58. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 25a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2012-EXT-108

2012ko urriaren 31n, aldeetako batek eskatuta hasi zen aprobetxamendurako eskubidea azkentzeko espedientea, jarraian azaltzen diren ezaugarriak dituena, kontzesiodunak uko egin diolako.

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Sagrada Familia Fundazioaren Patronatua.

Xedea: ur aprobetxamendu bat amaitzea.

Ibilgua: Arga ibaia.

Udalerria: Mendigorria (Nafarroa).

Batez besteko ur-emaria kontsumo handieneko hilabetean: 0,298 l/s.

Eskubidearen titulua: Ebroko Ur Konfederazioak 2004ko irailaren 28an emandako ebazpena.

Inskripzioaren datuak: Ur Erregistroko A atala, 41. liburukia, 58. orria.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2013ko martxoaren 1ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1304056