65. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABAIGAR

2013ko aurrekontua. Hasierako onespena

Abaigarko Udalak, 2013ko martxoaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2013ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Abaigarren, 2013ko martxoaren 26an.–Alkatea, Alvaro Pérez de Aransolo Fernández.

Iragarkiaren kodea: L1304615