60. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

447/2013 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuaren mendeko haur eskoletako tarifak onesten dituena, 2013-2014 ikasturterako.

Familia Atalak Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuaren mendeko haur eskoletako tarifak proposatzen dituen txostena eman du.

Horrenbestez, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen uztailaren 25eko 75/2012 Foru Dekretuak eman dizkidan eskudantziekin bat,

EBATZI DUT:

1. 2013-2014 ikasturterako Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuaren mendeko haur eskoletako tarifak ezartzea, ebazpen honen eranskinaren arabera.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Familiako eta Haur eta Nerabeentzako Arretako Zuzendariordetzara jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta, haren kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Gizarte Politiketako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2013ko otsailaren 25ean. Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea, Teresa Nagore Ferrer.

ERANSKINA

Haur eskoletako tarifak

1.–Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuaren mendeko haur eskoletako hileko tarifa 329 eurokoa izanen da gehienez (Niño Jesús haur eskolako lau orduko egonaldikoa izan ezik).

2.–Familiaren diru-sarrerengatik bidezkoak diren murrizketak aplikatu ondoren, honako hauek dira tarifak:

FAMILIAREN PER CAPITA
ERRENTA

EGONALDI OSOAREN HILEKO TARIFA

(1. Seme-alaba)

EGONALDI OSOAREN HILEKO TARIFA

(2. Seme-alaba)

15.000 eurotik goiti

329

201,00

12.400,01 eurotik 15.000ra.

306

189,50

10.700,01 eurotik 12.400era.

270

171,50

9.300,01 eurotik 10.700era.

241

157,00

7.980,01 eurotik 9.300era.

204

138,50

6.650,01 eurotik 7.980ra.

177

130,50

5.500,01 eurotik 6.650era.

151

124,00

4.500,01 eurotik 5.500era.

138

124,00

4.500 euro edo gutxiago

124

124,00

3.–Corellako Niño Jesús haur eskolako ikaspostuetarako hileroko tarifa, 4 ordurako, 166 eurokoa izanen da, gehienez ere.

4.–Familiaren diru-sarrerengatik bidezkoak diren murrizketak aplikatu ondoren, honako hauek dira tarifak:

FAMILIAREN PER CAPITA
ERRENTA

EGONALDI ERDIAREN HILEKO TARIFA

(1. Seme-alaba)

EGONALDI ERDIAREN HILEKO TARIFA

(2. Seme-alaba)

15.000 eurotik goiti

166

83,00

12.400.401 eurotik 15.000ra.

149

74,50

10.700,01 eurotik 12.400era.

122

61,00

9.300,01 eurotik 10.700era.

103

51,50

7.980,01 eurotik 9.300era.

76

38,00

6.650,01 eurotik 7.980ra.

64

32,00

5.500,01 eurotik 6.650era.

49

28,00

4.500,01 eurotik 5.500era.

38

28,00

4.500 eurotik beheiti

28

28,00

6.–Haur eskolara 3 seme-alaba edo gehiago eramaten dituzten familiek aurreko taulan aipaturiko deskontua izanen dute bigarren seme-alabaren tarifan, eta hirugarren edo hurrengo seme-alabengatik ezarritako tarifa baxuena ordainduko dute.

7.–Urteko per capita errentatzat hartuko da zatiketa honetatik ateratzen den zenbatekoa: 2012ko ekitaldiko pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga aitorpeneko familia unitatearen zerga-oinarria zati 2013ko ekainaren 30ean familian dauden kide kopurua.

8.–Familia unitatearen kideen kopurua familia-liburuaren bidez egiaztatuko da. Horretarako, kontuan hartuko da familia unitatearen zati direla legez bananduta ez dauden aita eta ama edo legezko tutorea edo tutoreak, halakorik badagokio, seme-alaba adingabeak, salbu eta gurasoen baimena izanda haiekin bizi ez direnak, eta judizialki ezgaituta eta guraso-aginte luzatuaren edo ezgaituaren mende dauden seme-alaba adindunak. Familia gunean familia-liburuan ageri ez diren seme-alabak baldin badaude, bestelako dokumentuen bidez egiaztatu beharko dira, adibidez, jaiotza agirien, banantze edo dibortzio epaien eta abarren bidez.

9.–Familia harreran diren haurrak familia unitatearen kidetzat joko dira ondorio guztietarako.

10.–Kasu guztietan, aitaren eta amaren aitorpenak hartuko dira aintzat, salbu eta bereizi nahiz dibortziatzeko epaia edo ezkontzaz kanpoko haurrarentzako legezko neurriak daudenean. Kasu horietan haurraren zaintza eta ardura duen gurasoaren aitorpena hartuko da aintzat, eta haren zerga-oinarriari epaian ezarritako urteko diru kopurua erantsiko zaio.

11.–Kalkulua erraztearren, zerga-oinarria ateratzeko, honako eragiketa hau egin beharko da: Nafarroako Foru Komunitateko 2012. ekitaldian, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpeneko 507, 8810, 8808 laukitxoen batuketa ken 708 laukitxoa, edo horien baliokide direnak Estatuko gainerako aitorpenetan.

12.–Errenta aitorpena egitera beharturik ez izatera, salbuespen horren frogagiria aurkeztu beharko da, F96 inprimakia alegia (Ogasun Departamentuak luzatua), familiaren 2012ko diru-sarrerak zehazteko beharrezkotzat jotzen diren datu fiskalekin eta dokumentuekin batean.

13.–2012ko ekitaldiko errenta aitorpena edo, bidezkoa bada, 2012ko diru-sarreren frogagiriak haur eskolan aurkezteko epea 2013ko ekainaren 28an bukatuko da. Epe hori betetzen ez bada, gehieneko tarifa aplikatuko da.

14.–Eskolatzea egiteko unean ezarriko dira tarifak, eta ikasturtean ezin izanen dira berrikusi edo aldatu.

15.–Ikastetxean matrikulaturiko haur guztiek ordaindu beharko dute tarifa, ezinbesteko kasuetan ikastetxera ez badoaz ere. Matrikula egitearen ondorioz, haurrak eskolara etorri behar du eta ikasturteko hamar hilabete eta erdi ordaindu behar dira, eskola borondatez uzten denean izan ezik.

16.–Matrikula egiteko unean, gurasoek 62 euro ordainduko dute, fidantza gisa, egonaldi osoko haur eskola guztietan. Corellako Niño Jesús haur eskolan, egonaldi erdiko modalitatean, 14 euro ordainduko da.

17.–Epe horretan haurra matrikulatzen duten gurasoek, gero haurra ez eskolatzea erabakitzen badute, eskola uzteko eskaera aurkeztu beharko dute, eskabide orokorraren bidez, Gizarte Politiketako Departamentuko Erregistroan (González Tablas, 7, Iruña). Lehen hilabeteko saria kobratu gabe baja aurkezteko azken eguna 2013ko uztailaren 20a izanen da.

18.–Matrikula ikasturtea hasita dela egiten bada, haurra ikastetxean hasten den unetik aitzina ordainduko dira tarifak. Haurra hilaren 15etik aurrera hasten bada ikastetxean, lehenbiziko hilabetekoa dagokionaren erdia izanen da.

19.–Ikasturtean eskola uzteko eskatu nahi izanez gero, eskolako zuzendariak emandako inprimakia bete beharko da. Eskola uzteko eskaera aurkezteko azken eguna (betiere, dagokion ordainagiria ez igortzeko) aurreko hilabeteko azken eguna izanen da. Eskola hilabetea hasi ondoren uzten bada, ordainagiriaren zenbatekoa ez da itzuliko eta haren itzulketa ez da onartuko.

20.–Haurrak arrazoirik gabe hilabetez edo gehiagoz agertzen ez bada, eskola utzi beharko du.

21.–Bi hilabeteko ordaindu ezik, eskola utzi beharko da.

Iragarkiaren kodea: F1303086