67. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Kredituak sartzeko espedientea. Hasierako onespena

Mankomunitatearen Batzar Orokorrak 2013ko martxoaren 21ean egin bilkura berezian, hasiera batean onetsi zen kreditu gerakina sartzeko espedientea, berrogeita hamabi mila euro egiten duena, alboko kargako edukiontzien erosketa egiteko.

Erabaki hori jendaurrean egonen da 15 egunean, argitalpen honetatik aitzina, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2013ko martxoaren 22an.–Mankomunitateko burua, Francisco M.ª Irizar Jauregui.

Iragarkiaren kodea: L1304437