60. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 27a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

DONOSTIAKO LAN ARLOKO 5. EPAITEGIA

Ediktua. 42/2011-1 Betearazp. pieza

Francisco Javier Olaso Arrillaga jaunak, Donostiako Lan arloko 5. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Alberto de la Roza Martinek eskaturik, adiskidetze administratiboaren ekitaldian hitzartutakoaren betearazpena dela-eta, 3.000 euro ordaintzeko, printzipal gisa, gehi 600 euro interesetarako eta prozesuaren kostuetarako, Transporjavic J.V. S.L. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 42/2011 betearazpen-piezaren autoetan, xedapen zatian hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Jarduketa hauen ondorioetarako (42/11 bet. piez.), 3.000,00 euroko printzipala gehi interes eta kostuetarako kalkulatutako 600 euroak ordaintzeko kaudimengabe deklaratzen da, oraingoz, Transporjavic J.V. S.L. zorduna, ezertan galarazi gabe ordaindu gabe dagoen zorrari geroago aurre egitea, horretarako ondasun gehiago aurkitzen bazaio.

Kaudimengabeziaren deklarazioa irmo bihurturik, dagokion erregistroan jaso bedi (LJLaren 276.5 artikulua) eta artxiba bitez behin-behinekoz jarduketak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta Soldatak Bermatzeko Funtsari.

Aurkaratzeko bidea: berrikusteko errekurtsoa aurkezten ahal da bulego judizialean, epaileari zuzendua, jakinarazi eta ondoko hiru egun balioduneko epean, idatziz, non azaldu behar baita ebazpenean egin den arau-haustea (LJLaren 188. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiak).

Errekurtsoa jarri ahal izateko 25 euroko gordailua egin behar da. Bestela, errekurtsoa ez da tramitatzeko onartuko. Epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) irekita duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan sartu behar da diru kopuru hori, eta sartu izanaren egiaztagiria aurkeztu behar da errekurtsoa jartzerakoan (Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua egin beharretik salbuetsita daude sindikatuak, doako laguntza juridikorako eskubidea dutenak, Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunak edo langileak, Fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde autonomoak.

Hori dekretatu eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Eta Transporjavic J.V., S.L.ri jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, prozesuari amaiera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak edo epatzeenak.

Donostian, 2013ko otsailaren 28an.–Idazkari judiziala, Francisco Javier Olaso Arrillaga.

Iragarkiaren kodea: J1303734