58. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

Aldaketa 2012ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Urdazubiko Udalak, 2012ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1/2012 aldaketa 2012ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean. Hasiera batean onesteko erabakia 2012ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 18an. Jendaurreko epean aurkezturiko alegazioak ebatzita, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi da, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

2012ko aurrekontu orokor eta bakarrean egindako 1/12 aldaketa; horretarako, kreditu berezi eta kreditu gehigarriak sortuko dira, bertze kontu-sail batzuen kreditua beheititurik eta diru-sarrera berri eta handiak erdietsirik finantzatuak.

–Kreditu bereziaren sorrera Urdazubiko Udaleko 2012ko gastuen aurrekontuan:

  • 1. kapitulua: Langileria gastuak = 6.000,00 euro.
  • 2. kapitulua: Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak = 64.800,00 euro.
  • 6. kapitulua: Inbertsio errealak = 106.600,00 euro.

–Kreditu gehikuntza izanen duten gastuen kapituluak:

  • 1. kapitulua: Langileria gastuak = 10.050,00 euro.
  • 6. kapitulua: Inbertsio errealak = 22.000,00 euro.

–Kreditu beheititzea izanen duten gastuen kapituluak:

  • 1. kapitulua: Langileria gastuak = 4.500 euro.
  • 2. kapitulua: Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak = 6.500,00 euro.
  • 6. kapitulua: Inbertsio errealak = 101.000,00 euro.

–Diru-sarrera berri eta handiagoak izanen dituzten kapituluak:

  • 1. kapitulua: Zuzeneko zergak: 106.000 euro.
  • 7. kapitulua: Kapital transferentziak = 2.450,00 euro.

Urdazubin, 2013ko martxoaren 6an.–Alkatea, Santiago Villares Otheguy.

Iragarkiaren kodea: L1303667