58. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 25a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2007-P-404

Ebroko Ur Konfederazioak 2013ko urtarrilaren 23an emandako ebazpenaren bidez, David Ganuza Murugarreni ur publikoen aprobetxamendua eman zaio, Allingo udal mugapean (Nafarroa), Artabiako Etxabarriondoa alderdian, 10. poligonoko 467. lurzatian, Urederra ibaiaren eskuinaldean (9012103), ibilguen polizia-eremutik kanpo, aipatutako udal mugapean, 10. poligonoko 468. lurzatian, dagoen zerri aziendako ustiategi bat, 7.337 abelburu dituena, hornitzeko, 4 bizilaguneko etxebizitza bateko erabileretarako, ez edateko, eta lorategia ureztatzeko. Urtean, gehienez ere, 14.034 m³-ko bolumena izanen du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (uztaila) 0,492 l/s-koa izanen da. Aipatutako ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zaragozan, 2013ko urtarrilaren 23an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1304037