60. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

196/2013 FORU AGINDUA, otsailaren 27koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, mendekotasuna duten pertsonek laguntzaile pertsonala izateko diru-laguntzak arautzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateak, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44. artikuluaren bidez, eskumen osoa du gizarte zerbitzuen arloan. Horren arabera, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legea eman zuen, funtsezko helburua, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, herritarren gizarte ongizatea lortzea zuena. Horretarako, gizarte zerbitzuen sistema bat osatu du, mendekotasuna duten pertsonenganako arreta biltzen duena.

Foru lege hori garatzeko, ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuaren bidez Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onetsi zen. Hala, gizarte zerbitzuen sistema publikoak Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoan aplikatzekoak dituen prestazioak zehaztu ziren.

Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroak, I. eranskineko B letran, mendekotasuna duten pertsonek laguntzaile pertsonala izateko diru-laguntzak jasotzen ditu, prestazio bermatu gisa.

Bai foru legearen bai Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroaren oinarrietako bat da mendekotasuna dutenei ohiko ingurunetik ez mugitzeko erraztasunak ematea.

Aurrekontuaren egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna sustatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuak laguntzaile pertsonala izateko diru-prestazioaren araua aldatu zuen, mendekotasun maila guztietara zabalduz.

Bestalde, Estatuaren ekarpen ekonomikoa murrizteak (uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuan ezarritako maila apalena besterik ez baitu finantzatuko) eta prestazioen zenbatekoak ekarri dute mendekotasuna duten pertsonek laguntzaile pertsonala izateko laguntza ekonomikoaren kalkulua aldatu beharra.

Horrenbestez, foru agindu honen xedea da mendekotasuna duten pertsonek laguntzaile pertsonala izateko laguntza ekonomikoen arauak onestea, adierazitako arau aldaketekin bat.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Gizarte Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 73/2012 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Xedea.

Foru agindu honen xedea da Nafarroako Foru Komunitatean mendekotasuna duten pertsonek laguntzaile pertsonala izateko laguntza ekonomikoak arautzea.

2. artikulua. Laguntzaren onuradunak.

Mendekotasun egoera aitortua duten pertsonek, III. mailakoa (mendekotasun handia) edo II. mailakoa (mendekotasun larria), hurrengo artikuluan ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte, laguntzaile pertsonala izateko laguntza ekonomikoa jasotzen ahalko dute haien banakako arreta programak hala ezartzen duenean.

3. artikulua. Laguntza eskuratzeko baldintzak.

Foru agindu honetan ezarritako laguntzak eskuratzeko, eskaera aurkezten den unean eta laguntza jasotzen den bitartean, jarraian adierazten diren baldintzak bete beharko dira, aurreko artikuluan adierazitako mendekotasun mailaz gain eta Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroaren I. eranskineko B letrako 23. zenbakian adierazten diren gainerako baldintzez gain:

Adin nagusikoa izatea eta behar dituen zerbitzuak zein diren zehazteko gaitasuna izatea, horiek kontrolatzea eta bere arretaz arduratzen den pertsonari jarraibideak ematea. Legezko ezgaitasunaren kasuan, haren zaintza eta jagoletza dituenari eskatuko zaio baldintza hori.

Soldatapeko lana edukitzea eta Gizarte Segurantzan alta emanik egotea, edo goi mailako edozein irakaskuntzatan parte hartzea.

Laguntzaile pertsonal bat kontratatzea, gutxienez 80 ordu hilean.

4. artikulua. Laguntzaile pertsonalaren baldintzak.

Laguntzaile pertsonalak, foru agindu honetan ezarritako xedearekin onuradunari zerbitzuak ematen dizkion langilea den aldetik, honako baldintza hauek bete beharko ditu:

–18 urtetik gorakoa izatea.

–Legezko bizilekua Espainian izatea.

–Laguntzaile pertsonal bati eskatzen zaizkion zerbitzuak emateko pertsona egokia izatea.

5. artikulua. Gaitasun ekonomikoa zehazteko arau orokorrak.

1. Laguntza ekonomiko honen onuradunen gaitasun ekonomikoa zehazteko, errentari eta ondareari erreparatuko zaie.

2. Gaitasun ekonomiko pertsonala zehazteko, familia kargak barne, pertsona fisikoen errentari eta ondareari buruzko zergen araudia aplikatuko da, foru agindu honetan adierazten denaren ordezko gisa.

3. Errentaren eta ondarearen zehaztapenean konputatu behar den aldia izanen da eskaera aurkezten den egunean aitorpena aurkezteko epemuga pasatu den azken ekitaldi fiskala edo, halakorik ezean, azken pentsio aitortua.

4. Halaber, errentaren eta ondarearen zehaztapenean konputatuko dira mendekotasuna dutenentzako laguntzaren sistemako prestazioetarako eskaera aurkeztu aurreko lau urteetan onuradunak egindako ondare erabilpenak.

5. Familia unitatetzat honako hau hartuko da:

a) Senar-emazteek eta adingabeko seme-alabek osatua, salbu eta horiek, gurasoek baimendurik, haiengandik bereizirik bizi badira.

b) Bikote iraunkor batek osatua, berariazko legeriaren arabera, baita adingabeko seme-alabek ere, salbu eta hauek, gurasoek baimendurik, haiengandik bereizirik bizi badira.

c) Legezko banantze kasuetan, edo ezkontzaren bidezko loturarik ez dagoenean, bikotea egonkorra ez denean edo bizikidetzarik ez duenean, amak edo aitak eta berarekin bizi diren seme-alaba guztiek osatzen dutena, aurreko ataletan aipatzen diren betebeharrak betetzen badituzte.

d) Hala hautatuz gero, familia unitateko 18tik 25 urte bitarteko seme-alabak sartuko dira, baldin eta lanbide arteko gutxieneko soldata baino diru-sarrera txikiagoak badituzte eta, beregain izan gabe, gurasoen mende bizi badira.

6. artikulua. Errentaren zehaztapena.

1. Laguntza hauen ondorioetarako, errentatzat hartuko dira familia unitateak honako hauetatik eskuratzen dituen sarrera guztiak:

a) Besteren konturako lanaren etekinak, aplikatzekoa den zerga araudian ezarritakoari jarraikiz, barne direla gizarte aurreikuspeneko prestazioak eta pentsioak, horien araubidea edozein izanik ere.

b) Ondasun higigarrien nahiz higiezinen kapitalaren etekinak.

c) Enpresa edo lanbide jardueretako etekin garbiak, edo nekazaritza eta abeltzaintza jardueretakoena.

2. Onuradunen diru-sarreretan ez da errenta gisa hartuko abenduaren 14ko 39/2006 Legearen 31. artikuluan agertu eta antzeko ezaugarriak eta xedeak dituzten prestazioen zenbatekoa.

3. Onuradunen errentaren zehaztapenean kontuan hartuko dira urtean ohiko etxebizitza erosteko maileguagatik edo ohiko bizilekua den etxebizitza alokatzeko kontratuagatik kengarriak diren kantitateak, araudi fiskal indardunaren baldintza berberetan.

7. artikulua. Ondarearen zehaztapena.

1. Onuradunaren ondaretzat jotzen da norberaren titulartasunpeko eduki ekonomikoko ondasun eta eskubideen multzoa, horren balioa murrizten duten kargak eta zamak zein bere gain hartu beharreko zor eta betekizun pertsonalak kenduz, hala badagokio, aplikatzekoak izan daitezken zerga arauei jarraikiz.

2. Kontuan hartu beharreko ondarean sartzen dira kapital higigarria eta higiezina.

Kapital higiezintzat hartuko dira landa nahiz hiri ondasunak.

Kapital higigarriak honako hauek biltzen ditu: kontu korronteko eta eperako gordailuak, inbertsio funtsak eta pentsio funtsak, higigarrien baloreak, bizi-aseguruak erreskate kasuetan eta aldi baterako edo biziarteko errentak, arte-lanak, antzinako gauzak, bitxiak eta bestelako gauzaki baliotsuak.

3. Ondarearen balioa kalkulatzeko, Ondarearen gaineko Zergarako ezarritako arauak hartuko dira kontuan.

Ondarearen balioa kalkulatzeko, ez da kontuan hartuko onuradunaren ohiko etxebizitza.

Titularkideren bat bada, onuradunaren jabetzari dagokion portzentajea bakarrik hartuko da kontuan.

4. Desgaitasuna duten pertsonen ondarea babesteko eta, xede berarekin, Kode Zibila, Prozedura Zibilari buruzko Legea eta tributu arloko araudia aldatzeko azaroaren 18ko 41/2003 Legean araututako ondare babestu batera ekarritako ondasun eta eskubideak, haren titularra onuraduna denean, ez dira kontuan hartuko ondarea zehazteko, lotura horrek irauten duen artean. Ondare horretatik sortutako errentak, aldiz, kontuan hartuko dira, ondarean sartu ezean.

5. Ondareari dagokionez onuradunaren adina hartuko da kontuan.

8. artikulua. Gaitasun ekonomiko pertsonalaren zehaztapena.

1. Onuradunaren gaitasun ekonomiko pertsonala zehazteko, per capita errentari eta ondareari erreparatuko zaie.

2. Onuradunaren per capita errenta lortzeko, eragiketa hau eginen da: familia unitatearen errenta zati kideen kopurua.

3. Onuradunaren gaitasun ekonomikoa haren per capita errentari dagokiona izanen da, gehi ondare garbiaren %5, onuraduna 65 urtetik gorakoa bada, %3, onuraduna 35 urtetik 65 urte bitartekoa bada, edo %1, onuraduna 35 urtetik beherakoa bada.

4. Hileko gaitasun ekonomikoa lortzeko, eragiketa hau eginen da: aurreko atalen arabera ezarritako gaitasun ekonomikoa zati 12 hilabete.

9. artikulua. Laguntza ekonomikoa hilean zenbatekoa izanen den kalkulatzea.

1. Kasuan kasuko mendekotasun egoerarako laguntzaren gehieneko zenbatekoa emanen da onuradunaren gaitasun ekonomikoa hilean Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoaren bikoitza baino gutxiago denean eta onuradunak gizarte babeseko edozein araubide publikotatik (PAN) antzeko ezaugarriak eta xedeak dituzten laguntzak jasotzen ez dituenean. Dena den, ateratzen den kantitatea ez da inola ere izango mendekotasun egoera bakoitzerako ezarrita dagoen gutxieneko kantitatea baino gutxiago.

2. Gehieneko zenbatekoa baino zenbateko txikiagoa emanen da onuradunaren hileko gaitasun ekonomikoa hileko Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoaren bikoitza edo handiagoa denean.

Murriztapenaren ehunekoa aldatuko da mendekotasun egoeraren eta onuradunaren gaitasun ekonomikoaren arabera, hurrengo artikuluetako tauletan ezartzen denarekin bat.

3. Geratzen den zenbatekoari, kasua bada, gizarte babeseko edozein araubide publikotan ezarritako antzeko izaera eta xedea dituzten prestazioengatik hilean jasotako zenbatekoak kenduko zaizkio. Zehazki, honakoak kenduko zaizkio: baliaezintasun handiagatiko osagarria (Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 139.4 artikuluan arautua), %75eko edo hortik gorako minusbaliotasuna duten 18 urtetik gorako seme-alabak zaintzeko osagarria, kotizazio gabeko baliaezintasuneko pentsioaren beste pertsona baten beharrarena eta Elbarrien Integrazio Sozialari buruzko Legearen hirugarren pertsonarentzako laguntza.

Kasu horietan kontuan hartuko da ateratzen den kantitatea ez dela inola ere izango mendekotasun egoera bakoitzerako ezarrita dagoen gutxieneko kantitatea baino gutxiago.

4. Prestazioa ez da inoiz izanen laguntzaile pertsonala kontratatzeko kostua baino handiagoa.

10. artikulua. Laguntzaile pertsonala izateko laguntza ekonomikoaren gehieneko eta gutxieneko zenbatekoak.

Hona, mendekotasuna duten pertsonek laguntzaile pertsonala izateko laguntza ekonomikoaren gehieneko eta gutxieneko zenbatekoak:

Mendekotasun egoera Aurrekontuaren egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna sustatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretua indarrean sartu aurretik zegoen sailkapenaren arabera aitortu bazen:

MENDEKOTASUN
EGOERA

GEHIENEKOA
(euro/hilean)

GUTXIENEKOA
(euro/hilean)

Mendekotasun handiko egoera, 2. maila

1.214,83

485,93

Mendekotasun handiko egoera, 1. maila

1.214,83

485,93

Mendekotasun larriko egoera, 2. maila

723,94

289,58

Mendekotasun larriko egoera, 1. maila

723,94

289,58

Mendekotasun egoera uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuan ezarritako sailkapenaren arabera aitortu bazen:

MENDEKOTASUN
EGOERA

GEHIENEKOA
(euro/hilean)

GUTXIENEKOA
(euro/hilean)

Mendekotasun handiko egoera

1.214,83

485,93

Mendekotasun larriko egoera

723,94

289,58

11. artikulua. 20/2012 Errege Lege Dekretuak indarra hartu aurretik aitortutako mendekotasun gradu eta maila bakoitzerako murriztapenaren ehunekoak.

Uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuak indarra hartu aurretik zegoen sailkapenaren arabera aitortutako mendekotasun egoeretarako murriztapenaren ehunekoak, gaitasun ekonomikoaren arabera, honako hauek dira:

a) Mendekotasun handia, 2. maila:

TARTEAK

MURRIZTAPENAREN EHUNEKOA

IPREM halako 1 baino gutxiago

%0,00

IPREM halako 1etik 2ra

%15,00

IPREM halako 2tik 3ra baino gehiago

%30,00

IPREM halako 3tik 4ra baino gehiago

%40,00

IPREM halako 4tik 5era baino gehiago

%50,00

5etik gora

%60,00

b) Mendekotasun handia, 1. maila:

TARTEAK

MURRIZTAPENAREN EHUNEKOA

IPREM halako 1 baino gutxiago

%0,00

IPREM halako 1etik 2ra

%15,00

IPREM halako 2tik 3ra baino gehiago

%30,00

IPREM halako 3tik 4ra baino gehiago

%40,00

IPREM halako 4tik 5era baino gehiago

%50,00

5etik gora

%60,00

c) Mendekotasun larria, 2. maila:

TARTEAK

MURRIZTAPENAREN EHUNEKOA

IPREM halako 1 baino gutxiago

%0,00

IPREM halako 1etik 2ra

%15,00

IPREM halako 2tik 3ra baino gehiago

%30,00

IPREM halako 3tik 4ra baino gehiago

%40,00

IPREM halako 4tik 5era baino gehiago

%50,00

5etik gora

%60,00

d) Mendekotasun larria, 1. maila:

TARTEAK

MURRIZTAPENAREN EHUNEKOA

IPREM halako 1 baino gutxiago

%0,00

IPREM halako 1etik 2ra

%15,00

IPREM halako 2tik 3ra baino gehiago

%30,00

IPREM halako 3tik 4ra baino gehiago

%40,00

IPREM halako 4tik 5era baino gehiago

%50,00

5etik gora

%60,00

12. artikulua. 20/2012 Errege Lege Dekretuak indarra hartu ondoren aitortutako mendekotasun egoeretarako murriztapenaren ehunekoak.

Foru agindu honek indarra hartzen duen egunean mendekotasun egoera, uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuan ezarritako sailkapenaren araberakoa, administrazio-ebazpenaren bidez aitortua dutenen kasuan, bai eta eskatzaile berrien kasuan ere, ondoko tauletan dauden murriztapenak aplikatuko zaizkie beren gaitasun ekonomikoaren arabera:

a) Mendekotasun handia.

TARTEAK

MURRIZTAPENAREN EHUNEKOA

IPREM halako 1 baino gutxiago

%0,00

IPREM halako 1etik 2ra

%15,00

IPREM halako 2tik 3ra baino gehiago

%30,00

IPREM halako 3tik 4ra baino gehiago

%40,00

IPREM halako 4tik 5era baino gehiago

%50,00

5etik gora

%60,00

b) Mendekotasun larria.

TARTEAK

MURRIZTAPENAREN EHUNEKOA

IPREM halako 1 baino gutxiago

%0,00

IPREM halako 1etik 2ra

%15,00

IPREM halako 2tik 3ra baino gehiago

%30,00

IPREM halako 3tik 4ra baino gehiago

%40,00

IPREM halako 4tik 5era baino gehiago

%50,00

5etik gora

%60,00

13. artikulua. Aitorpena eta laguntzaren ordainketa.

1. Foru agindu honetan aurreikusitako laguntza eskuratzeko prozedura otsailaren 15eko 1/2011 Foru Legean ezarritakoa izanen da; haren bidez, mendetasun-egoera aitortzeko prozedura ezarri zen, eta Nafarroan mendetasun-egoera balioesteko ekipamenduak eta organoa osatuko dituzten langileen antolamendua, eginkizunak eta araubidea ezarri ziren.

2. Prestazioa jasotzeko eskubidearen aitorpenak ondorioak izanen ditu laguntza hori aitortzen duen ebazpena ematen den egunetik aurrera.

3. Eskabidea egin eta sei hilabeteko epean laguntzaren aitorpenaren ebazpen espresa jakinarazi ez bada, prestazioa jasotzeko eskubidearen aitorpenak epe hori bete eta biharamunetik aurrera izanen ditu ondorioak.

4. Dena dela, prestazioa hilero ordainduko da, onuradunak adierazten duen kontu korrontean edo aurrezki libretan sartuz.

14. artikulua. Onuradunen betebeharrak.

1. Hauek dira laguntzen onuradunen betebeharrak:

a) Jasotako laguntza ekonomikoak zertarako diren, hartarakoxe erabiltzea.

b) Foru agindu honetan eskatzen diren betebehar eta baldintzak betetzen dituztela frogatzea.

c) Onuradunak edo haren legezko ordezkariak, laguntza ekonomikoa emateko ebazpenaren jakinarazpenetik hilabeteko epean, honako hauek aurkeztu beharko ditu: lan kontratua eta langile kontratatuak Gizarte Segurantzan alta hartu izanaren agiria, edo, hala bada, zerbitzuak ematen dituen entitatearekin sinatutako kontratua. Halaber, epe berdinean, agiri horiek aurkeztuko ditu kontratuan aldaketaren bat egiten denean edo kontratu berri bat sinatzen denean.

d) Nafarroako Mendekotasunerako Agentziak egin ditzakeen egiaztapenak onartzea, horretarako eskatzen zaizkion agiri eta ziurtagiriak aurkeztea eta laguntza emateko kontuan hartu ziren inguruabarrak aldatzen badira haien berri ematea.

e) Nafarroako Mendekotasunerako Agentziari jakinaraztea bestelako diru-sarrera, baliabide edo prestaziorik hartu ote den deialdi honetan araututako izaera eta helburu antzekoetarako.

2. Betebehar horien ez-betetzeak edo aplikatzekoak diren arauetan galdatzen diren baldintzak bete gabe prestazioa jasotzea dakarren beste edozein arrazoik bidegabeki jasotako kopuruak osorik edo zati batean itzuli beharra ekarriko du, legeek ezarritako kasuetan. Gainera, bidezkoa izanen da laguntza pagatu zenetik hura itzultzeko ebazpena eman arte sorrarazitako berandutza interesak eskatzea. Hori guztia, sortzen ahal dituen erantzukizunak batere galarazi gabe.

15. artikulua. Laguntzak berrikustea, aldatzea eta etetea.

1. Laguntza eta haren zenbatekoa emateko baldintzak hasiera batean kontuan hartutako egoeraren aldaketaren mende egonen dira. Onuradunak edo haren legezko ordezkariak Nafarroako Mendekotasunerako Agentziari jakinarazi beharko dio gertatzen den edozein gorabehera. Jakinarazpen hori zuzenean edo oinarrizko gizarte zerbitzuaren bidez egiten ahalko da.

2. Berrikuspen prozedurari hasiera ematen ahalko zaio, bai interesdunek eskaturik bai ofizioz; horretarako, Nafarroako Mendekotasunerako Agentziak behar dituen agiriak eskatzen ahalko ditu.

3. Laguntzak eman eta haren zenbatekoa zehazteko kontuan hartutako edozein baldintza aldatuz gero, emandako laguntza ere aldatzen ahalko da. Gehitu, mantendu, gutxitu edo iraungitzen ahalko da laguntza, kasuan kasukoa.

4. Diru-laguntzak otsailaren 15eko 1/2011 Foru Legean ezarritako arrazoiengatik eta honako beste hauengatik etenen dira:

a) Prestazioa emateko ezarritako betebehar edo baldintzaren bat ez edukitzea edo betetzetik gelditzea.

b) Foru Komunitatetik etenik gabe hiru hilabete baino gehiagorako joatea.

c) Laguntza eskuratzeko jokabide iruzurtia.

d) Laguntzaren erabilera okerra, dagokion helbururako ez erabiltzeagatik.

e) Egoitzan hiru hilabetean baino gehiagoan egon behar badu.

f) Laguntza jasotzeko oro har ezarritako betebeharretako bat ez betetzeagatik.

5. Menpeko pertsona ospitaleratzeagatik ez da iraungiko laguntza.

6. Laguntzak iraungitzeko gertaera bat baldin bada, hurrengo hilaren lehenbiziko egunetik aurrera izanen du ondorioa amaierak. Jakinarazpena atzeratzearen ondorioz epe horretatik aurrera ordaindutakoa itzuli egin beharko da.

7. Laguntza berrikusteko, aldatzeko edo iraungitzeko, otsailaren 15eko 1/2011 Foru Legeari jarraituko zaio; haren bidez, mendekotasun egoera aitortzeko prozedura ezarri zen, eta Nafarroan mendekotasun egoera balioesteko ekipamenduak eta organoa osatuko dituzten langileen antolamendua, eginkizunak eta araubidea ezarri ziren.

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe uzten dira foru agindu honetan ezarritakoaren kontrakoak diren maila bereko edo apalagoko arau guztiak eta, zehazki, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren urtarrilaren 23ko 17/2009 Foru Agindua, laguntzaile pertsonala izateko 2009. urterako diru-laguntzen zenbatekoa finkatu, eguneratu eta luzatzen duena, eta Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren ekainaren 1eko 212/2009 Foru Agindua, mendekotasuna duten pertsonek laguntzaile pertsonala izateko diru-laguntzak arautzen dituena.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea eta ondorioak izateko eguna.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2013ko otsailaren 27an.–Gizarte Politiketako kontseilaria, Iñigo Alli Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1303269