67. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZOTZ

Ordenantza, Azozko mendiko eta nekazaritzako pista eta bideen erabilera eta sarbidea arautzen dituena. Hasierako onespena

Azozko Kontzejuaren Batzarrak, 2013ko martxoaren 20an egin bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Azozko mendiko eta nekazaritzako pista eta bideen erabilera eta sarbidea arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Azotzen, 2013ko martxoaren 21ean.–Kontzejuko burua, María Fé Arana Orzaiz.

Iragarkiaren kodea: L1304858