65. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

2013ko plantilla organikoa.
Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2013ko martxoaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2013ko plantilla organikoa eta lan-eskaintza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Lizarran, 2013ko martxoaren 25ean.–Alkatea, María Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L1304747