58. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Aldaketa xehakatua Udal Planean. Behin betiko onespena

Allin ibarreko Udalak, 2012ko martxoaren 7an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Udal Planeko aldaketa xehakatua, Arbeitzako UE-11 unitateari dagokiona. Aldaketa horren bidez, etxebizitza kopurua bitik laura igoko da aprobetxamendua aldatu gabe, tipologia egungo eskariari egokitzeko.

Argitaratzen da orok jakin dezan eta ohartarazten da ezen erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko dela, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa para daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Allinen, 2012ko martxoaren 13an.–Alkatea, M.ª Ascensión Gárriz Ripa.

ARAUDIA

13.–Moduluen erreserbaren justifikazioa.

13.1.–Berdeguneak eta erabilera anitzeko ekipamendua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen arabera unitateko zorua hiri lurzoru finkatu gabea da. Beraz, proposatutako antolamenduan kontuan hartuak ziren erabilera eta jabari publikoko espazioei dagozkien lagapenak eta aparkatzeko tokiak.

Unitatean adierazi den 375,47 m²-ko azaleraren lagapenak aukera ematen du unitatearen iparraldean oinezkoendako pasealekua egiteko, ondoko unitateetarako antolatu denari batuko zaiona. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeari jarraikiz, lagapen horrek parkeetarako eta eremu publikoetarako behar diren lagapenen batura gainditzen du, 35 m²/etxebizitza, (140 m²) 35 m²/100 m² baino handiagoa delako. Bizitegitarako eraikitako 126 m² eta exekuzio unitatearen %10 (168 m²). Kasu horretan, etxebizitzen kopurua handitzeak eta gerta daitekeen azalera handitzeak, binakako eta/edo babes ofizialeko etxebizitzak izateagatik, gehienez ere 183,74 m² eraikigarri gehitzea ekarriko lukete; horietatik 60 m² garajeak izanen lirateke. Beraz, aldaketa horren ondorioz aurreikusi den kalkuluaren arabera, kasu okerrenean, 43 m² izanen lirateke. Banaketa eremuko Planean aurreikusitakoak erabat estaltzen ditu horiek. Izan ere, 25.473 m²-ko azalera ezarri zuen, hau da, 109,33 m²/etxebizitza, legearen parametroak aise gainditzen baititu. Beraz, alde horretatik, 2 etxebizitza gehiago izatea bete da.

13.2.–Hezkuntzako ekipamendua, osasunekoa eta erabilera anitzeko komunitarioa.

Udal planak erreserba ezarri du erabilera anitzeko ekipamendurako: 2.599 m², hau da, 11,15 m²/etxebizitza; hori legeak bere garaian ezarritako 10 m²/etxebizitza baino handiagoa da eta, halaber, aukera ematen du 2 etxebizitza gehiago izateko. Beraz, 11,06 m²/etxebizitza izanen lirateke. Dena den, lege berriak 15 m²/etxebizitzako erreserba ezarri duenez eta hori banaketa eremu osoan betetzen ez denez, indarreko legea egin baino lehen onetsi zelako, sartutako etxebizitza bakoitzeko 15 m² laga dira, espazio libreetarako eman direnak, ekipamendutarako 30 m²-ko lagapena egitea operatiboa ez delakoan. Beraz, 375,47 m²-ko lagapena 405,47 m²-koa izanen da, fitxa aldatuan ezarri baita.

13.3.–Aparkalekuak.

Legeak ezartzen du aparkatzeko bi toki utziko direla eraikuntzaren 100 m² bakoitzeko, garajeak kenduta. Azalera eraikigarria gehienez ere 183,74 m² handitzen ahal denez, eta azalera eraikigarria gehienez ere 649,54 m²-koa izaten ahal denez babes ofizialeko binakako etxebizitzetan, garajeetako 120 m² kenduta, unitatean bete beharreko garajeen gutxieneko kopurua 10,59 izanen litzateke. Horiek horrela, kontuan hartuta bideak handitzeak 4 toki onartzen dituela, 7 toki lurzatien barruan, ezarri da ondoriozko lurzati bakoitzak aukera emanen duela aparkatzeko bi toki jartzeko.

Laburbilduz, onetsitako eta indarreko udal planaren barnean dagoen exekuzio unitateko aldaketa denez, ulertzen da planak moduluen erreserbak eta abar ezarri egin zituela haren helburuen artean, exekuzio unitate honetan jaso ez baitziren. Beraz, ez du hori aldatu.

Dena dela, unitatearen iparraldean oinezkoendako pasealekua egiteko espazioaren lagapena handitu da: 15 m²/etxebizitza berria, hau da, 30 m²; lagapenen eta abarren determinazio xehakatuen zenbakiak jarraian aldatuak izan dira fitxan.

14.–Dentsitatea, eraikigarritasuna.

14.1.–Dentsitatea.

Unitateak 1683,38 m²-ko azalera du.

4 etxebizitza: 0,1683 ha= 24 etxeb/ha, ezarritako gehieneko dentsitatea baino txikiagoa dena.

14.2.–Eraikigarritasuna.

–Egungo egoera:

  • Irabazizko aprobetxamendua: 580,70 AU.
  • Lurzoruaren aprobetxamendua: 100,04 AU.
  • Bizitegitarako aprobetxamendua: 480,66 AU.
  • Etxebizitza kopurua: 2 bakartu.
  • Gehieneko azalera eraikia: 480,66 m². Etxebizitza bakartu librea.
  • Aprobetxamendua:
  • Etxebizitza libre bakartuak: 1 AU/m².

–Egoera aldatua: Irabazizko aprobetxamendua: 580,70 AU.

  • Lurzoruaren aprobetxamendua: 89,04 AU.
  • Bizitegitarako aprobetxamendua: 491,66 AU.
  • Etxebizitza kopurua: binakako 4.
  • Gehieneko azalera eraikia: 517,54 m². Binakako etxebizitza librea.
  • Aprobetxamendua:
  • Binakako etxebizitza libreak: 0,95 AU/m².
  • Babes ofizialeko etxebizitzak: 0,74 AU/m².

Iragarkiaren kodea: L1303064