58. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Villatuertako Udalak, 2013ko otsailaren 22an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Estudio de Promoción de Viviendas Anta, S.L.k sustaturiko xehetasun azterlana, Villatuertako Arau Subsidiarioetako AR-1 banaketa eremuko 3. lurzatiko lerrokadurak eta hegalkinak definitzeko.

3. artikulua. Lerrokadurak.

Lerrokadura ofiziala: lurzoru publikoa pribatutik bereizten duen lerroa da. Lerrokadura ofizialaren barnean onartzen dira espazio libre pribatuak, estali gabeak eta bizitegi erabilerari lotuak badira, eta orobat onartzen etxebizitzara eta garajera sarbide ematen duten eraikuntza elementu urbanizatzaileak eta sotoan eta erdisotoan eraikitzea.

Barne lerrokadura: Eraikigarritasunerako kontatzen diren hirigintzako aprobetxamenduak kontsumitzen dituen eraikuntzaren gehieneko okupazio lerroa da, Plan Partzialeko aldaketaren 5. artikuluan definitu bezala.

9. artikulua. Hegalkinak. Gorputz irtenak.

2. Irtengune itxiak:

debeku dira irtengune itxiak lerrokadura ofizialetik harata. Irtengune itxiak baimentzen dira eraikigarritasunerako kontatzen den eraikuntzaren fatxadako lerrokaduretatik harata; gehienez ere metro bateko hegalkina baimentzen da fatxadako horma-ataletik; hegalkina barne lerrokaduratik atera daiteke, baina ez, inola ere, lerrokadura ofizialetik.

Oharra: 9. artikuluan aipatzen diren gainerako puntuak. Hegalkinak. Plan Partzialeko aldaketako gorputz irtenak beren horretan gelditzen dira eta, beraz, espediente horren determinazioen mendean gelditzen dira.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Villatuertan, 2013ko martxoaren 7an.–Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L1303665