58. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga. 2013. urtea

Diru-bilketari buruzko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2013ko apirilaren 19an amaituko dela borondatezko epea, Ibilgailuen Zirkulazioaren gaineko Zerga dela bide 2013. urterako igorritako kuotak ordaintzeko.

Ordainketa Caixabank-en (La Caixa-Nafarroako Kutxa), Euskadiko Kutxaren, Nafarroako Rural Kutxaren, BBVAren, Banco Santanderren eta Banco Popularren edozein bulegotan egiten ahal duzu entitate bakoitzak ezarritako ordutegian, bai eta interneten ere, gure web orriaren bitartez: www.pamplona.es

Behin epe hori iraganik, premiamendu bidez kobratzeko izapideak eginen dira.

Iruñean, 2013ko martxoaren 12an.–Nuria Larráyoz Ilundáin, Zerbitzu Orokorretako Alorreko Ogasuneko Zuzendaria

Iragarkiaren kodea: L1303921