67. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

35/2013 FORU AGINDUA, martxoaren 22koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 8ko 52/2012 Foru Agindua aldatzen duena. Hartan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura ezarri zen osasun laguntzaz kanpoko atalen eta osasun laguntzaz kanpoko unitateen mailan.

Uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren bidez, Osasun Departamentuari atxikitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoaren Estatutuak onetsi ziren. Foru dekretu horren 13.2 artikuluak zehazten du osasun laguntzako zerbitzuen, atalen eta unitateen egitura Osasuneko kontseilariaren foru agindu baten bidez ezarriko dela, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposatu ondoren.

Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 8ko 52/2012 Foru Aginduaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura ezarri zen osasun laguntzaz kanpoko atalen eta osasun laguntzaz kanpoko unitateen mailan.

Giza Baliabideen Zuzendaritzaren egitura indartu beharrak osasun laguntzaz kanpoko unitate bat sortzera eramaten du, Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileen Administraziorako Atalaren menpe. Aldi berean, sorrera horren kostua konpentsatzeko, beste unitate administratibo bat amortizatzen da; hain zuzen, García Orcoyen Ospitaleko Langileria Zerbitzuari atxikitako Langileen Administraziorako Unitatea.

Horrenbestez, ikusita Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren eta Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusiaren txostenak eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen proposamena, eta uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuak eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 8ko 52/2012 Foru Agindua aldatzea, hau da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura ezarri zuena osasun laguntzaz kanpoko atalen eta osasun laguntzaz kanpoko unitateen mailan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura osasun laguntzaz kanpoko atalen eta osasun laguntzaz kanpoko unitateen mailan ezarri zuen Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 8ko 52/2012 Foru Aginduaren artikulu bakarra aldatzen da honako alderdi hauetan:

1. Kendu egin da zazpigarren ataleko 16. puntua, “García Orcoyen Ospitaleko Langileria Zerbitzuaren egitura: Langileen Administraziorako Unitatea” izenekoa.

2. Puntu bat (6.bis) erantsi zaio zazpigarren atalari, ondoko testu honekin:

“6.bis. Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileen Administraziorako Atalaren egitura: Langileen Kudeaketa Administratiboaren Unitatea.

Langileen Kudeaketa Administratiboaren Osasun Laguntzaz kanpoko Unitateak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Lanpostuaz jabetzeko espedienteak, lekualdaketakoak, lanaldia murriztekoak eta soldata gabeko baimenenak prestatzea eta, oro har, Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzari atxikitako langileengan eta lan harremanean administrazio eta ekonomia aldetik eragina duten egoera eta zirkunstantzienak.

b) Datuak prestatzea, Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzari atxikitako osasun arloko langileen lanbide-karrera barematzeko.

c) Langileen aurrekontuaren kudeaketa zentroz zentro kontrolatzea, baita gastuan eragina duten langileen gorabehera administratiboak ere, kudeaketa itunei buruz.

d) Aginte koadroak eta estatistikak prestatzen laguntzea, Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzari atxikitako langileen arloan.

e) Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzari atxikitako langileen erregistro integratua mantendu eta eguneratzea, helburu horretarako ezarritako aplikazio informatiko guztietan.

f) Aurrekoekin loturik, Ataleko buruak agintzen dizkion beste edozein eginkizun.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2013ko martxoaren 22an.–Osasuneko kontseilaria, Marta Vera Janín.

Iragarkiaren kodea: F1304577