67. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

1. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Udaleko alkateak, 2013ko otsailaren 14ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen 3.300 euroko kreditu transferentziaren espedientea, gastuen 2013ko aurrekontuko 452-22709 kontu-sailari dagokionez (Iturtxipia kiroldegiaren kudeaketaren defizitaren finantzaketa). Horretarako, 452,21200 kontu-saileko kreditua beheitituko da (“Konponketak eta hobekuntzak kirol instalazioetan”). Hasierako onespenaren iragarkia 2013ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 27an. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, espedientea behin betiko onetsita gelditu da.

Oteitzan, 2013ko martxoaren 18an.–Alkatea, José Ángel Bermejo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1304491