65. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

Aldaketa Udal Plan Orokorreko antolamenduko egiturazko determinazioetan. Hasierako onespena

Añorbeko Udalak, 2013ko martxoaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Udal Plan Orokorreko antolamenduko egiturazko determinazioetan, SG-16 izeneko sistema orokor berria mugatzeko; hura bide bat da Norte karrikaren eta Leizeaga karrikaren artean.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 29ko 35/2002 Foru Legearen 70.6 artikuluan xedatuari jarraikiz, hara igortzen baitu lege beraren 79.2 artikuluak, hasiera batean onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun guztiek espedientea azter dezaten eta komenigarriak iruditzen zaizkion erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Añorben, 2013ko martxoaren 25ean.–Alkatea, José Ignacio Echeverría Ciordia.

Iragarkiaren kodea: L1304562