65. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Birzatiketa proiektua.
Hasierako onespena

Fontellasko Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzak 2013ko martxoaren 22an eman 9/13 ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko UA 12.6 unitatea birzatitzeko proiektua, Candevalos, SLk sustatua eta konpentsazio batzordeak jadanik onetsi duena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean alegaziorik ez bada, proiektua behin betiko onetsiko da, aipatu Legearen 168. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Fontellasen, 2013ko martxoaren 22an.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L1304524