58. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Aldaketa ordenantza fiskaletan

1. 2012ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 20an, 2012ko azaroaren 28ko osoko bilkuran emandako erabakia argitaratu zen. Horren bidez, hasiera batean onetsi zen aldaketa honako ordenantza fiskaletan:

–5. ordenantza.–Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituena.

–7. ordenantza.–Hirigintzako lizentziak emateko tasak arautzen dituena.

–8. ordenantza.–Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko, eta jarduera eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituena.

–9. ordenantza.–Udal ordenantza eta erabakietan aurreikusitako ikuskapenen tasak arautzen dituena.

–17. ordenantza fiskala.–Okupazioko tasak arautzen dituena.

2. Jendaurreko aldian Gregorio Zapata Guerrerok alegazio bat aurkeztu zuen 9. ordenantza fiskaleko aldaketaren kontra, Udal ordenantza eta erabakietan aurreikusitako ikuskapenen gaineko tasak arautzen baititu.

2013ko urtarrilaren 30eko osoko bilkuran, Udalbatzak, gehiengoa duela,

ERABAKI ZUEN:

Lehenbizikoa.–Gregorio Zapata Guerrerok aurkeztutako alegazioa ezestea.

Bigarrena.–Behin betiko onestea aldaketa 9. ordenantza fiskalean, Udal ordenantza eta erabakietan aurreikusitako ikuskapenen gaineko tasak arautzen baititu.

Hirugarrena.–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari jarraituz, eta jendaurrean egoteko hogeita hamar eguneko epean honen hauen gainean inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik:

–5. ordenantza.–Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituena.

–7. ordenantza.–Hirigintzako lizentziak emateko tasak arautzen dituena.

–8. ordenantza.–Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko, eta jarduera eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituena.

–17. ordenantza fiskala.–Okupazio tasak arautzen dituena. Behin betiko onetsiko da aipatu ordenantza eta haren testu osoa argitaratuko da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Laugarrena.–Ordenantzak noiz hartuko duen indarra: Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.

Berriozarren, 2013ko otsailaren 26an.–Alkatea, Xabier Lasa Gorraiz.

5. ordenantza.–Agiriak luzatu
eta tramitatzeko tasak arautzen dituena

Hona hemen tarifak:

–Euskarri digitaleko fitxategien kopiak:

  • CDan lehendabiziko fitxategia: 10,00 euro.
  • DVDan lehendabiziko fitxategia: 10,00 euro.
  • Gehitutako fitxategi bakoitzeko: 4,60 euro.

7. ordenantza. Hirigintzako lizentziak
emateko tasak arautzen dituena

Obrak.–Honako karga-tasa hauek aplikatuko dira, tarteka:

–100.000 euro bitarte: %1,5.

–100.001etik 600.000 euro bitarte: %1.

–600.000 eurotik gora: %0,5.

Lehendabiziko okupazioa.

–Etxebizitza berrien eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteagatik: 843,52 euro.

–Etxebizitzak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentzia partzial bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, lehen aldiz erabiltzeko lizentzia dagoeneko badaukaten eraikinetan, etxebizitza bakoitzeko: 104,95 euro.

–Etxebizitzetarako ez diren bestelako eraikinak eta/edo lokalak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteagatik: 104,95 euro.

–Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, jarduerak aldatzen direnean: 104,95 euro.

–Eraikin osoak edo banakako etxebizitzak, Zaharberritzeko laguntzetarako udal ordenantzaren babesean daudenak, lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteagatik: 10,40 euro.

Aurreikusi ez diren bestelakoak.

–Plan Partzial edo bereziak tramitatzea: 366,62 euro.

–Xehetasun azterlanak edo lerrokadura azterlan osagarriak: 366,62 euro.

–Udal Planeko aldaketak, plan partzial edo bereziak, xehetasun azterlanak edo lerrokadura azterlan osagarriak tramitatzea: 366,62 euro.

–Unitateen mugapena, erabilera aldaketak: 60,10 euro.

–Kudeaketa-tresnak tramitatzea: 366,62 euro.

8. ordenantza.–Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko, eta jarduera eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituena

–Jarduerarako lizentzia eta jarduerarako lizentziaren funtsezko aldaketa eta berrikuspena:

  • Establezimendu edo instalazioak, 50 m² arte: 550,00 euro.
  • 50 m²-tik 100 m²-ra bitarte: 620,00 euro.
  • 100 m²-tik 250 m²-ra bitarte: 690,00 euro.
  • 250 m²-tik 500 m²-ra bitarte: 795,00 euro.
  • 500 m²-tik gora: 900,00 euro.

II. epigrafea.–Irekitzeko lizentzia eta irekitzeko lizentziaren aldaketa.

–Jarduera sailkatua irekitzeko lizentzia.

  • Establezimendu edo instalazioak, 50 m² arte: 600,00 euro.
  • –50 m²-tik 100 m²-ra bitarte: 670,00 euro.
  • –100 m²-tik 250 m²-ra bitarte: 745,00 euro.
  • –250 m²-tik 500 m²-ra bitarte: 860,00 euro.
  • 1.000 m³-tik goiti: 990.00 euro.

–Instalazioak eta lokalak berriz irekitzeko baimena, munta handiko lanak egin ondotik, haiek egiaztatu behar direnean eta haien azalera 500 m²-koa edo gehiagokoa denean.

  • Lokalean jarduera sailkatua egiten bada: 638,40 euro.
  • Jarduera kaltegabeen lokalen kasuan: 638,40 euro.

9. ordenantza.–Udal ordenantza eta erabakietan aurreikusitako ikuskapenen tasak arautzen dituena

146,99 euroko tasa, adierazitako egun eta orduan ez agertzeagatik arrazoi justifikaturik gabe eta abisatu gabe, ikuskariak instalazioetara joan direnean.

17. ordenantza fiskala.-Okupazioko
tasak arautzen dituena

–Lurzoruko aprobetxamendu berezia.

  • Publizitaterako erabilera:
  • Hesiak eta zutoinbakarrak, publizitateko errotuluak, 2 m² baino gutxiagoko azalera duten kartelak, metro koadroa egunean: 0,30 euro.
  • Banderatxoak, metro koadroa egunean: 0,55 euro.

–Zoruko bestelako aprobetxamenduak:

a) Jarduera ekonomikoa denean: 1,45 euro/m².

b) Jarduera ekonomikoa ez denean: 2,17 euro/m².

Bigarrena.–Hasierako onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Udalaren iragarki oholean paratzea, hogeita hamar egun baliodunean herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ahal izan ditzaten. Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Iragarkiaren kodea: L1303067