58. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

8E/2013 FORU AGINDUA, martxoaren 11koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana, elkarteek, toki entitateek eta administrazio partzuergoek 2013an turismoa garatzeko egiten dituzten jardueretarako laguntzen deialdia onesten duena.

Nafarroako toki entitateek, partzuergoek eta turismoa garatu eta sustatzea helburu duten elkarte batzuek zeregin garrantzitsua betetzen dute turismoaren sektorea indartzen, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiaren lana osatzen eta aberasten baitute.

Laguntza deialdi honen helburua da sektore publikoak xede horrekin bere gain hartzen dituen ekimenak sustatzea eta bisitarien kopurua handitzeko aurreko urteetan abian jarritako jarduketak sendotzea. Oro har, elkarteek aholkulari gisa eta kalitatearen sustatzaile gisa egiten duten lana sustatu nahi da, eta horrekin batera, hala elkarteek nola partzuergoek eta toki entitateek dinamizatzaile, koordinatzaile eta antolatzaile gisa egiten dutena. Helburua ahaleginak bateratzea da, tokiari eta denborari dagokienez eskaintza dibertsifikatzen duten jarduketa plan orokorren bidez, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiaren beraren jarduketak eragingarriagoak izan daitezen.

Deialdi hau norgehiagokako araubidearen bidez ebatziko da. Eskaerak aurkezteko epea amaitutakoan, erregistratutako eskaera guztiak aztertu eta erabakiko da zein eskaerak betetzen dituzten deialdiko irizpideak eta zeinek ez, baina norgehiagoka egin gabe. Dena dela, eta banaketa sistema gisara, diru-laguntzetarako gehieneko zenbateko osoa diru-laguntzen onuradunen artean hainbanatuko da. Izan ere, garrantzitsutzat jotzen da deialdira aurkezten diren jarduera guztiak egitea, zenbat eta gehiago egin, orduan eta hobeki. Esperientziari esker badakigu horrelako jarduerak, diruz lagundu ezean, ez direla egiten, elkarteek, partzuergoek edo toki entitateek ez dutelako diru nahikorik. Baina laguntza emateko aukerarik badago, hasiera batean deialdian ezarri dena baino txikiagoa izanik ere, jarduerak burutu ohi dira.

Nafarroako Gobernuak 2013ko otsailaren 27an hartutako Erabakiaren bidez, baimena eman zaio Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiari deialdi honen ondoriozko gastu-konpromisoak bere gain hartzeko, foru aginduaren bidez onetsi ondoren ebatzi ahal izateko.

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 25eko 67/2012 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Elkarteek, toki entitateek eta administrazio partzuergoek 2013. urtean turismoa garatzeko egiten dituzten jardueretarako laguntzen deialdia onestea.

2. Diru-laguntza emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean jaso dira.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimentzen dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotako eskaerak kontuan hartuta:

ZENBATEKOA

AURREKONTUKO KONTU-SAILA

EKITALDIA

174.000,00

A10001-A1130-4819-432300: Elkarteentzako laguntzak turismoko jarduketetarako eta kalitaterako

2013

160.000,00

A10001-A1130-4609-432300: Toki entitateentzako eta partzuergoentzako laguntzak turismoko jarduketetarako eta kalitaterako.

2013

100.000,00

A10001-A1130-4609-432304: Partzuergoentzako laguntzak turismoa kudeatzeko

2013

4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

6. Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2013ko martxoaren 11n.–Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko kontseilaria, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia.

ELKARTEEK, TOKI ENTITATEEK ETA PARTZUERGOEK TURISMOA GARATZEKO 2013. URTEAN EGITEN DITUZTEN JARDUERETARAKO LAGUNTZEN DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK

1. Xedea, laguntzaren zenbatekoa eta onuradunak.

Elkarteek, toki entitateek eta turismo partzuergoek kalitatearen, ekitaldien ikuskizunen antolaketaren eta koordinazioaren arloan 2012ko urriaren 1etik 2013ko irailaren 30era arte egiten dituzten jardueretarako izanen dira deialdi honetako laguntzak. Irizpide hori aplikatuko zaie, orobat, proiektu bakar batean aurkeztuta ere bertako jarduketen %75 gutxienez epe horren barrenean egiten diren proiektuei.

1.1. Turismo elkarteentzako laguntzak.

Deialdi honetarako gehienez 174.000 euro bideratuko dira, 2013ra luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko “Elkarteentzako laguntzak turismoko jarduketetarako eta kalitaterako” izeneko A10001 A1130 4819 432300 kontu-sailaren kargura, honela banaturik:

EPIGRAFEA/KONTZEPTUA

PORTZENTAJEA

2013

a) Kalitatearen arloko jarduketak

%15

35.000

b) Turismoko ospakizunen edo ekitaldien antolaketa

%85

148.000

GUZTIRA

%100

174.000

Nolanahi ere, espedienteak berrikusi eta deialdiaren ebazpena proposatu ondoren, atalen batean dirurik gelditzen bada, bestera eramaten ahalko da.

Diru kopuru hori handitzen ahalko da, deialdi honetako beste atal batzuk eta programa berean sartutako beste deialdi batzuk ebatzi ondoren soberan gelditzen den dirua gehituz, aurkezten diren eskaeren arabera, edo aurrekontuko kontu-sailean diru erabilgarri gehiago izanez gero.

Eman beharreko laguntza guztien zenbatekoa atal bakoitzean ezarritako aurrekontu-kredituak baino handiagoa bada, laguntzen hainbanaketa lineala eginen da modu proportzionalean.

Halaber, deialdi honetan berean ebatzitako espedienteetan gerora egindako doiketengatik, ez-betetzeengatik edo uko egiteengatik gerakin berririk bada kontu-sailean, emandako diru kopurua handitzen ahalko da gerakin berria agortu arte edo, hainbanatu beharrik gabe bakoitzari zegokiokeen diru-laguntza osatu arte, deialdian ezarritakoaren arabera.

1.1.1. Onuradunak

Egoitza Nafarroan duten elkarteak, 2012ko urtarrilaren lehena baino lehenagotik Nafarroako Turismo Erregistroan behar bezala erregistraturik daudenak.

1.1.2. Xedea

a) Kalitatearen arloko jarduketak, “SICTED kudeatzaile” gisa; SICTED helmugen kudeatzaileari dagozkion jarduketa oro ditu xedetzat.

Laguntza eskatu eta justifikatzeko memorietan alderdi hauek jaso beharko dira gutxienez:

Eskaera: kontratatzen diren enpresa edo aholkulariak, edo teknikari propioak, proiektuari espresuki atxikiak, eta 2013an bereizgarriari eutsi edo bereizgarri hori jaso dezaketen establezimenduen zerrenda.

Frogagiriak: Bukaerako memoria, hauek biltzen dituena: bertaratutakoen kopuruak, entitate kudeatzailearen jarduketak eta atal berariazko bat, epealdiko eta proiektuaren konklusioak jasotzen dituena.

Atal honetan, hauexek izanen dira diruz laguntzen ahal diren gastuak: teknikariak kontratatzea, kontratatzen diren teknikariak edo bestelako teknikariak kalitate sistemen gaineko jarduketetara joateko dieten eta kilometroen gastuak, betiere horietara joatea justifikatua baldin badago, eta gai horretan teknikari propioak trebatzeko gastuak.

Kanpoko aholkularitza kontratatuz gero, kontratatutako enpresaren faktura baizik ez da onartuko diruz laguntzen ahal den gastu gisa.

b) Turismoko ospakizunen eta ekitaldien antolaketa

–Kasu guztietan, ospakizunaren gaiak lotura estua izan behar du elkarte sustatzailearekin, eta ekitaldia bera zein antolatzen diren jarduera zehatzak izaera orokorrekoak izanen dira. Nafarroatik kanpoko bisitari askorentzat erakargarria izateko gaitasuna frogatu beharko dute.

–6.000 eurotik gorako aurrekontua duten ekitaldiak baizik ez dira kontuan hartuko (hasierako aurrekontuaz eta bukaerako aurrekontu justifikatuaz ari gara).

Sektore pribatuen finantza-laguntza frogatuta duten ekitaldiak baizik ez dira kontuan hartuko. Horren ondorioetarako, sektore pribatutzat jotzen dira ekitalditik onura ateratzen ahal duten guztiak –kidetuta egon edo ez egon–: tabernak, dendak, jatetxeak... baldin eta, beren ekarpenen emaitza gisa, beren establezimenduan dena delako ekitaldia finantzatzen lagundu dutela adierazten duen kartela jartzen ahal badute.

–Deialdi honetan ez dira sartuko herrietako festetan, erromerietan, ibarreko festetan eta gisakoetan egindako ekitaldiak.

b.1) Interes turistiko nazionalekotzat deklaratu diren edo deklaratzeko prozesuan dauden ospakizun turistiko eta kulturalak antolatzea.

b.2) Nafarroako interes turistikoko festatzat deklaratutako ospakizun edo ekitaldi turistiko eta kulturalak.

“Nafarroako interes turistikoko festa” gisa deklaratutako ekitaldien kasuan, azkeneko sei urteotan Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiaren deialdietan aurkeztu direnak baizik ez dira onartuko. Interes turistikoa aitortu zaien gainerako festei dagokienez, interesa deklaratzearen ondorioz diseinatzen diren ohiz kanpoko jarduera edo jarduketak ere onartzen ahalko dira, ekitaldia aberastea edo hari balioa ematea helburu dutenak.

b.3) Argi eta garbi helburu eta ikuspegi turistikoa duten turismo eta jai ekitaldiak antolatzea.

b.4) Nafarroako Kirolaren Institutuaren oniritzia duten kirol eta turismoko ekitaldiak.

Turismo eta jai ekitaldiak, eta turismo eta kirol ekitaldiak, eskualdeko edo/eta udalerriko turismoa garatzeko planetan integratuak daudela frogatu beharra dago. Memorian, espresuki aipatuko da dokumentuaren zein ataletan dagoen sarturik hori.

Honako hauek dira diruz laguntzen ahal diren gastuak:

–Ekitaldiaren ardatz nagusiarekin zuzenean lotutako antolaketa gastu orokorrak (ez dira diruz lagungarriak izanen produktuen saltokietako gastuak, ezta saltzaileen dietak ere).

–Kaleko eta jendaurreko ekitaldia dinamizatzeko jarduketak, betiere ekitaldi nagusiaren aldean berezko izaera duen beste programazio ez bada.

–Gonbidatu berezien dietak (kazetarienak, idazleenak eta abarrenak), doako publizitatea egin dezaketenak, aintzat hartuko dira, baina ez opariak. Dieten gastuak ez dira 20 eurotik gorakoak izanen bazkari/afari bakoitzeko, edo 80 eurotik gorakoak, mantenu eta gosariagatik.

–Ekitaldia koordinatzeko kanpoko laguntzaren kontrataziorako gastuak, onartzen den guztirako aurrekontuaren %10era arte gehienez (hirugarrenei zerbitzuak kontratatzeko bitartekaritzarik ez da onartuko).

–Komunikazio eta publizitate gastuak, ekitaldi osoko gastuen %30era arte.

–Gai nagusia elkarte batek sustatzen duen produktu gastronomiko bat baldin bada, diruz laguntzen ahal den gastutzat hartuko da sustatzen den lehengaia, Nafarroan ekoitzia, eta hura elaboratzeko oinarrizko osagaiak, betiere gastu horiek (osagaiak eta elaborazioa) onartutako aurrekontu osoaren %30 gainditzen ez badute.

–Ez dira aintzat hartuko deialdi honetan herri bazkariak edo otordu instituzionalak, kontzertuak edo gaueko dantzaldiak edo hitzaldiak.

Laguntza eskatu eta justifikatzeko memorietan alderdi hauek agertu beharko dira gutxienez:

Eskaera: ekitaldia azaltzeko memoria laburra, ondokoak adieraziz: ekitaldiaren ardatz nagusia, jardueren gutxi gorabeherako programa, lortu nahi den helburua, egunak eta tokiak, gonbidatuak, aurreikusitako epaimahaikideak eta, halakorik badago, laguntzaile boluntarioak. Era berean, ekitaldian finantza-laguntza emateko prest dauden establezimenduak eta/edo merkatariak adierazi beharko dira, eta bakoitzak egin asmo duen ekarpena. Turismo eta jai ekitaldiak, eta turismo eta kirol ekitaldiak, eskualdeko turismoa garatzeko planetan integratuak daudela frogatu beharra dago.

Aurrekontua behar bezala xehakatuta aurkeztu behar da, gastuak gutxienez kontzeptu hauetan bilduz: antolaketaren gastu orokorrak, laguntza teknikoa, gonbidatuen dietak, animaziorako ekintzak, elikagaiak, sustapen eta komunikaziorako ekintzak. Aurrekontu horrek betiere koherentea eta proportzionala izan beharko du, multzo osoa kontuan hartuta.

–Justifikazioa: ekitaldiaren memoria baloratua, zenbakia behar bezala jarrita duten eta lehenago azaldutako kontzeptuen arabera taldekatuta dauden fakturen zerrenda, argitaratu den material grafikoaren ale bat eta, bidezkoa bada, prentsa-oharren, irrati-iragarkien eta egin den gainerako publizitatearen kopia bana. Azkenekook, betiere, 6.4, 6.5 eta 6.6 oinarrietan ezarritako irizpideak beteko dituzte.

1.1.3. Laguntzaren zenbatekoa.

Ez itzultzeko diru-laguntza:

–a) kontzeptua, kalitatea (SICTED): %70era bitarteko diru-laguntza. Onartuko den gehieneko aurrekontua 50.000 eurokoa izanen da (35.500 euroko diru-laguntza), honela banaturik:

–Izaera orokorreko jarduketengatik, SICTED kudeatzaile gisa:

  • 30.000 euroko aurrekontua (21.000 euroko diru-laguntza), 2012-12-31n lanean ari diren 50 establezimendu bereizitik gorako destinoetarako.
  • 25.000 euroko aurrekontua (17.500 euroko diru-laguntza), 2012-12-31n lanean ari diren 30 establezimendu bereizitik gorako destinoetarako.
  • 20.000 euroko aurrekontua (14.000 euroko diru-laguntza), 2012-12-31n lanean ari diren 20 establezimendu bereizitik gorako destinoetarako.

–Atxikimendu berriengatik: 1.000 euroko aurrekontua atxikitzen den establezimendu berri bakoitzeko (gehieneko diru-laguntza: 700 euro). Zenbateko horiek jasotzeko, betiere, bereizien kopuruak, urte bukaeran, aurreko urteko abendukoa baino gutxienez %10 handiagoa izan behar du.

–b) kontzeptua. Turismoko ospakizunen edo ekitaldien antolaketa

b.1) Interes turistikotzat deklaratutako ospakizunak: %80era bitarteko diru-laguntza.

b.2) Nafarroako interes turistikoko festatzat deklaratutako ospakizun edo ekitaldi turistiko eta kulturalak: %70era bitarteko diru-laguntza.

b.3) Helburu eta ikuspegi turistiko garbia duten ekitaldi turistiko eta festa girokoak: %50era bitarteko diru-laguntza.

b.4) Turismo eta kirol ekitaldiak: %25 gehienez.

–Ekitaldiko onartzen den gehieneko aurrekontua:

  • 6.000 euro, 2012an justifikatu onartua kopuru horretatik beherakoa izan zuten ekitaldientzat.
  • 2012an justifikatu onartua adinakoa, justifikatua 6.000 euro baino handiagoa izan bazen.
  • 15.000 euro, ekitaldi berrien kasuan.

–Gehienezko diru-laguntza, ekitaldiko: kasu bakoitzerako adierazitako gehienezko portzentajea, gehienez, betiere, 30.000 euro.

–Gehienezko diru-laguntza, elkarteko: 40.000 euro, laguntza gisa, deialdi honetako eta “Turismoko marketina” deialdiko jarduketetarako (kalitatearen ataleko laguntzak izan ezik).

1.2. Laguntzak toki entitateentzat eta turismoko partzuergoentzat.

Deialdi honetarako gehienez 160.000 euro bideratuko dira, 2013ra luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko “Toki entitateentzako eta partzuergoentzako laguntzak turismo jarduketetarako” izeneko A10001 A1130 4609 432300 kontu-sailaren kargura.

EPIGRAFEA/KONTZEPTUA

PORTZENTAJEA

2013

a) Kalitatearen arloko jarduketak

%14

22.500

d) Turismoko ospakizunen edo ekitaldien antolaketa

%86

137.500

GUZTIRA

%100

160.000

Nolanahi ere, espedienteak berrikusi eta deialdiaren ebazpena proposatu ondoren, atalen batean dirurik gelditzen bada, bestera eramaten ahalko da.

Diru kopuru hori handitzen ahalko da, deialdi honetako beste atal batzuk eta programa berean sartutako beste deialdi batzuk ebatzi ondoren soberan gelditzen den dirua gehituz, aurkezten diren eskaeren arabera, edo aurrekontuko kontu-sailean diru erabilgarri gehiago izanez gero.

Eman beharreko laguntza guztien zenbatekoa atal bakoitzean ezarritako aurrekontu-kredituak baino handiagoa bada, laguntzen hainbanaketa lineala eginen da modu proportzionalean.

Betiere, deialdi honetan berean ebatzitako espedienteetan gerora egindako doiketengatik, ez-betetzeengatik edo uko egiteengatik gerakin berririk bada kontu-sailean, emandako diru kopurua handitzen ahalko da gerakin berria agortu arte edo, hainbanatu beharrik gabe bakoitzari zegokiokeen diru-laguntza osatu arte, deialdian ezarritakoaren arabera.

1.2.1. Onuradunak

Laguntza hauen onuradunak izaten ahalko dira Nafarroako toki entitateak eta Nafarroan helbideraturik dauden partzuergo turistikoak, deialdi hau argitaratzen den egunean Nafarroako Turismo Erregistroan behar bezala erregistraturik badaude eta deialdi honen indarraldia bukatu arte, gutxienez, inskribaturik segitzen badute. Partzuergo turistiko horiek toki entitateek eta irabazi-asmorik gabeko elkarteek osatuak izan beharko dute eta beren jarduketa eremuan turismoa garatzea izan beharko dute xede.

1.2.2. Laguntzaren xedea

Laguntza jasoko dute ondoko atalei buruz garatzen diren proiektuek:

a) Kalitatearen arloko jarduketak:

–SICTED helmugen entitate kudeatzaileen eta/edo Ardoaren Bideko Produktuen jarduketak, proiektuetan ageri direnak.

Kontzeptu horrengatik partzuergo turistikoek egiten dituzten eskaerak onartuko dira, besterik ez.

Laguntza eskatu eta justifikatzeko memorietan alderdi hauek jaso beharko dira gutxienez:

Eskaera: kontratatzen den enpresa edo aholkulariak edo langile tekniko propioak, proiektuari espresuki atxikiak, eta 2013an bereizgarriari eutsi edo bereizgarri hori jaso dezaketen establezimenduen zerrenda.

Frogagiriak: Kanpainaren emaitza, hots, bukaerako memoria, hauek biltzen dituena: bertaratutakoen kopuruak, entitate kudeatzailearen jarduketak eta atal berariazko bat, epealdiko eta proiektuaren konklusioak jasotzen dituena.

Atal honetan, hauexek izanen dira diruz laguntzen ahal diren gastuak: teknikariak kontratatzea, kontratatzen diren teknikariak edo bestelako teknikariak kalitate sistemen gaineko jarduketetara joateko dieten eta kilometroen gastuak, betiere horietara joatea justifikatua baldin badago, eta gai horretan teknikari propioak trebatzeko gastuak.

Kanpoko aholkularitza kontratatuz gero, kontratatutako enpresaren faktura baizik ez da onartuko diruz laguntzen ahal den gastu gisa.

b) Turismoko ospakizunen eta ekitaldien antolaketa

–Kasu guztietan, ospakizunaren gaiak lotura estua izan behar du entitate sustatzailearekin, eta ekitaldia bera zein antolatzen diren jarduera zehatzak izaera orokorrekoak izanen dira. Nafarroatik kanpoko bisitari askorentzat erakargarria izateko gaitasuna frogatu beharko dute.

–6.000 eurotik gorako aurrekontua duten ekitaldiak baizik ez dira kontuan hartuko (hasierako aurrekontuaz eta bukaerako aurrekontu justifikatuaz ari gara).

Sektore pribatuen finantza-laguntza frogatuta duten ekitaldiak baizik ez dira onartuko. Horren ondorioetarako, sektore pribatutzat jotzen dira ekitalditik onura ateratzen ahal duten guztiak –kidetuta egon edo ez egon–: tabernak, dendak, jatetxeak... baldin eta, beren ekarpenen emaitza gisa, beren establezimenduan dena delako ekitaldia finantzatzen lagundu dutela adierazten duen kartela jartzen ahal badute.

–Deialdi honetan ez dira sartuko herrietako festetan, erromerietan, ibarreko festetan eta gisakoetan egindako ekitaldiak.

b.1) Interes turistiko nazionalekotzat deklaratu diren edo deklaratzeko prozesuan dauden ospakizun turistiko eta kulturalak antolatzea.

b.2) Nafarroako interes turistikoko festatzat deklaratutako ospakizun edo ekitaldi turistiko eta kulturalak.

“Nafarroako interes turistikoko festa” gisa deklaratutako ekitaldien kasuan, azkeneko sei urteotan Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiaren deialdietan aurkeztu direnak baizik ez dira onartuko. Interes turistikoa aitortu zaien gainerako festei dagokienez, interesa deklaratzearen ondorioz diseinatzen diren ohiz kanpoko jarduera edo jarduketak ere onartzen ahalko dira, ekitaldia aberastea edo hari balioa ematea helburu dutenak.

b.3) Argi eta garbi helburu eta ikuspegi turistikoa duten turismo eta jai ekitaldiak antolatzea.

b.4) Nafarroako Kirolaren Institutuaren oniritzia duten kirol eta turismoko ekitaldiak.

Turismo eta jai ekitaldiak, eta turismo eta kirol ekitaldiak, eskualdeko edo/eta udalerriko turismoa garatzeko planetan integratuak daudela frogatu beharra dago. Memorian, espresuki aipatuko da dokumentuaren zein ataletan dagoen sarturik hori.

Honako hauek dira diruz laguntzen ahal diren gastuak:

–Ekitaldiaren ardatz nagusiarekin zuzenean lotutako antolaketa gastu orokorrak (ez dira diruz lagungarriak izanen produktuen saltokietako gastuak, ezta saltzaileen dietak ere).

–Kaleko eta jendaurreko ekitaldia dinamizatzeko jarduketak, betiere ekitaldi nagusiaren aldean berezko izaera duen beste programazio ez bada.

–Gonbidatu berezien dietak (kazetarienak, idazleenak eta abarrenak), doako publizitatea egin dezaketenak, aintzat hartuko dira, baina ez opariak. Dieten gastuak ez dira 20 eurotik gorakoak izanen bazkari/afari bakoitzeko, edo 80 eurotik gorakoak, mantenu eta gosariagatik.

–Ekitaldia koordinatzeko kanpoko laguntzaren kontrataziorako gastuak, onartzen den guztirako aurrekontuaren %10era arte gehienez (hirugarrenei zerbitzuak kontratatzeko bitartekaritzarik ez da onartuko).

–Komunikazio eta publizitate gastuak, ekitaldi osoko gastuen %30era arte.

–Gai nagusia entitate batek sustatzen duen produktu gastronomiko bat baldin bada (kasu honetan bakarrik), diruz laguntzen ahal den gastutzat hartuko da sustatzen den lehengaia, Nafarroan ekoitzia, eta hura elaboratzeko oinarrizko osagaiak, betiere gastu horiek (osagaiak eta elaborazioa) onartzen den aurrekontu osoaren %30 gainditzen ez badute.

–Ez dira aintzat hartuko deialdi honetan herri bazkariak edo otordu instituzionalak, kontzertuak edo gaueko dantzaldiak edo hitzaldiak.

Laguntza eskatu eta justifikatzeko memorietan alderdi hauek agertu beharko dira gutxienez:

Eskaera: ekitaldia azaltzeko memoria laburra, ondokoak adieraziz: ekitaldiaren ardatz nagusia, lortu nahi den helburua, aurreikusitako programa, egunak eta tokiak, hizlarien kopurua, gonbidatuak, aurreikusitako epaimahaikideak eta, halakorik badago, laguntzaile boluntarioak. Era berean, ekitaldian finantza-laguntza emateko prest dauden establezimenduak eta/edo merkatariak adierazi beharko dira, eta bakoitzak egin asmo duen ekarpena. Turismo eta jai ekitaldiak, eta turismo eta kirol ekitaldiak, eskualdeko turismoa garatzeko planetan integratuak daudela frogatu beharra dago.

Aurrekontua behar bezala xehakatua aurkeztu behar da, gastuak gutxienez kontzeptu hauetan bilduz: antolaketaren gastu orokorrak, laguntza teknikoa, gonbidatuen dietak, animaziorako ekintzak, elikagaiak, sustapen eta komunikaziorako ekintzak. Aurrekontu horrek betiere koherentea eta proportzionala izan beharko du, multzo osoa kontuan hartuta.

–Justifikazioa: ekitaldiaren memoria baloratua, zenbakia behar bezala jarrita duten eta lehenago azaldutako kontzeptuen arabera taldekatuta dauden fakturen zerrenda, argitaratu den material grafikoaren ale bat eta, bidezkoa bada, prentsa-oharren, irrati-iragarkien eta egin den gainerako publizitatearen kopia bana. Azkenekook, betiere, 6.4, 6.5 eta 6.6 oinarrietan ezarritako irizpideak beteko dituzte.

1.2.3. Laguntzaren zenbatekoa

Ez itzultzeko diru-laguntza:

–a) kontzeptua, kalitatea (SICTED edo Ardoaren Bideko Produktua): %70era bitarteko diru-laguntza. Onartuko den gehieneko aurrekontua 32.143 eurokoa izanen da (gehienezko diru-laguntza 22.500 euro), honela banaturik:

–Izaera orokorreko jarduketengatik SICTED kudeatzaile modura edo Ardoaren Bideko Produktu modura:

  • 30.000 euroko aurrekontua (21.000 euroko diru-laguntza), 2012-12-31n lanean ari diren 50 establezimendu bereizitik gorako destinoetarako.
  • 25.000 euroko aurrekontua (17.500 euroko diru-laguntza), 2012-12-31n lanean ari diren 30 establezimendu bereizitik gorako destinoetarako.
  • 20.000 euroko aurrekontua (14.000 euroko diru-laguntza), 2012-12-31n lanean ari diren 20 establezimendu bereizitik gorako destinoetarako.

–Atxikimendu berriengatik: 1.000 euroko aurrekontua atxikitzen den establezimendu berri bakoitzeko (gehieneko diru-laguntza: 700 euro). Zenbateko horiek jasotzeko, betiere, bereizien kopuruak, urte bukaeran, aurreko urteko abendukoa baino gutxienez %10 handiagoa izan behar du.

–b) kontzeptua. Turismoko ospakizunen edo ekitaldien antolaketa

b.1) Interes turistikotzat deklaratutako ospakizunak: %80era bitarteko diru-laguntza.

b.2) Nafarroako interes turistikoko festatzat deklaratutako ospakizun edo ekitaldi turistiko eta kulturalak: %70era bitarteko diru-laguntza.

b.3) Helburu eta ikuspegi turistiko garbia duten ekitaldi turistiko eta festa girokoak: %50era bitarteko diru-laguntza.

b.4) Kirol eta turismo arloko ekitaldiak: gehienez %25eko diru-laguntza.

–Ekitaldiko onartzen den gehieneko aurrekontua:

  • 6.000 euro, 2012an justifikatu onartua kopuru horretatik beherakoa izan zuten ekitaldientzat.
  • 2012an justifikatu onartua adinakoa, justifikatua 6.000 euro baino handiagoa izan bazen.
  • 15.000 euro, ekitaldi berrien kasuan.

–Gehienezko diru-laguntza, ekitaldiko: kasu bakoitzerako adierazitako gehienezko portzentajea, gehienez, betiere, 30.000 euro.

Azkeneko hiru kasu horietan, ehuneko horiek aplikatuko dira baldin eta partzuergoek edo 5 udal edo gehiagoko batasunek antolatutako eta justifikatutako ekitaldiak badira (udal bakoitzak gutxienez %10eko parte-hartzea izan behar du) eta haiek urtean gutxienez 3 ekitaldi antolatzen badituzte toki eta egun desberdinetan.

Ekitaldiak udal bakar batek antolatu eta justifikatzen dituenean, ehunekoak %25era arte murriztuko dira b.2) ataleko kasuan, %15era, b.3) ataleko kasuan, eta %10era, b.4) ataleko kasuan.

1.3. Turismoko partzuergoentzako laguntzak turismoa kudeatzeko.

Deialdi honetarako gehienez 100.000 euro bideratuko dira, 2013ra luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko “Partzuergoentzako laguntzak turismoa kudeatzeko” izeneko A10001 A1130 4609 432304 kontu-sailaren kargura.

Betiere, deialdi honetan berean ebatzitako espedienteetan gerora egindako doiketengatik, ez-betetzeengatik edo uko egiteengatik gerakin berririk bada kontu-sailean, emandako diru kopurua handitzen ahalko da gerakin berria agortu arte edo, hainbanatu beharrik gabe bakoitzari zegokiokeen diru-laguntza osatu arte, deialdian ezarritakoaren arabera.

1.3.1. Onuradunak

Laguntza hauen onuradunak Nafarroan helbideraturik dauden partzuergo turistikoak izaten ahalko dira, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean Nafarroako Turismo Erregistroan behar bezala erregistraturik badaude eta deialdi honen indarraldia bukatu arte, gutxienez, inskribaturik segitzen badute. Partzuergo turistiko horiek toki entitateek eta irabazi-asmorik gabeko elkarteek osatuak izan beharko dute eta beren jarduketa eremuan turismoa garatzea izan beharko dute xede.

1.3.2. Laguntzaren xedea

Atal honen bidez, laguntza emanen da deialdi honetan adierazitako jarduketak egiten dituzten partzuergoen kudeaketa gastuetarako, 1.2 atalean azaltzen diren ehuneko eta mugen arabera.

Kontzeptu honetan, zuzenean kontratatzen diren langileen kostuak izanen dira diruz laguntzeko onartuko diren gastu bakarrak.

Laguntza eskatu eta justifikatzeko memorietan alderdi hauek agertu beharko dira gutxienez:

–Eskaera: kudeaketa arloak, oro har, jorratzen dituen eginkizunen laburpena eta deialdian aurkeztutako jarduketen aipamena, bakoitzaren aurrekontu orokorra adieraziz.

–Justifikazioa: partzuergoak turismo arloan deialdiaren erreferentzialdian egindako jarduketa nagusien memoria (deialdian sartu direnak eta besteak).

1.3.3. Laguntzaren zenbatekoa

Partzuergoen kudeatzailetza kontratatzea: %70era arteko diru-laguntza. Onartuko diren gehieneko aurrekontuak hauek dira:

a) 6.500 biztanle edo gehiago biltzen dituzten partzuergoak:

  • 45.700,00 euroko aurrekontua urtean edo horren zati proportzionala (gehienez ere 31.990,00 euroko diru-laguntza), deialdi honetan aurreikusitako jarduketetarako 50.000,00 eurotik gorako aurrekontua aurkezten duten partzuergoentzat (gutxienez 7 jarduketa).
  • 40.000,00 euroko aurrekontua urtean edo horren zati proportzionala (gehienez ere 28.000,00 euroko diru-laguntza), deialdi honetan aurreikusitako jarduketetarako 30.000,00 eurotik gorako baina 50.000,00 eurotik beherako aurrekontua aurkezten duten partzuergoentzat (gutxienez 5 jarduketa).
  • 28.000,00 euroko aurrekontua urtean edo horren zati proportzionala (19.600,00 euro), jarduketen kopurua aurreko puntuan aipatutako zenbatekoetara iritsi ez arren, horietarako onartzen den aurrekontua 15.000,00 eurotik gorakoa bada.

b) 6.500 biztanle baino gutxiago biltzen dituzten partzuergoak:

  • 13.000,00 euroko aurrekontua urtean edo horren zati proportzionala (9.000,00 euro), deialdi honetan aurreikusitako jarduketetarako 15.000,00 eurotik gorako aurrekontua aurkezten duten partzuergoentzat.

2. Eskaerak aurkeztea.

2.1. Eskaerak.

Eskaera egiteko, horretarako berariaz ezarrita dagoen inprimakia bete beharko da. Inprimakia eskura dago Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuan eta Interneteko helbide honetan: http://www.navarra.es/home_es/Catalogo+de+servicios/Ayudas/

Eskaerak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren Erregistroan aurkeztuko dira (Navarrería, 39, Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazten diren lekuetako edozeinetan.

Eskaerak telematika bidez aurkez daitezke, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko zerbitzuen katalogoko fitxa erabiliz (http://www.navarra.es/home_es/Servicios/). Fitxa horretan Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko lotura izanen da. Identifikatzeko, ziurtagiri digitala izan beharko da.

Eskatutako agiri guztiak, eskaera telematika bidez tramitatzen denean izan ezik, euskarri informatikoan aurkeztu beharko dira, eta paperean ere, nahi izanez gero. Paperean eta euskarri informatikoan aurkezten den dokumentazioa berdina ez bada, euskarri informatikoan aurkezten dena hartuko da aintzat.

2.2. Entitate eskatzailea.

Proiektu bakoitzeko eskaera bakarra aurkeztuko du proiektua garatzeko asmoa duen entitateak.

Proiektua zenbait entitatek batera garatu behar dutenean, aukera hauek izanen dira:

a) Proiektuaren exekuzioa bere gain hartzen duenak aurkeztea eskaera; halakoetan, sortzen diren gastuak exekuzioa bere gain hartzen duen entitateak ordainduko ditu. Halaber, eskaeran azalduko da alderdien arteko lankidetza nola artikulatuko den, bai eta horien legezko ordezkarien sinadura ere.

b) Proiektua garatuko duten entitateek eskaera batera aurkeztea; bakoitzaren partaidetza zehaztuko da, eta legezko ordezkarien sinadura jarriko. Halako kasuetan entitate parte-hartzaile bakoitzari emanen zaio dirua, bere partaidetzaren proportzioan; gastuen frogagirietan entitate bakoitza ordaintzaile gisa agertuko da.

2.3. Eskaerak aurkezteko epea

Diru-laguntza eskaerak deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean aurkezten ahalko dira.

2.4. Dokumentazioa

Eskaerari agiri hauek erantsiko zaizkio:

Entitateari edo entitateei dagokien dokumentazioa:

–Identifikazio Fiskaleko Kodea.

–Turismoko erregistroan ageri diren datuak aldatu badira, ordezkaria nor den frogatzen duen ziurtagiria aurkeztu behar da. Mendekotasun organikoa frogatu behar da, eta eskatzailea diru-laguntzaren jasotzaile izendatu.

–Erantzukizuneko aitorpena, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13 artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan aurreikusitako egoera debekatu batean ere ez dagoela dioena.

b) Proiektuari buruzko dokumentazioa:

–Proiektuaren azalpen memoria, atal bakoitzean adierazitako zehaztapenei jarraikiz.

–Kontzeptuen araberako gastuen aurrekontu xehakatua.

–Gastuen aurrekontu xehakatua entitate eskatzaile bakoitzerako, halakorik bada; entitate bakoitzak bere gain hartzen dituen ekintzak adieraziko dira, bai eta gastuetan zenbateko parte-hartzea duen ere, kostua eta mota zehaztuta.

d) Aurrerakina eskatuz gero, 2013ko aurrekontuetan deialdira aurkeztutako jarduketen gastuei aurre egiteko diru aski ez dutela frogatzen duen dokumentazioa (Adibidez: Udalaren idazkariaren ziurtagiria, aurreko urteko kontuen balantzea, oraingo urtean izanen diratekeen gastu eta diru-sarreren kronograma, etab.).

c) Proiektuak egoki zehazteko behar diren beste agiri batzuk.

d) Eskatzailearen aitorpena, beste entitate batzuek edo partikularrek proiektu bererako emandako laguntzen zenbatekoei buruzkoa; horrelako dirurik jaso ez badu, horren berri eman beharko du.

Aholkularitza edo laguntza enpresek 12.000,00 eurotik gorako zerbitzuak ematen badituzte, onuradunak frogatu beharko du hornitzaileen hautaketa eragimen eta ekonomia irizpideei jarraikiz egin dela, horretarako gutxienez 3 eskaintza ezberdin aurkeztuta.

3. Kontzesioaren tramitazioa.

Turismoa eta Merkataritza Sustatu eta Antolatzeko Zerbitzuak jasotzen diren eskaerak aztertuko ditu eta, aurkeztutako dokumentazioa osorik ez badago, interesdunari eskatuko dio, posta elektronikoz, akatsak zuzen ditzala, errekerimendua jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean; horrekin batera, adieraziko zaio horrela egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela.

Bidezkoa bada, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak dagokion txostena eskatuko dio Nafarroako Kirolaren Institutuari.

Eskaerak azterturik, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak ebazpen proposamena aurkeztuko du, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak deialdia ebatz dezan. Ebazpena interesdunari jakinaraziko zaio, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean ezarri bezala.

Deialdia ebazteko 3 hilabeteko epea izanen da gehienez, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik aitzina. Epe hori jakinarazpena egin gabe bukatzen bada, eskaera baztertu egin dela ulertu beharko da.

4. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.

Proiektuaren garapenarekin zuzeneko lotura duten kanpoko gastu guztiak dira diruz lagungarriak, hirugarrenek fakturatuak badira. Beraz, ez dira lagungarriak izanen langile propioei dagozkien gastuak (kalitatea eta kudeaketa izan ezik) eta entitatearen ohiko funtzionamendu gastuak, ibilgetua amortizatzeko dotazioak barne.

Balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZa) zenbatekoa kenduko da, hura jasanarazten ahal bada.

5. Aurrerakina eta ordainketa.

Elkarte, toki entitate eta partzuergoek, 2013ko aurrekontuetan deialdira aurkeztutako jarduketen gastuei aurre egiteko diru aski ez dutela behar bezala justifikatzen badute, onartutako diru-laguntzaren aurrerakina eskatzen ahalko dute, %50 gehienez. Aurrerakin hori, bidezkoa bada, diru-laguntza ematen denean ordainduko da.

Diru-laguntzaren gainerako zatia ordaintzeko, onuradunek horretarako ezarrita dagoen justifikazio inprimakia bete beharko dute, eta 2013ko urriaren 15a baino lehen aurkeztu, diru-laguntzaren xedea bete dela frogatzen duen dokumentazioarekin batera. Hona agiriak:

–Gastuen eta diru-sarreren zerrenda, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak emanen duen inprimakiaren arabera aurkeztua. Bertan zehatz-mehatz adieraziko dira diru-laguntzen xede diren proiektuak.

–Egindako jarduerak osorik ordaindu direla frogatzen duten agiriak, hau da, nominak eta langileen gastuak eta fakturak, fakturatutako kontzeptuak beraien sozietatearen xedeen artean dituzten pertsona fisiko edo juridikoek luzatuak. Ordainketa egin dela frogatzen duten banku agiriak ere aurkeztu behar dira, Fakturazioko betebeharrak arautzeko Erregelamendua onesten duen maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuaren arabera (ez da onartuko ez eskurako ordainketarik eta hartze-agiririk). Frogagiri horiei zenbakizko segida jarri beharko zaie, gastuen zerrendaren arabera, eta eskaneatuta egonen dira, zein bere fakturarekin.

–Diruz lagundutako jardueren memoria eta aurreikusitako helburuen betetze maila baloratuko duen azken balorazioa, atal bakoitzean adierazten diren zehaztapenei jarraikiz.

–Diruz lagundutako jardueraren bitartez lortutako diru-sarreren aitorpena eta azkenean jasotako diru-laguntzena edo, hala badagokio, diru-sarrera eta diru-laguntza ezaren aitorpena.

–Honako hauen kopiak: prentsa oharrak, egin diren komunikatuak, hedabideetan agertu diren informazioak eta, bidezkoa bada, hedabide horietan jarri den publizitatea.

–Diru-laguntza jaso duen kontzeptuarekin harremana duen sustapen material guztiaren ale bat eta/edo webguneetan eta antzekoetan txertatuta dagoen informaziorako loturak.

Eskatutako agiri guztiak, eskaera telematika bidez tramitatzen denean izan ezik, euskarri informatikoan aurkeztu beharko dira, eta paperean ere, nahi izanez gero. Paperean eta euskarri informatikoan aurkezten den dokumentazioa berdina ez bada, euskarri informatikoan aurkezten dena hartuko da aintzat.

Baldin eta aurkeztutako dokumentazioaren bidez egiaztatzen bada proiektuaren %75 baino gutxiago burutu dela, eta hori justifikatzeko arrazoirik ez badago, proiektuak laguntza jasotzeko oinarria galdu duela ulertuko da eta ofizioz deuseztatuko da laguntza; ordaindutako aurrerakina itzultzeko eskaera tramitatuko da Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoarekin bat.

6. Onuradunen betebeharrak.

6.1. Gastuen justifikazioa fakturen kopia eta ordainketaren banku agiriak aurkeztuz eginen da (ez da onartuko ez eskurako ordainketarik ez hartze-agiririk). Fakturazioko betebeharrak arautzeko Erregelamendua onesten duen maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuaren araberakoak izanen dira fakturak. Frogagiri horiek guztiak zenbakiaren arabera ordenatuko dira eta Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak, http://www.navarra.es/home_es/Catalogo+de+servicios/Ayudas/ helbidean eskuragai jarriko duen inprimakiarekin batera aurkeztuko dira (inprimakia behar bezala bete behar da).

6.2. Diruz lagundutako jarduera ez bada deialdian ezarritako epean egiten, onuradunak horren berri eman beharko dio Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari 2013ko ekainaren 30a baino lehen (edo laguntza eman izanaren ebazpena jaso ondoren). Hala egiten ez badu, onuradunak ezin izanen du hurrengo deialdietan kontzeptu horretarako laguntzarik eskatu.

6.3. Laguntza jasotzen duen jardueraren gaineko informazio eta publizitate guztietan (irratiko iragarkiak barne) Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza duela adierazi beharko da. Jarduera horretarako sortzen diren euskarri guztietan ikur turistikoa erabili beharko da Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak ezarritako irizpideei jarraikiz, baita Nafarroako Gobernuaren logoa ere, “diru-laguntza eman duten erakundeak” izeneko berariazko atal batean. Nolanahi ere taldekatu egin beharko dira erakundeen logoak edo markenak diren kontuan hartuta, eta eman duten diru-laguntzaren zenbatekoaren arabera, handienetik txikienera ordenatuta.

6.4. Jarduerari buruzko aurkezpen guztietan adierazi beharko da jarduerak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren diru-laguntza jaso duela, eta Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia aurkezpen guztietara gonbidatu beharko da.

6.5. Deialdi honen xede diren proiektuei buruzko argitalpenak (proiektuen parte direnak) Nafarroari buruzko irudi bakarra zabaltzeko Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak ezartzen dituen jarraibideen arabera egin beharko dira.

6.6. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aipatzen diren gainerako betebeharrak.

6.7. Laguntzen deialdi honekin zerikusia duten eta Turismoa eta Merkataritza Sustatu eta Antolatzeko Zerbitzura igortzen diren jakinarazpen eta/edo agiri guztiak zerbitzu horretara zuzendutako eskabide orriaren bidez egin beharko dira, eta Erregistro Publikoan aurkeztu.

6.8. Zerga betebeharrak eta gizarte segurantzarekikoak eguneratuta izatea.

7. Emandako diru-laguntzen publizitatea.

Deialdi honen aplikazioaren ondorioz ematen diren laguntzak eta onuradunak Nafarroako Gobernuaren Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren webgunean emanen dira jakitera (http://www.navarra.es/home_es/Catalogo+de+servicios/Ayudas/).

8. Diru-laguntza itzultzeko arrazoiak.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan eta deialdi honetan ezarritako kasuetan itzuli beharko dira jasotako diru-laguntzak, osorik edo partez.

9. Laguntzen bateragarritasuna.

Deialdi honetako laguntzak bateragarriak dira Nafarroako Gobernuko beste departamentu batzuek eta beste administrazio publikoek, xede eta helburu bererako, ematen ahal dituzten beste laguntza guztiekin, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuak berak argitaratzen dituenak salbuetsiz betiere.

Onuradunak hartutako laguntzen eta sarreren zenbateko osoa jardueren kostua baino handiagoa baldin bada, deialdiko laguntzaren zenbatekoa gutxituko da, jardueraren kostua gainditzen duen zenbatekoan.

10. Errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere oinarrien aurka, espedienteko interesdunek (administrazio publikoak ez badira) gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justiziako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Halaber, Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egin daiteke aldez aurretik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako modu eta epean’’.

Iragarkiaren kodea: F1303864