60. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Aldaketa, Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Gesalazko Udalak, 2013ko martxoaren 4an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Hirigintzako eta eraikitzeko lizentziak emateko tasak arautzen dituen ordenantzan, 7, 8, 9 eta 10. artikuluak kendurik.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Muetzen, 2013ko martxoaren 4an.–Alkatea, Mariví Goñi Azanza.

Iragarkiaren kodea: L1303844