67. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Udal Planean A-10 unitate morfologikoari dagokionez aldaketa puntuala egiteko espedientea. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2013ko martxoaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Zizur Nagusiko Udal Planeko hirigintzako antolamendu xehakatuko determinazioetan aldaketa puntuala egiteko espedientea, Joaquín Pérez-Seoane Garridok sustatua María Josefa Michelena Iriarte ordezkatuz; haren edukiak A-10 unitate morfologikoari eragiten dio.

Argitara ematen da orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikulua betez.

Zizur Nagusian, 2013ko martxoaren 22an.–Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.

Udal Planeko aldaketa puntualaren espedientea

Aldaketak A-10 unitate morfologikoko hirigintzako araudiari eragiten dio.

Determinazio funtzionaletan aldatuko da beheko solairuan aurreikusitako erabilera, “Bizitegia eta hirugarren sektorea” gabe “Bizitegia” baizik ez baita izanen.

Iragarkiaren kodea: L1304514