62. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Garapen bidean diren herrialdeekin lankidetza proiektuak egiteko GGKEei diru-laguntzak esleitzeko lehiaketa publikoaren oinarriak onestea

Tuterako Udalak, 2013ko martxoaren 1ean egin osoko bilkuran, onetsi zituen garapen bidean diren herrialdeekin lankidetza proiektuak egiteko GGKEei diru-laguntzak esleitzeko lehiaketa publikoaren oinarriak.

Erabakian ezarri zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko zirela, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, ezartzen baitu publizitatea dela diru-laguntzen printzipioetariko bat. Lege horren 9.3 artikuluan hau xedatzen da: “Diru-laguntza mota bakoitza arautzen duten oinarriak dagozkion egunkari ofizialean argitaratuko dira”; bi aginduak (8 eta 9.3 artikuluak) legeria oinarrizkoak dira eta, beraz, Administrazio Publiko guztiei aplikatu beharko zaie; printzipio bera finkatzen du Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 221.2 artikuluak.

Horiek horrela, argitara ematen dira oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tuteran, 2013ko martxoaren 4an.–Alkatea, Luis Casado Oliver.

GARAPEN BIDEAN DIREN HERRIALDEEKIN LANKIDETZA PROIEKTUAK EGITEKO GGKE-EI DIRU-LAGUNTZAK ESLEITZEKO LEHIAKETA PUBLIKOAREN OINARRIAK

Lehen oinarria.–Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeetarako (GGKE) laguntza ekonomikoa ematea da. Horretarako, garapen bidean diren herrialde eta herri pobretuetako populazioaren oinarrizko beharrak zuzenean asetzeko ekintzak gauzatuko dira, baita herritarrak sentikor bihurrarazteko eta Tuterako komunitatearen parte hartzea sustatzeko jarduerak ere.

Garapenaren aldeko Lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legearen 9. artikuluan honako hau xedatzen da: “Nafarroako toki entitateek, beren eskumenak erabiltzen ari direlarik, bidezkoak iruditzen zaizkien ekimenak burutzen ahalko dituzte garapenaren aldeko lankidetzan, betiere Foru Lege honen I. eta II. kapituluetan zehazten diren xedeak, lehentasunak eta printzipio gidariak kontuan hartuta. Garapen bidean dauden herrialdeetako udalak indartzen ahaleginduko dira aukeran”.

“Laguntza” motako ekintzak gainditzen joateko eta garapenaren alde gero eta jarduera gehiago bultzatzeko asmoz, uste da proiektuek honako ikuspegiari eutsi beharko diotela: “jarduera koordinatuen multzoa; emaitza batzuk lortu nahi dituzte, komunitate onuradunaren bizi baldintzei laguntzeko eta komunitatea proiektuak berak sortzen dituen baliabideei esker etengabe mantentzeko”.

Emateko prozedura, oinarri hauetan ezarritakoarekin bat, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta uztailaren 21eko 87/2006 Errege Dekretuak onetsitako Diru-laguntzei buruzko erregelamendu orokorrean ezarritakoaren arabera garatuko da.

Urtero, eskabideak aurkezteko epea hastearekin batera, diruz laguntzen ahal diren proiektuen deialdia finantzatzeko aurrekontuko kontu-saila argitaratuko da, baita haren zenbatekoa ere.

Udalak hirugarren munduarekiko lankidetza proiektuetarako emandako zenbatekotik:

–Zenbatekoaren %92 deialdi honetan aurkezten diren lankidetza proiektuetarako emanen da.

–Tuterako Udalak %2 erabiliko du, proiektuen deialdiari dagokion kontu-sailaren kargura, GGKEek Tuteran aurten garatzen duten sentsibilizazio kanpaina finantzatzeko (%2 hori ez da sartzen lankidetza proiektuen barnean).

–Eta gainerako %6 larrialdiko proiektuetarako erabiliko da. Hamabosgarren oinarrian ezarritakoaren arabera.

Bigarren oinarria.–Irizpideak eta lehentasunak.

1.1.–Horretarako erabili beharreko diru-laguntzak pertsonen eta komunitateen giza sustapen eta garapenaren barnean kokatuko dira, haien nortasun historikoa eta kulturala errespetatuta eta mendekotasun harremanak sortu edo indartzeko joera duten jarduerak saihestuta. Horrela, haien oinarrizko beharrizanak asetzen eta tokiko giza baliabideak bultzatzen saiatuko da.

1.2.–Proiektuen onuradun zuzenak eta bakarrak herrialde txirotuetako gizakiek izan behar dute, batez ere kinka larrienetan daudenek. Lankidetza eta garapen proiektuetatik, elkartasuneko ekimenak izanik, merkataritzaren gaineko irizpide oro baztertu beharra dago, eta, horrenbestez, ez dira onartuko gobernuei, haien erakundeei, merkataritza entitateei, multinazionalei eta abarrei zuzenduriko diru-laguntzen proiektuak.

1.3.–Proiektuek onuradunen parte-hartze zuzena eduki beharko dute prestatu, garatu eta gauzatzerakoan, herri horietako bizilagunak sustatuko diren ekimenen subjektu eta protagonista bihurtuko baitituzte. Komunitate horietako natura, teknika eta giza arloko baliabideak aprobetxatuta, sortu eta sustatuko diren dinamikek gizarteetako bidegabekeriak murriztea eta garapena bultzatuko dituzte, errealitate horren kausa sakonetan jarduteko, maiz egituretan sortuak baitira.

1.4.–Neurri handian helburuak beteko direla bermatzen duten kontraparteek (tokian tokiko bazkidea), talde edo elkarteek eta beste udal batzuek (ez dira inoiz izanen partikularrak) sustatu behar dituzte proiektuak.

1.5.–Funts publikoak izanda, ez dira aintzat hartuko arraza, sexua, ideologia, erlijioa edo giza egoeraren beste edozein murrizketa dela-eta baztertzen duten proiektuak, bereziki ukituta dauden sektoreetan (hala nola emakumeak, herrixka indigenak, adingabeak edo beste batzuk) bazterkeriaren arrazoien aurka borrokatzeko direnak izan ezik.

1.6.–Udal honetatik bultzatzen diren lankidetza, elkartasun eta giza garapenerako proiektuek herritarrek gai horietan eta haiei zuzenean edo zeharka lotuta daudenetan (batez ere, aurreikusi gabeko hondamendietan edo larrialdietako egoeretan) parte hartzea suspertu, erraztu eta bideratu behar dute. Era berean, zenbait ekintza sustatuko dituzte, iritzi publikoa arazo horiekiko sentikor bihurrarazten eta, bereziki udalerriko haurren eta gazteen artean, garapenerako eta elkartasunerako hezkuntza areagotzen nabarmen lagunduko dutenak.

1.7.–Proiektuek hirugarrenei zeharka ematen ahal dizkieten mozkinak (adibidez, teknikarientzako ordainsariak, materialen erosketa, ekipoak, baliabide teknologikoak eta abar) ahal den neurrian jarduera jasotzen duten herrialdeetarako erabiltzen saiatuko da, laguntza ematen dutenen atzeraelikadura saihestuta, proiektuaren egonkortasuna sustatuta eta eremuko garapenari lagunduta.

2.1.–Lehenetsi eginen dira honako jarduketa eremu hauek dituzten proiektuak:

2.1.1.–Haurren heriotza tasak murriztearekin lotuta dauden proiektuak.

2.1.2.–Emakumeen sustapena hobetzearekin lotuta dauden proiektuak.

2.1.3.–Haurrentzako hezkuntza eta helduentzako lanbide heziketa hobetzearekin lotuta dauden proiektuak.

2.1.4.–Azken urteko hondamendi naturalek ukitutako herrietako oinarrizko azpiegiturak berreraikitzeko proiektuak.

2.1.5.–Txandakako funtsak eta kooperatibak sortzen laguntzen duten, eta komunitate sustatzailearen barnean proiektu berriak finantzatzeko aukera ematen duten proiektuak.

2.1.6.–Esku hartzeko eremuetako elikadura-segurtasuneko maila hobetzeko proiektuak; beraz, nekazaritzaren sektoreari eraginen zaio.

2.1.7.–Osasun baldintzak hobetzeko proiektuak, proiektuaren xede diren biztanleen osasun egoera larriei bereziki helduta.

2.1.8.–Ingurumena babesteko proiektuak.

Bereziki lehenetsiko dira hurrengoei zuzentzen zaizkien proiektuak:

–Talde oso ahulak: herri indigenak, gutxiengo etnikoak, errefuxiatuak eta haurrak, emakumeak eta adinekoak.

Hirugarren oinarria.–Diruz laguntzen ahal diren jarduerak eta gastuak.

1.–Deialdi honen bidez ondoko jarduerak laguntzen dira diruz: GGKEek gauzatzen dituzten garapenerako lankidetza proiektuak, garapen bidean diren eta egoera sozial ahulean dauden populazioen oinarrizko beharrizanak zuzenean asetzeko helburua dutenak.

Diruz lagundutako gehieneko kopurua ezin izanen da hamabost mila eurotik (15.000 euro) gorakoa izan proiektuko.

Salbuespenez, 15.000 eurotik gorako proiektuak diruz laguntzen ahalko dira, proiektuaren ezaugarri berezien arabera. Horretarako, Informazio Batzordeak proposatuko dio Tokiko Gobernu Batzarrari diru-laguntzetan beste muga bat ezar dezala halakotzat jotzen diren proiektuetarako.

Gobernuz kanpoko erakunde bakoitzeko proiektu bakarra laguntzen ahalko da diruz. Kopuru handiagoa aurkeztuz gero, puntuazio handiena lortzen duena soilik lagunduko da diruz, baldin eta oinarri hauetan ezarritako gutxieneko puntuazioa gainditzen bada.

2.–Diruz lagun daitezkeen gastuak:

2.1.–Deialdi honetan ezarritako justifikazio aldia amaitu baino lehen ordaindutako gastua hartuko da benetan egindako gastutzat.

2.2.–Udalak deialdi honen babesean garapenerako lankidetzarako ematen dituen diru-laguntzek finantzatzen diren proiektuen edo jardueren zuzeneko eta zeharkako gastuak estaltzen ahalko dituzte.

Zeharkako gastutzat (administrazio eta kudeaketa arloetakoak) joko da GGKE edo entitate eskatzailearen ohiko funtzionamenduari dagokiona eta, arrazoizko moduan behar den neurrian, diruz lagundutako esku-hartzea gauzatzeko euskarri erabiltzen dena; nolanahi ere, ezin izanen da proiektuaren kostu zuzenaren %7tik gorakoa izan.

2.3.–Diru-laguntzak erabiltzen ahalko dira bai materialak, horniketak, ekipoak edo ekoizpeneko beste aktibo batzuk erosi eta garraiatzeko gastuei aurre egiteko, bai proiektuari zuzenean lotutako langileek eta funtzionamenduak ekarritako gastuak ordaintzeko.

2.4.–Salbuespen gisa, lurrak edo ondasun higiezinak erosteko erabiltzen ahalko da diru-laguntza; baina, betiere, legezko egoeraren berri ematen duten eta benetan erosten ahal direla frogatzen duten agiriak aurkeztea izanen da baldintza. Gainera, proiektua zein tokitan egiten den, bertako jendea ordezkatzen duen erakunde batena izanen da ondasun horien titulartasuna. Azken baldintza hori aplikatzekoa da eraikin berriak altxatzeko proiektuen kasuan ere.

2.5.–Finantza gastuak, aholkularitza juridiko edo finantzarioko gastuak, notario eta erregistro gastuak, diru-laguntza jaso duen proiektua egiteko peritu gastuak eta berariazko administrazio gastuak, horiek guztiak diru-laguntza jaso dezaketen gastutzat joko dira, baldin eta zuzeneko lotura badute diru-laguntzaren xede den jarduerarekin eta ezinbestekoak badira hura behar bezala prestatu nahiz burutzeko.

2.6.–Deialdian aurkezten diren proiektuek beste entitate publiko edo pribatu batzuen %35eko finantzaketa-funtsa, gutxienez, izan beharko dute. Finantzaketa hori ezin badute lortu, entitateak konpromisoa hartu beharko du aurkeztutako proiektuaren finantzaketa osoari buruz.

2.7.–Emandako diru-laguntzen zenbatekoak ez du sekulan gaindituko –beste erakunde edo entitate pribatu zein publikoen laguntzekin batuta– egin beharreko proiektuaren kostu osoa.

3.–Honako hauek ez dira inoiz joko diruz laguntzen ahal den gastutzat:

a) Banku-kontuetako interes zordunak.

b) Interes, errekargu eta zehapen administratibo eta penalak.

c) Prozedura judizialetako gastuak.

d) Berreskuratzen edo konpentsatzen ahal diren zeharkako zergak.

e) Errentaren gaineko zerga pertsonalak.

4.–Proiektuen iraupen eta gauzatze epea urtebetekoa izanen da gehienez, Tuterako Udalak emandako diru-laguntzaren aurrerakina sartzen den egunetik hasita.

Laugarren oinarria.–GGKEek bete beharreko baldintzak.

Diru-laguntzak eskuratu nahi dituzten GGKEek baldintza hauek bete beharko dituzte:

1.–Pertsona juridikoak izatea, legeari jarraikiz eratu direnak eta, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan, Garapenerako Lankidetzarako Espainiako Agentziako Garapenerako Gobernuz kanpoko Erakundeen Erregistroan edo Justizia Ministerioko Erlijio Elkarteen Erregelamenduan inskribaturik daudenak.

2.–Foru Ogasunarekiko, Tuterako Udalarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko tributu arloko betebeharrak egunean izatea.

3.–Estatutuetan agertzea bere helburuen artean badagoela garapen bidean diren herrialdeetako lankidetza, elkartasun eta giza garapenerako diren jarduerak eta proiektuak egitea.

4.–Esku hartzeko eremuan entitate laguntzaile bat (kontrapartea) izatea.

5.–Tuteran sentsibilizazio kanpainak egin beharra, garatutako proiektuaren eta komunitate onuradunen egoeraren berri emateko, edo beste edozein motatako sentsibilizazio kanpainak, garapen bidean diren herrialdeen egoeren berri emateko helburua dutenak.

6.–Irabazizko entitateen mende ez egotea, ez ekonomiaren aldetik, ez instituzioaren aldetik.

7.–Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako baldintzak betetzea.

8.–Aurreko deialdietako proiektu bat baino gehiago ez izatea justifikatzeke, ez badu behintzat Tuterako Udalak berariaz onartu eta jakinarazi epea luzatzeko aukera, justifikatu gabe dagoen proiektua gauzatu ahal izateko.

Nafarroako Foru Komunitatean egoitza soziala edo ordezkaritza iraunkorra dagoela frogatzea.

Bosgarren oinarria.–Eskaerak eta agiriak.

1.–Eskaerak eta agiriak: diru-laguntza eskuratzeko jarraian zehazten diren agiriak aurkeztu beharko dira:

I. Eskabidea, 1. eranskin gisa agertzen dena eta entitateko legezko ordezkariak sinatu duena. Bertan adieraziko da entitate eskatzaileak deialdi honetan eskatzen diren baldintzak betetzen dituela eta Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan ezarritako debekuetatik bat bera ere ez duela.

II. Laburpen fitxa, 2. eranskin gisa agertzen dena, proiektuan txertatu beharko da eta, era berean, posta elektronikoaren bidez (word formatuan) helbide honetara bidali: bienestarsocial@tudela.es edo mujerigualdad@tudela.es. Gutxienez ere atal hauek izan beharko ditu:

–Proiektuaren izena.

–GKE: izen osoa zehaztu.

–Kontrapartea: izen osoa zehaztu.

–Proiektua non gauzatuko den.

–Proiektuaren laburpena: 4 eta 10 lerro bitartekoa, lerroarte arruntean, eta letra tamaina 8-10ekoa.

–Proiektua nori zuzentzen zaion: Adibideak: X urteko ikasleak, ............ko irakasleak, ..............ko emakumeak, nekazariak etab.

–Proiektuaren aurrekontua, guztira: taula bat erantsi behar da, ondokoa jasotzen duena: gastuaren kontzeptu xehakatuak (administrazio gastuak, materialak, lurrak etab.), haien zenbatekoa, bakoitzaren portzentajea zenbateko osoaren gainean, BEZa, eta zenbateko osoa, BEZarekin eta BEZik gabe.

–Tuterako Udalari eskatutako diru-laguntza. Zenbakiz eta letraz zehaztu behar da diru kopurua, baita haren portzentajea proiektuaren kostu osoaren gainean ere. Orobat, zehaztu behar da zein den bihurketa eurotan, eta zein egunetan egin den bihurketa hori.

–Udal honetaz gain zein erakunderi eskatu zaion diru-laguntza.

III. Proiektuaren aurkezpenaren memoria, 3. eranskinean agertzen den formatuaren araberakoa izanen dena. Bertan ondokoak gehitu beharko dira egiaztagiri gisa, jatorrizko agiriaren edo kopia baimenduaren bidez:

–GGKE eskatzailearen eta tokian tokiko bazkidearen edo kontrapartearen estatutuak.

–Entitate eskatzailearen identifikazio fiskaleko txartela.

–Tokian tokiko bazkidearen edo kontrapartearen legezko ordezkariaren egiaztagiria.

–GGKE Nafarroako Gobernuko Erregistroan edo hari dagokionean inskribatuta dagoela adierazten duen ziurtagiria.

–Foru Ogasunak –edo, hala denean, Ogasun Ministerioak– eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintzak tributu arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela adierazteko egin dituzten ziurtagiriak.

–GGKE eskatzaileak zein tokian tokiko bazkideak edo kontraparteak garatu dituzten jardueren memoria.

–Diru-laguntza zer banku entitatetan sartu behar den, entitate haren ziurtagiria; han adieraziko dira kontuaren zenbakia eta titularra. Ziurtagiriak data eguneratua izanen du, eskabideak aurkezteko epearen ingurukoa (aurreko urteetan ere aurkeztua izan arren).

IV. Diru-laguntza eskatzeko aurkezten den proiektuak ondoko datuak (4. eranskinean agertzen direnak) adierazi beharko ditu:

–Proiektuaren izenburua.

–Laguntza hartzen duen erakundea.

–Elkarte edo erakunde hartzailearen helburuak.

–Proiektua non gauzatuko den: proiektua eginen den tokia zehazki erakusten duten mapak (herrialdea, eskualde edo departamentua, probintzia eta udalerria).

–Proiektua kokaturik dagoen eskualdeko gizarte eta ekonomia baldintzen deskripzio orokorra.

–Egin nahi den proiektuaren azalpen zehaztu eta justifikatua.

–Herritar onuradunak: zuzenekoak eta zeharkakoak. Hautatzeko modua.

–Komunitate onuradunak proiektuan duen parte hartzea.

–Bideragarritasun teknikoa: proiektuak aurrera egiteko eta laguntzarik behar ez izateko dituen aukerak.

–Gastuen eta diru-sarreren aurrekontu xehakatua, eurotan emana, baita ekarpen gisa jartzen diren tokiko baliabide berekiak ere. Horrekin batera, beste erakunde publiko edo pribatu batzuek proiektu bererako emandako diru-laguntza eskaeren zerrenda jaso behar da, halakorik egin bada. Eskatutako diru kopurua, erakundeen izenak eta emandako diru kopurua zehaztu behar dira.

–Proiektuaren ebaluazioa.

Aurten larrialdi proiekturen bat garatzen ari diren GKEek, hamabosgarren oinarrian ezarritakoarekin bat, 3. eranskinean agertzen den taula (Larrialdi proiektuak) bete dezakete. Urte bukaeran, larrialdi proiektuetarako funts guztiak banatu ez badira, Informazio Batzordeak egokiak iruditzen zaizkion proiektuak hautatuko ditu, interesdunei entzun ondoren.

Larrialdi proiektuak aurkeztu eta justifikatzeko, oinarri hauen hamabosgarren oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.

Ahal den neurrian, eranskinetako ataletan jasotako agiri guztiak formatu digitalean aurkeztuko dira.

2.–Aurkezteko epea: eskaerak eta oinarri hauetan eskatzen diren agiriak Tuterako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira hilabeteko epean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatuta.

Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.–Akatsak zuzentzea. Eskaerak ez baditu betetzen deialdian ezarritako baldintzak, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar egun balioduneko epe luzaezinean zuzen dezala, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean eskaera bertan behera utzi duela ulertuko dela, betiere aldez aurretik ebazpena emanen delarik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluak ezarritakoarekin bat.

Seigarren oinarria.–Tramitatzeko eta antolatzeko organoak, Ebaluazio Batzordea eta espedientearen ebazpena:

1.–Diru-laguntza emateko prozedura bideratzea Gizarte Ongizatearen eta Emakumearen Zinegotzigoko teknikariei eta langileei dagokie. Instrukzio organoak datuak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen dituen jarduketak eginen ditu, ofizioz, horiei jarraikiz eginen baita ebazpen proposamena.

Instrukzio jardueren artean sartzen da ebazpena emateko beharrezkoak diren edo deialdi honetan eskatzen diren txosten eta agiriak eskatzea, eta eskaeren ebaluazioa egitea, deialdian ezarritako balorazio irizpideen arabera. Instrukzio organoaren jarduketa Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legeak xedatutakoari lotuko zaio.

2.–Ebaluazio Batzorde bat eratuko da, aurkeztutako proiektuak ebaluatuko dituena, deialdiaren baldintzei hobekien lotzen zaizkienak aukeratzearren eta haiei jarraipena egitearren.

Honakoek osatuko dute Batzorde hori:

a. Gizarte Ongizatearen eta Emakumearen Arloak hautatzen dituen langileak, prozedura bideratzen parte hartuko dutenak (hitza izanen dute baina botorik ez).

b. Gizarte Ongizatearen eta Emakumearen Arloko Informazio Batzordeko kideak, kontuak aztertu eta jakinarazten dituztenak (hitza eta botoa izanen dituzte).

c. Tuterako %0,7ko Batzordeko bi kide (hitza izanen dute baina botorik ez).

3.–Gizarte Ongizatearen eta Emakumearen Arloko Informazio Batzordeak, eskaerak ebaluatutakoan, txosten bat eginen du, eta ebaluazioaren emaitza jasoko du bertan.

Horren ondoren, instrukzio organoak, espedientea eta Informazio Batzordearen txostena ikusirik, behin-behineko ebazpen proposamena eginen du, eta bertan jasoko da diru-laguntza emateko proposatzen diren eskatzaileen zerrenda, laguntzaren zenbatekoa, baita diru-laguntzarik jaso ez duten eskaerak ere, laguntza ukatzeko berariazko arrazoiak barne.

Behin-behineko ebazpen proposamena Tuterako Udalaren web orrian argitaratuko da (www.tudela.es), eta eskatzaileei posta elektronikoaren bidez jakinaraziko zaie. 10 egun balioduneko epea emanen da, honetarako:

a. Diru-laguntza proposaturiko baldintzekin onartzea; kasu horretan behartuta daude aurkeztutako proiektuaren kostu osoa justifikatzera.

b. Diru-laguntza onartzea hasierako eskaera berreginez, proiektua eta aurrekontua egokituz, proposaturiko diru-laguntzaren zenbatekoa eskatutako diru-laguntza baino txikiagoa denean. Amaierako justifikazioak bat etorri beharko du, azkenean, aurkeztu eta onetsitako eskaera berreginarekin.

Proiektua berregitean ezin dira ukitu aurkeztutako proiektuan ageri diren helburuak, emaitzak eta herritar onuradunak.

4.–Aipatu epea bukatutakoan, Tokiko Gobernu Batzarrak, Udalbatzaren organo eskuduna den aldetik, behin betiko ebazpena emanen du hilabeteko epean gehienez, behin-behineko ebazpen proposamena eman zenetik hasita.

5.–Behin betiko ebazpen proposamenak ez du eskubiderik sortzen proposaturiko onuradunaren alde udal honen aurrean, harik eta diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazten zaion arte. Prozedurako ebazpena ebatzi eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izanen da gehienez, deialdi hau argitaratzen denetik hasita.

6.–Gehieneko epea ebazpena jakinarazi gabe amaitzen bada, interesdunek zilegi izanen dute diru-laguntza emateko eskabidea administrazio isiltasunaren bidez onartu gabetzat jotzea.

7.–Prozedurari buruzko ebazpena interesdun guztiei jakinaraziko zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58. artikuluan ezarritako moduan.

Zazpigarren oinarria.–Ebaluazio irizpideak (baremoa):

Deialdi honetako eskabideak baloratzeko, irizpide hauek baliatuko dira:

1.–Eskaeraren sorrera eta proiektuaren egileak: %25.

–GGKEak edo diru-laguntza eskatu duen erakundeak ematen duen konfiantza maila.

–GGKEak edo diru-laguntza eskatu duen erakundeak berez ematen duen konfiantza maila (historia, egitura, ibilbidea, haren izaera proiektuari dagokionez, seriotasuna, kaudimena etab. kontuan hartuta).

–Tokian tokiko kontrapartearen esperientzia eta gaitasuna.

2.–Ekintzaren onuradunak, lankidetzako lehentasun sektorialen egokitzapena eta lehentasun geografikoekiko egokitzapena: %40.

–Proiektuari kokagunea ematen dion testuingurua (esku hartzeko herrialdea eta eremua).

–Garatu beharreko proiektuari buruzko informazioa:

a) Proiektuaren onuradunak nor eta zenbat diren, eta inor bazterturik gelditzen ote den.

b) Aurkeztutako proiektua zein sektoretan sartzen den, sektore haren egoerari buruzko informazioa (testuingurua, baliabideak, azpiegiturak).

–Baloratzerakoan, honako hauei lotutako proiektuak lehenetsiko dira:

a) Haurren heriotza tasaren murrizketa.

b) Emakumearen garapena.

c) Haurrentzako hezkuntza eta helduentzako lanbide heziketa.

d) Azken urteko hondamendi naturalek ukitutako herrietako oinarrizko azpiegiturak berreraikitzeko proiektuak.

e) Txandakako funtsak eta kooperatibak sortzen laguntzen duten, eta komunitate sustatzailearen barnean proiektu berriak finantzatzeko aukera ematen duten proiektuak.

f) Esku hartzeko eremuetako elikadura-segurtasuneko maila hobetzeko proiektuak; beraz, nekazaritzaren sektoreari eraginen zaio.

g) Osasun baldintzak hobetzeko proiektuak, proiektuaren xede diren biztanleen osasun egoera larriei bereziki helduta.

h) Ingurumena babesteko proiektuak.

–Lehentasunez baloratuko dira hurrengoei zuzentzen zaizkien proiektuak: Talde oso ahulak: herri indigenak, gutxiengo etnikoak, errefuxiatuak eta haurrak, emakumeak eta adinekoak.

–Baloratuko da zein neurritan egokitzen den proiektua herriko beharretara, oro har, eta, zehatzago, eremuko beharretara.

3.–Barneko koherentzia, bideragarritasuna eta iraupena: %35.

–Proiektua teknikoki baloratuko da, halako xedeei halako baliabideak eta halako ekintzak ote dagozkien.

–Baloratuko da proiektuaren epe luzerako bideragarritasuna, bereziki kanpoko laguntza bukatu ondoren dituen aukerak. Arlo ekonomiko, tekniko eta sozialetik aztertuko da.

–Egin gogo den ekintzaren iraupena baloratuko da (epe laburra, epe ertaina edo epe luzea).

Proiektua gauzatzeko ezarri den finantzaketa baloratuko da, baita horretarako aurreikusitako bideragarritasuna eta planteatutako jardueren egokitzapena ere.

Zortzigarren oinarria.–Baremoa aplikatzeko irizpideak.

Proiektu bakoitza aztertu eta baloratzeko, hurrengo faseetan ezarritako irizpideei jarraituko zaie:

1.–Banakako fasea:

Gizarte Ongizatearen eta Emakumearen Informazio Batzordeko kideek proiektuak aztertu, eta puntuazio pertsonala esleituko diete behin-behinean, erantsitako baremoa (5. eranskina) erabiliz.

2.–Bateratzeko fasea:

GGKEei hitzordua emanen zaie, banan-banan proiektuak azal ditzaten. Jarraian, iritziak emateko, ideiak egiaztatzeko eta alderik ilunenez eztabaidatzeko txanda izanen da.

Informazio Batzordeko kideek egiten duten balorazioa batzorde hori osatzen duen udal talde bakoitzeko eginen da, ez banaka.

Proiektu bakoitza modu kolegiatuan puntuatuko da, ezarritako irizpideei hertsiki lotuz. Atalen batean adostasunik ez badago, batez besteko aritmetikoa eginen da.

Orobat, bidezkoa denean, Informazio Batzordeak proposatuko du, horretarako arrazoiak emanda, proiektuek 15.000 euro baino gehiagoko diru-laguntza jaso ahalko dutela.

Bederatzigarren oinarria.–Diru-laguntzak ematea.

Diru-laguntzak baloraziorako irizpideen ondoren lortu den puntuazioen arabera eta udalaren aurrekontu aukerekin bat etorriz emanen dira. Esleipenetik kanpo geratuko dira 60 puntu lortzen ez dituzten proiektuak.

Lortutako puntuazioaren arabera banatuko dira 60 puntu baino gehiagoko proiektuendako diru-laguntzak. Ezin da inoiz eskatutako zenbatekoa gainditu, 15.000 euro gehienez, salbu eta hirugarren oinarriaren 1. puntuko kasuetan, haiei dagokien diru-laguntza zenbateko hori baino handiagoa izan baitaiteke.

Hamargarren oinarria.–Diru-laguntza ordaintzeko modua.

Diru-laguntza aurrerakin gisa ordainduko da, hau da, diruz lagundutako zenbatekoaren %75, eta ez da bermerik jarri beharko. Gainerako %25 ordaintzeko agindua eman ahal izateko, nahitaezkoa da diru-laguntza tramitatu zuen unitateak egiaztatzea emateko erabakian eskatzen diren baldintzak bete direla, oinarri hauen hamabigarren oinarrian ezarritakoarekin bat.

Aurreko ekitaldietan diru-laguntzak lortu dituzten entitateek behar bezala aurkeztu beharko dituzte horien frogagiriak, eta horiek onetsi egin beharko dira, diru-laguntza jaso aurretik.

Hamaikagarren oinarria.–Ebazpenaren aldaketa.

Emateko ebazpena aldatzen ahalko da, inguruabar operatiboak, aurretik ikusi ezin diren gertaerak edo ustekabeak gertatzen direnean, baldin eta aldaketa horrek ez badakar berarekin diru-laguntzaren izaera edo helburuak funtsean aldatzen dituen aldaketarik, diruz lagundutako proiektuaren barnean. Kasu horretan, aldatzeko proposamena organo kudeatzaileari jakinarazi beharko zaio, hori justifikatzen duten inguruabarrak agertu bezain laster, eta betiere aldez aurreko administrazio baimena beharko du derrigorrean.

Entitateak ezin izanen du proiektuaren exekuzioa aldatu, harik eta Tuterako Udalaren baimen idatzia jaso arte.

Hamabigarren oinarria.–Diru-laguntzaren azken justifikazioa.

1.–Proiektua amaitu ondoren eta urtebeteko gehieneko epean, diru-laguntzaren aurrerakina ematen denetik aurrera zenbatuta, onuradunek hiru hilabeteko epea izanen dute, proiektuaren exekuzioari buruzko txosten teknikoa eta ekonomikoa aurkezteko; justifikazio horrek diruz lagundutako proiektuaren %100 bete beharko du.

2.–Diru-laguntzaren azken zatia ordaintzeko eskatzen den justifikazio txostenak (6. eranskinean agertzen den ereduaren araberakoa) honako agiri hauek barne hartu beharko ditu:

a) Funtsen tokian tokiko bazkidearentzako bidalketak eta aplikatutako truke tasak egiaztatzen dituzten agiriak, jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak.

b) Diru-laguntza herrialde onuradunean jaso dutela ziurtatzen duen agiria, jatorrizkoa edo kopia konpultsatua, tokian tokiko bazkidearen legezko ordezkariak sinatua.

c) Proiektuaren exekuzioari buruzko txosten teknikoa, atal hauek biltzen dituena: proiektuaren eraginkortasuna, eragimena, eragina, bideragarritasuna eta estrategiaren inguruko ebaluazioa, eta giza talde onuradunen parte-hartzea eta gogobetetasuna.

d) Justifikazio kontua, ondoko atalak dituena:

–Kontuan ageri diren datu guztiak egiazkoak direla dioen erantzukizuneko aitorpena, entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatua.

–Proiektuko diru-sarreren eta gastuen balantzea.

–Gastu guztien zerrendak; jardueren, gastu motaren eta finantzabidearen arabera sailkatuak.

Gastuen zerrendekin batera frogagiriak egonen dira. Frogagiriak fakturak izanen dira eta, halakorik izan ezean, banku laburpenak, gordekinak, kaxako erregistroak, gastuen oharrak edo bestelako agiriak. Betiere, zerrendan aipatzen diren datuak adierazi beharko dituzte.

Gastuak Espainian gertatuz gero, frogagiriak jatorrizkoak izanen dira; gainerakoan, fotokopiak, tokiko bazkideak edo kontraparteak behar bezala frogatuak.

Frogagiriak gaztelaniaz ez badaude, gaztelaniara itzuli beharko dira.

Kontraparteen ekarpenak giza baliabideak, baliabide materialak, lurrak eta azpiegiturak izan daitezke, baita azken hartzaileen eskulana ere. Gauzazko ekarpenak egiten badituzte, ekarpenen balorizazioaren frogagiriak aurkeztu behar dituzte.

e) Lurrak eta eraikinak erostea edo alokatzea diruz laguntzen duten proiektuetarako, ondokoak aurkeztu beharko dira:

–Erosketa edo alokairua egiaztatzen duen frogagiria, prezioa eta ordaintzeko modua adierazten dituena.

–Herrialde zehatzeko legediaren arabera, eraikinaren jabetza araubidea eta titulartasuna (erosketa izanez gero) frogatzen dituzten agiriak.

–Eraikina proiektuari 25 urtetik beherakoa ez den denboraldirako lotzeko konpromisoa (erosketa izanez gero).

f) Eraikinen eraikuntza eta/edo zaharberritzea eta azpiegiturak diruz laguntzen dituzten proiektuetarako: kontu-sail horren kargura sartzen ahalko dira eskulanari, obra zuzendaritzari, eraikuntzako materialei, obra lizentziei eta tasei dagozkien gastuak. Hala ere, honako hauek aurkeztu beharko dira frogagiri gisa:

–Elkargo profesionalak ikus-onetsitako obra proiektua.

–Obra egiten duen eraikuntza enpresak egindako obra ziurtagiriak edo fakturak.

–Diruz lagundutako entitateko ordezkariaren ziurtagiria, obrak egin direla edo horiekin ados dagoela adierazten duena.

–Herrialde zehatzeko legediaren arabera, eraikinaren jabetza araubidea eta titulartasuna frogatzen dituzten agiriak.

–Eraikina proiektuari 25 urtetik beherakoa ez den denboraldirako lotzeko konpromisoa.

g) Proiektuaren kofinantziazioari dagokionez, honako hau frogatu beharko da, kofinantziazioaren jatorriaren arabera:

1) Beste diru-laguntza publiko batzuetatik badator, aldeko ebazpenaren kopia erabilita frogatuko da, zenbatekoa eta proiektua zehaztuta.

2) GGKE eskatzailearen edo kontrapartearen funtsetatik badator, entitateak berak emandako ziurtagiriaren bidez frogatu beharko da.

3) Gauzazko ekarpenetatik badator, ekarpen horiek balorizatuko dituzten frogagiriak aurkeztu beharko dira, proiektuari lotutako lurren eta eraikinen titulartasunaren eta jabetza araubidearen egiaztapena barne.

h) Beste edozein dokumentazio grafiko nahiz idatzi, borondatez eman nahi dena, diruz lagundutako proiektuaren gauzatze edo martxa onaren berri emateko.

4.–Gizarte Ongizatearen eta Emakumearen eta Berdintasunaren Zinegotzigoko langileak izanen dira espedienteen jarraipena eginen dutenak. Azken dokumentazioa aurkeztu eta ikusten bada osatu gabea dela edo akatsak daudela, Udalak hamabost egun balioduneko epea emanen du zuzentzeko, eta aldi hori iragan ondoan zuzendu ez bada, behar den administrazio prozedura abiatuko da emandako diru-laguntza erreklamatu eta itzultzeko.

5.–GGKEak ezin badu behar bezala justifikatu diru-laguntzaren zenbateko osoa, ardura duen zerbitzuak diru-laguntzaren murrizketa tramitatuko du, ofizioz; hain zuzen ere, emandako zenbatekotik justifikatutako zenbatekora dagoen tartea murriztuko da, proportzionaltasun irizpideei jarraituz.

Halaber, proportzionaltasun irizpidea erabiliko da, gauzatutako proiektuaren gastu osoa deialdian onetsitako proiektuaren aurrekontukoa baino txikiagoa denean, baldin eta diru-laguntza ekarri duen helburua bete dela egiaztatzen bada eta Gizarte Ongizatearen eta Emakumearen Informazio Batzordeak hori erabakitzen badu.

Hamahirugarren oinarria.–Onuradunaren betebeharrak.

1.–Proiektu baterako diru-laguntza jasotzen duten entitateek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Proiektua diru-laguntza emateko ezarri diren baldintzei jarraikiz gauzatzea, ohiz kanpoko edo ezinbesteko inguruabarrak direla-eta ezinezkoa denean izan ezik; nolanahi ere, inguruabar horiek aldez aurretik justifikatu eta baimendu beharko dira.

b) Diru-laguntza emateko kontuan harturiko inguruabar, betebehar eta baldintzen edozein aldaketa egin aitzin, Tuterako Udalari administrazio baimena eskatzea.

c) Tuterako Udalaren diru-laguntza hartu ondoren helburu bererako edozein erakunde publiko edo pribaturi eskatu eta horrek emandako diru-laguntzen zenbatekoa jakinaraztea.

d) Kontraparteari edo tokiko bazkideari diru-laguntza nondik datorren aditzera ematea.

e) Organo emailearen aurrean justifikatzea betebeharrak eta baldintzak bete direla, diru-laguntzaren xede den jarduera egin dela eta diru-laguntza hartzeko helburua lortu dela, deialdi honen hamabigarren oinarrian aipatzen diren azken txostenen bidez.

f) Tuterako Udalari laguntza ematea proiektuaren zabalkundean, herritarrak garapenerako lankidetzaren arloan sentsibilizatzearren.

g) Proiektuaren zabalkunde eta publizitate guztietan diru-laguntza nork eman duen adieraztea. Hedatze lana idatzia edo grafikoa baldin bada, Tuterako Udalaren logotipoa erabiliko da; diruz lagundutako erakundearen logotipoaren tamaina berean eta berdin ikusteko moduan agertuko da.

h) Organo emaileak egiten dituen egiaztapenak onartzea, baita kontrol organo eskudunek egiten dituzten egiaztapenak eta finantza kontrolak ere, eta jarduketa horietan eskatzen zaizkien argibide guztiak ematea. Bereziki, organo emaileak eskatzen baditu, haren esku jarriko dira hamabigarren oinarrian aipatzen diren gastua justifikatzeko agiriak; bestela, portaera hori arau-haustetzat joko da.

i) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, egiaztatze eta kontrol lanen xede izaten ahal diren neurrian.

j) Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan eta deialdi honen hamalaugarren oinarrian aurreikusitako kasuetan, bildutako funtsak itzultzea.

Hamalaugarren oinarria.–Diru-laguntza itzultzea.

Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren II. titulua aplikatuko da, diru-laguntzak itzultzeari buruzkoa, eta bereziki, 37. artikulua eta hurrengoak:

1.–Jaso diren kopuruak itzultzea:

Hurrengo kasu hauetan bidezkoa izanen da hartutako kopuruak itzularaztea, eta diru-laguntza ordaindu zenetik itzulketa bidezkoa dela erabakitzen den egunera arte sortutako berandutza-interesak ere eskatzen ahalko dira:

a) Diru-laguntza lortzen denean horretarako eskatzen diren baldintzak faltsutuz edo hori eragotziko zuketen baldintzak ezkutatuz.

b) Diru-laguntzaren xede den helburua, jarduera edo proiektua burutu gabe uzten denean osorik, edo hartu behar zen jokabidea hartzen ez denean.

c) Beharrezkoa den justifikazioa behar ez bezala egiten denean.

d) Hedapen neurriak hartu beharra betetzen ez denean.

e) Finantza-kontrolak saihestu, uko egin, edo trabak eta eragozpenak jartzen direnean.

f) Administrazioak onuradunei ezarritako betebeharrak betetzen ez direnean, edo onuradunek diru-laguntza onartzerakoan hartutako konpromisoak betetzen ez dituztenean, baldin eta konpromiso horiek zerikusirik badute diru-laguntzaren xede diren helburuak lortzeko, jarduera egiteko, proiektua burutzeko edo jokabidea hartzeko erabili behar den moduarekin.

g) Administrazioak onuradunei ezarritako betebeharrak betetzen ez direnean, edo onuradunek diru-laguntza onartzerakoan hartutako konpromisoak betetzen ez dituztenean, baldin eta horren ondorioz ezin bada egiaztatu hartutako funtsak zertarako erabili diren, helburua lortu ote den, diru-laguntza jaso duten jarduerak behar adinako maiztasunaz egin diren, edo xede bererako beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera nahiz baliabide bateraezin batzuk lortu ote diren Estatuko edo Europar Batasuneko edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribaturengandik edo nazioarteko erakundeengandik.

2.–Soberakinak itzultzea.

Diru-laguntzaren zenbatekoa diruz lagundutako jardueraren kostua baino handiagoa bada, jardueraren kostuaren gaineko soberakina itzuliko da, baita bidezko berandutza-interesak ere, 38/2003 Legearen 19.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.

3.–Ordaindu gabe dauden diru-laguntzak.

Itzulketa bidezkoa bada eta oraindik diru-laguntza ordaindu ez bada, diru-laguntza hori ezeztatzeko prozedura abiaraziko da ofizioz.

4.–Proiektua gauzatzen ez bada edo Tuterako Udalaren baimenik gabe aldatzen bada, edo oinarri hauetan ezarritako moduan justifikatzen ez bada, emandako diru-laguntzaren zenbateko osoa edo zati bat, gehi, hala behar denean, berandutza-interesak, itzultzeko espedientea hasiko da.

Hamabosgarren oinarria.–Larrialdi proiektuak.

1.–Larrialdi proiektutzat joko dira presaz egin behar direnak, hain zuzen ere hondamendi naturalak, gerrak edo horien ondorioak izaten direnean, edo oinarrizko lehengairik gabe gelditzean edo edozein eratako hondamenak gertatzen direnean. Ekintza horien helburua da giza sufrimendua prebenitzea eta ahal den neurrian murriztea, giza bizitzak salbatu eta zaintzea, herritar kaltetuei laguntza eta sorospena ematea, laguntza emateko beharrezkoak diren logistikako ekintzak eta garraioa finantzatzen laguntzea, herritarren lekualdatzeen ondorioei aurre egitea, eta biktimak eta herritar ahulenak babesteko ekintza zibilak egiten laguntzea.

2.–Proiektu mota horretarako, garapenerako lankidetza proiektuen deialdiari dagokion aurrekontuko kontu-sailaren %6 gordeko da.

3.–Entitatearen ekimenez egiten diren eskaerak Udal honen Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, agiri hauekin batera:

a) Alkate jaunari bidalitako eskabidea, 1. eranskinean eskatutako ereduaren araberakoa. Proiektuak aurkezteko epea aurtengo urte osoan egonen da zabalik.

b) Proiektuaren edo ekintzaren memoria, zeinean agertuko baitira tokia, esku-hartze mota, helburuen deskribapena, exekuzio epea eta ebaluaziorako metodologia, 4. eranskinean ageri den formatuaren arabera.

c) Entitatearen edo GGKEaren egiaztagiriak.

d) Entitatearen edo GGKEaren adierazpena, zeinaren bidez adierazten baitu larrialdi ekintzak edo laguntza humanitariokoak gauzatzeko konpromisoa hartzen duela, eta, hala behar denean, proiektuaren kostu osoaren eta emandako laguntzaren arteko diferentzia zuzenean edo hirugarrenen finantziazioaren bidez jartzekoa.

e) Entitateak larrialdi ekintzetan edo laguntza humanitariokoetan, halakorik bada, egindako proiektuei eta aurrekariei buruzko memoria.

f) Entitatearen edo GGKEaren estatutuen fotokopia.

g) IFZren fotokopia.

h) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera, 3. eranskinean ageri dena.

4.–Laguntza hauek norgehiagokarik gabeko konkurrentzia araubideari jarraikiz eman eta kudeatuko dira, publikotasunaren, gardentasunaren, objektibotasunaren, berdintasunaren eta bereizkeriarik ezaren printzipioekin bat.

Prozedura bideratuko duen organo eskuduna Gizarte Ongizatearen eta Emakumearen eta Berdintasunaren Arloa izanen da, eta Gizarte Ongizatearen eta Emakumearen Informazio Batzordeak eta 0,7ak laguntza emanen diote.

Laguntza eskaera jasotakoan, Gizarte Ongizatearen eta Emakumearen eta Berdintasunaren Arloak egiaztatuko du ea eskaera horrek betebeharrak betetzen dituen, eta, hala ez bada, eskatzaileari eskatuko zaio akatsa zuzentzeko edo behar diren agiriak aurkezteko, hamar egun balioduneko epean; aditzera emanen zaio hori egiten ez badu uko egiten diola ulertuko dela, eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Batzordeak ondoko eskudantzia hauek izanen ditu:

–Eskaerak eta proiektuak ebaluatzea oinarri arautzaile hauetan ezarritako irizpideei jarraikiz.

–Beharrezkotzat jotzen diren txostenak eta aholkuak eskatzea.

–Entzunaldi tramiteak egitea, behar denean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 84. artikuluarekin bat, entitate eskatzaileen ordezkariek proiektuei buruzko informazio gehigarria eman dezaten, baita datuak, informazioa edo agiriak ere, espedientea ongi tramitatu eta eskaerak ongi ebaluatu ahal izateko beharrezkotzat jotzen badira.

–Onetsitako laguntzak eskatzaile hautatuei emateko proposamenak egitea.

5.–Ebazpenaren fasea.

5.1.–Gizarte Ongizatearen eta Emakumearen Informazio Batzordeak laguntza emateko proposamena eginen du, behar bezala arrazoitua, eta zenbatekoa eta ebaluazioa ere zehaztuko ditu.

5.2.–Informazio Batzordeak ebazpena emateko eskumena duen organoari igorriko dio proposamena, hau da, Tokiko Gobernu Batzarrari, prozeduraren instrukzio organoaren bitartez.

5.3.–Ebazpena gehienez ere hiru hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskaeraren aurkezpenaren egunetik hasita. Epe horretan ebazpena jakinarazten ez bada, eskaera ezetsitzat joko da.

5.4.–Ebazpena, eta horren barnean laguntzaren zenbatekoa eta kontzeptua (laguntza ematen bada), arrazoitua izanen da, eta banan-banan jakinaraziko zaie interesdunei idatziz, eskaeran horretarako eman duten tokian.

6.–Entitate onuradunek hamahirugarren oinarrian ezarritakoa bete beharko dute nahitaez.

7.–Diru-laguntza aurrerakin gisa ordainduko da, hau da, diruz lagundutako zenbatekoaren %75, eta ez da bermerik jarri beharko. Gainerako %25 ordaintzeko agindua luzatu ahal izateko, nahitaezkoa da diru-laguntza tramitatu zuen unitateak egiaztatzea emateko erabakian eskatutako baldintzak bete direla.

8.–Finantzatutako jarduera gauzatzeko epeak larrialdi eta laguntza humanitarioko ekintzen ezaugarri bereziek zehaztuko dituzte, eta laguntza gehienez ere urtebeteko epean gauzatu eta justifikatu beharko da, laguntza emateko erabakia jakinarazten denetik hasita.

9.–Laguntza justifikatzeko, memoria teknikoa aurkeztu beharko da, 6. eranskinean ageri den ereduaren arabera.

Gastuak frogatzeko, fakturak, ordainagiriak, frogagiriak eta froga balioko gainerako agiriak aurkeztu beharko dira, merkataritzako trafiko juridikoan balioa dutenak edo administrazioan eraginkortasuna; jatorrizko agiriak edo fotokopia konpultsatuak izanen dira.

Jarduerak, diru-laguntzaz gain, funts berekiekin edo bestelako diru-laguntza edo baliabideekin finantzatu direnean, funts horien zenbatekoa eta jatorria frogatu beharko dira eta, orobat, funtsak finantzatutako jarduerei aplikatu zaizkiela.

10.–Diru-laguntzak itzultzeko, Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren II. titulua aplikatuko da, diru-laguntzak itzultzeari buruzkoa, eta bereziki, 37. artikulua eta hurrengoak.

11.–Urtearen bukaera aldera banatu gabeko funtsik bada, organo eskudunak aukera izanen du xede beretarako aplikatzeko, Informazio Batzordearen txostena jaso ondotik.

Hamaseigarren oinarria.–Interpretazioa.

Oinarri hauek aplikatzean sortzen ahal diren zalantzen interpretazioa onespena eman duen organo eskudunari dagokio. Deialdi honetan aurreikusi ez diren gai guztietan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra aplikatuko da eta, modu osagarrian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea, baita haren izaera dela-eta aplikatzen ahal den beste edozein arauzko xedapen ere. Nolanahi ere, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onetsi duen uztailaren 21eko 887/2006 Dekretuan ezarritakoari lotuko zaizkio.

Hamazazpigarren oinarria.–Errekurtsoak.

Oinarri hauen aurka, bai eta haiek betearazteko administrazio egintzen aurka ere, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, erabakia hartu zuen organoari zuzendua; gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian, bi hilabeteko epean.

1. eranskina

Eskabidea

Garapen bidean diren herrialdeekin lankidetza proiektuak aurrera eramateko diru-laguntzen deialdi publikoa. Urtea: 20......

.............................. jaunak/andreak, NAN zk.: ....................., bizilekuaren herria: ........................., kalea: .........................., P.K.: ............., telefono zk.: .........................., ............................................. entitatearen legezko ordezkaria den aldetik, IFK: ..........................., helbide sozialaren herria: ....................................., kalea: ..........................................., P.K.: ......., telefono zk.: ............................, eta helbide elektronikoa: ..........................., honako hau

ADIERAZTEN DU:

–Bere ustez, ordezkatzen duen GGKEak/entitateak diru-laguntzei buruzko deialdi publikoaren oinarrietan eskatzen diren baldintzak betetzen dituela.

–Ordezkatzen duen entitateak Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan ezarritako debekuetatik bat bera ere ez duela.

Horregatik,

ESKATZEN DU:

Diru-laguntza eman dakiola proiektu honetarako:

–........................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................

Horretarako, eskatutako agiriak erantsi dira eta ordezkariak haien egiazkotasunaren lekukotasuna ematen du.

Tuteran, 20...(e)ko ..........aren .......(e)an

Erantsitako agiriak:

–..........................................................................................................

–..........................................................................................................

–..........................................................................................................

–..........................................................................................................

Sin.: ................................

2. eranskina

Proiektuaren laburpen orria

–Proiektuaren izena: ..........................................................................

–GKE: .................................................................................................

–Kontrapartea: ....................................................................................

–Proiektua non gauzatuko den: ..........................................................

–Proiektuaren laburpena: ...................................................................

–Proiektua nori zuzentzen zaion: .......................................................

–Proiektuaren aurrekontua, guztira: ...................................................

GASTUAK

FINANTZAKETA AURREIKUSIA

Kontu-sailak

Euro kopurua

Entitatea

Euro kopurua

A.–Zuzeneko kostuak

A.I.–Lurrak

A.II.–Eraikuntzak

A.III.–Ekip. mater.

A.IV.–Tokiko langileak

A.V.–Langile atzerriratuak

A.VI.–Bidaiak, egonaldiak eta dietak

A.VII.–Funtzionamendua

A.VIII.–Bestelakoak

Zuzeneko kostuen guztizko partziala

Guztizko partzialaren gaineko %

B.–Zeharkako kostuak

B.I.–Administrazio gastuak

B.II.–Sentsibilizazioa Nafarroan

B.III.–Sentsibilizazioa Tuteran

Zeharkako kostuen guztizko partziala

Guztizko partzialaren gaineko %

PROIEKTUAREN KOSTUA, GUZTIRA

GUZTIRA

–Tuterako Udalari eskatutako diru-laguntza: .............. euro.

–Udal honetaz gain zein erakunderi eskatu zaion laguntza:

–Beste ohar batzuk:

3. eranskina

Garapen bidean diren herrialdeekin lankidetza proiektuak egitea

20...... urterako diru-laguntza eskaera

1.–Identifikazio datuak

PROIEKTUA

Izena

Herrialdea:

Departamentua:

Probintzia:

Udalerria

Tuterako Udalak proiektua finantzatu du aurreko urteetan?

Bai Ez

Proiektuaren kostua, guztira: (Proiektua hainbat urtetarako bada, urtez urte banakatu beharko da):

Tuterako Udalari eskatutako kopurua:

Hasiera eguna:

Amaiera eguna:

GGKE ESKATZAILEAREN DATUAK

Izena

Siglak (horrelakorik badu)

IFK

Nafarroako bazkide kopurua:

Nafarroako ordezkaritza noiz inauguratu zen:

Helbidea: (kalea/plaza)

Posta kodea:

Herria:

Telefonoa:

Faxa:

Helbide elektronikoa:

Izaera juridikoa Elkartea

  Fundazioa

  Erlijiosoen kongregazioa

Legezko ordezkaria:

Kargua:

Proiektuaren arduraduna:

Kargua:

Harremanetarako telefonoa:

Harremanetarako helbide elektronikoa:

TOKIAN TOKIKO BAZKIDEAREN DATUAK

Izena

Siglak (horrelakorik badu)

Legezko helbide osoa:

Herria:

Probintzia:

Departamentua edo antzekoa:

Herrialdea:

Telefonoa:

Faxa:

Helbide elektronikoa:

Izaera juridikoa Elkartea Admin. Publikoa

  Fundazioa Kooperatiba

  Erlijiosoen kongregazioa   Besteren bat

Bazkide kop.:

Eratu zen eguna:

Legezko ordezkaria:

Kargua:

Proiektuaren arduraduna:

Kargua:

Harremanetarako telefonoa:

Harremanetarako helbide elektronikoa:

2.–Proiektuaren laburpena (deskribapen laburra)

3.–Aurrekontuaren laburpena

GASTUAK

FINANTZAKETA AURREIKUSIA

Kontu-sailak

Euro kopurua

Entitatea

Euro kopurua

A.–Zuzeneko kostuak

A.I.–Lurrak

A.II.–Eraikuntzak

A.III.–Ekip. mater. eta hornidurak

A.IV.–Tokiko langileak

A.V.–Langile atzerriratuak

A.VI.–Bidaiak, egonaldiak eta dietak

A.VII.–Funtzionamendua

A.VIII.–Bestelakoak

Zuzeneko kostuen guztizko partziala

Guztizko partzialaren gaineko %

B.–Zeharkako kostuak

B.I.–Administrazio gastuak

B.II.–Sentsibilizazioa Nafarroan

B.III.–Sentsibilizazioa Tuteran

Zeharkako kostuen guztizko partziala

Guztizko partzialaren gaineko %

PROIEKTUAREN KOSTUA, GUZTIRA

GUZTIRA

HONAKO HONEK GARATUTAKO JARDUEREN MEMORIA:

GGKE ESKATZAILEA

TOKIAN TOKIKO BAZKIDEA

SENTSIBILIZAZIO KANPAINA

Garatu beharreko jarduera

Azalpen laburra:

Aurreikusitako aurrekontua

Aurreikusitako data

LARRIALDI PROIEKTUA

Esku-hartze mota

Azalpen laburra:

Aurreikusitako aurrekontua

Egiteko epeak

Aurkeztutako agiriak.

–GGKE eskatzaileari dagozkionak:

Estatutuen fotokopia konpultsatua.

GKE Nafarroako Gobernuko Erregistroan edo hari dagokionean inskribatuta dagoela adierazten duen egiaztagiria.

Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintzaren egiaztagiriak.

IFKren fotokopia.

Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera.

–Tokiko bazkideari dagozkionak:

Estatutuen fotokopia konpultsatua.

Legezko ordezkariaren egiaztagiria.

–Proiektuari dagozkionak:

Proiektuaren memoria, legezko inprimakiaren araberakoa.

Mapak.

Beste agiri batzuk.


Tuteran, .....(e)ko ..........aren .......(e)an
Stua.: ...........................................................

TRANSFERENTZIA BIDEZ ORDAINTZEKO ESKAERA

ESKATZAILEA

Izena eta bi abizen edo sozietatearen izena:

NAN/IFK

Kalea, plaza etab.

Zk.

Solairua

Herria

Probintzia

Telefono zk.

Posta kodea

BANKUKO ZIURTAGIRIA

BANKUKO KONTUA

Kontuaren titularra (aurreko atalean aipatutako izenarekin eta bi abizenekin edo sozietatearen izenarekin bat etorri behar du)

Banketxearen izena

Banketxearen kodea: __ __ __ __

Sukurtsalaren kodea: __ __ __ __

Kontrol digituak: __ __

Kontu zenbakia: __ __ __ __ __ __ __ __ __ __

Helbidea: kalea, plaza etab.

Herria:

......................................... jaunak/andreak, ...............................................

 (Izena eta bi abizen ) (Kargua)

eta, .................................. jauna/andreak  ...............................................

 (Izena eta bi abizen ) (Kargua)

................................................................ banketxeko ahaldunek, ziurtatzen dute,

(Banketxearen izena)

aurreko “bankuko kontua” atalean aipatutako datuak dituen kontu bat irekita dagoela eta, Tuterako Udalak ...................................................................................................................................................(r)i egin behar dizkion ordainketak helbideratzeko,

(Eskatzailearen izena edo sozietatearen izena)

honako ziurtagiri hau luzatzen dute, .......................(e)n, .......(e)ko ................aren ....... (e)an

(Tokia eta eguna)

(Ziurtagiriak ahaldunen sinadura edo sinadurak eta banketxearen zigilua agertu behar ditu).

................................. jaunak/andreak, ......................... (r)en izenean,

(Eskatzailearen edo ordezkariaren izena)

(1) ........................................................... Tuterako Udalari eskatu nahi dio “Garapen bidean diren herrialdeekiko lankidetza proiektuetarako diru-laguntzak” direla-eta haren alde egiten diren igorpenak “bankuko kontua” atalean aipatutako kontuan ordain daitezela.

 ....................... (e)n, 20......(e)ko ................... aren ........(e)an

(Eskatzailearen sinadura)

(1) Adierazi zure izenean ala ordezkatzen duzun pertsonaren edo entitatearen izenean jarduten duzun. Hala bada, aipatu ahalordearen datuak hurrengo atalean:

(2)

Ahalordea.

Eskritura egin duen notarioaren izena ......................................................................................................................................................................

Notarioaren bizilekua ..........................................................................

Protokolo zk. .......................................................................................

Eskritura egin den eguna ...................................................................

4. eranskina

Proiektuaren memoria

1.–Izena. ............................................................................................

............................................................................................................

............................................................................................................

2.–Diru-laguntza hartuko duen erakundea. ........................................

............................................................................................................

............................................................................................................

3.–Elkarte edo erakunde hartzailearen helburuak.

............................................................................................................

............................................................................................................

4.–Proiektuaren kokagunea.

............................................................................................................

............................................................................................................

5.–Proiektua kokatuko den herrialdeko eta eremuko baldintza sozial eta ekonomikoen deskribapen orokorra.

............................................................................................................

............................................................................................................

6.–Egin nahi den proiektuaren azalpen zehaztu eta justifikatua. Helburuak (orokorrak eta berariazkoak), emaitzak, jarduerak, kronograma etab.

............................................................................................................

............................................................................................................

............................................................................................................

............................................................................................................

7.–Onuradunak.

............................................................................................................

............................................................................................................

8.–Komunitate onuradunak proiektuan duen parte-hartzea.

............................................................................................................

............................................................................................................

9.–Bideragarritasun teknikoa: proiektuak aurrera egiteko eta laguntzarik behar ez izateko dituen aukerak.

............................................................................................................

............................................................................................................

10.–Kontu-sailen arabera xehakatutako aurrekontua eta helburu horretarako jaso eta/edo eskatu diren diru-laguntzen zerrenda.

GASTUAK

FINANTZAKETA AURREIKUSIA

Kontu-sailak

Euro kopurua

Entitatea

Euro kopurua

A.–Zuzeneko kostuak

A.I.–Lurrak

A.II.–Eraikuntzak

A.III.–Ekip. mater. eta hornidurak

A.IV.–Tokiko langileak

A.V.–Langile atzerriratuak

A.VI.–Bidaiak, egonaldiak eta dietak

A.VII.–Funtzionamendua

A.VIII.–Bestelakoak

Zuzeneko kostuen guztizko partziala

Guztizko partzialaren gaineko %

B.–Zeharkako kostuak

B.I.–Administrazio gastuak

B.II.–Sentsibilizazioa Nafarroan

B.III.–Sentsibilizazioa Tuteran

Zeharkako kostuen guztizko partziala

Guztizko partzialaren gaineko %

PROIEKTUAREN KOSTUA, GUZTIRA

GUZTIRA

11.–Proiektuaren ebaluazioa.

............................................................................................................

............................................................................................................

5. eranskina

Proiektua ............................................................................................

Herrialdea ...........................................................................................

Espainiako GKE eskatzailea ..............................................................

Herrialde eskatzaileko GKE ...............................................................

Eskatutako zenbatekoa ......................................................................

BALORAZIO
IRIZPIDEAK

BALORAZIOA

KOEFIZIENTEA (X)

PUNTUAZIO PARTZIALA

0

1

2

3

4

5

1.–ESKAERAREN JATORRIA ETA PROIEKTUAREN EGILEAK. %25

1.1.–ESKAERAREN JATORRIA. GKEaren edo erakunde eskatzailearen konfiantza maila

5

(%25)

1.2.–PROIEKTUAREN EGILEAK. GKEaren konfiantza maila: historia, egitura, ibilbidea, haren izaera proiektuari dagokionez, seriotasuna, kaudimena etab.

1.3.–KONTRAPARTEAREN ESPERIENTZIA ETA GAITASUNA

2.–EKINTZAREN ONURADUNAK, LANKIDETZAKO LEHENTASUN SEKTORIALEN EGOKITZAPENA ETA LEHENTASUN GEOGRAFIKOETARAKO EGOKITZAPENA. %40

2.1.–EKINTZAREN ONURADUNAK: Proiektuaren onuradunak nor eta zenbat diren, eta inor bazterturik gelditzen ote den.

8

(%40)

2.2.–LANKIDETZAKO LEHENTASUN SEKTORIALEN EGOKITZAPENA: Lehentasunez baloratuko dira hurrengoei zuzentzen zaizkien proiektuak: Talde oso ahulak: herri indigenak, gutxiengo etnikoak, errefuxiatuak eta haurrak, emakumeak eta adinekoak.

2.3.–LEHENTASUN GEOGRAFIKOEN EGOKITZAPENA: baloratuko da zein neurritan egokitzen den proiektua herrialdeko beharretara, oro har, eta, zehatzago, eremuko beharretara.

3.–BARNE KOHERENTZIA, BIDERAGARRITASUNA ETA IRAUPENA. %35.

3.1.–BARNE KOHERENTZIA: proiektua teknikoki baloratuko da, halako xedeei halako baliabideak eta halako ekintzak ote dagozkien.

7

(%35)

3.2.–BIDERAGARRITASUNA: baloratuko da proiektuaren epe luzerako bideragarritasuna, bereziki kanpoko laguntza bukatu ondoren. Arlo ekonomiko, tekniko eta sozialetik aztertuko da.

3.3.–IRAUPENA: Ekintzaren iraupena baloratzea epe labur, ertain edo luzera.

GUZTIRA

6. eranskina

Garapen bidean diren herrialdeekin lankidetza proiektuak egitea

Jardueren amaierako txostena - 20....(e)ko deialdia

Proiektuaren izena: ............................................................................

GKE: ...................................................................................................

Txostenak barne hartzen duen aldia: .................................................

Txostenaren zenbakia: .......................................................................

Txostenaren data: ..............................................................................

Txostena egin duen pertsona: ............................................................

Izen-deiturak: ......................................................................................

Harremanetarako tel. zk.: ...................................................................

Harremanetarako helbide elektronikoa: .............................................

I.–Proiektuaren azken justifikazioari buruzko txostena.

1.–Aurreikusi ziren xedeak:

Helburu orokorra:

............................................................................................................

............................................................................................................

Berariazko helburua:

............................................................................................................

............................................................................................................

Lortutako emaitzak:

............................................................................................................

............................................................................................................

2.–Proiektua gauzatzean egin behar izan diren doikuntzak:

............................................................................................................

............................................................................................................

3.–Proiektua gauzatzeari buruzko txosten teknikoa: proiektuaren eraginkortasuna, eragimena, eragina, bideragarritasuna eta estrategiaren inguruko ebaluazioa, eta giza talde onuradunen parte-hartzea eta gogobetetasuna.

............................................................................................................

............................................................................................................

4.–Lortutako emaitzen inguruan GGKEak egindako ebaluazioa: alde onak eta txarrak.

............................................................................................................

............................................................................................................

5.–Helburuen betetze mailaren eta emaitzen balorazioa:

............................................................................................................

............................................................................................................

I.–Azken finantza txostena.

–Proiektuaren finantzatzaileak.

ENTITATEA

PROIEKTUARI EMANDAKO KOPURUA

TRANSFERITUTAKO
FUNTSAK

Kopurua

Data

Erabilitako trukea (euroa/tokiko moneta)

GKE eskatzailea

Tokian tokiko kontrapartea

Onuradunak

GUZTIRA

–Proiektuaren azken kostua, guztira.

AURREKONTUKO GASTUAK

GAUZATUTAKO GASTUAK

Kontu-sailak

Euro kopurua

Euro kopurua

Entitate
finantzatzailea

Ordena zk. (*^)

A.–Zuzeneko kostuak

A.I.–Lurrak

A.II.–Eraikuntzak

A.III.–Ekip. mater. eta hornidurak

A.IV.–Tokiko langileak

A.V.–Langile atzerriratuak

A.VI.–Bidaiak, egonaldiak eta dietak

A.VII.–Funtzionamendua

A.VIII.–Bestelakoak

Zuzeneko kostuen guztizko partziala

Guztizko partzialaren gaineko %

B.–Zeharkako kostuak

B.I.–Administrazio gastuak

B.II.–Sentsibilizazioa Nafarroan

B.III.–Sentsibilizazioa Tuteran

Zeharkako kostuen guztizko partziala

Guztizko partzialaren gaineko %

PROIEKTUAREN KOSTUA, GUZTIRA

GUZTIRA

(*) Fakturen zerrendako ordena zenbakia.

–Tuterako diru-laguntzari egotzitako gastuak.

KONTU-SAILA

HORNITZAILEA/KONTZEPTUA

KOPURUA

ORDENA ZK.
(*)

A.–Zuzeneko kostuak

A.I.–Lurrak

A.II.–Eraikuntzak

A.III.–Ekip. mater. eta hornidurak

A.IV.–Tokiko langileak

A.V.–Langile atzerriratuak

A.VI.–Bidaiak, egonaldiak eta dietak

A.VII.–Funtzionamendua

A.VIII.–Bestelakoak

Zuzeneko kostuen guztizko partziala

Guztizko partzialaren gaineko %

B.–Zeharkako kostuak

B.I.–Administrazio gastuak

B.II.–Sentsibilizazioa Nafarroan

B.III.–Sentsibilizazioa Tuteran

Zeharkako kostuen guztizko partziala

Guztizko partzialaren gaineko %

GUZTIRA

GUZTIRA

(*) Fakturen zerrendako ordena zenbakia.

–Fakturen zerrenda.

ORDENA ZK.

HORNITZAILEA

KONTZEPTUA

KOPURUA

ZEIN KONTU-SAILI EGOZTEN ZAION

Tokiko monetan

Eurotan

Iragarkiaren kodea: L1303465