2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZARAITZUKO ETA NABASKOZEKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Zaraitzuko eta Nabaskozeko Zerbitzuen Mankomunitateak 2013ko otsailaren 1ean hartutako erabakia, zeinaren bidez Mankomunitateko datu pertsonalen fitxategiak sortu,
aldatu eta deuseztatzen baitira
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak bere 20. artikuluan xedatzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta deuseztatzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratua.
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Erregelamenduak, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsiak, indarra hartzeak berritasun batzuk sartu ditu, 53. eta 54. artikuluen bidez, xedapenaren moduari eta edukiari dagokienez; hartara, nabarmentzen du fitxategiaren tratamendu sistema zehaztu beharra, izaten ahal baita automatizatua, automatizatu gabea edo partez automatizatua.
Esleiturik ditudan eskumenak erabiliz eta lege horren 20. artikuluan eta hura garatzeko Erregelamenduaren 52. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, xedatu dut:
Lehenbizikoa.–Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko fitxategiak osoko bilkuran hartutako erabaki honen eranskinekoak dira.
Bigarrena.–Osoko bilkuran hartutako erabaki honen I. eranskineko fitxategiak sortu dira, 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikulua eta hura garatzeko Erregelamenduaren 54.1 artikulua bete beharrez.
Hirugarrena.–Osoko bilkuran hartutako erabaki honen eranskineko fitxategien araua izanen da bakoitzerako zehazten diren xedapen orokorrak eta jarraibideak, eta betiere egonen dira aplikatzen ahal zaizkien goragoko legezko eta erregelamenduzko arauen mendean.
Laugarrena.–15/1999 Legea garatzeko Erregelamenduaren 55. artikulua bete beharrez, fitxategiak jakinaraziko dira Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskriba daitezen; horretarako hogeita hamar eguneko epea izanen da, osoko bilkurako erabaki hau Autonomia Erkidegoko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.
Bosgarrena.–Osoko bilkurako erabaki honek Autonomia Erkidegoko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Ezkarozen, 2013ko otsailaren 1ean.–Mankomunitateko burua, Juan Angel Contín Carlosena.
I. ERANSKINA
Fitxategi sortu berriak
Curriculuma
a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.
a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Curriculuma.
a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: jasotzen diren curriculum vitaeak kudeatzea. Giza Baliabideak.
b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.
b.1) Multzoa: eskatzaileak.
b.2) Etorkia: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.
c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.
c.1) Egitura: izen-deiturak, helbidea, NAN/IFZ, telefonoa, helbide elektronikoa, sinadura/hatz marka.
Bestelako kategoria pertsonalak:
Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak (egoera zibilari buruzko datuak - sorteguna - sorlekua - adina - sexua - nazionalitatea)
Ikasketen eta lanbideen gaineko datuak (prestakuntza, titulazioak - laneko eskarmentua)
Merkataritzako argibideak.
Inguruabar sozialak (etxebizitza, zaletasunak).
Enpleguaren xehetasunak (lanbidea, lanpostua...).
c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.
d) Datuen komunikazio aurreikusiak:
Fitxategiaren arduradunarekin harreman zuzena duten pertsonak edo erakundeak.
e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:
Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.
f) Fitxategiaren ardura duten organoak:
Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, Nafarroa.
g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:
Rochapea kalea, 15; 31690 Ezkaroze (Nafarroa).
h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizkoa.
Gizarte prestazioen espedienteak
a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.
a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Gizarte prestazioen espedienteak.
a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: gizarte zerbitzuen eskaerak eta onuradunak kudeatzea. Gizarte laguntza kudeatzea, hezkuntza, kultur eta gizarte jarduerak, administrazio kudeaketa eta kontabilitatearena.
b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.
b.1) Multzoa: kideak; bezeroak eta erabiltzaileak; eskatzaileak; onuradunak.
b.2) Etorkia: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.
c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.
Babes berezia duten datuak: arraza jatorria; osasuna.
c.1) Egitura: izen-deiturak, helbidea, IFZ/NAN, telefonoa, helbide elektronikoa, sinadura/hatz marka. Osasun txartela, irudia/ahotsa.
Bestelako kategoria pertsonalak:
–Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak (egoera zibilari buruzko datuak - sorteguna - sorlekua - adina - sexua - nazionalitatea).
–Ikasketen eta lanbideen gaineko datuak (prestakuntza, titulazioak - laneko eskarmentua)
–Merkataritzako datuak.
–Inguruabar sozialak (etxebizitza, zaletasunak).
–Enpleguaren xehetasunak (lanbidea, lanpostua...).
–Ondasun eta zerbitzuen transakzioak (finantza transakzioak).
–Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak (bankuetako kontuak).
c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.
d) Datuen komunikazio aurreikusiak: fitxategiaren arduradunarekin harreman zuzena duten pertsonak edo erakundeak. Gizarte Segurantzako erakundeak. Arlo honetan eskumena duen administrazio publikoa. Bankuak, aurrezki kutxak eta rural kutxak.
e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:
Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.
f) Fitxategiaren ardura duten organoak:
Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, Nafarroa.
g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:
Rochapea kalea, 15; 31690 Ezkaroze (Nafarroa).
h) Segurtasun neurrien maila: maila handikoak.
Administrazio kudeaketa, kudeaketa ekonomikoa eta kontabilitatearen arlokoa
a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.
a.1) Fitxategiaren identifikazioa: administrazio kudeaketa, kudeaketa ekonomikoa eta kontabilitatearen arlokoa.
a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: bezeroen kudeaketa, kontabilitatearena, fiskala eta administratiboa. Beste helburu mota bat.
b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.
b.1) Multzoa: kideak; bezeroak eta erabiltzaileak; eskatzaileak; onuradunak. Enplegatuak; hornitzaileak.
b.2) Etorkia: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria. Administrazio Publikoak.
c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.
c.1) Egitura: izen-deiturak, helbidea, IFZ/NAN, telefonoa, helbide elektronikoa, sinadura/hatz marka.
Bestelako kategoria pertsonalak:
–Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak (egoera zibilari buruzko datuak - sorteguna - sorlekua - adina - sexua - nazionalitatea).
–Ikasketen eta lanbideen gaineko datuak (prestakuntza, titulazioak - laneko eskarmentua)
–Inguruabar sozialak (etxebizitza, zaletasunak).
–Enpleguaren xehetasunak (lanbidea, lanpostua...).
c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.
d) Datuen komunikazio aurreikusiak: fitxategiaren arduradunarekin harreman zuzena duten pertsonak edo erakundeak. Gizarte Segurantzako erakundeak. Arlo honetan eskumena duen administrazio publikoa. Aseguru entitateak; osasun entitateak. Zerga Agentzia.
e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:
Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.
f) Fitxategiaren ardura duten organoak:
Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, Nafarroa.
g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:
Rochapea kalea, 15; 31690 Ezkaroze (Nafarroa).
h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizkoa.
Lanekoa
a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.
a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Lan-kontratudunak.
a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: giza baliabideak, nominak eta laneko arriskuen prebentzioa kudeatzea.
b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.
b.1) Multzoa: enplegatuak.
b.2) Etorkia: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.
c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.
c.1) Egitura: izen-deiturak, helbidea, IFZ/NAN, telefonoa, helbide elektronikoa, sinadura/hatz marka. Irudia/ahotsa.
Bestelako kategoria pertsonalak:
–Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak (egoera zibilari buruzko datuak - sorteguna - sorlekua - adina - sexua - nazionalitatea).
–Ikasketen eta lanbideen gaineko datuak (prestakuntza, titulazioak-laneko eskarmentua)
–Ondasun eta zerbitzuen transakzioak (finantza transakzioak).
–Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak (bankuko datuak).
–Enpleguaren xehetasunak (lanbidea, lanpostua...).
–Babes berezia duten datuak: osasuna.
d) Datuen komunikazio aurreikusiak: fitxategiaren arduradunarekin harreman zuzena duten pertsonak edo erakundeak. Gizarte Segurantzako erakundeak. Arlo honetan eskumena duen administrazio publikoa. Aseguru entitateak; osasun entitateak. Zerga Agentzia. Bankuak, aurrezki kutxak eta rural kutxak.
e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:
Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.
f) Fitxategiaren ardura duten organoak:
Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, Nafarroa.
g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:
Rochapea kalea, 15; 31690 Ezkaroze (Nafarroa).
h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizkoa.
Hornitzaileak
a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.
a.1) Fitxategiaren identifikazioa: hornitzaileak.
a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: hornitzaileen, bezeroen kudeaketa, kontabilitate fiskala eta administrazio kudeaketa.
b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.
b.1) Multzoa: Hornitzaileak.
b.2) Etorkia: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.
c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.
c.1) Egitura: izen-deiturak, helbidea, IFZ/NAN, telefonoa, helbide elektronikoa, sinadura/hatz marka.
Bestelako kategoria pertsonalak:
–Ondasun eta zerbitzuen transakzioak (finantza transakzioak).
–Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak (bankuko datuak).
d) Datuen komunikazio aurreikusiak: fitxategiaren arduradunarekin harreman zuzena duten pertsonak edo erakundeak. Erregistro Publikoa. Arlo honetan eskumena duen administrazio publikoa. Zerga Agentzia. Bankuak, aurrezki kutxak eta rural kutxak.
e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:
Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.
f) Fitxategiaren ardura duten organoak:
Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, Nafarroa.
g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:
Rochapea kalea, 15; 31690 Ezkaroze (Nafarroa).
h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizkoa.
Iragarkiaren kodea: L1303349