60. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBIRIKU

2013ko aurrekontu orokorra. Behin betiko onespena

2013ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, otsailaren 18an, 2013ko aurrekontu orokorraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez baitu aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu, behin betikoz onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Hori dela eta, aipatutako Foru Legearen 277.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, laburtua argitaratzen da behin betikoz onetsitako aurrekontua:

GASTUAK:

1.–Langileria gastuak: 1.650,00 euro.

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 14.940,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 900,00 euro.

6.–Inbertsio errealak: 3.600,00 euro.

Gastuak, guztira: 21.090,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1.–Zuzeneko zergak: 420,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 7.000,00 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 10.050,00 euro.

7.–Transferentzia Administraziotik entitatera: 3.620,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 21.090,00 euro.

Ibirikun, 2013ko martxoaren 8an.–Kontzejuko burua, M.ª Rosario Martínez Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L1303714