65. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 8a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LOGROÑOKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 43/2013 prozedura

Judit González Barriales andreak, Logroñoko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Nuno Miguel das Neves Moreira jaunak eskaturik, diru kopuru batzuen erreklamazioa dela-eta, Estructuras Corellanas, SLren, Estructuras Nifara, S.L.ren, Estructuras Corellanas del Levante, S.L.ren eta Estructuras Corellanas del Norte, S.L.ren aurka bideratu den 43/2013 prozedura arruntaren barnean, erabaki da, Lan arloko Jurisdikzioari buruzko 59. artikuluan xedatua bete beharrez, Estructuras Nifara, S.L. alderdi demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2013ko uztailaren 16ko 10:25ean eta 10:30ean ager dadin Logroñoko Lan arloko 003. Epaitegiko judizio-aretoan (Manzanera kalea, 4-6-8), adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko, hurrenez hurren. Demandatua bera agertu beharko da, edo legezko ahalordea duen beste pertsona bat, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela eta, bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla etengo.

Hartzaileari jakinarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.

Judiziora abokatuak lagunduta edo lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta nahiz prokuradore batek ordezkatuta agertzeko asmoa baldin badu, horren berri emanen dio epaitegiari edo auzitegiari idatziz, judiziora agertzeko zitazioa egin eta hurrengo bi eguneko epean. Horren xedea da auzi-jartzaileari asmo horren berri ematea, horrek aukera izan dezan lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta bertaratzeko, edo prokuradore batek ordezkatuta, edo epe berean abokatua izendatzeko edo ofizioz izenda diezaiotela eskatzeko. Betebehar horiek bete ezean, ulertuko da alderdiak uko egiten diola judizioan abokatua, prokuradorea edo lan-harremanetako gradudun kolegiatua izateko eskubideari.

Ohartarazten da auzi jartzaileak ondoko frogak eskatu dituela:

Galdeketa, demandatu gisa.

Galdeketa eskatu delarik eta alderdi hori pertsona juridikoa denez, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 91.3 eta 5 artikuluetan jasotzen diren ohartarazpenak egin behar dira, hartan xedatzen den bezala. Pertsona juridiko pribatuen galdeketa haien legezko ordezkariei eginen zaie, galderei erantzuteko ahalmena dutenei. Judizioko ordezkariak ez badu egitateetan parte hartu, egitateak zuzenean ezagutzen dituen pertsona bat eraman beharko du judiziora. Hori helburu, alderdi interesdunak galdeketari erantzunen dion pertsona proposatzen ahalko du, galdeketa pertsonal horren beharra behar bezala justifikatuz.

Enpresaburua pertsona juridiko pribatua denean, auzitan diren egitateetan enpresaburu horren izenean (haren erantzukizunpean) administratzaile, kudeatzaile edo zuzendari gisa aritu diren pertsonen deklarazioa soilik erabakitzen ahalko da esku-hartze horren agintzaile den alderdiaren galdeketaren barnean eta egitateak pertsonalki ezagutzen dituzten aldetik, legezko ordezkariaren galdeketa ordeztuz edo horren osagarri gisa, salbu eta epaileak edo epaitegiak lekuko gisa deklara dezatela erabakitzen duenean, egitateetan izan duten esku-hartzearen eta enpresaren egituran duten tokiaren arabera, jada enpresan ari ez direlako edo babesgabetasuna saihesteko.

Horretarako, adierazten zaio agertu ezean, demandan aipatzen diren egitateak egiazkotzat jotzen ahalko direla, betiere galdekatua haietan pertsonalki aritu bada eta haiek egiazkotzat jotzeak kalte egiten badio erabat zein hein batean (LJALaren 91.2 art.).

Enpresa demandatuari eskatzen zaio judiziora dokumentu hauek ekar ditzala:

–Auzi-jartzailearen nominen orriak, urte hauetakoak: 2008, 2009, 2010, 2011 eta 2012.

–Enpresa demandatuek eta auzi-jartzaileak sinatutako lan-kontratua(k).

–Lan egindako azkeneko urteko eguneko lan-gaztiguak.

Ohartarazten zaio judiziora aipatu dokumentuak bidezko arrazoirik gabe ekarri ezean, aurkako alderdiak egindako alegazioak frogatutzat jo daitezkeela, erabakitako frogari dagokionez (LJALaren 94.2 art.).

Eta Estructuras Nifara, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitara dadin. Demandaren kopiak eta erantsitako gainerako dokumentuak epaitegiko idazkaritzan ditu aztergai.

Logroñon, 2013ko martxoaren 11n.–Idazkari judiziala, Judit González Barriales.

Iragarkiaren kodea: J1304106