6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK
CEDERNA GARALUR ELKARTEA
Nafarroako Landa Garapeneko Plana (2007-2013) LGENFko 2013ko proiektu produktiboetarako araudia hein batean aldatzea eta 1. Laguntza-deialdia 2014. Eta 2015. Urteetako aurrekontuetarako, Cederna Garalur Elkartearen jarduketa-esparruan –LEADER programako 4. Ardatza–, 2013ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 7an argitara emanda
Ekainaren 6an Landa Garapen eta Ingurumeneko kontseilariak emandako 286/2008 Foru Aginduaren bidez, Tokiko Ekintza Taldeak aukeratzeko deialdia eta horien garapen-estrategiak onetsi ziren, Nafarroako Landa Garapenerako Programako (2007-2013) 4. LEADER ardatzaren barnean.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak 2013ko martxoaren 4an emandako jarraibideen arabera, 2013. eta 2014. ekitaldietarako aurrekontu murrizketak ezagututa, Cederna Garalur Elkartearen jarduketa-esparruan (NLGP 2007-2013 LGENFren 4. LEADER ardatza, 2013ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 7an), 2014. eta 2015. urteetarako aurrekontuei begira 2013. urteko 1. laguntza-deialdiaren finantza-zuzkidura aldatu beharra dago. Hortaz honela geratzen da:
2014. eta 2015. urteei dagokien deialdi horren finantza-zuzkidura ekoizpenekoak diren proiektuetarako.
Lehiakortasuna.
–0,00 euro, 2014. urteari dagokiona.
–93.491,15 euro, 2015. urteari dagokiona.
Ingurumena eta landa-ingurunea.
–0,00 euro, 2014. urteari dagokiona.
–45.247,19 euro, 2015. urteari dagokiona.
Landa-eremuetako bizi-kalitatea eta dibertsifikazioa.
–6.445,48 euro, 2014. urteari dagokiona.
–587.481,32 euro, 2015. urteari dagokiona.
Emandako laguntzen zenbatekoaren finantziazioa honela eginen da:
%55eko ekarpena LGENFk eta %45ekoa Nafarroako Gobernuak.
Antsoainen, 2013ko martxoaren 26an.–Lehendakaria, José María Aierdi Fernández Barrena.
Iragarkiaren kodea: P1304653