1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
96/2013 EBAZPENA, martxoaren 1ekoa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, Zuluetako Kontzejuari eta Noain Elortzibarko Udalari entzute eman eta Noain Elortzibarko Udalarena den Zuluetako Kontzejua iraungitzeko espedientea jendaurrean jartzen duena.
Zuluetako kontzejuak 2012ko urriaren 13an erabaki bat hartu du bertaratu guztiak ados egonik (Kontzejuko Batzordeko bost kideetatik lau), Nafarroako Gobernuari eskatzeko administrazio espedientea abiatu dezan Zuluetako Kontzejua iraungitzeko. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 44.1 c) artikuluak ezartzen duenez, kontzejuak iraungitzen dira, besteak beste, kontzejuko gobernu organoek hala eskatuta, betiere hura osatzen duten legezko kideen bi hereneko gehiengoarekin.
Aipatu 44. artikuluko 2. atalaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio, Lurralde Mugaketako Batzordeak txostena eman ondoren, kontzejuen iraungitzea dekretatzea. Iraungitzearen foru dekretua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta Estatuko Administrazioari igorriko zaio, Toki Entitateen Erregistroan inskribatzeko.
Espedientea instruitu delarik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 84. eta 86. artikuluetan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da Noain Elortzibarko Udalari eta Zuluetako Kontzejuari entzute ematea eta kontzeju hori iraungitzeko espedientea hilabetez jartzea jendaurrean.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluaren indarrez eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuaren 63.c) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Zuluetako Kontzejua iraungitzeko espedientea dela eta, Noain Elortzibarko Udalari eta aipatu kontzejuari entzute ematea hilabetez, eta espedientea jendaurrean jartzea hilabetez ere, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, pertsona fisiko edo juridiko guztiek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ahal ditzaten.
2. Ebazpen honen berri ematea Noain Elortzibarko Udalari eta Zuluetako Kontzejuari, beren iragarki oholetan argitara dezaten behar diren ondorioetarako.
Iruñean, 2013ko martxoaren 1ean.–Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Francisco Pérez Arregui.
Iragarkiaren kodea: F1303505