan istripua izanez gero. Hartara, bestean aurreikusitako zenbatekoak jaso beharrean, ondokoak kobratuko dituzte:

–Heriotza: 30.000 euro.

–Baliaezintasun iraunkor osoa: 30.000 euro.

–Erabateko baliaezintasun iraunkorra: 30.000 euro.

–Baliaezintasun handia: 30.000 euro.

Laugarrena.–Akordio hori erantsitako zerrendako langileei aplikatuko zaie soilik.

Bosgarrena.–Kontuan izanik lantokia aldatzeak ez dakarrela bizitokia aldatzea, 34.B.C artikuluak aipatzen dituen 50 kilometroak Azagratik kontatuko dira, lantokia aldatu izan ez balitz bezala. Eta, arrazoi beragatik, Azagrako jaieguna mantenduko da.

Erabakiko puntu hau orokorra da Funesen lan egiten duten langile guztientzat.

Seigarrena.–Hemen erabakitakoa ez da aplikatzen hasiko harik eta langileen batzarrak berresten ez duen arte eta behin betiko agiria sinatzen ez den arte.

Eta ados daudela erakusteko, bi alderdiek goian aipatutako tokian eta egunean sinatu dute.

Azagran (Nafarroa), 2010eko uztailaren 14an.

Bildu dira:

Alde batetik, langileak ordezkatuz: Alberto Navarrete Díaz jauna, Iñaki Arce Cirauqui jauna eta Yolanda Sola Soldevilla andrea.

Bestetik, enpresa ordezkatuz: Sara Virto Muro andrea, Nuria Ibáñez Esparza andrea eta Miguel Ángel Martínez Berisa jauna.

Bi alderdiek dokumentu hau izenpetzeko behar den gaitasuna aitortu diote elkarri eta.

ADIERAZI DUTE:

2010eko uztailaren 1ean aurreakordio bat izenpetu zuten Funesen zabaldu berri zen lantokiari buruz.

Aurreakordio hori langileen batzarrak onetsi du.

Hortaz, alderdiek.

ERABAKI DUTE:

Aurreakordioa akordio bihurtzea, hango seigarren estipulazioan adierazitakoarekin bat, indarra har dezan.

Eta ados daudela erakusteko, bi alderdiek goian aipatutako tokian eta egunean sinatu dute.

2013ko urtarrilaren 1etik aurrera, 0,24 euroko prezioa aplikatuko da kilometro bakoitzeko.

XIII. ERANSKINA

Soldata taulak 2012an, 2013an eta 2014an

Ultracongelados Virto, S.A. Lantokia: Funes

Ordainsarien taula 2012 urterako (urteko lanaldia: 1.752 ordu)

Plantillako langile finkoak

MAILAK

IZENA / KATEGORIA

HILEKO SOLDATA

URTEKO SOLDATA

APARTEKO ORDUA

HOTZAREN PLUSA

GAUEKO LANAREN PLUSA

1.1 MAILA

DEPARTAMENTUKO ZUZENDARIA

1.499,59 euro

22.493,85 euro

22,47 euro

1,20 euro

1,93 euro

1.2 MAILA

ARLOKO ARDURADUNA

1.383,45 euro

20.751,75 euro

20,72 euro

1,13 euro

1,78 euro

1.3 MAILA

TEKNIKARIA

1.297,76 euro

19.466,40 euro

19,44 euro

1,03 euro

1,67 euro

1.4 MAILA

ATALEKO ARDURADUNA

1.256,92 euro

18.853,80 euro

18,83 euro

1,00 euro

1,61 euro

1.5 MAILA

1. MAILAKO OFIZIALA

1.169,89 euro

17.548,35 euro

17,54 euro

1,00 euro

1,50 euro

1.6 MAILA

2. MAILAKO OFIZIALA / ADMINISTRARI-OFIZIALA

1.161,61 euro

17.424,15 euro

17,41 euro

1,00 euro

1,49 euro

1.7 MAILA

ESPEZIALISTA

1.138,50 euro

17.077,50 euro

17,06 euro

1,00 euro

1,46 euro

1.8 MAILA

LAGUNTZAILEA / ADMINISTRARI LAGUN.

1.119,28 euro

16.789,20 euro

16,77 euro

1,00 euro

1,44 euro

1.9 MAILA

IZANGAIA

1.004,15 euro

15.062,25 euro

15,05 euro

1,00 euro

1,29 euro

1.10 MAILA

18 URTETIK BEHEITIKOA

932,25 euro

13.983,75 euro

Urteko soldata = hilabeteko soldata x 15.

Aldizkako langile finkoak eta behin-behinekoak

MAILAK

IZENA / KATEGORIA

ORDUKO
SOLDATA OSOA

APARTEKO ORDUA

HOTZAREN PLUSA

OINARRIZKO SOLDATA

PROPORTZIO ZATIAK

GAUEKO
LANAREN PLUSA

2.5 MAILA

1. MAILAKO OFIZIALA

10,02 euro

17,54 euro

1,00 euro

6,01 euro

4,01 euro

1,50 euro

2.6 MAILA

2. MAILAKO OFIZIALA

9,95 euro

17,41 euro

1,00 euro

5,97 euro

3,98 euro

1,49 euro

2.7 MAILA

ESPEZIALISTA

9,75 euro

17,06 euro

1,00 euro

5,85 euro

3,90 euro

1,46 euro

2.8 MAILA

LAGUNTZAILEA

9,58 euro

16,77 euro

1,00 euro

5,75 euro

3,83 euro

1,44 euro

2.9 MAILA

IZANGAIA

8,60 euro

15,05 euro

1,00 euro

5,16 euro

3,44 euro

1,29 euro

2.10 MAILA

18 URTETIK BEHEITIKOA

7,98 euro

4,79 euro

3,19 euro

Orduko soldata osoan sartuta dago honako kontzeptu hauei dagozkien zati proportzional guztien %66,67: igandeak, larunbatak, jaiegunak, oporrak, aparteko 2 paga eta leialtasun paga.

Ultracongelados Virto, S.A. Lantokia: Funes

Ordainsarien taula 2013 urterako (urteko lanaldia: 1.768 ordu)

Plantillako langile finkoak

MAILAK

IZENA / KATEGORIA

HILEKO SOLDATA

URTEKO SOLDATA

APARTEKO ORDUA

HOTZAREN PLUSA

GAUEKO LANAREN PLUSA

1.1 MAILA

DEPARTAMENTUKO ZUZENDARIA

1.520,48 euro

22.807,20 euro

19,26 euro

1,20 euro

1,93 euro

1.2 MAILA

ARLOKO ARDURADUNA

1.402,61 euro

21.039,15 euro

17,76 euro

1,13 euro

1,78 euro

1.3 MAILA

TEKNIKARIA

1.316,57 euro

19.748,55 euro

16,67 euro

1,03 euro

1,67 euro

1.4 MAILA

ATALEKO ARDURADUNA

1.274,14 euro

19.112,10 euro

16,14 euro

1,00 euro

1,61 euro

1.5 MAILA

1. MAILAKO OFIZIALA

1.186,92 euro

17.803,80 euro

15,03 euro

1,00 euro

1,50 euro

1.6 MAILA

2. MAILAKO OFIZIALA / ADMINISTRARI-OFIZIALA

1.178,67 euro

17.680,05 euro

14,93 euro

1,00 euro

1,49 euro

1.7 MAILA

ESPEZIALISTA

1.155,09 euro

17.326,35 euro

14,63 euro

1,00 euro

1,46 euro

1.8 MAILA

LAGUNTZAILEA / ADMINISTRARI LAGUN.

1.135,06 euro

17.025,90 euro

14,37 euro

1,00 euro

1,44 euro

1.9 MAILA

IZANGAIA

1.018,37 euro

15.275,55 euro

12,90 euro

1,00 euro

1,29 euro

1.10 MAILA

18 URTETIK BEHEITIKOA

945,29 euro

14.179,35 euro

Urteko soldata = hilabeteko soldata x 15

Aldizkako langile finkoak eta behin-behinekoak

MAILAK

IZENA / KATEGORIA

ORDUKO
SOLDATA OSOA

APARTEKO
ORDUA

HOTZAREN
PLUSA

OINARRIZKO SOLDATA

PROPORTZIO ZATIAK

GAUEKO
LANAREN PLUSA

2.5 MAILA

1. MAILAKO OFIZIALA

10,07 euro

15,03 euro

1,00 euro

6,04 euro

4,03 euro

1,50 euro

2.6 MAILA

2. MAILAKO OFIZIALA

10,00 euro

14,93 euro

1,00 euro

6,00 euro

4,00 euro

1,49 euro

2.7 MAILA

ESPEZIALISTA

9,80 euro

14,63 euro

1,00 euro

5,88 euro

3,92 euro

1,46 euro

2.8 MAILA

LAGUNTZAILEA

9,63 euro

14,37 euro

1,00 euro

5,78 euro

3,85 euro

1,44 euro

2.9 MAILA

IZANGAIA

8,64 euro

12,90 euro

1,00 euro

5,18 euro

3,46 euro

1,29 euro

2.10 MAILA

18 URTETIK BEHEITIKOA

8,02 euro

4,81 euro

3,21 euro

Orduko soldata osoan sartuta dago honako kontzeptu hauei dagozkien zati proportzional guztien %66,67: igandeak, larunbatak, jaiegunak, oporrak, aparteko 2 paga eta leialtasun paga.

Ultracongelados Virto, S.A. Lantokia: Funes

Ordainsarien taula 2014 urterako (urteko lanaldia: 1.768 ordu)

Plantillako langile finkoak

MAILAK

IZENA / KATEGORIA

HILEKO SOLDATA

URTEKO SOLDATA

APARTEKO ORDUA

HOTZAREN PLUSA

GAUEKO LANAREN PLUSA

1.1 MAILA

DEPARTAMENTUKO ZUZENDARIA

1.528,08 euro

22.921,20 euro

19,26 euro

1,20 euro

1,93 euro

1.2 MAILA

ARLOKO ARDURADUNA

1.409,62 euro

21.144,30 euro

17,76 euro

1,13 euro

1,78 euro

1.3 MAILA

TEKNIKARIA

1.323,15 euro

19.847,25 euro

16,67 euro

1,03 euro

1,67 euro

1.4 MAILA

ATALEKO ARDURADUNA

1.280,51 euro

19.207,65 euro

16,14 euro

1,00 euro

1,61 euro

1.5 MAILA

1. MAILAKO OFIZIALA

1.192,85 euro

17.892,75 euro

15,03 euro

1,00 euro

1,50 euro

1.6 MAILA

2. MAILAKO OFIZIALA / ADMINISTRARI-OFIZIALA

1.184,56 euro

17.768,40 euro

14,93 euro

1,00 euro

1,49 euro

1.7 MAILA

ESPEZIALISTA

1.160,87 euro

17.413,05 euro

14,63 euro

1,00 euro

1,46 euro

1.8 MAILA

LAGUNTZAILEA / ADMINISTRARI LAGUN.

1.140,74 euro

17.111,10 euro

14,37 euro

1,00 euro

1,44 euro

1.9 MAILA

IZANGAIA

1.023,46 euro

15.351,90 euro

12,90 euro

1,00 euro

1,29 euro

1.10 MAILA

18 URTETIK BEHEITIKOA

950,02 euro

14.250,30 euro

Urteko soldata = hilabeteko soldata x 15.

Aldizkako langile finkoak eta behin-behinekoak

MAILAK

IZENA / KATEGORIA

ORDUKO
SOLDATA OSOA

APARTEKO
ORDUA

HOTZAREN
PLUSA

OINARRIZKO SOLDATA

PROPORTZIO ZATIAK

GAUEKO
LANAREN PLUSA

2.5 MAILA

1. MAILAKO OFIZIALA

10,12 euro

15,03 euro

1,00 euro

6,07 euro

4,05 euro

1,50 euro

2.6 MAILA

2. MAILAKO OFIZIALA

10,05 euro

14,93 euro

1,00 euro

6,03 euro

4,02 euro

1,49 euro

2.7 MAILA

ESPEZIALISTA

9,85 euro

14,63 euro

1,00 euro

5,91 euro

3,94 euro

1,46 euro

2.8 MAILA

LAGUNTZAILEA

9,68 euro

14,37 euro

1,00 euro

5,81 euro

3,87 euro

1,44 euro

2.9 MAILA

IZANGAIA

8,68 euro

12,90 euro

1,00 euro

5,21 euro

3,47 euro

1,29 euro

2.10 MAILA

18 URTETIK BEHEITIKOA

8,06 euro

4,84 euro

3,22 euro

Orduko soldata osoan sartuta dago honako kontzeptu hauei dagozkien zati proportzional guztien %66,67: igandeak, larunbatak, jaiegunak, oporrak, aparteko 2 paga eta leialtasun paga.

F1303827

Iragarkiaren kodea: F1303827