60. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Xehetasun azterlana 445. lurzatiko 140. etxesailean (San José ikastetxeko eraikina). Hasierako onespena

Tafallako Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2013ko otsailaren 19an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea 45. lurzatiko 140. etxesailerako (San José ikastetxeko eraikina) xehetasun azterlana, Gurutzearen Alaben Kongregazioak sustatua, Alde Zaharreko BEPBak ezarritako eraikuntzako gehieneko lerrokadurak berriz ere definitzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2013ko martxoaren 4an.–Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L1303804