60. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

XABIER

Xabier Misio Etxearen inguruko plan berezia. Hasierako onespena

Xabierko Udalak, 2013ko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen plan berezia hasiera batean onestea, Xabier Misio Etxearen inguruko lurzoruaren kategorizazioari dagokionez, eraikin hori handitzeko baimena eman ahal izateko, aldagela batzuk egin beharrez.

35/2002 Foru Legearen 78. artikuluari jarraikiz, proiektua jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina; epe horretan interesdunek bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte.

Xabierren, 2013ko otsailaren 28an.–Alkatea, María José Guindano Laborda.

Iragarkiaren kodea: L1303860