3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2012-O-1165
Eduardo Esquiroz Barrenak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Eduardo Esquiroz Barrena.
Xedea: erreka kanalizatzea UCR5AR unitatea urbanizatzeko lanen barruan.
Ibilgua: Arizko erreka-zuloa.
Udalerria: Aranguren (Nafarroa).
Eskatutako jardueraren xedea da UCRSAR unitatea urbanizatzea, 11. poligonoko 14. eta 69. lurzatietan, eta Arizko errekaren ibilguari eragiten dio.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.
Zaragozan, 2013ko otsailaren 22an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1303905