2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUENIGO
UE15aren urbanizazioa. Behin betiko onespena
Udalak, 2013ko otsailaren 5ean egin bilkura arruntean, bertzeak bertze, honako hau erabaki zuen:
Obretako zinegotzi Igea Marín jaunak adierazi du ezen Cintruénigoko Udalak, 2012ko uztailaren 3an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea UE 15 urbanizatzeko proiektua, Alberto Martínez Garbayok eta bertze batzuek sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
UE 15 urbanizatzeko proiektuaren espedienteari alegazioak aurkezteko epea bukaturik inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, dokumentua aurkeztu da, bidezko bada behin betiko onets dadin.
Kontuan hartuz espedientean udal teknikariaren eta idazkariaren txostenak daudela.
Kontuan hartuz zer xedatzen duen 35/2002 Legeak U.E. 15 urbanizatzeko proiektuaren behin betiko onespenaren tramitazioari buruz, Osoko Bilkurak, kideen erabateko gehiengoa zuela, erabaki du:
Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea U.E. 15 urbanizatzeko proiektua, Alberto Martínez Garbayok eta bertze batzuek aurkeztua.
Bigarrena.–Erabaki hau interesdunei igortzea, jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Cintruenigon, 2013ko martxoaren 7an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.
Iragarkiaren kodea: L1303658