58. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetarako Mankomunitatea

2013ko aurrekontua

Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetarako Mankomunitateak, 2013ko martxoaren 7an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2013ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten. Jendaurreko aldian alegaziorik ez izatekotan, behin betiko onetsitzat joko genuke eta argitara emango da.

Etxarri Aranatzen, 2013ko martxoaren 11n.–Mankomunitateko burua, Francisco Javier Ardaiz Esteban.

Iragarkiaren kodea: L1303817