60. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LONGIDA

2013ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2013ko plantilla organikoa, eranskinean zehazten baita. Hasierako onespenaren erabakia 2013ko 34. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, otsailaren 19an.

Longidan, 2013ko martxoaren 11n.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

1. ERANSKINA

2013ko plantilla organikoa

Funtzionarioak:

Lanpostuaren izena: idazkaria, bertze udal batzuekin batasuna eraturik. Buru den Udala: Artzibar. Lanpostu kopurua: 1 Maila: A. Lanpostuko osagarria: %6,88. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: lanpostu betea.

Lan-kontratudun finkoen zerrenda:

Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %23,52. Lanaldi mota: laburra, lanaldiaren %42,5. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostu kopurua: bat. Egoera: lanpostu betea.

Funtzionarioen izenen zerrenda:

Loreto Echavarren Sanz. Idazkaria. A maila. 6. gradua. Egoera: jardunean.

Lan-kontratudun finkoen izenen zerrenda:

Beatriz Beroiz Erdozain. Administrari-ofiziala. Maila: C. Egoera: jardunean.

Gainerako langileak, aldi baterako lan-kontratudunak dira.

Iragarkiaren kodea: L1303787