65. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

42/2013 FORU AGINDUA, martxoaren 15ekoa, Sustapeneko kontseilariak emana, “NA-6840 Murchanteko sarbidearen eta Tutera-Tarazona N-121C errepidearen arteko lotunea” eraikitzeko proiektua jendaurrean egoteko epea ebatzi eta proiektu hori behin betiko onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren urriaren 14ko 98/2009 Foru Aginduaren bidez, “NA-6840 Murchanteko sarbidearen eta Tutera-Tarazona N-121C errepidearen arteko lotunea” eraikitzeko proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jarri zen.

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak aditzera eman du jendaurreko aldian ez zela alegaziorik aurkeztu.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da proiektua behin betiko onestea.

Horiek horrela, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak txostenean adierazi eta proposatu duenarekin bat, departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 143/2011 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Behin betiko onestea “NA-6840 Murchanteko sarbidearen eta Tutera-Tarazona N-121C errepidearen arteko lotunea” eraikitzeko proiektua, 3.155.726,38 euroko aurrekontuarekin, BEZik gabe.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batera bidaltzea.

3. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari eta Cascanteko eta Murchanteko udalei, eta horiek premiatzea departamentuko edo udaletxeko iragarki oholean argitara dezaten.

4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta partikularrek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela horren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzenduta, hilabeteko epean, foru agindua jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek amaitzen du administrazio publikoentzako administrazio bidea. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2013ko martxoaren 15ean.–Sustapeneko kontseilaria, Luis Zarraluqui Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: F1304163